Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2010eko abenduaren 27a, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena; horren bidez ertzaintzaren oinarrizko eskalako agente lehena kategoriara sartzeko hautaketa-prozeduraren deialdia egiten da. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2010eko abenduaren 27a, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena; horren bidez ertzaintzaren oinarrizko eskalako agente lehena kategoriara sartzeko hautaketa-prozeduraren deialdia egiten da.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila; Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 11
  • Hurrenkera-zk.: 220
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/12/27
  • Argitaratze-data: 2011/01/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Deialdi hau egingo da Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legean eta Euskal Herriko Poliziaren Hautespen eta Prestakuntza Araudia onartzen duen uztailaren 19ko 315/1994 Dekretuan eta maiatzaren 21eko 111/2002 Dekretuak, otsailaren 17ko 36/2004 Dekretuak eta apirilaren 20ko 120/2010 Dekretuak aipatu Dekretuari egindako aldaketetan xedatutakoaren arabera.

Halaber, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko Kontseilu Errektoreak ere onartu du eta Segurtasuneko sailburuordeak egindako eskabideari erantzun zaio.

Horretan guztian oinarrituta, zuzendari honek erabaki du Ertzaintzaren oinarrizko eskalako agente lehena kategorian sartzeko hautaketa-prozeduraren deialdia egitea.

OINARRIAK

Lehenengoa. Deialdiaren helburua.

Barne sustapeneko hautaketa-prozeduraren deialdia egin da, oposizio-lehiaketa bidez, Euskal Administrazio Publikoen funtzionarioen sailkapeneko C taldeko C2 azpitaldeari dagokion Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako agente lehena kategorian 180 lanpostu betetzeko; horren osagarri gisa, prestakuntza-ikastaroa eta praktikaldia egingo da, eskatzen den titulazioaren arabera sartuko dira eta denek Ertzaintzaren I. hizkuntza-eskakizuna izango dute.

Deitutako 180 plazei Ertzaintzako 1. hizkuntza-eskakizuna eman zaie. Horietako 55 plazek igarotako derrigortasun-data dute. Lehenengo hizkuntza-eskakizunaren derrigortasun-data duten plazek ezin izango dituzte bete baldintza hori falta duten izangaiek.

Deitutako plazen kopurua handi daiteke, betiere hautaketa-prozesu hau gauzatu bitartean Ertzaintzako Agente Lehen Kategorian edozein arrazoi dela-eta sor daitezkeen plaza hutsen arabera. Kopurua handituz gero, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko iragarki-oholean argitaratuko da Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariaren ebazpen bidez, Euskal Herriko Poliziaren Hautespen eta Prestakuntza Araudia onartzen duen uztailaren 19ko 315/1994 Dekretuaren 40.2 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz.

Era berean, plaza-gehikuntza oinarri hauen bidez zuzenduko da, eta, hamaikagarren oinarrian, 3. zenbakikoan, aurreikusitako izapidearen aurretik ezarri beharko da.

Bigarrena. Parte hartzeko eskakizunak.

  1. Hautaketa-prozeduran parte hartu nahi dutenek, onartuak izan nahi badute, eskakizun hauek bete beharko dituzte:

    1. Aldez aurreko eskabidea egin.

    2. Ertzaintzan karrerako funtzionario izatea.

    3. Ertzaintzaren oinarrizko eskalako Agente Kategorian zerbitzu aktiboan egotea eta kategoria horretan bi urteko zerbitzuak eginda izatea;

      Euskal Herriko Poliziaren Legeko 59.3 artikuluan ezarritakoaren arabera zenbatuko dira egindako zerbitzuak. Baldintza honen egiaztapena Giza Baliabideen Zuzendaritzan dauden datuen arabera egingo da.

    4. Hamabigarren oinarrian aurreikusitako baldintzak egiaztatzeko epearen hasiera baino lehenago BTP motako gidabaimena izatea.

    5. Hutsegite larria edo hutsegite oso larriak egiteagatik zigortua ez izana, salbu eta ezarritako zigorra baliogabetzea lortu bada.

    6. Kategoria horretan barne-sustapenaren bidez sartzeko hiru deialditan edo gehiagotan parte hartu ez izana.

  2. Prozeduran parte hartu nahi dutenek aurreko atalean ezarritako eskakizun guztiak bete beharko dituzte eskaera-orriak aurkezteko epea amaitzen denean, aurreko ataleko d) hizkian ezarritakoa izan ezik.

  3. Onartua izateko eta hautaketa-prozeduran parte hartzeko, nahikoa izango da izangaiak bere eskabidean adieraztea aurreko atalean (2. puntuan) eskatutako baldintzak betetzen dituela, betiere eskabide-orriak aurkezteko epea amaitu baino lehenago, lehenengo ataleko d) hizkian berariaz ezarritakoa (lehentasunezko ibilgailuak gidatzeko baimena BTP) izan ezik. Dei egin duen organoak aipatu eskakizunak ofizioz egiaztatuko ditu eta horretarako Giza Baliabideetako Zuzendaritzari eta Ertzaintzaren Zuzendaritzari egoki iritzitako ziurtapena eskatuko du.

  4. Aurreko atalean xedatutakoa gorabehera, hautaketa-prozeduraren edozein urratsetan edo prestakuntza-ikastaroan edota praktikaldian, onartuen eta baztertuen zerrenda onartzeko eskumena duen organoak jakingo balu izangairen batek deialdian parte hartzeko eskakizunen bat betetzen ez duela, hautaketa-prozeduratik baztertuko du, edota, prestakuntza-ikastarotik edo praktikalditik, hala badagokio, izangaia entzun ondoren.

  5. Hautaketa-prozedura honetan parte hartzea borondatezkoa da, eta berekin proba psikoteknikoak eta nortasun-probak egiteko onespena ematea dakar. Gainera, proba horien emaitza beste balorazio-faktore bat bezala erabiltzea onartu beharko da, oinarri hauetan aurreikusitakoari jarraiki.

    Datu horiek sartuko dira Herrizaingoko sailburuaren 2007ko apirilaren 2ko Aginduan aurreikusitako fitxategietan (EHAA, 2007ko maiatzaren 7a, 86. zk.) Euskal Herriko Polizia Ikastegia baita organo arduraduna.

    Interesdunak datuetara iristeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko eta datuak indarrik gabe uzteko eskubideaz balia daitezke; horretarako helbide honetara idazkia bidali beharko dute:

    Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia, Gasteiz-Irun errepidea, 5. km, 01192 Arkaute, Araba.

    Hirugarrena. Eskabideak.

  1. Hautaketa-prozeduran parte hartu nahi dutenek Gobernuaren Gurenet Intraneten bidez egin beharko dute eskabidea, bertan eskuragarri egongo den eskabide-eredua betez.

  2. Eskabideak aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.

  3. Eskabidean adieraziko da zein hizkuntzatan (euskaraz edo gaztelaniaz) egingo den oposizio-faseko probak.

  4. Merezimenduak eskabidean arrazoituko dira. Hori horrela izanda ere, ez da beharrezkoa izango Administrazio jarduleak jasota dituen merezimenduak egiaztatzea, berorien egiaztapena ofizioz egingo baitu.

    Laugarrena. Hautagaiak onartzea.

