Euskadi.eus
  • 91/2010 EBAZPENA, abenduaren 30ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Eusko Jaurlaritzak egindako hitzarmen bat, beherago zehaztutakoa, argitaratzea xedatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

91/2010 EBAZPENA, abenduaren 30ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Eusko Jaurlaritzak egindako hitzarmen bat, beherago zehaztutakoa, argitaratzea xedatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 11
  • Hurrenkera-zk.: 222
  • Xedapen-zk.: 91
  • Xedapen-data: 2010/12/30
  • Argitaratze-data: 2011/01/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Sailak; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Zientzia eta Berrikuntza Ministerioarekin lankidetza-hitzarmen bat sinatu du Eusko Jaurlaritzak, zehazki, Europako Espalazio bidezko Neutroein Iturriaren (ESS Bilbao European Spallation Source Bilbao) Espainiako egoitza eraiki, hornitu eta ustiatzeko dena, betiere, 2010eko uztailaren 28an, Kontsortzioren Kontseilu Errektoreak hartutako Erabakiaz onartutako testuarekin bat etorriaz, eta guzti hori jendaurrean agertzearren,

Vitoria-Gasteiz, 2010eko abenduaren 30a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

MŞ JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.

JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN ABENDUAREN 30EKO 90/2010 EBAZPENAREN ERANSKINA

ESTATUAREN ADMINISTRAZIO OROKORRAren (ZIENTZIA ETA BERRIKUNTZA MINISTERIOA) ETA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAREN (HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA ETA INDUSTRIA, BERRIKUNTZA, MERKATARITZA ETA TURISMO SAILA) ARTEKO LANKIDETZA HITZARMENA EUROPAKO ESPALAZIO BIDEZKO NEUTROIEN ITURRIAREN ESPAINIAKO EGOITZA (ESS-BILBAO EUROPEAN SPALLATION SOURCE BILBAO) ERAIKI, HORNITU ETA USTIATZEKO

Madril, 2010eko abenduaren 30a.

BILDUTA:

Alde batetik, Estatuaren Administrazio Orokorraren aldetik, Zientzia eta Berrikuntzako ministro Cristina Garmendia Mendizabal andrea, apirilaren 12ko 436/2008 Errege Dekretuz (apirilaren 14ko BOE, 90. zenbakia) egindako izendapen bidezko ardura duela, Estatuaren Administrazioaren Antolamendu eta Funtzionamenduko 6/1997 Legearen 13.3 artikulu bidez eta Administrazio Publikoen eta Administrazio Prozedura Erkidegoaren Erregimen Juridikoaren azaroaren 26ko 30/1992 Legeko hamahirugarren xedapen gehigarriak esleitutako eskumena erabiliz.

Bestetik, Eusko Jaurlaritzaren ordezkari, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburu Isabel Celaá Dieguez andrea, eta Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburu Bernabe Unda Barturen jauna, Lehendakariak, hurrenez hurren, 6/2009 eta 10/2009 Dekretuz burututako izendapenen araberako esleitutako ardurak dituztela. Sailburuok Gobernuaren Legeari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legeko 26. artikuluak esleitutako eskumena erabiliz dihardute.

Alderdiek, agiri honen bidez, elkarren aitortza eginaz, gaitasun juridikoa eta jardutekoa aitortzen diote elkarri. Horrenbestez,

ADIERAZTEN DUTE:

Lehengoa. 2006ko abenduaren 22an, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzak Hezkuntza eta Zientzia Ministerioaren (MECen) eta Eusko Jaurlaritzaren (EJren) arteko lankidetza ezartzeko Hitzarmen bat izenpetu zuten, Espalazio bidezko Europako Neutroien Iturriaren proiektua (ESS Bilbao European Spallation Source Bilbao) zientifikoki Euskal Autonomia Erkidegoan eraiki eta zientifikoki ustiatua izan zedin.

Hitzarmen horren arabera eratutako Kontsortzioak bere kideenaz bestelako nortasun juridikoa du eta Lankidetza Hitzarmena BOEn argitaratzea agintzen zuen Ebazpenaren eranskinaren lagungarri onartu eta gehitutako Estatutuek arautzen dute (Politika Zientifikoko eta Teknologikoko Idazkaritza Nagusiaren 2007-03-5eko Ebazpena. 2007-03-26ko BOE, 73. zk.).

Bigarrena. Aldeek Hitzarmenaren indarraldia adostu dute: izenpetu zenetik, 2010eko abenduaren 31ra arte.

Hirugarrena. Izenpetzeko unean, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak ikerkuntza zientifikoa eta teknikoa oro har koordinatu eta sustatzeko politika-gaietan zituen eskumenak Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak ditu egun eta Sailari dagokio ikerketa zientifiko, garapen teknologiko eta berrikuntza gaietan Gobernuaren politika proposatu eta burutzea sektore guztietan, baita estatuaren titularitateko ikerketa-erakunde publikoak koordinatzea ere, ministerioen sailak berregituratzen dituen urriaren 20ko 1313/2020 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera (BOE, 2010eko uriaren 21ekoa) eta aurrekoa garatzen duen apirilaren 17ko 640/2009 Errege Dekretuaren arabera (BOE, 2009ko apirilaren 21a).

Laugarrena. Hezkuntza eta Zientzia Ministerioaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lankidetza bi Administrazioek proiektu horren prestaketa-faserako Kontsortzio bat sortu eta funtzionatzeko hartutako konpromisoetan hezurmamitu zen.

2009ko ekainaren 10ean, ikerketa-gaietan eskumenak dituzten Espainiako Gobernuaren eta Suediako Gobernuaren Sailek akordio bat izenpetu zuten ESS bi egoitzako proiektu bakar moduan garatzeko izangaitza formalizatzera bideratuta; egoitza bat Lunden egongo litzateke, eta beste bat, berriz, Bilbon, eta Espainiari ESSren jabetzaren % 10 eta presidenteordetza ematen dio.

