- 7/2011 EBAZPENA, urtarrilaren 14koa, Bilboko Eskualdeko zuzendari gerentearena, Zorroza-Alonsotegiko Lehen Mailako Atentzioko unitateburuaren lanpostua betetzeko deialdi publikoa egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu7/2011 EBAZPENA, urtarrilaren 14koa, Bilboko Eskualdeko zuzendari gerentearena, Zorroza-Alonsotegiko Lehen Mailako Atentzioko unitateburuaren lanpostua betetzeko deialdi publikoa egiten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 28
- Hurrenkera-zk.: 708
- Xedapen-zk.: 7
- Xedapen-data: 2011/01/14
- Argitaratze-data: 2011/02/10
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Bilboko Eskualdeko Zorroza-Alonsotegiko Lehen Mailako Atentzioko unitateburuaren lanpostua betetzeke dago. Hori dela eta, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arauan eta Osakidetzako lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan ezarritakoaren arabera, lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki du zuzendaritza honek. Hona hemen
OINARRIAK
Lehenengoa. Bilboko Eskualdeko Zorroza-Alonsotegiko Lehen Mailako Atentzioko unitateburuaren lanpostua ebazpen honen bidez deitzen dena Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioen erakundeei atxikitako langile finkoak (funtzionario, estatutario nahiz lan-kontratuko langile finkoak), A1/B1 Talde Profesionaletakoak, betiere honen ondoren aditzera ematen diren baldintzak betetzen badituzte:
Titulu hauetakoren baten jabe izatea:
Medikuntzako eta Kirurgiako lizentziatura, Famili- eta Komunitate-Medikuntzako espezialitatea duela, edo Medikuntza Orokorreko eginkizunez baliatzeko ezarritako titulu, ziurtagiri edo diplomen jabe direla, Osakidetza ente publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuko I. eranskinean aurreikusitakoaren arabera.
Erizaintzako Unibertsitate Diplomatura.
Hizkuntza-eskakizuna: 2. hizkuntza-eskakizuna, derrigortasun-datarik gabe.
Esperientzia: 4 urteko esperientzia izan beharko dute, A1 eta B1 taldeetako zereginetan.
Bigarrena. Interesdunek Bilboko Eskualdeko Pertsonaleko Zuzendaritzan aurkeztu beharko dituzte eskabideak, 10 egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako eran ere aurkez daitezke eskabideak (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoarena eta Administrazio Prozedura Erkidearena).
Hirugarrena. Deialdi honetan parte hartu nahi duten izangaiek curriculum vitae aurkeztu beharko dute eskabidearekin batera. aplikazio informatikoan jasota dutenak salbuetsi egiten dira. Lehen Mailako Atentzioko Unitateko Memoria-Kudeaketa Proiektua jaso beharko du, gehi:
Titulu akademikoak.
Orain arte betetako lanpostuak.
Lanbide-esperientzia eta kudeaketa sanitarioan eskarmentua.
Ikasketak, ikastaroak, ponentziak, argitalpenak, hizkuntzak eta egoki irizten duen beste edozein merezimendu.
Hautagaiek eskatzen diren betekizunen eta aurkeztutako merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte eskabidearekin batera. Halaber, argitalpenak, txostenak edota egokitzat jotako beste edozein agiri aurkeztu ahal izango dute.
Laugarrena. Deialdi hau Gerentzia honetako ebazpenez erabakiko da, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Bosgarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari hilabeteko epean, hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.
Bilbao, 2011ko urtarrilaren 14a.
Bilboko Eskualdeko zuzendari gerentea,
JESÚS M.ª LARRAÑAGA GARITANO.


