- EBAZPENA, 2011ko urtarrilaren 3koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena. Horren bidez, Bilur 2000 SL enpresari Emakumezkoen eta Gizonezkoen Aukera Berdintasunerako Lankidetza-Erakundearen izaera onartu zaio. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko urtarrilaren 3koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena. Horren bidez, Bilur 2000 SL enpresari Emakumezkoen eta Gizonezkoen Aukera Berdintasunerako Lankidetza-Erakundearen izaera onartu zaio.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza; Emakumearen Euskal Erakundea
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 20
- Hurrenkera-zk.: 458
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/01/03
- Argitaratze-data: 2011/01/31
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gizarte Gaiak
Testu legala
Azaroaren 8ko 424/1994 Dekretuaren bidez, emakumezkoen eta gizonezkoen aukera-berdintasunerako lankidetza-erakundearen figura sortu zen honako xede hauekin: batetik, gizarte- eta lan-esparruan aukera-berdintasunaren alde sor daitezkeen ekimenak bultzatzea; bestetik, aipatutako esparruetan hainbat entitateri egindako lana aitortzea.
Hortaz, Francisco Javier Seoane Ikaran jaunak, Bilur 2000 SL enpresaren izenean aurkeztutako eskaria aztertuta, eta enpresan emakumezkoen eta gizonezkoen aukera-berdintasunerako politika bat garatzeko entitateak sinatutako dokumentuaren balorazioa eginda,
Lehenengoa. Bilur 2000 SL enpresak erakundean emakumezko eta gizonezkoen aukera-berdintasunerako politika bat garatzeko sinatutako konpromiso-dokumentua oinarri hartuta, enpresari emakumezkoen eta gizonezkoen aukera-berdintasunerako lankidetza-erakundearen izaera aitortzea, Euskal Autonomia Erkidegoan dituen zentroetarako, azaroaren 8ko 424/1994 Dekretuak emakumezkoen eta gizonezkoen aukera-berdintasunerako lankidetza-erakundearen figura sortu zuen ezarritako irizpide eta baldintzen arabera.
Bigarrena. Bilur 2000 SL enpresak aitorkuntza erabili ahal izango du egoki ikusten dituen irudi-osagai guztietan, aitorkuntzak indarrean dirauen bitartean.
Lehenengoa. Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du, eta haren aurka Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik; edo, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete dagokion Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hileko epean, Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.
Bigarrena. Ebazpen honek, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera sortuko ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko urtarrilaren 3a.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,
MARÍA SILVESTRE CABRERA.