  1. Eskabideak aurkezteko epea amaitutakoan eta Bigarren Oinarriaren lehenengo ataleko a), b), c), e) eta f) hizkietan ezarritako baldintzak bete direla ofizioz egiaztatu eta gero, Euskal Herriko Polizia Ikastegiko zuzendariak ebatziko du onartutakoen eta bazter utzitakoen behin-behineko zerrenda eta Euskal Herriko Polizia Ikastegiaren iragarki-taulan argitaratu beharko da.

  2. Bazter utzitako izangai bakoitzari dagokionez, behin-behineko zerrendak adieraziko du horiek baztertzea eragin duten arrazoiak eta 10 egun balioduneko epea emango da erreklamazioak egiteko eta eskabidean izan ditzakeen akatsak zuzentzeko.

  3. Onartutakoen eta bazter utzitakoen behin-behineko zerrenda (lehen atalean aurreikusitako moduan argitara emango dena) behin betiko egiten duen Ebazpenean onartu eta ezetsiko dira egindako erreklamazioak.

  4. Aurreko zerrendez gain, argitaratuko diren ondorengo zerrendek ere izangaiaren identifikazioa izango dute, lanbide-zenbakia adieraziz.

    Bosgarrena. Epaimahai Kalifikatzailea.

  1. Epaimahai Kalifikatzailea eratuko da, oposizio-lehiaketaren probak eta merezimenduak zehazteko, garatzeko eta ebaluatzeko eta izangaiak hautatzeko helburua izango du, Euskal Herriko Poliziaren uztailaren 17ko 4/1992 Legearen eta uztailaren 19ko 315/1994 Dekretuaren aurreikuspenen arabera. Epaimahai horrek lehendakaria, lau epaimahaikide eta idazkari bat izango ditu.

    Euskal Herriko Polizia Ikastegiko iragarki-taulan argitaratu beharko da Epaimahai Kalifikatzailea osatzen duten kideen eta horien ordezkoen izendapena, Euskal Herriko Polizia Ikastegiko zuzendariaren Ebazpenaren bidez.

  2. Kide anitzeko organoen funtzionamenduari buruzko arautegiaren arabera zuzenduko da Epamahai Kalifikatzailearen jarduera.

    Epaimahai Kalifikatzailea osatzen duten pertsonei Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 28. eta 29. artikuluetan jasotako abstentzioaren eta ezespenaren arrazoiak aplikatuko zaizkie.

    Epaimahai Kalifikatzaile honetan parte hartzeak aurreikusitako legezko kalte-ordainak jasotzea eragingo du.

  3. Hautaketa-sistema eratzen duten proben eta merezimenduen garapena eta ebaluazioa Epaimahai Kalifikatzaileari dagokio, eta autonomia funtzional osoz jardungo du. Horrez gain, prozeduraren objetibotasunaren erantzule izango da eta deialdiaren oinarriak betetzen direla bermatuko du.

  4. Hautaketa-sistemaren proba guztietarako edo batzuetarako, Epaimahai Kalifikatzaileak aholkulariak edo espezialistak erabil ditzake; euren espezialitateen barruan aholkuak eta laguntza teknikoa ematera mugatuko dira.

  5. Epaimahai Kalifikatzaileak, hautaketa-sistema garatzeko, oinarri hauetan aurreikusita ez dagoenaren gainean egoki irizten diren neurriak hartu ahal izango ditu. Halaber, oinarrioi buruzko interpretazio eta aplikazio-arazoak ebatzi ditzake, eta bai bere funtzioak betetzeko sortzen diren arazoak ere.

  6. Epaimahaiak ezingo ditu hautetsi deialdiko lanpostu-kopurua baino lehiatzaile gehiago. Muga hori hausten duten proposamen guztiak erabat nuloak izango dira.

  7. Epaimahai Kalifikatzailearen akordioak Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko iragarki-taulan argitaratuko dira.

  8. Epaimahai Kalifikatzaileari zuzendutako idazkiak Euskal Herriko Polizia Ikastegira bidaliko dira.

    Seigarrena. Hautaketa-prozesua.

  1. Hautaketa-prozesua oposizio-lehiaketa izango da, eta horretan parte hartzen dutenen gaitasuna eta lehentasun-ordena zehazteko oposizio- eta lehiaketa-prozedurak bata bestearen atzetik burutuko dira.

  2. Lehiaketa aldiak ez da baztertzailea izango eta bertan lortutako puntuazioa ez da kontuan hartuko oposizio ariketak gainditutzat emateko edo horietan lortutako kalifikazioak aldatzeko.

    Zazpigarrena. Oposizioa.

    Oposizio-fasea proba hauek egitean datza, bata bestearen atzetik:

    Lehenengoa. Ezagutza teorikoei buruzko proba, derrigorrezkoa eta baztertzailea. Epaimahai Kalifikatzaileak zehaztutako proba edo probak (test modukoa) idatziz erantzutean datza eta Ebazpen honen I. eranskinean agertzen den gai-zerrendatik aterata daude.

    Lehenengo proba hori 0tik 100era baloratuko da eta hori gainditzeko gutxienez 50 puntu lortu beharko dira.

    Bigarrena. Proba piskoteknikoa; horretan zehaztuko dira hautagaiek dituzten jarrerak eta gaitasunak agente lehena kategoriari dagozkion postua eta polizia-lanak betetzeko. Ariketa mota hauetakoren bat edo batzuk sar daitezke: test psikologikoak, elkarrizketa pertsonalak, taldeko dinamikak edo Epaimahaiak egoki iritzitako beste batzuk. Proba hori modu egokian egingo da; hain zuzen, hautaketa-prozesuaren objektibotasuna eta arrazionaltasuna eta, bestetik, merezimenduaren eta gaitasunaren printzipioekin bat etortzea bermatzeko.

    Proba hori derrigorrezkoa eta baztertzailea izango da eta 0tik 50era baloratuko da eta hori gainditzeko gutxienez 25 puntu lortu beharko dira.

    Hirugarrena. Gaitasun fisikoa neurtzeko proba, derrigorrezkoa eta baztertzailea; deialdi honen II. eranskinean zehazten diren ariketa fisikoak egin beharko dituzte.

    Ariketa fisikoak bakarrik parte-hartzaileen ardurapean egongo dira, eta horretarako kirol-ekipamendu egokia ekarri beharko dute.

    Bigarren proba horrek 5 ariketa izango ditu eta gehienez 50 punturekin baloratuko dira; baremoaren arabera, ariketa horietako bakoitzari 0tik 10erako puntuazioa emango zaio. Bigarren proba hori gainditzeko beharrezkoa izango da ariketa bakoitzean gutxienez 6 puntu lortzea eta gutxienez 25 puntu proba osatzen duten bost ariketetan.

    Zortzigarrena. Oposizioaren proben garapena.

  1. Deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik bi hilabete igaro arte ez dira hasiko probak.

  2. Lehenengo ariketa egiteko eguna, ordua eta tokia, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko iragarki-taulan iragarriko da, gutxienez zazpi egun natural igaro aurretik. Gainontzeko ariketen iragarpenak hirurogeita hamabi orduko aurrerapenaz argitaratuko dira Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko iragarki-taulan.

  3. Aurreko idatz-zatian ezarritakoa kontuan izanda ere, Epaimahai Kalifikatzaileak deialdi honetan ezarritako proben eta ariketa guztien hurrenkera alda dezake, baita egun berean hainbat proba ere egin. Horrelakoetan, proba edota ariketen emaitzak argitaratuko dira deialdiaren oinarrietan ezarritako ordenan. Bakar-bakarrik argitaratuko dira aurreko ariketak gainditu dituztenen proba edota ariketen emaitzak, zazpigarren oinarrian ezarritako ordena jarraituz.