Bilboko egoitzaren helburu nagusiak dira:

  1. Ikerketa, garapen, prototipatze eta ESSren askotariko osagaien saiakuntzarako zentro nagusi izatea, nola kontzeptuaren berrazterketako hasierako faseetan nola eraikuntza- eta xehetasun-diseinuaren garapenean eta ESS handitzeko edo hobetzeko etorkizuneko garapenetan.

  2. Komunitate zientifikoari ESSn esperimentuak egiteko urrutiko sarbideko estazio bat eman; Europako Erdialde eta Hegoalderako zentro intelektualaren eta heziketa- eta zabalkuntza-zentroaren lana egingo luke. Ikertzaileek ESS-Bilbaoren gaitasunak eta instalazioak aprobetxa ditzakete tresna zientifikoak garatzeko, nola ESSrako hala beste instalazio zientifiko batzuetarako.

    Bilboko egoitzak azeleragailuak ikertu, garatu, diseinatu eta fabrikatzeko erreferentzia-zentro izateko instalazioak edukiko ditu; gainera, ESSren saiakuntzetarako zentro nagusia bihurtuko da, baita urrutiko zentro ere mundu osoko zientzialariek Bilboko ESSan saiakerak egin ditzaten.

    Bosgarrena. 2006ko abenduaren 22ko Hitzarmeneko hamaikagarren klausulak ezartzen duenez, «Euskal Autonomia Erkidegoan ESS eraiki eta operatzeko beren partaidetza egikaritzeko akordio berri bat hitzartzen» dutenean bi aldeen akordioz indargabetuko dela ezartzen du.

    Ondorioz, aldeek, Hitzarmen horretan xedatutakoaren arabera eta indarrean den araudiak eskatzen dituen prozedurei lotuz, 2006ko abenduaren 22ko Hitzarmena indargabetzea erabaki zuten, eta Hitzarmen hau eta Kontsortzioaren Estatutuak egikaritzea (horiek aurrekoak ordezkatuko dituzte batere etenik gabe), Kontsortzioan behar moldaketak sartu eta, hartara, Bilbon kokatu beharreko Europako Espalazio bidezko Neutroien Iturrian eta partikula-azelerazioaren arloan espezializatutako ikerketa-zentroa eraiki, hornitu eta ustiatzeko bitarteko egoki bihurtzeko.

    Azaldutako guztiagatik, bi aldeek lankidetza-hitzarmen hau izenpetzea hitzartzen dute, ondorengo puntuen arabera:

    KLAUSULAK

    Lehenengoa. Hitzarmenaren Xedea.

    Hitzarmen honen helburua da Estatuaren Administrazio Orokorraren (Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa, aurrerantzean ZBM) eta Euskal Autonomia Erkidegoaren (Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila eta Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila, aurrerantzean EAE) arteko lankidetza Europako Espalazio bidezko Neutroien Iturriaren Espainiako egoitza (ESS Bilbao European Spallation Source Bilbao, aurrerantzean ESS-Bilbao) eraiki, hornitu eta ustiatzera bideratua. Egoitza hori 2006ko abenduaren 22an izenpetutako akordio bidez sortutako Kontsortzioaren bidez kudeatzen da.

    Halaber, hitzarmen honen bidez, Kontsortzioaren estatutu berriak hitzartu dira, eta I. eranskinean datoz gehituta.

    Bigarrena. Izaera juridikoa.

    Kontsortzioak, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 6.5 artikuluan ezarritakoaren arabera, bere nortasun juridikoa du, kideenaz bestelakoa, eta zati osatzaile eta banaezina den agiri honen I. eranskineko Estatutu berrien bidez eta aplikaziokoa den legediaren bidez arautuko da.

    Hirugarrena. Izena eta helburuak.

    Erakundea «Europako Espalazio bidezko Neutroien Iturriaren Espainiako egoitza eraiki, hornitu eta ustiatzeko kontsortzioa» deituko da (ESS Bilbao European Spallation Source Bilbao).

    Kontsortzioa Europako Espalazio bidezko Neutroien Iturriaren Espainiako egoitza eratuko da alde batetik, eta partikula-azelerazioaren arloko zientzia eta teknologia garatzeko ikerketa-zentro espezializatu independente bestetik.

    Laugarrena. Finantzaketaren kostuak eta baldintzak.

  1. Estatuaren Adm. Orokorra-ZBMk eta EAEk Hitzarmen honen bidez finantzatuko duten ESS-Bilbao eraiki, hornitu eta ustiatzeko kostua ehun eta laurogei milioi (180.000.000) euro izango da, eta urteka aurreikusitako gastu-banaketa ondorengoa da:

    Gastos 2009 2010 2011 2012 2013 2014

    Gastuak 15 15 16,5 17.5 18.5 22.5

    Gastos 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 Total

    Gastuak 22.5 7.5 7.5 7.5 7.5 7.5 7.5 7.5 180

    Hitzarmen honek gaitzat hartzen duen ESS-Bilbao Kontsorzioa % 50ean finantzatuko dute bi Administrazioek: Estatuaren Adm. Orokorra-ZBMk eta EAEk.

  2. Kontsortzioko Administrazio bakoitzak urte bakoitzeko lehenengo lauhilekoan egingo du ekarpena, ekitaldi bakoitzean indarrean diren lege- eta erregela-araudiek baldintzatuta. Bi Administrazioek ondorengo era batean egin dezakete urteko ekarpena:

    1. Dagokien aurrekontuak transferitu.

    2. Administrazio bakoitzarentzat programatutako Europako funtsetatik (bereziki Europako Gizarte Funtsa-EGIFetik) ikerketa, garapen eta berrikuntzarako etorri baliabideak esleitu. Esleipen hori ezingo da izan Kontsortzioko Administrazio bakoitzaren ekarpenaren % 70 baino handiagoa, non eta besteak berariaz baimentzen ez duen. Funtsa horiek eskuratuz gero, zenbatekoa dagokion administrazioaren ekarpenaren zenbatekoa kopuru berean murriztuko da.

