- 33/2011 EBAZPENA, urtarrilaren 12koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinen bitartez Amaia Iturrieta Murguiondo andrea Debagoieneko Ospitaleko Erizaintzako zuzendari izendatzen baita, eta horretaz gain, zerbitzu berezietako egoeran dela deklaratzen. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu33/2011 EBAZPENA, urtarrilaren 12koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinen bitartez Amaia Iturrieta Murguiondo andrea Debagoieneko Ospitaleko Erizaintzako zuzendari izendatzen baita, eta horretaz gain, zerbitzu berezietako egoeran dela deklaratzen.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 28
- Hurrenkera-zk.: 705
- Xedapen-zk.: 33
- Xedapen-data: 2011/01/12
- Argitaratze-data: 2011/02/10
Gaikako eremua
- Gaia: ---
- Azpigaia: ---
Testu legala
Aztertu da Debagoieneko Ospitaleko Erizaintzako zuzendariaren lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori zuzendaritza nagusi honen urriaren 28ko 2723/2010 Ebazpenaren bidez egin zen, eta 2010eko abenduaren 7ko EHAAn argitaratu zen (234. zk.).
Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko hautagai bakarrak aurkeztu dituen agiriak aztertu dira, baita bere baldintza profesionalak baloratu ere curriculum vitae-an jasotako merezimenduen arabera.
Aurkeztutako agiriak ikusita, Amaia Iturrieta Murguiondo andrea deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.
Amaia Iturrieta Murguiondo adrea, Osakidetzako langile finkoa, 12704 zenbakiko plazaren titularra, eta Txagorritxuko Ospitaleko Erizaintzako lanpostu funtzionala dena, Debagoieneko Ospitaleko Erizaintzako zuzendari lanpostutako izendatu da.
Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan aurreikusitakoarekin bat, langile finkoak aipatu erakunde publikoko zuzendaritza karguetarako izendatu ezkero, zerbitzu berezietan direla deklaratu behar da, ofizioz deklaratu ere.
Hori dela eta, Zuzendaritza Nagusi honek hau
Lehenengoa. Debagoieneko Ospitaleko Erizaintzako zuzendari izendatzea Amaia Iturrieta Murguiondo andrea.
Bigarrena. Izendapen honek interesdunari jakinarazitako egunetik aurrera izango ditu ekonomia- eta administrazio-ondorioak.
Hirugarrena. Izan duen izendapenaren egunetik aitzina, Amaia Iturrieta Murguiondo andrea zerbitzu berezietako egoeran dela deklaratzea.
Laugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko urtarrilaren 12a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JULIÁN PÉREZ GIL.