    Izangaien kopurua zehaztuta eta probak egitea bateragarria izateko zerbitzuaren beharrekin, Epaimahai Kalifikatzaileak erabaki dezake hainbat txanda eta tokitan probak egitea.

  4. Epaimahaiaren deiaren arabera ezarritako ordu, egun eta lekuan derrigorrezko probak edota ariketak garatzeko agertzen ez direnak automatikoki kanpo geratuko dira hautaketa-prozeduratik, ez agertzeko arrazoi gaindiezinak izanda ere. Gauza bera gertatuko zaie behin derrigorrezko proba edota ariketa hasita agertzen diren hautagaiei.

    Derrigorrezko probetarikoren batek ariketa bat baino gehiago balu, eurotariko baten berandu agertzea edo ez egotea ez aurkeztutzat emango da.

  5. Izangaien identitatea egiaztatzen duen agiria gainean dutela agertu beharko dute proba guztietara eta Epaimahai Kalifikatzaileak edozein unetan erakustea eska diezaieke.

  6. Proba baztertzaile bakoitza bukatzean, Epaimahai Kalifikatzailearen Akordioaren bitartez, Euskal Herriko Polizia Ikastegiko iragarki-taulan argitaratuko da gainditu dutenen eta baztertuta geratu direnen zerrenda; lortutako puntuazioa ere bereziki adieraziko da.

  7. Izangaiek oposizioaren ariketak Euskal Autonomia Erkidegoko edozein hizkuntza ofizialetan.

    Bederatzigarrena. Lehiaketa.

  1. Lehiaketa-fasean parte-hartzaileek aipatu eta egiaztatutako merezimenduak baloratuko dira, betiere dagoen baremoaren arabera eta gaitasuna eta ondoriozko lehentasun-ordena zehazteko.

    Soil-soilik ebaluatu ahalko dira eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen bereganatutako merezimenduak, baldin eta eskabidean aipatu eta deialdian ezarritako epearen barruan egiaztatu baldin badira.

    Horri horrela izanda ere, ez da beharrezkoa izango Administrazio jarduleak jasota dituen merezimenduak egiaztatzea, berorien egiaztapena ofizioz egingo baitu.

  2. Lehiaketa-aldia 0tik 90era baloratuko da. Hauek dira aztertu beharreko merezimenduak eta baremoak:

  1. Lanbide-historiala.

    Lanbide-historialaren barruan 388/1998 Dekretuaren II., III. eta IV. Kapituluetan lanpostuak betetzeko aurreikusitako edozein moduren bidez lortutako lanpostuen eginkizunak bete izana baloratuko da. Hain zuzen, Dekretu horren bitartez Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Kidegoetako funtzionarioen lanpostuak betetzeko araudia onartu zen, baita polizia-lanagatik lortutako aintzatespenak ere.

    Atal honetan gehienezko puntuazioa ezin izango da inoiz 45 puntutik gorakoa izan, eta honako faktore hauek baloratuko dira:

    1. Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Kidegoetako funtzionarioen lanpostuak betetzeko araudia onartzen zuen 388/1998 Dekretuaren II., III. eta IV. Kapituluetan lanpostuak betetzeko aurreikusitako edozein moduren bidez lortutako lanpostuen eginkizunak bete izana baloratuko da.

      Ofizialondoko kategoria duten lanpostuetan (edo goragoko kategoriakoetan): 5 puntu urtebete bakoitzeko (urteak baino aldi txikiagoak baztertuko dira).

      Agente lehena kategoria duten lanpostuetan: 3 puntu urtebete bakoitzeko (urteak baino aldi txikiagoak baztertuko dira).

      Agente kategoria duten lanpostuetan: 1,5 puntu urtebete bakoitzeko (urtebetera heltzen ez diren aldiak baztertuko dira).

      Ertzaintzaren lanpostuen zerrendan dagoen lanpostuaren kodeak identifikatuko du lanpostu bakoitza. Lanpostu desberdintzat ez dira hartuko lanpostu-kode beraren dotazioek.

    2. Polizia-lanagatik lortutako esker-onak.

      Atal honetan honako aintzatespenak jaso izana baloratuko da:

      Polizia-lana saritzeko domina: 5,00 puntu.

      Polizia-zerbitzua saritzeko diploma: 3,00 puntu.

      Zorionak ematea: 1,00 puntu.

  2. Egindako espezializazio-ikastaroak.

    Euskal Herriko Poliziaren Ikastegian egindako eta gainditutako espezializazio-ikastaro bakoitzeko, eta Ikastegian dauden datuen arabera, 5 puntu emango dira, eta inola ere ezin izango da 15 punturen muga gainditu.

    Atal honetan aipatutako espezializazio-ikastaroen katalogoak hauek hartzen ditu:

    Argiketak ikastaroa.

    Txakur-gidariak gaitzeko ikastaroa (lehergai arloko espezialitatea).

    Txakur-gidariak gaitzeko ikastaroa (droga arloko espezialitatea).

    Txakur-gidariak gaitzeko ikastaroa (segurtasun arloko espezialitatea).

    Txakur-gidariak gaitzeko ikastaroa (erreskate arloko espezialitatea).

    Lehergailuak indargabetzeko ikastaroa.

    Bizkartzainak gaitzeko ikastaroa.

    Esku-hartze arloan gaitzeko ikastaroa.

    Krimen-gai orokorrak ikertzeko I. Ikastaroa.

    Brigada Mugikorra Ikastaroa.

    Trafikoari buruzko Ikastaroa edota Trafikoan eta Bide Segurtasunean Espezializatzeko Ikastaroa.

    Atal honen balorazioaren ondorioetarako, Trafikoari buruzko Espezializazio Ikastaroa eta Trafikoan eta Bide Segurtasunean Espezializatzeko Ikastaroa egin eta gainditu izana 5 punturekin baloratuko da eta espezializazio ikastaro bakartzat joko da.

  3. Lortutako tituluak eta diplomak.

    Goi Mailako Batxiler-titulua edo baliokidea izatea 3 punturekin baloratuko da, Unibertsitateko diplomatu titulua edo baliokidea 6 punturekin eta Unibertsitateko Lizentziatura edo baliokidea 10 punturekin.

    Ez dira kontuan hartuko goi mailako beste batzuk lortzeko behar diren tituluak edo diplomak.

    Edozein kasutan, atal honetan gehienezko puntuazioa ezin izango da inoiz 10 puntutik gorakoa izan:

  4. Antzinatasuna.

    Antzinatasunaren merezimendua Giza Baliabideen Zuzendaritzan dauden datuen arabera baloratuko da. Hori hala izanik, Ertzaintzako Oinarrizko Eskalako Agente Kategorian emandako urtebete bakoitza 1,5 punturekin baloratuko da (bi kasuetan urtebetera heltzen ez diren aldiak baztertu egingo dira), eta gehienezko puntuazioa inola ere ezin izango da 20 puntutik gorakoa izan.

    Euskal Herriko Poliziaren Hautespen eta Prestakuntza Araudia onartzen duen uztailaren 19ko 315/1994 Dekretuaren 13.3 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, ezin izango dira merezimendutzat hartu deialdian parte hartzeko eskatutako betekizunak eta baldintzak.

    Hamargarrena. Euskararen ezagutza-maila baloratzea.

  1. Euskararen ezagutza meritu gisa baloratuko da; horren ondorioz, Ertzaintzaren 1. hizkuntza-eskakizuna, eskabideak aurkezteko epea bukatu aurretik, egiaztatzen dutenek 29 puntu lortuko dute. Ez da probarik egingo euskararen ezagutza egiaztatzeko hautaketa-prosezuan.

  2. Epaimahai Kalifikatzaileak ofizioz begiratu eta baloratuko du Ertzaintzaren 1. hizkuntza-eskakizuna dutenen egiaztapena; edo aitortuta edo baliokidetuta dutenena, euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuaren mailekin parekatzekoa den azaroaren 9ko 297/2010 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz (EHAA, 2010eko azaroaren 15a, 219. zk.).

    Hamaikagarrena. Oposizio-lehiaketako azken kalifikazioa.

  1. Oposizio-lehiaketako azkenburuko kalifikazioa bi faseetan lortutakoaren batuketa izango da; horri gehituko zaio euskara ezagutzearen merezimendutzat ebaluatuko dena eta horrexek zehaztuko du hautaketa-prozeduran izangaien lehentasun-ordena.

  2. Sailkapeneko ordenan puntuazio berdinketak ondorengo irizpideen arabera ebatziko dira, hain zuzen ere, irizpideak ezartzen diren ordenan:

    1. Otsailaren 18ko 4/2005 Legea, gizonen eta emakumeen arteko berdintasunerako.

    2. Jakintza teorikoen proban puntuazio hobea (lehiaketaren lehenengo proba).

    3. Ertzaintzan antzinatasun handiagoa.

  3. Hautaketa-prozesua osatzen duten proba eta merituen sailkapena amaituta, Bosgarren Oinarrian araututako Epaimahai Kalifikatzaileak horiek onartu eta Euskal Herriko Polizia Ikastegiko iragarki-taulan argitartatuko ditu eta Euskal Herriko Polizia Ikastegiko zuzendariari bidaliko:

    1. Hautaketa-prozedura gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako puntuazio altuenetik baxuenera ordenatuta.

    2. Hautaketa-prozedura gaindituta dutenek osatutako pertsonen zerrenda eta deialdiko plaza kopuruan sartzen direnak.

      Hamabigarrena. Eskakizunak egiaztatzea eta praktiketako funtzionarioak izendatzea.

      1. Hautatutakoek Euskal Herriko Polizia Ikastegiko Administrazio eta Zerbitzuen Zuzendaritzan aurkeztu beharko dituzte jatorrizko agiriak (Bigarren Oinarriaren 1. ataleko d) hizkian eskatutako baldintzaren egiaztatzaileak), Hamaikagarren Oinarriaren 3.b) puntuan aipatzen den argitalpena egiten denetik zenbatutako hamar egun naturalen barruan.

      2. Bigarren Oinarriaren 4. zenbakian ezarritako araudiaren arabera, deialdian parte hartzeko eskatutako baldintzak betetzen dituztela behar bezala egiaztatu duten hautatutakoak praktiketako funtzionario izendatuko ditu Euskal Herriko Polizia Ikastegiko zuzendariak; hain zuzen, Euskal Herriko Polizia Ikastegiko iragarki-taulan argitaratuko da Ebazpenaren bidez eta Prestakuntza Ikastaroaren hasiera-datarekin batera.

      3. Lehen atalean adierazitako apearen barruan, eskatutako dokumentazioa aurkezten ez dutenak edo, dokumentazio hori aztertuta, eskatutako baldintzetako bat ez duela betetzen ondorioztatzen bada, ezin izango dira izendatu, jarduera guztiak eraginik gabe geratuko dira eta izendapena egiteko izan ditzakeen eskubide guztiak galduko. Horrelakoetan, eta aurreko atalean adierazitako Ebazpena argitaratu baino lehen, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariak hautaketa-prozeduratik kanpo uztea eta ordeztea erabakiko du. Orduan, ezarritako sailkapen-ordenaren lehentasun hurrenkera jarraituko da eta, aipatu bazterketaren ondorioz, deitutako plazen kopuruaren barruan daudenak eta eskatutako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen badute.

        Hamahirugarrena. Prestakuntza-ikastaroa.

      1. Prestakuntza Ikastaroa egiteko eskubidea duten praktiketako funtzionarioak zenbait txandatan banatu ahalko dira. Euskal Herriko Polizia Ikastegiko zuzendariak txanda horietara atxikiko ditu eta 11.3.a) Oinarrian ezarritako lehentasun-ordena kontuan hartuko da.

      2. Euskal Herriko Polizia Ikastegiko zuzendariak, Giza Baliabideen Zuzendaritzaren bitartez, interesdunei jakinaraziko die ikastaroa noiz hasi behar duten.

      3. Prestakuntza-ikastaroa Kontseilu Erretoreak onartutako ikasketa planaren arabera garatuko da.

      4. Prestakuntza-ikastaroa Euskal Herriko Poliziaren Ikastegian edo Ikastegiko zuzendariak izendatuko duen zentroan garatuko da, Ikasketa planean aurreikusitakoaren arabera emango da eta bertan ezarritako iraupena izango du.

      5. Prestakuntza-ikastaroaren azken kalifikazioa Euskal Herriko Polizia Ikastegiko iragarki-taulan argitaratuko da.

      6. Euskal Herriko Polizia Ikastegiko zuzendariak ebatziko du prestakuntza ikastaroa gainditzen ez dutenak baztertzea.

      7. Prestakuntza ikastaroak dirauen bitartean, ikaslearen espedientetik ondorioztatu ahal bada gainditzea ezinezkoa duela, Euskal Herriko Polizia Ikastegiko zuzendariaren Ebazpenaren arabera baztertua izan ahalko da prozesutik.

        Hamalaugarrena. Praktikaldia.

      1. Prestakuntza ikastaroa gainditu duten funtzionarioek egingo dute praktikaldia eta egingo deneko lekuek honako ezaugarri hauek dituzten zentro edo bulegoak izango dira: euren jarduera arloak direla-eta, kategoria honi dagokionez, Ertzaintzaren polizia zerbitzuen funtzionamendua eta egitura irakasteko ezeze praktiketako agente lehenei prestakuntza integrala emateko ere egokienak direnak.

      2. Praktikaldia hasi baino lehenago, Euskal Herriko Polizia Ikastegiaren zuzendariak Ebazpena emango du; horren bidez, praktikaldiaren iraupena, baloratzeko eta gainditzeko sistemak eta prozedurak ezarriko dira eta praktikarako destinoak emango dira. Ebazpen hori Euskal Herriko Polizia Ikastegiko iragarki-taulan argitaratuko da.

      3. Praktikaldian, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako agente lehen kategoriari dagozkion funtzioak betetzeko izangaien eraginkortasun profesionala ebaluatuko da. Ebaluazioa praktikaldia iraun bitartean ezarritako denboran gertatutako egitateen gainean baino ez da izango.

      4. Praktikaldiaren kalifikazioak Euskal Herriko Polizia Ikastegiko iragarki-taulan argitaratuko dira.

      5. Euskal Herriko Polizia Ikastegiko zuzendariak praktikaldia gainditzen ez dutenak hautaketa-prosezutik baztertzea ebatziko du.

