Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2010eko abenduaren 23koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, Berdintasunaren Aldeko 2010eko Emakunde Saria nori eman ebazten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2010eko abenduaren 23koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, Berdintasunaren Aldeko 2010eko Emakunde Saria nori eman ebazten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza; Emakumearen Euskal Erakundea
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 18
  • Hurrenkera-zk.: 394
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/12/23
  • Argitaratze-data: 2011/01/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2010eko uztailaren 23ko Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko Ebazpenaren bidez, Berdintasunaren aldeko 2010eko Emakunde Sarirako deialdia egin zen (EHAA, 187. zenbakia, 2010eko irailaren 28koa).

2010eko azaroaren 16ko Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko Ebazpenaren bidez izendatutako epaimahaiak saria emateko egindako proposamena ikusita (EHAA, 236. zenbakia, 2010eko abenduaren 10ekoa), hau

Lehenengoa. Teresa Del Valle Murga andreari ematea Berdintasunaren aldeko 2010eko Emakunde Saria, euskal eremu akademikoan erreferente nabarmena izategatik eman dio saria, oro har emakumeen eta bereziki euskal emakumeen errealitateari buruzko ezagutza sortzen eta helarazten egindako lan handiarengatik. Komunitate akademikoaren artean bere jardueraren garrantzia ez ezik, gizartean izan duen oihartzuna eta eragina ere balioetsi du.

Hainbat eremutatik egin zaizkion eskaeren inguruan eskainitako laguntza eta gertutasuna ere nabarmendu du epaimahaiak. Halaber, epaimahaiaren iritziz, haren lana aitortzean, ezagutzaren, ikerketaren eta irakaskuntzaren eremuetan diharduten emakume guztien lana aitortzen da; gainera, aurten, 2010ean, hain zuzen ere 100 urte betetzen dira emakumeek, ikasle ofizial gisa matrikulatzeko baimena eskatu beharrik gabe, unibertsitatean libreki matrikulatu ahal izan zutenetik.

Bigarrena. Ebazpen honek amaitu egiten du administrazio-bidea. Beraz, ebazpenaren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo berari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, dagokion administrazioarekiko auzietako epaitegian, hil biko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko abenduaren 23a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA SILVESTRE CABRERA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik