- EBAZPENA, 2011ko urtarrilaren 11koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, erakunde honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa betetzeke uzten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko urtarrilaren 11koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, erakunde honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa betetzeke uzten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: HAEE
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 22
- Hurrenkera-zk.: 526
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/01/11
- Argitaratze-data: 2011/02/02
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, eta erakunde honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragarriz 2010eko urriaren 25ean emandako Ebazpeneko (abenduaren 13ko EHAAren 237. zenbakia) hirugarren oinarrian ezarritakoaren arabera, honako hau
Lehenengoa. Bete gabe uztea goi-kargudunaren idazkari lanpostu hau: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Zuzendaritzan, 520010 kodea, 111 dotazioa.
Bigarrena. Ebazpen honek administrazio-bideari bukaera ematen dio. Aurka egiteko, aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri dakioke ebazpena eman duen organoari, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko urtarrilaren 11.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,
MARIA ENCARNACIÓN ECHAZARRA HUGUET.