        Hamabosgarrena. Praktiketako Agente Lehenen araubide juridikoa.

      1. Praktikak egiten dauden agente lehenak Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko Barne Erregimenaren Araudian ezarritako diziplina-erregimenaren arauei egokitu beharko dira eta, ordezkatzeko izaeraz, gertakaria irakaskuntza arloko diziplina hutsegite hutsa den kasuetan, Euskal Herriko Polizia Kidegoen diziplina-erregimenaren arauei.

      2. Praktiketako funtzionario direnez, Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen 54.2 artikuluan zehazturiko lansariak jasoko dituzte.

      3. Agente kategorian betetako lanpostuari dagokionez, praktiketako agente lehenei lizentzia emango zaie. Aipatu lizentzia ordaindua izango da, salbu eta 4/1992 Legearen 54.2 artikuluan zehaztutako lansariak jasotzearen alde badaude.

      4. Praktiketako agente lehenak, hala egongo dira, harik eta kategoria horretako karrerako funtzionario izendatu arte edo hautaketa-prozesutik bazter utzi arte, hala ezartzen baita Euskal Herriko Poliziari buruzko Legearen 54. artikuluan. Praktikaldiak bukatzeak ez du berekin ekarriko jatorrizko kategorian lehen betetako destinora bueltatu ahal izatea.

      5. Prestakuntza-ikastaroa eta praktikaldia, bakoitza bere aldetik, derrigorrezkoak eta baztertzaileak izango dira eta horietan parte hartu ez izanak edo horiek ez gainditzeak izangaia hautapen-prozesutik kanpo geratzea zehaztuko du beste barik eta deialdi honi dagokion oinarrizko eskalako agente kategorian sartzeko eskubideak galduko ditu. Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariak ebatziko du baztertzea.

        Aurreko paragrafoan xedatutakoa kontuan hartu bada ere, ezinbesteko arrazoirengatik, izangairen batzuk ez badira agertzen ikastarora edo praktikaldira edo burutzen ez badituzte, egongo den hurrengoren bat egin dezakete, baldin eta aurrekoa ezinezko egiten zuten gorabeherak desagertuz gero, eta interesatuaren aldez aurretiko eskaririk bada. Euskal Herriko Polizia Ikastegiko zuzendariak antzemango du arrazoia, bidezkotzat jotako ebazpena ematea baitagokio.

        Hamaseigarrena. Hautaketa-prozeduraren behin betiko sailkapena eta karrerako funtzionarioen izendapena.

      1. Hautaketa-prozedurako sailkapen ordenaren eraketa honela egingo da: lehiaketa-oposizioan, praktikaldian eta prestakuntza-ikastaroan lortutako kalifikazioen batuketa eginez.

      2. Praktikaldiaren azken txanda amaitu eta gero hurrengo bi hilabeteren barruan eta Euskal Herriko Polizia Ikastegiko zuzendariaren proposamenez, Segurtasuneko sailburuordeak karrerako funtzionario izendatuko ditu hautaketa-prosezua gainditutako izangaiak; izendapena Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko iragarki-taulan argitaratuko da.

        Izendapena Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako agente lehena izango da.

      3. Izendatuak lanpostuaz jabetuko dira izendapena argitaratzen den egunaren biharamunean kontatzen hasita 10 eguneko epean. Hala egiten ez badute, salbu ezinbesteko arrazoiagatik, jarduera guztiak baliogabeturik geratuko dira eta karrerako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

        Hamazazpigarrena. Hutsegite larri edo oso larriengatik zigorrak ezartzea.

        Agente Lehen kategorian sartuko diren izangaiek diziplina-espedientea lehendik irekita badute edo geroztik irekitzen bazaie, hautaketa-prozesuan onartzea, horretan jarraitzea eta agente lehen kategorian sartzea ondoko honek baldintzatuko du: aipatu espedienteetan hutsegite larri edo oso larriengatik zigorren bat ezartzeak.

        Hemezortzigarrena. Hautaketa-prozesuan identifikatzea.

        Hautaketa-prozesuan parte hartzen dutenek (hautaketa-prozesua, prestakuntza ikastaroa eta praktikaldia) eskabidean erabilitako lanbide-identifikazio zenbakiaren bidez identifikatuko dira. Era berean, lanbide-identifikazio zenbaki hori bera erabiliko da Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako agente lehena izendatzean.

        Hemeretzigarrena. Errekurtsoak.

        Deialdi honek administrazio-bidea agortzen du eta bere aurka interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko Zuzendaritzaren aurrean, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, edo zuzenean administrazioarekiko auzien jurisdikzioan aurka egin dezakete.

        Aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkezten bada ezin da jurisdikzioaren bidetik errekurritu, berariaz ebatzi arte edo isilbidez uztezko ezetzi arte.

        Interesdunak jurisdikzio bidetik inpugnatzen badu, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztuko du Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik kontatzen hasita.

        Deialdi honetatik, Epaimahaien jardueratik eta Euskal Herriko Polizia Ikastegiko organuetatik ondorioztatzen diren egintza administratibo guztiak inpugnatu ahal izango dituzte interesatuek, guztientzako administrazio-jardunbidearen araudian ezarritako modu eta kasuetan.

        Hogeigarrena. Kalte-ordainak.

        Izangaien aldetik deialdi honetara aurkeztea borondatezkoa denez gero, oposizio-lehiaketan, prestakuntza ikastaroan eta praktikaldian sor daitezkeen bidai-gastuen edo beste batzuen gainean, ez dute inolako eskubiderik izangaiek, beraz Administrazioak ez du gastuok ordaintzeko obligaziorik.

        Arkaute, 2010eko abenduaren 27a.

        Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendaria,

        ELENA MORENO ZALDIBAR.

  1. Komunikazioa polizia-lanetan.

  2. Polizia-lanetan hautematea garatzea.

  3. Ahozko epaiketaren komunikazio-trebetasunak.

    SOZIOLOGIA

  4. Gizarte-aldaketa: bilakaera demografiko, sozial eta kulturala.

    TRAFIKOA ETA BIDE SEGURTASUNA

  5. 339/1990 Legegintzako Errege Dekretua, martxoaren 2koa, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua onartzen duena (azaroaren 23ko 18/2009 Legeak aldatua).

    V. Tituluz. Zehapen erregimena.

  1. I eranskina. Definizioak: 1etik 3ra eta 52tik 80ra.

    II. eranskina. Puntuak galtzea dakarten arau hausteak.

  1. 16/1987 Legea, uztailaren 30ekoa, Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzkoa.

