- EBAZPENA, 2010eko abenduaren 28koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, Euskal Autonomia Erkidegoko arte galeriei nazioarte mailako arte-azoketan standak alokatzeko diru-laguntzen berri ematen duena. Dirulaguntzok Kulturako sailburuaren 2010eko apirilaren 28ko Aginduaren babesean ematen dira. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko abenduaren 28koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, Euskal Autonomia Erkidegoko arte galeriei nazioarte mailako arte-azoketan standak alokatzeko diru-laguntzen berri ematen duena. Dirulaguntzok Kulturako sailburuaren 2010eko apirilaren 28ko Aginduaren babesean ematen dira.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 23
- Hurrenkera-zk.: 572
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/12/28
- Argitaratze-data: 2011/02/03
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Merkataritza eta turismoa
Testu legala
2010eko maiatzaren 13an argitaratu zen EHAAn 2010eko apirilaren 28ko Kulturako sailburuaren Agindua, nazioarte mailako arte azoketan standak alokatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko arte galeriei diru-laguntzak emateko erregimena arautzen duena.
Aipatu Aginduaren 11.3 artikuluaren arabera, aginduan arautzen diren diru-laguntzen onuradun gertatzen direnetariko bakoitzari egingo zaion ebazpenaren berriemateaz gain, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Hori dela eta,
Lehenengoa. Argitaratzea, eranskinean azaltzen den moduan, 2010eko apirilaren 28ko Kulturako sailburuaren Aginduaren babesean nazioarte mailako arte-azoketan parte hartzeko emandako diru-laguntzen eta diru-laguntzen onuradunen zerrenda.
Bigarrena. Honako Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, interesa dutenak jakinaren gainean jartzeko.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko abenduaren 28a.
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,
ANTONIO RIVERA BLANCO.
Eskatzailea
Solicitante Jarduera
Actividad Emandako diru-laguntza
Subvención concedida
Carreras Mugica, S.l. Arco, Madrid 8.000
Carreras Mugica, S.L. Art Forum 10.000
Cristina de la Fuente Ortiz de Zarate Just Madrid 4.815
Cristina de la Fuente Ortiz de Zarate Foro Sur 2010 2.200
Felisa Navarro Art Madrid 5.000
Morgama, S.L. Art Madrid 5.000
Morgama, S.L. Feria del Atlántico 10 4.280
Morgama, S.L. Foro Sur 2010 2.200
Senda&Vanguardia, S.L. Arco, Madrid 8.000
Senda¬Vanguardia, S.L. Madrid Foto 5.000
Trayecto Aplicaciones Culturales, S.L. Arco, Madrid 8.000
Trayecto Aplicaciones, S.L. Viena fair 10.000


