- 17/2011 EBAZPENA, urtarrilaren 10ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Roberto Ibarretxe Altube jauna Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko zuzendari gerente izendatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu17/2011 EBAZPENA, urtarrilaren 10ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Roberto Ibarretxe Altube jauna Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko zuzendari gerente izendatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 26
- Hurrenkera-zk.: 648
- Xedapen-zk.: 17
- Xedapen-data: 2011/01/10
- Argitaratze-data: 2011/02/08
Gaikako eremua
- Gaia: ---
- Azpigaia: ---
Testu legala
Aztertu egin dugu Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko zuzendari gerentearen lanpostua betetzeko deialdia, zeina Zuzendaritza Nagusi honen urriaren 29ko 2802/2010 Ebazpenaren bitartez argitaratu baitzen 2010eko abenduaren 14ko EHAAn (238. zenbakia).
Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, bai eta euren baldintza profesionalak curriculum vitaean jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.
Aurkeztutako agiriak ikusita, Roberto Ibarretxe Altube jauna deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.
Hori dela eta, Zuzendaritza Nagusi honek hau
Lehenengoa. Roberto Ibarretxe Altube jauna Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko zuzendari gerente izendatzea.
Bigarrena. Izendapen honek interesatuari jakinarazten zaion egunetik aurrera emango ditu ekonomia- eta administrazio-ondorioak.
Hirugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko urtarrilaren 10a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JULIÁN PÉREZ GIL.