  3. Urteko ordainketak exekuzioa baino lehen aurreratuko dira, eta bi urteko aldietan justifikatu behar dira txosten tekniko bat aurkeztuz eta Finantza Batzordeak horretarako esleitutako auditore batek behar bezala ikuskatuz, beti ere estatutuetan adierazi bezala. Justifikazio hori dagokion aldia amaitu ondorengo hiru hiletan egingo da, eta aldez aurreko baldintza da hurrengo urtearen ordainketa-agindurako. Salbuespen moduan, 2009. eta 2010. urteetako kuotak ekitaldi horietan ordainduko dira, 2006ko abenduaren 22ko Hitzarmenean ezarritako betekizunen arabera, eta justifikazioa bertan zehaztutako epeei lotu behar zaie.

    Finantzaketa hartuko duten jarduerak amaitutakoan, Kontsortzioak, hurrengo sei hiletan, burututako jarduera teknikoen eta gastu zein sarrera guztien txosten xehe bat aurkeztuko du.

  4. Hitzarmen honetan ezarritako finantzaketa osagarria da xede bererako subentzio, laguntza, diru-sarrera edo baliabideekin (beste edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribatuetatik, estatukoak, Europar Batasunekoak zein nazioartekoak), beti ere jasotako ekarpen guztiek, kontratu honetan arautzen dena barne, diruz lagundutako jardueraren guztizko kostua gainditzen ez badute. Kontsortzioak beste subentzio, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuk eskatu edo eskuratu dituela jakinarazi behar die Kontsortzioko Administrazioei, baita horien zenbatekoa ere. Ekarpen horiek etor daitezke Estatuaren Administraziotik edo beste Administrazio Publiko batzuetatik, beste edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribatutatik edo pertsonatatik, fisikoa, estatukoa edo nazioartekoa izan. Jakinarazpen horren berri izan bezain laster egingo da, eta beti ere jasotako funtsei emandako erabilera justifikatu aurretik.

    Bosgarrena. ZBMren finantzaketa-konpromisoa.

    ZBMk ondorengo formularen arabera finantzatuko du Hitzarmena:

  1. Alde izenpetzaileek adosten dute I+G Nazioartekotzeko Programa Nazionaleko 2009ko maiatzaren 26ko Ebazpen bidez deitutako hainbat azpiprogramaren laguntzak esleitzeko prozeduraren deialdian (BOE, 2009-06-03koa) ESS-Bilbaok eskuratutako 15 milioiak 2009. urteko lankidetza-hitzarmen hau finantzatzeko ZBMren ekarpena direla. Programa Nazional hori Ikerketaren Estatu Idazkaritzaren Ikerketa Zientifiko, Garapen eta Berrikuntza Teknologikoko Plan Nazionala 2008-2011n kokatzen da.

  2. ZBMk 75 milioi euroren balioko transferentziak egingo dizkio Kontsortzioari, ondorengo ekitaldietan banatuta gutxienez:

    2011 2012 2013 2014 2015

    15 15 15 15 15

    Transferentziak 21.05.463B.74913 aurrekontu-aplikazioaren edo ordezkatzen duen baliokidearen kargura egingo dira.

    Seigarrena. EAEren finantzaketa-konpromisoa.

    ZBMk 90 milioi euroren balioko transferentziak egingo dizkio Kontsortzioari, ondorengo ekitaldietan banatuta:

    2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016

    15 1,5 2,5 3,5 7,5 7,5 7,5

    2017 2018 2019 2020 2021 2022 Total

    7,5 7,5 7,5 7,5 7,5 7,5 90

    Transferentziak 10.0.1.07.22.0100.3.759.00.54130.002/J y 10.0.1.03.09.0900.3.759.00.54120.002/I, aurrekontu-aplikazioaren edo ordezkatzen duen baliokidearen kargura egingo dira.

    Zazpigarrena. Kontsortzioko pertsonala.

    Kontsortzioak bere Estatutuek zehazten duten eran kontratatu, atxiki edo eduki ditzake pertsonak.

    Kontsortzioak erakunde izenpetzaileetatik zein beste erakunde batzuetatik datorren pertsonala atxiki diezaioke bere zerbitzuari. Pertsonal hori Estatutuetan xedatutakoa kontuan hartuz atxikiko da eta lagatzen duen erakundearen eta Kontsortzioaren arteko hitzarmen bidez arautuko da.

    Zortzigarrena. Hitzarmenaren jarraipena.

    ESS-Bilbao Kontsortzioaren Zuzendaritza Kontseiluak ondorengo funtzioak beteko ditu lankidetza-hitzarmen honi buruz:

    Hitzarmena beteko dela zaindu.

    Hitzarmenaren bilakaeran sor daitezkeen zalantzak eta eztabaidak argitu.

    Hitzarmena exekutatzeko, hobetzeko eta (hala balegokio) luzatzeko orduan, egoki ikusten dituen bestelako ekimenak proposatu.

    Klausula honetan aipatutako ondorioetarako, Zuzendaritza Kontseilua urtean behin bilduko da presidenteak deituta, eta bat etor daiteke Estatutuetan ezarritako Kontseiluaren saio arruntetako batekin. Horrez gain, Presidenteari ondorio horietarako aparteko bilerak deitzeko eskatzeko eskubidea aitortzen zaio Alde izenpetzaile bakoitzari.

    Eratzeko eta akordioak hartzeko erregimena kasu hauetan Estatutuetan ezarritako orokorra izango da.

    Bederatzigarrena. Erregimen juridikoa eta gatazka-ebazpena.

    Hitzarmenaren interpretazioak, aldaketak, ondorioek edo indargabetzeak sor ditzakeen auzi-gaiak aldeen elkarren adostasunez ebatzi behar dira Kontsortzioaren Batzorde Eragilearen edo Zuzendaritza Batzordearen bidez. Adostasunera iritsi ezean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren ardurapekoak izango dira, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 8.3 artikuluan ezarritakoaren arabera.

    Hamargarrena. Hitzarmenaren indarraldia.

    Hitzarmen hau izenpetzeko egunean sartuko da indarrean, eta bertan aurreikusi jarduketak bukatu arte iraungo du indarrean, baldin eta hitzrmen honetan ezarritako zehaztapenekin bat parteek dituzten obligazioak badiraute.