  1. Atariko titulua. Lehen kapitulua Aplikazio-eremua (1. eta 2. artikulua).

    III. titulua. Errepideko garraioaren zerbitzuak eta jarduerak. Lehen kapitulua. Sailkapena.

    LARRIALDIEI AURRE EGITEA

  1. Bihotza-biriketako bizkortzea.

  2. Zauriak.

  3. Odoljarioak.

  4. Shocka.

  5. Lokomozio-aparatuaren traumatismoak.

  6. Erredurak.

  7. Izozketak.

  8. Zapaltze sindromea.

  9. Konbultsioak.

  10. Toxikatzea.

    ZUZENBIDEA

  11. Delitua: kontzeptua eta egitura.

  12. Delitu eta faltei dagokienez, erantzukizun kriminala duten pertsonak.

  13. Delitua egiteko mailak.

  14. Erantzukizun kriminaleko gorabehera aldagarriak.

  15. Erantzukizun kriminalaz gabetzeko gorabeherak.

  16. Giza hilketa eta bere motak.

  17. Abortua.

  18. Lesioak.

  19. Ohorearen aurkako delituak.

  20. Askatasunaren aurkako delituak.

  21. Familia-harremanen kontrako delituak: familia eskubideen eta eginbeharren aurkako delituak.

  22. Ondarearen eta ordena sozioekonomikoaren aurkako delituak. 234. artikulutik 244. artikulura (biak barne) eta 248. artikulutik 256. artikulura (biak barne).

  23. Justizia Administrazioaren kontrako delituak.

  24. Hutsegiteak.

    POLIZIA-AGIRIAK

  25. Salaketa.

  26. Txostena.

    POLIZIA-TEKNIKA

  27. Polizia-patruilak.

  28. Ondarearen aurkako delituen modus operandi.

  29. Bortxazko heriotzen ekoizpen-mekanismoak.

    OTSAILAREN 18KO 4/2005 LEGEA, EMAKUMEEN ETA GIZONEN BERDINTASUNERAKO

  30. Otsailaren 18ko 4/2005 Legea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako.

  1. ariketa. Sabel ariketak.

    Ahozgora, bizkarra eta burua kontxoneta ikutzen daudela, hankak elkarrekin eta erdiflexionaturik, eskuak garondoan gurutzaturik eta oinak lagun batek helduta. Izangaiak enborra makurtuz eta jiratuz ukalondoarekin kontrako belauna ukituko du. Hasierako posiziora bueltatuko da eta mugimendua beste belaunaren kontra errepikatuko du. Saio bakarra onartuko da. Minutu batean, zuzen egindako errepikapen-kopurua apuntatuko da.

    Baremoa emakumezkoak-gizonezkoak

    ERREPIKAPENAK

    REPETICIONES BALIOAK

    VALOR

    32 urte arte 33-37 urte 38-42 urte 43-47 urte 48-52 urte 53-57 urte 58 edo gehiago

    Hasta 32 años 33-37 años 38-42 años 43-47 años 48-52 años 53-57 años 58 o más

    55 53 51 49 47 45 43 10

    54 52 50 48 46 44 42 9,75

    53 51 49 47 45 43 41 9,5

    52 50 48 46 44 42 40 9,25

    51 49 47 45 43 41 39 9

    50 48 46 44 42 40 38 8,75

    49 47 45 43 41 39 37 8,5

    48 46 44 42 40 38 36 8,25

    47 45 43 41 39 37 35 8

    46 44 42 40 38 36 34 7,75

    45 43 41 39 37 35 33 7,5

    44 42 40 38 36 34 32 7,25

    43 41 39 37 35 33 31 7

    42 40 38 36 34 32 30 6,75

    41 39 37 35 33 31 29 6,5

    40 38 36 34 32 30 28 6,25

    39 37 35 33 31 29 27 6

    38 36 34 32 30 28 26 5,75

    37 35 33 31 29 27 25 5,5

    36 34 32 30 28 26 24 5,25

    35 33 31 29 27 25 23 5

    34 32 30 28 26 24 22 4,5

    33 31 29 27 25 23 21 4

    32 30 28 26 24 22 20 3,5

    31 29 27 25 23 21 19 3

    30 28 26 24 22 20 18 2,5

    29 27 25 23 21 19 17 2

    28 26 24 22 20 18 16 1,5

    27 25 23 21 19 17 15 1

    26 24 22 20 18 16 14 0,5

    25 23 21 19 17 15 13 0

  2. ariketa. Banku-presioa.

    Banku batean ahoz gora etzanda eta hankak tolestuta, eskuak aldenduta sorbaldak baino pixka bat handiagoko zabalera; posizio horretan, besoak sakonki flexionatu bularrarekin barra jo arte (3. argazkia) eta berehala hedatu. Kontuan hartuz barraren pisua 9 kg-koa dela, ariketa 35 kg-ekin egingo dute gizonezkoek eta 25 kg-ekin emakumezkoek.

    Ez dira zenbatuko konpentsazio mugimenduak behar dituzten hedapenak. Behin ariketa hasiz gero, ezin izango da gelditu. Saio bakarra onartuko da. Ariketan zehar, zuzen errepikatuko den guztia apuntatuko da, adierazi bezala.

    Gizonezkoen baremoa

    ERREPIKAPENAK

    REPETICIONES BALIOAK

    VALOR

    32 urte arte 33-37 urte 38-42 urte 43-47 urte 48-52 urte 53-57 urte 58 edo gehiago

    Hasta 32 años 33-37 años 38-42 años 43-47 años 48-52 años 53-57 años 58 o más

    43 41 39 37 35 33 31 10

    42 40 38 36 34 32 30 9,75

    41 39 37 35 33 31 29 9,5

    40 38 36 34 32 30 28 9,25

    39 37 35 33 31 29 27 9

    38 36 34 32 30 28 26 8,75

    37 35 33 31 29 27 25 8,5

    36 34 32 30 28 26 24 8,25

    35 33 31 29 27 25 23 8

    34 32 30 28 26 24 22 7,75

    33 31 29 27 25 23 21 7,5

    32 30 28 26 24 22 20 7,25

    31 29 27 25 23 21 19 7

    30 28 26 24 22 20 18 6,75

    29 27 25 23 21 19 17 6,5

    28 26 24 22 20 18 16 6,25

    27 25 23 21 19 17 15 6

    26 24 22 20 18 16 14 5,75

    25 23 21 19 17 15 13 5,5

    24 22 20 18 16 14 12 5,25

    23 21 19 17 15 13 11 5

    22 20 18 16 14 12 10 4,5

    21 19 17 15 13 11 9 4

    20 18 16 14 12 10 8 3,5

    19 17 15 13 11 9 7 3

    18 16 14 12 10 8 6 2,5

    17 15 13 11 9 7 5 2

    16 14 12 10 8 6 4 1,5

    15 13 11 9 7 5 3 1

    14 12 10 8 6 4 2 0,5

    13 11 9 7 5 3 1 0

    Emakumezkoen baremoa

    ERREPIKAPENAK

    REPETICIONES BALIOAK

    VALOR

    32 urte arte 33-37 urte 38-42 urte 43-47 urte 48-52 urte 53-57 urte 58 edo gehiago

    Hasta 32 años 33-37 años 38-42 años 43-47 años 48-52 años 53-57 años 58 o más

    28 27 26 25 24 23 22 10

    27 26 25 24 23 22 21 9,5

    26 25 24 23 22 21 20 9

    25 24 23 22 21 20 19 8,5

    24 23 22 21 20 19 18 8

    23 22 21 20 19 18 17 7,5

    22 21 20 19 18 17 16 7

    21 20 19 18 17 16 15 6,5

    20 19 18 17 16 15 14 6

    19 18 17 16 15 14 13 5,75

    18 17 16 15 14 13 12 5,5

    17 16 15 14 13 12 11 5,25

    16 15 14 13 12 11 10 5

    15 14 13 12 11 10 9 4,5

    14 13 12 11 10 9 8 4

    13 12 11 10 9 8 7 3,5

    12 11 10 9 8 7 6 3

    11 10 9 8 7 6 5 2,5

    10 9 8 7 6 5 4 2

    9 8 7 6 5 4 3 1,5

    8 7 6 5 4 3 2 1

    7 6 5 4 3 2 1 0,5

    6 5 4 3 2 1 0 0

  3. ariketa. Flexibilitate sakona.

