- 66/2010 EBAZPENA, urtarrilaren 13koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, M.ª Jose Albizua Manrique andreak Santa Marina Ospitaleko zuzendari kudetzaile izateari uzten diola aditzera ematen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu66/2010 EBAZPENA, urtarrilaren 13koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, M.ª Jose Albizua Manrique andreak Santa Marina Ospitaleko zuzendari kudetzaile izateari uzten diola aditzera ematen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 26
- Hurrenkera-zk.: 649
- Xedapen-zk.: 66
- Xedapen-data: 2011/01/13
- Argitaratze-data: 2011/02/08
Gaikako eremua
- Gaia: ---
- Azpigaia: ---
Testu legala
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren abenduaren 13ko 1500/2005 Ebazpenaren bitartez, M.ª Jose Albizua Manrique andrea Santa Marina Ospitaleko zuzendari kudeatzaile izendatu zen.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatu beharreko gainerako xedapenak aztertu eta gero, zuzendaritza nagusi honek hau
Lehenengoa. M.ª Jose Albizua Manrique andrea Santa Marina Ospitaleko zuzendari kudeatzaile kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena. Ebazpen honek 2011ko urtarrilaren 18tik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena. Ebazpen hau interesatuari eta Santa Marina Ospitaleari jakinaraztea.
Laugarrena. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko urtarrilaren 13a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JULIÁN PÉREZ GIL.