    Hitzarmen hau bost urtean behin edo lehenago aldatu edo luzatu ahal izango da bi aldeek hala adostuta, beti ere tramitaziorako errespetatu beharreko forma- eta prozedura-tramiteak errespetatuz.

    Eranskinean gehitutako Kontsortzioaren estatutu berriak hau izenpetu eta hurrengo egunean sartuko dira indarrean.

    Hamaikagarrena. Hitzarmena amaitzea.

    Ondorengoak izango dira Hitzarmena amaitzeko kausak:

    1. Bi aldeek hala erabakitzea.

    2. Alde batek bertako klausuletan xedatutakoa ez betetzea.

    3. Hitzarmenari berariaz uko egitea, gutxienez urtebete aurrez.

      Hitzarmena azkentzean, Kontsortzioa desegin eta, gero, likidatu egingo da Estatutuetan ezarri bezala.

      Hamabigarrena. Hitzarmenaren publizitatea.

      Hitzarmen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitaratuko da.

      Eta, ados daudela erakusteko, ondorio bera izango duten eranskin honen bi ale izenpetu dituzte, goian adierazitako lekuan eta egunean.

      Estatuko Administrazio Orokorraren aldetik,

      Zientzia eta Berrikuntzako ministroa,

      CRISTINA GARMENDIA MENDIZÁBAL

      Eusko Jaurlaritzaren aldetik,

      Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

      MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

      Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburua,

      BERNABÉ UNDA BARTUREN.

      HITZARMENAREN ERANSKINA

      EUROPAKO ESPALAZIO BIDEZKO NEUTROIEN ITURRIAREN ESPAINIAKO EGOITZA (ESS BILBAO EUROPEAN SPALLATION SOURCE BILBAO) ERAIKI, HORNITU ETA USTIATZEKO PARTZUERGOAREN ESTATUTUAK

Europako Espalazio bidezko Neutroien iturriaren Espainiako egoitza eraiki, hornitu eta ustiatzeko Partzuergoa (aurrerantzean, Partzuergoa) zuzenbide publikoko erakunde gisa eratzen da, Estatuko Administrazio Orokorrak eta Euskal Autonomia Erkidegoak (aurrerantzean, EAE) osatutakoa, hurrenez hurren, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren (aurrerantzean, MICINN) eta Eusko Jaurlaritzan ikerketaren arloan eskumena duen sailaren bitartez.

Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legearen 3. artikuluko 2.e) atalaren arabera, Partzuergoa administrazio publikotzat hartzen da.

Partzuergoak berezko nortasun juridikoa eta erabateko ahalmena du dagozkion berariazko helburuak betetzeko.

Partzuergoaren helburua da berori osatzen duten administrazioen lankidetza zientifikoa, ekonomikoa, teknikoa eta administratiboa kudeatu eta sustatzea, Europako Espalazio bidezko Neutroien iturriaren Espainiako egoitza (ESS Bilbao European Spallation Source Bilbao, aurrerantzean ESS-Bilbao) eraiki, hornitu eta ustiatzeko; edota, hala badagokio, azpiegitura zientifiko independentea eraikitzea, bi aldeek sinatutako lankidetza-hitzarmenean ezarritako baldintzetan.

Partzuergoa haren kausa den lankidetza-hitzarmenaren indarraldira arte eratzen da.

Partzuergoa zuzentzen dute estatutu hauen xedapenek, haiek garatzeko emandako barne-araudiak, eta Estatuko Administrazio Orokorraren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren antolamendu juridikoak.

Partzuergoaren egoitza hau da: Laida bidea, 207 B eraikina, 48160 Derio, Bizkaia.

Partzuergoaren gobernu eta administrazio-organoak honako hauek dira:

  1. Kontseilu Errektorea.

  2. Batzorde Eragilea.

  3. Zuzendaria.

  1. Kontseilu Errektorea da Partzuergoaren gobernu- eta administrazio-organo gorena.

  2. Kontseilu Errektorea honako kide hauek osatzen dute:

    1. Lehendakaria: Kontseilu Errektorearen lehendakaritza urtero txandakatuko da eta, hasiera batean, Eusko Jaurlaritzan ikerketaren arloan eskumena duen sailaren titularrak nahiz hark horretarako izendatzen duen pertsonak hartuko du bere gain, eta, jarraian, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren titularrak nahiz hark horretarako izendatzen duen pertsonak.

    2. Lehendakariordea: Kontseilu Errektorearen lehendakariordetza urtero txandakatuko da eta, hasiera batean, MICINNen titularrak nahiz hark horretarako izendatzen duen pertsonak hartuko du bere gain, eta, jarraian, Eusko Jaurlaritzan berrikuntza teknologikoaren arloan eskumena duen sailaren titularrak nahiz hark horretarako izendatzen duen pertsonak.

    3. Kideak: Kontseiluko kide izango dira Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren lau ordezkari, Micinn-en titularrak izendatutakoak, eta Euskal Autonomia Erkidegoko lau ordezkari, EAEko Gobernu Batzordeak izendatutakoak.

      Idazkari gisa jardungo du, hitzarekin baina botorik gabe, Kontseilu Errektoreak izendatutako pertsonak.

      Era berean, Kontseiluaren bileretara zuzendaria bertaratuko da, eta hitza izango du, baina botorik ez.

  3. Kontseilu Errektorearen bileretara bertaratu ahal izango dira (eta hitza izango dute, baina botorik ez), egoki iruditzen zaienean, Eusko Jaurlaritzan ikerketaren arloan eskumena duen sailaren titularra eta berrikuntza teknologikoaren arloan eskumena duen sailaren titularra, nahiz horiek izendatzen dituzten pertsonak, ohorezko lehendakari eta lehendakariorde gisa, hurrenez hurren; baina, haien presentzia ez da kontuan hartuko quorumaren ondorioetarako.

  4. Kontseilu Errektoreko kideak lau urte berriztagarriko aldi baterako hautatuko dira; baina, dena den, haiek izendatu dituen erakundeak askatasunez eta noiznahi kendu ahal izango ditu, eta dagokion ordezkoa izendatu beharko du. Ordezkoa Kontseilu Errektoreko kide izango da ordezkatutako pertsonak izendatu zeneko aldia amaitu arte.

