- 91/2011 EBAZPENA, urtarrilaren 19koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Aitor Zenarruzabeitia Beldarrain jauna Santa Marina Ospitaleko Pertsonaleko zuzendari kargutik kentzea xedatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu91/2011 EBAZPENA, urtarrilaren 19koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Aitor Zenarruzabeitia Beldarrain jauna Santa Marina Ospitaleko Pertsonaleko zuzendari kargutik kentzea xedatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 28
- Hurrenkera-zk.: 706
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/01/19
- Argitaratze-data: 2011/02/10
Gaikako eremua
- Gaia: ---
- Azpigaia: ---
Testu legala
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 5eko 923/1999 Ebazpenaren bitartez, Aitor Zenarruzabeitia Beldarrain jauna Santa Marina Ospitaleko Pertsonaleko zuzendari izendatu zen.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatu beharreko gainerako xedapenak aztertu eta gero, zuzendaritza nagusi honek hau
Lehenengoa. Aitor Zenarruzabeitia Beldarrain jauna Santa Marina Ospitaleko Pertsonaleko zuzendari kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena. Ebazpen honek 2011ko urtarrilaren 21etik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena. Ebazpen hau interesatuari eta Santa Marina Ospitaleari jakinaraztea.
Laugarrena. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko urtarrilaren 19a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JULIÁN PÉREZ GIL.


