- 67/2011 EBAZPENA, urtarrilaren 13koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Santa Marina ospitaleko zuzendari gerentearen lanpostua betetzeko deialdi publikoa egitekoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu67/2011 EBAZPENA, urtarrilaren 13koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Santa Marina ospitaleko zuzendari gerentearen lanpostua betetzeko deialdi publikoa egitekoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 26
- Hurrenkera-zk.: 652
- Xedapen-zk.: 67
- Xedapen-data: 2011/01/13
- Argitaratze-data: 2011/02/08
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Santa Marina Ospitaleko zuzendari gerente lanpostua hutsik dagoenez, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denaren arabera, lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki du Zuzendaritza Nagusi honek. Hona hemen
OINARRIAK
Lehenengoa. Santa Marina Ospitaleko zuzendari gerente lanpostua betetzeko deialdian ebazpen honen bitartez egiten da deia, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioen erakundeei atxikitako langile finkoek parte har dezakete funtzionarioek, estatupekoek nahiz lan-kontratuko langile finkoek, bai eta Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta horko erakunde autonomoetako funtzionarioek eta beste langile batzuek ere. Hauek dira bete beharko dituzten baldintzak:
Unibertsitate-titulua eduki beharko dute.
Administrazio- eta kudeaketa-lanetan esperientzia izan beharko dute.
Bigarrena. Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Erakunde Zentraleko Giza Baliabideetako Zuzendaritzan aurkeztu beharko dituzte eskabideak, 10 egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera. Azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako eran ere aurkez daitezke eskabideak (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoarena eta Administrazio Prozedura Erkidearena).
Hirugarrena. Deialdi honetan parte hartu nahi dutenek, eskabidearekin batera curriculum vitaea aurkeztu beharko dute, datu hauek zehaztuz:
Titulu akademikoak.
Orain arte betetako lanpostuak.
Lanbide-esperientzia eta kudeaketa sanitarioan eskarmentua.
Ikasketak, ikastaroak, ponentziak, argitalpenak, hizkuntzak eta egoki irizten duen beste edozein merezimendu.
Hautagaiek eskatzen diren betekizunen eta aurkeztutako merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte eskabidearekin batera. Halaber, argitalpenak, txostenak edota egokitzat jotako beste edozein agiri aurkeztu ahal izango dute.
Laugarrena. Deialdi hau Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez ebatziko da. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Bosgarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea emango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko urtarrilaren 13a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JULIÁN PÉREZ GIL.