  5. Betetzen duten karguaren arrazoiagatik izendatutako Kontseilu Errektoreko kideek kide izateari utziko diote kargu hori uzten duten unean, eta kargua betetzeko izendatzen dutena izango da kide berria.

  6. Kontseilu Errektorean, karguaren arrazoiagatik izendatutako kideen ordez, horiek karguan araubidez ordezkatzen dituztenak edo idatziz berariaz izendatzen dituztenak jarri ahal izango dira.

  7. Kontseilu Errektoreko kideek ez dute ordainsaririk jasoko karguan jarduteagatik, euren eginkizuna betetzeak sorrarazten dizkien gastuen ordain-eskubidearen kaltetan izan gabe.

  8. Kontseilu Errektoreko kideak ezingo dira izan ESS-Bilbaoko langile-plantillakoak.

Kontseilu Errektoreak honako eskumenak izango ditu:

  1. artzuergoaren jarduteko arau, jarraibide eta irizpide orokorrak finkatzea, eta haren helburuak betetzeko jarraitu beharreko kudeaketa-modua onartzea.

  2. Batzorde Eragileak proposatuta, Partzuergoaren urteko aurrekontuak, urteko kontuak eta amaitutako aurrekontuaren kitapena onartzea.

  3. Partzuergoan sartutako administrazioei, hala badagokio, haiek egin beharreko transferentziak murriztu ditzaten proposatzea.

  4. Litezkeen aurrekontu-aldaketei dagozkien zenbatekoen mugak ezartzea.

  5. Partzuergoaren inbertsio- eta finantzaketa-programak onartzea.

  6. Administrazioan sartutako administrazioei proposatzea, Finantza Batzordeak txostena eman ondoren, diruzaintzako aldi baterako desfaseei aurre egiteko Partzuergoak behar litzakeen zorpetze-eragiketak, halakotzat ulertuta behin edo behin eta aparteko kasuetan sor litezkeen likidezia-gabeziako egoerak, zorraren saldo biziak aurrekontuaren ehuneko bost gainditu ahal izan gabe.

  7. Batzorde Eragileak proposatuta, jardunen eta proiektuen urteko plana onartzea.

  8. Zuzendaria eta gerentea izendatu eta bereiztea, haien kontratazioaldiak zehaztea eta euren karguen jardunen jaso beharreko ordainsariak finkatzea.

  9. Partzuergoan sartutako administrazioei Estatutuen aldaketa proposatzea.

  10. Partzuergoa desegitea erabakitzea, estatutu hauen 23. artikuluan jasotako kasuan, eta, era berean, hura likidatzeko era erabakitzea.

  11. Obrak, ondasunak, zerbitzuak eta hornidurak kontratatzeko Batzorde Eragileak eta zuzendariak baimendu ditzaketen muga ekonomikoak finkatzea.

  12. Batzorde Betearazleak proposatuta, ESS-Bilbaoko langileen soldata-esparrua, eta haren plantillaren egitura orokorra eta mugak onartzea.

  1. Partzuergoan sartutako administrazioei kide gehiago onartzeko proposamena egitea. Horiek sektore publikoari dagozkion irabazi asmorik gabeko administrazio publiko, erakunde publiko edo erakunde pribatu izango dira.

  2. Partzuergoaren egoitza aldatzea.

  1. ESS-Bilbaoren jardueren urteko memoria onartzea.

  2. Batzorde Eragileak proposatuta, Partzuergoan sartutako administrazioek lagatako ondasun higigarriak edo higiezinak (baldin eta Partzuergoaren helburuetarako jadanik erabilgarriak ez badira) eta horrek berekin dakarren gastu-aurrekontua itzul daitezen onartzea.

  3. Zuzendariak proposatuta eta Zientziaren Aholku Batzordeak txostena eman ondoren, ESS-Bilbaon garatu beharreko programa zientifikoa onartzea.

  4. Partzuergoan sartutako administrazioek ados jarrita ezar dezaketen beste edozein eskumen.

  1. Kontseilu Errektoreak urtean bi bilera arrunt egingo ditu, eta ezohiko bilerak lehendakariaren ekimenez edo Partzuergoan sartutako administrazioetako batek eskatuta egingo ditu. Bilerak modu presentzialean edo modu birtualean, bideo-konferentzia bidez, egin ahal izango dira. Idazkariak deituko ditu bilerak, lehendakariak berariaz eskatuta, eta aldez aurretik gai-zerrenda jakinaraziko du, gutxienez zazpi egutegi-egun lehenago ohartarazita.

    Era berean, eta lehendakariaren nahiz ordezkatutako alderen baten ekimenez, bilera horietara beste edonor deitu ahal izango da, dagokion gai-zerrendan sartutako gaien arabera haiek bertaratzea egokitzat jotzen bada.

  2. Bilerak egin ahal izateko, lehendakariak edo lehendakariordeak eta Partzuergoa osatzen duten erakundeetako bakoitzaren beste ordezkari batek bertaratu behar izango dute.

  3. Batzorde Errektorean ordezkatutako alde bakoitzak boto bakar zatiezin bana izango du, erakundeak bilera bakoitzean izendatzen duen ordezkariaren esku. Hona erakunde bakoitzaren boto-ehunekoa:

    Micinn % 50.

    EAE % 50.

  4. Kontseilu Errektorearen erabakiak aho batez hartuko dira.

  5. Batzorde Errektoreak idatzizko prozeduraren bidez hartu ahal izango ditu erabakiak.

Kontseilu Errektoreko lehendakariak honako eskumenak izango ditu:

  1. Partzuergoaren ordezkaritza gorena izatea.

  2. Batzorde Errektorearen bilerak deitzea, haien buru izatea eta amaitutzat ematea, bai eta haren eztabaidak zuzentzea ere.

    Lehendakaria ez balego, lehendakariordeak jardungo du eginkizun horietan.

