- 73/2011 EBAZPENA, urtarrilaren 14koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, M.ª Soledad Azcona Losada andrea Santa Marina Ospitaleko zuzendari mediko kargutik kentzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu73/2011 EBAZPENA, urtarrilaren 14koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, M.ª Soledad Azcona Losada andrea Santa Marina Ospitaleko zuzendari mediko kargutik kentzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 24
- Hurrenkera-zk.: 593
- Xedapen-zk.: 73
- Xedapen-data: 2011/01/14
- Argitaratze-data: 2011/02/04
Gaikako eremua
- Gaia: ---
- Azpigaia: ---
Testu legala
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiak urtarrilaren 28an eman zuen 81/2004 Ebazpenaren bidez, M.ª Soledad Azcona Losada izendatu zuen Santa Marina Ospitaleko zuzendari mediko.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplika daitezkeen gainerako xedapenak aztertu eta gero, zuzendaritza nagusi honek hau
Lehenengoa. M.ª Soledad Azcona Losada andrea Santa Marina Ospitaleko zuzendari mediko kargutik kentzea, eta bide batez, egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena. Ebazpen honek 2011ko urtarrilaren 18tik aurrera izango du indarra.
Hirugarrena. Ebazpen hau interesdunari eta Santa Marina Ospitaleari jakinaraztea.
Laugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko urtarrilaren 14a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JULIÁN PÉREZ GIL.