    Zutik, oholaren gainean (oinetakorik gabe), oinak horren barruan dagokion tokian jarrita, gorputza flexionatu besoak hanken artean atzerantz eramanez, esku bien atzamarrekin (esku-ahurrak gora) erregelaren kurtsorea bultzatuz. Kontaktua galdu gabe eta tiroirik gabe, ahal den tokira arte kurtsorea arrastan eraman. Distantziarik gehiena lortu eta gero, aparailutik alde egingo da aurrealdetik eta oinez. Ezin da eskurik jarri, ez kurtsorean ezta oholaren beste toki batean. Bi saio onartuko dira. Ariketan egindako bi saio zuzenen artean onena apuntatuko da.

    Baremoa emakumezkoak-gizonezkoak

    MARKA

    MARCA BALIOAK

    VALOR

    32 urte arte 33-37 urte 38-42 urte 43-47 urte 48-52 urte 53-57 urte 58 edo gehiago

    Hasta 32 años 33-37 años 38-42 años 43-47 años 48-52 años 53-57 años 58 o más

    48 47 46 45 44 43 42 10

    47 46 45 44 43 42 41 9,75

    46 45 44 43 42 41 40 9,5

    45 44 43 42 41 40 39 9,25

    44 43 42 41 40 39 38 9

    43 42 41 40 39 38 37 8,75

    42 41 40 39 38 37 36 8,5

    41 40 39 38 37 36 35 8,25

    40 39 38 37 36 35 34 8

    39 38 37 36 35 34 33 7,75

    38 37 36 35 34 33 32 7,5

    37 36 35 34 33 32 31 7,25

    36 35 34 33 32 31 30 7

    35 34 33 32 31 30 29 6,75

    34 33 32 31 30 29 28 6,5

    33 32 31 30 29 28 27 6,25

    32 31 30 29 28 27 26 6

    31 30 29 28 27 26 25 5,75

    30 29 28 27 26 25 24 5,5

    29 28 27 26 25 24 23 5,25

    28 27 26 25 24 23 22 5

    27 26 25 24 23 22 21 4,5

    26 25 24 23 22 21 20 4

    25 24 23 22 21 20 19 3,5

    24 23 22 21 20 19 18 3

    23 22 21 20 19 18 17 2,5

    22 21 20 19 18 17 16 2

    21 20 19 18 17 16 15 1,5

    20 19 18 17 16 15 14 1

    19 18 17 16 15 14 13 0

  4. ariketa. 50 metroko abiadura-lasterketa

    Irteera-jarrera altua (zutik): aurreko oinak irteera-marra ukituko du. Saio bakarra onartuko da. Zedula fotoelektrikoek adierazitako denbora apuntatuko da.

    Gizonezkoen baremoa

    MARKA

    MARCA BALIOAK

    VALOR

    32 urte arte 33-37 urte 38-42 urte 43-47 urte 48-52 urte 53-57 urte 58 edo gehiago

    Hasta 32 años 33-37 años 38-42 años 43-47 años 48-52 años 53-57 años 58 o más

    63 64 65 66 67 68 69 10

    64 65 66 67 68 69 70 9,5

    65 66 67 68 69 70 71 9

    66 67 68 69 70 71 72 8,5

    67 68 69 70 71 72 73 8

    68 69 70 71 72 73 74 7,5

    69 70 71 72 73 74 75 7

    70 71 72 73 74 75 76 6,5

    71 72 73 74 75 76 77 6

    72 73 74 75 76 77 78 5,5

    73 74 75 76 77 78 79 5

    74 75 76 77 78 79 80 4,5

    75 76 77 78 79 80 81 4

    76 77 78 79 80 81 82 3,5

    77 78 79 80 81 82 83 3

    78 79 80 81 82 83 84 2,5

    79 80 81 82 83 84 85 2

    80 81 82 83 84 85 86 1,5

    81 82 83 84 85 86 87 1

    82 83 84 85 86 87 88 0,5

    83 84 85 86 87 88 89 0

    Emakumezkoen baremoa

    MARKA

    MARCA BALIOAK

    VALOR

    32 urte arte 33-37 urte 38-42 urte 43-47 urte 48-52 urte 53-57 urte 58 edo gehiago

    Hasta 32 años 33-37 años 38-42 años 43-47 años 48-52 años 53-57 años 58 o más

    75 76 77 78 79 80 81 10

    76 77 78 79 80 81 82 9,5

    77 78 79 80 81 82 83 9

    78 79 80 81 82 83 84 8,5

    79 80 81 82 83 84 85 8

    80 81 82 83 84 85 86 7,5

    81 82 83 84 85 86 87 7

    82 83 84 85 86 87 88 6,5

    83 84 85 86 87 88 89 6

    84 85 86 87 88 89 90 5,5

    85 86 87 88 89 90 91 5

    86 87 88 89 90 91 92 4,5

    87 88 89 90 91 92 93 4

    88 89 90 91 92 93 94 3,5

    89 90 91 92 93 94 95 3

    90 91 92 93 94 95 96 2,5

    91 92 93 94 95 96 97 2

    92 93 94 95 96 97 98 1,5

    93 94 95 96 97 98 99 1

    94 95 96 97 98 99 100 0,5

    95 96 97 98 99 100 101 0

  5. ariketa. 800 Metroko lasterketa-abiadura eta erresistentzia.

    Hasierako jarrera: irteera zutik egingo da. Saio bakarra onartuko da. Zedula fotoelektrikoek adierazitako denbora apuntatuko da.

    Gizonezkoen baremoa

    Baremo hombres

    MARKA

    MARCA BALIOAK

    VALOR

    32 urte arte 33-37 urte 38-42 urte 43-47 urte 48-52 urte 53-57 urte 58 edo gehiago

    Hasta 32 años 33-37 años 38-42 años 43-47 años 48-52 años 53-57 años 58 o más

    2´09 edo gutxiago 212 edo gutxiago 215 edo gutxiago 218 edo gutxiago 221 edo gutxiago 224 edo gutxiago 227 edo gutxiago 10

    209 o Menos 212 o Menos 215 o Menos 218 o Menos 221 o Menos 224 o Menos 227 o Menos