  1. Partzuergoaren jarduerak jarraitu eta gauzatzeko, Kontseilu Errektoreak izendatutako honako kide hauek osatutako Batzorde Eragilea eratuko da:

    1. Bi, Micinnen izenean. Gutxienez horietako bat Kontseilu Errektoreko kide izango da. Bietako edozeinek Batzordeko lehendakari edo lehendakariorde gisa jardun ahal izango du, Micinni kargu horiek betetzea egokitzen zaionean.

    2. Bi, EAEren izenean. Gutxienez horietako bat Kontseilu Errektoreko kide izango da. Bietako edozeinek Batzordeko lehendakari edo lehendakariorde gisa jardun ahal izango du, EAEri kargu horiek egokitzen zaizkionean.

      Idazkari gisa jardungo du Kontseilu Errektorean eginkizun hori betetzen duenak, hitzarekin baina botorik gabe.

      Zuzendariak Batzorde Eragilearen bileretan parte hartuko du, hitzarekin baina botorik gabe.

  2. Batzordeko lehendakaritzaren eta lehendakariordetzaren jarduna txandakatu egingo da, Kontseilu Errektorerako aurreikusitako aldizkatze berarekin, kontuan izanik Partzuergoan sartutako administrazio berak ezin duela bi organoen lehendakaritzan aldi berean jardun.

  3. Izendatutako kideak ezingo dira izan ESS-Bilbaoko langile-plantillakoak.

  4. Batzorde Eragileko kideei, artikulu honetan aurreikusita ez dagoen guztirako, estatutu hauetan Kontseilu Errektoreko kideentzat ezarritako araubide bera izango zaie aplikatzekoa.

  5. Batzorde Eragileak Aholku Batzordeari aholkularitza eskatu ahal izango dio, estatutu hauen 16. artikuluan ezarri bezala, eta beste espezialista batzuei ere eskatu ahal izango die, jorratu beharreko gaien arabera.

Batzorde Eragileak honako eskumenak ditu:

  1. Batzorde Errektoreari helaraztea urteko aurrekontuaren proposamena, urteko kontuak, amaitutako aurrekontuaren kitapena, eta jardunen eta proiektuen urteko planaren proposamena, hark onar ditzan; eta behin onartu ondoren horien jarraipena egitea.

  2. Kontseilu Errektoreari proposatzea ESS-Bilbaoko langileengan eragina izango duen soldata-taula zein esparrutan egingo den.

  3. Kontseilu Errektoreari ESS-Bilbaoren jardueren urteko memoria aurkeztea.

  4. Kontseilu Errektoreari helaraztea, horrek onartzeko, Partzuergoan sartutako erakundeek lagatako ondasun higigarriak edo higiezinak itzultzeko proposamena, baldin eta Partzuergoaren helburuetarako jadanik erabilgarriak ez badira, bai eta horrek berekin dakarren gastu-aurrekontua itzultzeko ere.

  5. Onartzea, zuzendariak proposatuta, eta Kontseilu Errektoreak langileen arloan erabakitako esparru orokorraren barruan, kontratazio-egutegia eta, hala badagokio, atxikipena, soldata-taula, eta lanpostuak eta lanpostu hutsak betetzeko era.

  6. Aurrekontu-aldaketak onartzea, Kontseilu Errektoreak ezarritako mugen barruan.

  7. Obrak, zerbitzuak eta hornidurak kontratatzea, Kontseilu Errektoreak finkatutako muga ekonomikoen arabera.

  8. Zuzendariak proposatuta, erabiltzaileak zentrora sartzeko protokoloa onartzea.

  9. ESS-Bilbaok egiten dituen zerbitzuen tarifak edo prezioak onartu, aldatu edo ezabatzea.

  10. Estatutu hauetan beste organo batzuei berariaz esleitu gabeko eskumen guztiak baliatzea, bai eta Kontseilu Errektorearen esku utz daitezkeen beste guztiak ere.

  1. Batzorde Eragilearen ohiko bilkura gutxienez hiru hilean behin egingo da, eta ezohiko bilkura egingo da lehendakariak deitzen duen guztietan, edo Partzuergoan sartutako administrazioetako batek eskatzen duenean.

  2. Bilkurak egin daitezen, gutxienez lehendakaria edo lehendakariordea eta Partzuergoan sartutako bi administrazioetatik gutxienez ordezkari bana bertaratu beharko dira.

  3. Akordioak guztien adostasunarekin erabakiko dira.

  1. Kontseilu Errektoreak izendatuko ditu zuzendaria eta kudeatzailea, berak zehaztutako urteetarako; kargu horiek aldi berdinetarako edo laburragoetarako berritu ahal izango dira. Dedikazio esklusiboaren erregimenean aldi baterako kontratatuta edo atxikita egongo dira, eta karguak ez dira sektore publikoan nahiz pribatuan beste edozein jarduera profesional betetzearekin bateragarriak izango.

  2. Zuzendariak honako eskumenak izango ditu:

    1. ESS-Bilbao zuzendu eta administratzea, eta zientzia eta teknologiari dagozkion bikaintasuna izan dezan arduratzea.

    2. Lan-proiektuak, zerbitzuak eta hornidurak Kontseilu Errektoreak baimendutako gehienezko kopurura arte kontratatzea, eta horien betearazpenaren jarraipena egitea.

    3. Kontseilu Errektoreak eta Batzorde Eragileak aintzat hartu beharreko gaiei buruzko dokumentazioa prestatzea, eta bere eskumenak modu egokian bete daitezen beharrezko guztiaren berri ematea.

    4. ESS-Bilbaok burutzen dituen jardueren jarraipena egitea.

    5. ESS-Bilbaoren langileak hautatu, kontratatu eta zuzentzea, Kontseilu Errektorearen eta Batzorde Eragilearen arauak eta zentroaren jarduera-planetan ezarritako helburuak betetzen direla kontuan hartuta.

    6. Batzorde Eragileari zientzia-programa proposatzea, hark onar dezan; halaber, aldez aurretik Zientziaren Aholku Batzordearen iritzia jaso beharko du.

