- 92/2011 EBAZPENA, urtarrilaren 19koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Josu Mirena Etxegarai Atela jauna Santa Marina Ospitaleko Ekonomia eta Finantzako zuzendari kargutik kentzea xedatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu92/2011 EBAZPENA, urtarrilaren 19koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Josu Mirena Etxegarai Atela jauna Santa Marina Ospitaleko Ekonomia eta Finantzako zuzendari kargutik kentzea xedatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 36
- Hurrenkera-zk.: 909
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/01/19
- Argitaratze-data: 2011/02/22
Gaikako eremua
- Gaia: ---
- Azpigaia: ---
Testu legala
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 5eko 923/1999 Ebazpenaren bitartez, Josu Mirena Etxegarai Atela jauna Santa Marina Ospitaleko Ekonomia eta Finantzako zuzendari izendatu zen.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplika daitezkeen gainerako xedapenak aztertu eta gero, zuzendaritza nagusi honek hau
Lehenengoa. Josu Mirena Etxegarai Atela jauna Santa Marina Ospitaleko Ekonomia eta Finantzako zuzendari kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena. Ebazpen honek 2011ko urtarrilaren 21etik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena. Ebazpen hau interesdunari eta Santa Marina Ospitaleari jakinaraztea.
Laugarrena. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko urtarrilaren 19a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JULIÁN PÉREZ GIL.