    210- 211 213-214 216- 217 219-220 222- 223 225-226 228- 229 9.75

    212- 213 215-216 218- 219 221-222 224- 225 227-228 230- 231 9.50

    214- 215 217-218 220- 221 223-224 226- 227 229-230 232- 233 9.25

    216- 217 219-220 222- 223 225-226 228- 229 231-232 234- 235 9

    218- 219 221-222 224- 225 227-228 230- 231 233-234 236- 237 8.75

    220- 221 223-224 226- 227 229-230 232- 233 235-236 238- 239 8.50

    222- 223 225-226 228- 229 231-232 234- 235 237-238 240- 241 8.25

    224- 225 227-228 230- 231 233-234 236- 237 239-240 242- 243 8

    226- 227 229-230 232- 233 235-236 238- 239 241-242 244- 245 7.75

    228- 229 231-232 234- 235 237-238 240- 241 243-244 246- 247 7.50

    230- 231 233-234 236- 237 239-240 242- 243 245-246 248- 249 7.25

    232- 233 235-236 238- 239 241-242 244- 245 247-248 250- 251 7

    234- 235 237-238 240- 241 243-244 246- 247 249-250 252- 253 6.75

    236- 237 239-240 242- 243 245-246 248- 249 251-252 254- 255 6.50

    238- 239 241-242 244- 245 247-248 250- 251 253-254 256- 257 6.25

    240- 241 243-244 246- 247 249-250 252- 253 255-256 258- 259 6

    242- 243 245-246 248- 249 251-252 254- 255 257258 300-301 5.75

    244- 245 247-248 250- 251 253-254 256- 257 259-300 302- 303 5.50

    246- 247 249-250 252- 253 255-256 258- 259 301-302 304- 305 5.25

    248- 249 251-252 254- 255 257- 258 300-301 303-304 306- 307 5

    250- 251 253-254 256- 257 259-300 302- 303 305-306 308- 309 4.75

    252- 253 255-256 258- 259 301-302 304- 305 307-308 310- 311 4.50

    254- 255 257258 300-301 303-304 306- 307 309-310 312- 313 4.25

    256- 257 259-300 302- 303 305-306 308- 309 311-312 314- 315 4

    258- 259 301-302 304- 305 307-308 310- 311 313-314 316- 317 3.75

    300-301 303-304 306- 307 309-310 312- 313 315-316 318- 319 3.50

    302- 303 305-306 308- 309 311-312 314- 315 317-318 320- 321 3.25

    304- 305 307-308 310- 311 313-314 316- 317 319-320 322- 323 3

    306- 307 309-310 312- 313 315-316 318- 319 321-322 324- 325 2.75

    308- 309 311-312 314- 315 317-318 320- 321 323-324 326- 327 2.50

    310- 311 313-314 316- 317 319-320 322- 323 325-326 328- 329 2.25

    312- 313 315-316 318- 319 321-322 324- 325 327-328 330-331 2

    314- 315 317-318 320- 321 323-324 326- 327 329-330 332-333 1.75

    316- 317 319-320 322- 323 325-326 328- 329 331 -332 334-335 1.50

    318- 319 321-322 324- 325 327-328 330-331 333-334 336-337 1.25

    320- 321 323-324 326- 327 329-330 332-333 335-336 338-339 1

    322- 323 325-326 328- 329 331 -332 334-335 337-338 340 -341 0.75

    324- 325 327-328 330-331 333-334 336-337 339-340 342-343 0.50

    326- 327 329-330 332-333 335-336 338-339 341-342 344-345 0.25

    328 edo gehiago 331 edo gehiago 334 edo gehiago 337 edo gehiago 340 edo gehiago 343 edo gehiago 346 edo gehiago 0

    328 o mas 331 o mas 334 o más 337 o más 340 o más 343 o más 346 o más

    Emakumezkoen baremoa

    Baremo mujeres

    32 urte arte 33-37 urte 38-42 urte 43-47 urte 48-52 urte 53-57 urte 58 edo gehiago OHARRA

    NOTA

    Hasta 32 años 33-37 años 38-42 años 43-47 años 48-52 años 53-57 años 58 o más

    234 edo gutxiago 237 edo gutxiago 240 edo gutxiago 243 edo gutxiago 246 edo gutxiago 249 edo gutxiago 252 edo gutxiago 10

    234 o Menos 237 o Menos 240 o Menos 243 o Menos 246o Menos 249 o Menos 252 o Menos 10

    235- 236 238-239 241- 242 244-245 247- 248 250-251 253- 254 9.75

    237- 238 240-241 243- 244 246-247 249- 250 252-253 255- 256 9.50

    239- 240 242-243 245- 246 248-249 251- 252 254-255 257- 258 9.25

    241- 242 244-245 247- 248 250-251 253- 254 256-257 259- 300 9

    243- 244 246-247 249- 250 252-253 255- 256 258-259 301- 302 8.75

    245- 246 248-249 251- 252 254-255 257- 258 300-301 303- 304 8.50

    247- 248 250-251 253- 254 256-257 259- 300 302-303 305- 306 8.25

    249- 250 252-253 255- 256 258-259 301- 302 304-305 307- 308 8.

    251- 252 254-255 257- 258 300-301 303- 304 306-307 309- 310 7.75

    253- 254 256-257 259- 300 302-303 305- 306 308-309 311- 312 7.50

    255- 256 258-259 301- 302 304-305 307- 308 310-311 313- 314 7.25

    257- 258 300-301 303- 304 306-307 309- 310 312-313 315- 316 7.

    259- 300 302-303 305- 306 308-309 311- 312 314-315 317- 318 6.75

    301- 302 304-305 307- 308 310-311 313- 314 316-317 319- 320 6.50

    303- 304 306-307 309- 310 312-313 315- 316 318-319 321- 322 6.25

    305- 306 308-309 311- 312 314-315 317- 318 320-321 323- 324 6

    307- 308 310-311 313- 314 316-317 319- 320 322-323 325- 326 5.75

    309- 310 312-313 315- 316 318-319 321- 322 324-325 327- 328 5.50

    311- 312 314-315 317- 318 320-321 323- 324 326-327 329- 330 5.25

    313- 314 316-317 319- 320 322-323 325- 326 328-329 331- 332 5

    315- 316 318-319 321- 322 324-325 327- 328 330-331 333- 334 4.75

    317- 318 320-321 323- 324 326-327 329- 330 332-333 335- 336 4.50

    319- 320 322-323 325- 326 328-329 331- 332 334-335 337- 338 4.25

    321- 322 324-325 327- 328 330-331 333- 334 336-337 339- 340 4

    323- 324 326-327 329- 330 332-333 335- 336 338-339 341- 342 3.75

    325- 326 328-329 331- 332 334-335 337- 338 340-341 343- 344 3.50

    327- 328 330-331 333- 334 336-337 339- 340 342-343 345- 346 3.25

    329- 330 332-333 335- 336 338-339 341- 342 344-345 347- 348 3

    331- 332 334-335 337- 338 340-341 343- 344 346-347 349 - 350 2.75

    333- 334 336-337 339- 340 342-343 345- 346 348-349 351- 352 2.50

    335- 336 338-339 341- 342 344-345 347- 348 350-351 353-354 2.25

    337- 338 340-341 343- 344 346-347 349 - 350 352-353 355-356 2

    339- 340 342-343 345- 346 348-349 351- 352 354-355 357-358 1.75

    341- 342 344-345 347- 348 350-351 353-354 356-357 359-400 1.50

    343- 344 346-347 349 - 350 352-353 355-356 358-359 401-402 1.25

    345- 346 348-349 351- 352 354-355 357-358 400-401 403-404 1

    347- 348 350-351 353-354 356-357 359-400 402-403 405-406 0.75

    349 - 350 352-353 355-356 358-359 401-402 404-405 407-4´08 0.50

    351 - 352 354-355 357-358 400-401 403-404 406-407 409-4´10 0.25

    353 edo gehiago 356 edo gehiago 359 edo gehiago 402 edo gehiago 405 edo gehiago 408 edo gehiago 411 edo gehiago 0

    353 o mas 356 o más 359 o más 402 o más 405 o más 408 o más 411 o más

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak (0)

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa (0)

Ez dago lotutako edukirik.