Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2011ko urtarrilaren 12koa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Zerbitzu zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salan izapidetuko den 1494/10-2 prozedura arruntean interesatu izan daitezkeenei epea jartzen diena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2011ko urtarrilaren 12koa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Zerbitzu zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salan izapidetuko den 1494/10-2 prozedura arruntean interesatu izan daitezkeenei epea jartzen diena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 18
  • Hurrenkera-zk.: 397
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/01/12
  • Argitaratze-data: 2011/01/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Hirigintza eta etxebizita; Justizia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2010eko uztailaren 30ean argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren Agindua, uztailaren 21ekoa, babes ofizialeko hainbat etxebizitza azalera-eskubidean eraikita dauden Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren jabetzako lurzorua erosteko eskakizunak ezartzen dituena. Andoni Ortega García jaunak eta beste batzuek auzi-errekurtsoa jarri dute Aginduaren aurka Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salan (prozedura arrunta 1494/10-2).

2010eko abenduaren 20ko antolaketa-eginbidez, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailari aurkatutako administrazio-jardunari buruzko espedientea igortzeko eskatu zaio, baita interesatu izan daitezkeenei epea jartzeko ere.

Horrela bada, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan aurreikusitakoarekin ados,

  1. Aipatutako 1494/10-2 prozedura arruntean interesdun izan daitezkeenei epea jartzea, egoki baderitzote, bederatzi eguneko epearen barruan Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salan aurkez daitezen.

  2. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dezaten agintzea.

    Vitoria-Gasteiz, 2011ko urtarrilaren 12a.

    Zerbitzu zuzendaria,

    PALOMA USATORRE MINGO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.