      16. artikuluan azaldutako kasuetan, aholkularitza-organoen eta aholkularitza egokitzat jotzen den gainerako organo guztien iritzia eskatzea.

    1. Estatutu hauen 18. artikuluan definitutako ondarea kudeatu, zaindu eta gordetzea.

    2. ESS-Bilbaoren finantza-baliabideak kudeatzea, eta onartutako aurrekontuari jarraituz, gastuak agindu eta gauzatzea eta obligazioak hartzea.

    3. Auzitegien aurrean edozein motako ekintza judizialak gauzatzea.

    4. Zentroak funtziona dezan beharrezkoak diren konpromiso eta hitzarmenak hitzartu eta sinatzea, Kontseilu Errektoreak ezartzen duen esparruan.

    5. Zentroaren urteko aurrekontuaren aurreproiektua eta amaitutako aurrekontuaren kitapenaren proposamena lantzea eta Batzorde Eragileari aurkeztea, eta urteko kontuak azaltzea.

    1. Jarduerei eta proiektuei dagokien urteko planaren aurreproiektua lantzea eta Batzorde Eragileari aurkeztea.

    2. Jardueren urteko memoriaren zirriborroa lantzea.

    1. Kontseilu Errektorearen eta Batzorde Eragilearen akordioak betetzea.

    2. Sartzeko eskaerak baimentzea.

    3. Kontseilu Errektoreak eta Batzorde Eragileak eskuordetutako gainerako eskumenak.

  3. Dagozkion eskumenak modu egokian bete ditzan, zuzendariak Zuzendaritza Batzordearen elkarlana izateko aukera izango du; Batzorde horren sorrera, funtzioak eta osaketa Kontseilu Errektoreak erabakiko ditu, Batzorde Eragilearen proposamenez.

  4. Kudeatzaileak honako eskumenak izango ditu:

    Partzuergoaren kudeaketa ekonomikoa, administratiboa eta zerbitzuei dagokiena antolatu eta gauzatzea.

    Giza baliabideen kudeaketa, deialdiak eta barne-egituraren garapena antolatu eta gauzatzea.

    Zergen eta kontabilitatearen, nola lan eta finantzen inguruko aholkularitza-zerbitzuak kudeatu eta kanporatzeko beharren inguruko aurreikuspenak diseinatu eta egitea.

    Kanpo-harremanetarako lanak dagokion eskumen-eremuan burutzea.

  1. Zientziaren Aholku Batzordea Partzuergoaren aholkularitza-organo bat da, eta bere txostenak Kontseilu Errektoreari igorri behar dizkio. ESS-Bilbaok zientziaren eta teknologiaren inguruan dituen jarduera, programa eta planei buruzko aholkularitza eman, eta lanen kalitatea eta garrantzia hobetu dezaketen etorkizuneko ekintzak proposatzeko zeregina du.

  2. Gehienez hogei pertsonak eta gutxienez zortzi pertsonak osatuko dute, guztiak ESS-Bilbaoren helburu eta jarduerei lotutako arloetan nazioartean ospea dutenak. Kideak Kontseilu Errektoreak izendatuko ditu, bertan ordezkatutako erakundeek proposatuta. Halaber, Kontseilu Errektoreak haren funtzioak eta barne-arauak erabakiko ditu. ESS-Bilbaok kontratatu edo atxikitako langileek ezingo dute Batzordeko kide izan.

  1. Zientziaren Aholku Batzordeak lau urtetik behin kontsultarako txosten bat landuko du, zentroaren etorkizuneko aukerei, ikuspegiei eta gaitasunei buruz. Txostena Kontseilu Errektoreari aurkeztuko zaio, zentroaren orientazio estrategikoan laguntza emate aldera.

Honako hauek dira Partzuergoaren diru-baliabideak:

  1. Partzuergoan sartutako administrazioen aurrekontuen kontura jasotzen dituen transferentziak.

  2. Espainiako zein atzerriko edozein enpresa edo erakunde publikoren eskutik jasotzen diren diru-laguntza, laguntza eta dohaintzak.

  3. Bere jardueren ondorioz eskura ditzakeen diru-sarrerak, eta bere ondarearen etekinak.

  4. Altxortegiko behin-behineko desorekak konpontzeko ematen zaizkion kreditu eta maileguak, aldez aurretik Partzuergoan sartutako Administrazioen baimena izanda. Kreditu eta maileguen saldo bizia ezingo da Partzuergoaren aurrekontuaren ehuneko bosta baino handiagoa izan. Salbuespen gisa, ehuneko bosteko muga hori gainditu ahal izango da, baina aldez aurretik Estatuko Administrazio Orokorrean Ogasun gaietan eskumena duen departamentuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoan Ogasun gaietan eskumena duen sailaren baimenak izan beharko ditu.

  5. Legez ezarritako guztiak.

  1. Partzuergoaren ondarearen araubideak Administrazio Publikoen Ondareari buruzko azaroaren 3ko 33/2003 Legeak xedatutakoari jarraitzen dio.

  2. Honako hauek osatzen dute Partzuergoaren ondarea:

    1. Partzuergoa osatzen duten erakundeek besterendu, esleitu edo lagatako ondasunak, eskubideak, produktuak eta errentak. Esleipen eta lagapen horiek Administrazio Publikoen Ondareari buruzko azaroaren 3ko 33/2003 Legeak, edo hala badagokio, Euskadiko Ondareari buruzko testu bategina onartzen duen azaroaren 6ko 2/2007 Legegintzako Dekretuak xedatutakoaren arabera egin beharko dira.

    2. Partzuergoak edozein tituluren bidez eskuratzen duen ondasun oro.

  3. Partzuergoak bere ondarearen baitan dauden ondasun guztien inbentario eguneratua landu eta gordeko du, horien gainean dagozkion eskumenak edozein izanda ere.

  4. Bere ondarea osatzen duten ondasunak kudeatzeko eta administratzeko beharrezkoak diren eskumenak izango ditu Partzuergoak, horiek atxikitako helburuak bete daitezen, edo horiek betetzeko orduan euskarri gisa balio dezaten. Halaber, antolatzeko eskumenak izan ditzake, espresuki ematen zaizkionean eta kasu bakoitzean zehazten den garrantziarekin.

Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legearen 3. artikuluko 2.e) atalak xedatutakoari jarraituz, Partzuergoa Administrazio Publiko gisa jotzen da; beraz, kontratuen jarduera Lege horretan erakunde horientzat ezarritakoari lotuko zaio.

  1. Aurrekontu, kontabilitate eta finantza-kontrolaren araubidea finkatzeko, Partzuergoa Aurrekontuei buruzko azaroaren 26ko 47/2003 Lege Orokorrak eta Ekonomia-kontrolari eta Kontabilitateari buruzko ekainaren 30eko 14/1994 Legeak eta Euskadiko Ogasun Orokorraren inguruko beste edozein legeria autonomikoak xedatutakoaren mende egongo da.

  2. Partzuergoaren aurrekontu, kontabilitate eta finantza-kontrolaren araubidea Finantza Batzorde batek zehaztuko du. Estatuko Administrazioaren Kontu-hartzailetza Nagusiaren ordezkari batek eta Euskadiko Kontrol Ekonomikoko Bulegoko ordezkari batek osatuko dute Batzordea, artikulu honetan jasotako baldintzei jarraituz.

  3. Honako hauek dira Finantza Batzordearen funtzioak:

    1. Partzuergoko organo eskudunek aurrekontuak lantzeko orduan aplikagarriak diren arauak, eta hala dagokionean, jarraitu beharreko prozedurak ezartzea, eta aplikagarriak diren kontabilitateko arauak ezartzea.

    2. Partzuergoaren urteko aurrekontuaren aurreproiektuari buruzko informazioa ematea, eta ekitaldian barrena sortzen diren aurrekontuaren aldaketa guztien berri ematea, Batzordeak berak zehaztutako baldintzen arabera.

    3. Artikulu honetan xedatzen diren kontrolerako jarduerak gauzatuko dituen barne-kontrolerako organoa izendatzea. Auditore gisa auditore pribatu bat edo kontu-ikuskaritzako sozietate pribatu bat izendatuz gero, Finantza Batzordeak kontratazioa egiteko eskatu beharreko gutxieneko eskakizunak onetsi beharko ditu, esleitutako lanen gauzatzea eta garapena, nola emandako txostena ikuskatuz.

  4. Batzorde Eragileak Kontseilu Errektorearen esku utziko du kudeaketa ekonomikoaren memoriaren eta urteko kontuen onarpena, aplikagarria zaion araudiari jarraituz.

  5. Nolanahi ere, urteko kontuen auditoriaren eta Finantza Batzordeak ezartzen duen auditoria publiko bereziaren eraginpean egongo da Partzuergoa.

    Finantza Batzordeak auditoria publikoak ez diren bestelako kontrol-modalitateak ezarri ahal izango ditu.

  1. Partzuergoko langileak bertakoak edo atxikitakoak izan daitezke. Salbuespen gisa, Partzuergoaren figuraren bidez garatu beharreko lanak Partzuergoan sartutako Administrazioetako langileek bete ezin dituztenean, kanpoko langileak kontratatu ahal izango dira, Administrazio Publikoen kontrataziorako arau orokorrak jarraituz.

  2. Oro har, Partzuergoko langileak lan-araubidearen menpe egongo dira. Kasu guztietan, kontratazioa gaitasun, meritu, publizitate eta lehiaren printzipioei jarraituz egingo da, eta funtzio publikoaren araudi orokorraren arabera egingo da.

  3. Partzuergoak bere zerbitzura aldi baterako atxiki ahal izango ditu Partzuergoan sartutako administrazioetatik eta beste erakunde batzuetatik etorritako langile funtzionarioak edo lan-kontratudun langileak, aplikagarria zaion indarreko araudiaren arabera. Langile horiek Estatutuetan xedatutakoa kontuan hartuz atxikiko dira, eta lagatzen duen erakundearen eta Partzuergoaren arteko hitzarmen bidez arautuko da, enplegu publikoaren araudi orokorrari jarraituz. Partzuergoa desegiterakoan, atxikitako langileak jatorrizko erakundeetara itzuliko dira eta bertan zuten administrazio- eta lan-egoera mantenduko dute.

  4. Partzuergoko langileen ordainsariak orokorrean sektore publikoko erakundeentzat ezarritakoetara egokituko dira.

    Ordainsari horien urteko igoerak Estatuko aurrekontu orokorren urteko legeetan oinarrizko izaerarekin jasotakoak izango dira.

  5. Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak ESS-Bilbaon % 50eko parte-hartzea duen heinean, maila goreneko funtzio betearazleak betetzea dagokienean, Partzuergoko zuzendaritza langileen hasierako ordainsarien finkapena 2010eko Aurrekontuen Legearen 26. artikuluan edo berau ordezkatzen duen arauan xedatutakoaren arabera egin dadin bultzatuko du.

  1. Estatutuen balizko aldaketa Kontseilu Errektoreak proposatuta egingo da, eta aldaketa Partzuergoan sartutako administrazioei igorriko die onar dezaten.

  2. Partzuergoan sartutako administrazio bakoitzak idazketa berria egiteko eta aldatutako klausulak onartzeko beharrezkoak diren administrazio-baimenak eskuratu beharko ditu. Estatutuen aldaketa ez da indarrean sartuko, Partzuergoan sartutako administrazioek Kontseilu Errektoreak igorritako proposamena onartu arte.

  1. Partzuergoa honako arrazoiengatik desegingo da:

    1. lankidetza-hitzarmena iraungitzea.

    2. alderdien arteko adostasuna, hitzarmenaren xede diren jarduerak kudeatzeko erakunde mota aldatzea erabakitzen dutenean.

      9.j) artikuluan jasotzen den moduan, Kontseilu Errektoreak bere ondasunen likidazioa egiteko modua eta horretaz arduratuko den organoa zehaztuko ditu. Kargen banaketa eranskin baten bidez egingo da eta gastuak Partzuergoan sartutako administrazioen artean zati berdinetan banatuko dira.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik