- 5/2011 EBAZPENA, urtarrilaren 20koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Eusko Jaurlaritzak egindako zenbait hitzarmen, beherago zehaztutakoak, argitaratzea xedatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu5/2011 EBAZPENA, urtarrilaren 20koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Eusko Jaurlaritzak egindako zenbait hitzarmen, beherago zehaztutakoak, argitaratzea xedatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 30
- Hurrenkera-zk.: 752
- Xedapen-zk.: 5
- Xedapen-data: 2011/01/20
- Argitaratze-data: 2011/02/14
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Sailak; Instituzional
Testu legala
Eusko Jaurlaritzak zenbait hitzarmen sinatu dituenez gero, zabalkunde egokia izan dezaten, honako hau
Bilboko Udalarekin Erriberako udal-merkatua berritzeko plan integrala egikaritzeko izenpetutako lankidetza hitzarmenaren gehigarria (I. eranskina).
Donostiako Udalarekin, Gipuzkoako Merkataritza, Industria eta Itsasketa Bazkunde Ofizialarekin eta «Sshops Donostia-San Sebastián» Donostiako Hiriko Merkataritzaguneen Elkartearekin «Donostiako hiriko merkataritzaguneen gerenteak» programa gauzatzeko izenpetutako lankidetza-hitzarmenaren gehigarria (II. eranskina).
Gasteizko Udalarekin, Arabako Merkataritza eta Industria Ganbera Ofizialarekin, Arabako Merkataritza eta Zerbitzuetako Enpresaburuen Federazioarekin eta «Gasteiz On» hiriko merkataritza sustatzeko Elkartearekin «Gasteizko hiriko merkataritzaguneen gerenteak» programa gauzatzeko izenpetutako lankidetza-hitzarmenaren gehigarria (III. eranskina).
Bilboko Udalarekin, Bilboko Merkataritza, Industria eta Itsasketa Ganberarekin eta «Bilbao dendak» Bilboko Merkataritza Sektorea Berpizteko Elkartearekin «Bilboko hiriko merkataritzaguneen gerenteak» programa gauzatzeko izenpetutako lankidetza-hitzarmenaren gehigarria (IV. eranskina).
Lankidetza-hitzarmena, Gasteizko Udalarekin, Arabako Merkataritza eta Industria Ganberarekin, Arabako Merkataritza eta Zerbitzuetako Enpresaburuen Federazioarekin eta Gasteiz On hiriko merkataritza sustatzeko Elkartearekin izenpetutakoa, «Urban Commerce» Kongresua egiteko (V. eranskina).
Vitoria-Gasteiz, 2011ko urtarrilaren 20a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
M.ª JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko irailaren 1a.
HONAKO HAUEK BILDU DIRA:
Alde Batetik, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburu Bernabé Unda Barturen jauna.
Bestetik, Bilboko Udaleko alkate-udalburu Iñaki Azkuna Urreta jauna.
ADIERAZI DUTE:
2008ko irailaren 24an, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta Bilboko Udalak izenpetutako Lankidetza Hitzarmenaren bidez, lehenengoak Erriberako udal-merkatuaren berritze integraleko obrak finantzatzeko 3.000.000 euroko guztizko zenbatekoa emateko konpromisoa hartu zuen.
Aipatutako Hitzarmenaren bigarren klausulan merkatua berritzeko obrak 2008. urtean hasiko direla eta 2010. urtean zehar amaituko direla aurreikusi dela jasotzen da.
Hitzarmenaren 2. paragrafoko hirugarren klausulan jasotzen da onuradunak 2011ko apirilaren 30era arteko epea izango duela obraren agiri bidezko egiaztapena egiteko eta ondorioz, laguntzaren likidaziorako.
2010eko apirilaren 8an Bilboko Udalak igorritako idazki bat iritsi zen Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailera eta, bertan, Hitzarmenaren bigarren eta hirugarren klausulak aldatzeko eskatzen zen; laburtuta, honako hauek dira aurkezten ziren alegazioak:
Obrak 2008ko urrian hasi ziren eta etenik gabe garatu dira baina, hala ere, espero da berritze integrala 2012. urteko lehen seihilekoan amaitu eta likidatuko dela.
Aurrekoaren arrazoia 2008an Labeinek egindako egitura-diagnostikoko txostenetik eratorritako jardunetan aurki daiteke; izan ere, txosten horretan dagokigun udal-eraikinaren zimenduak eta egitura-elementuak hauskortasun-egoera larrian zeudela ohartarazten zen eta ondorioz, aldez aurretik egiturari zegozkion zenbait jardun gauzatzeko gomendioa egiten zuen. Jardun horiek, alde batetik merkatuaren eta merkatarien segurtasuna bermatzera bideratuak zeuden eta bestetik, obran egin beharreko lanek sortuko duten aktibitate-kontzentraziori eutsi diezaion Mesedeetako hegalaren egitura sendotzera.
Lankidetza-hitzarmena izenpetu zenean, zirkunstantzia horiek guztiak ez ziren ezagutzen eta zaila zen aurreikustea baina, nolanahi ere, berritze integrala garatzerakoan eragin erabakigarria izan dute.
Eragina oso handia izan da eta eraikinaren segurtasuna bermatzeko 0. fasea edo larrialdi-fasea sei hilabete iraun duena gauzatu beharra ekarri du.
Era berean, berritzearen oinarrizko proiektua berriz definitu behar izan da, honako lau fase hauek ezarriz: (I. fasea - Dorreak finkatzea; II. fasea - San Antongo hegala eta erdiko aldea berreraikitzea; III. fasea - Mesedeetako hegaleko dorreak finkatzea; IV. fasea - Mesedeetako hegala berreraikitzea).
Bilboko Udalak eskaera egin zuenean 0. eta I. faseak amaituta zeuden eta II. fasea 2010. urteko abendurako amaitzea aurreikusita dagoena egikaritzen ari zen.
Bestalde, III. eta IV. faseak 2011rako egikarituko direla espero da.
Adierazitako guztiagatik, Bilboko Udalak eskatzen du bigarren klausulak jaso dezala obrak 2012ko lehen hiruhilekoan amaituko direla eta hirugarren klausulak 2012ko ekainaren 30eko data finkatu dezala jardunaren justifikaziorako epe modura.
Era berean, kontuan izanda Merkataritza Zuzendaritza dela diru-laguntza kudeatzeko ardura duen organoa, hirugarren klausularen bosgarren paragrafoa aldatzea proposatu da, organo horri etorkizunean gerta daitezkeen aldaketak edo gorabeherak aplikatzeko ahalmena emateko.
Bestalde, hitzarmen horretan jasotzen diren jardunen garrantzia hasieran ikusi ez zen zirkunstantzia baina gaur egun argi dagoena kontuan hartuta, beharrezkoa ikusi da informazio-batzorde bat eratzea. Batzorde hori alderdi sinatzaileak ordezkatuko dituzten lau kidek osatuko dute eta bere eginkizuna Erriberako merkatuaren berritzeari dagokion bideragarritasun-proiektuaren egoerari eta eboluzioari buruzko informazioa (ikuspegi arkitektonikoa eta komertziala) ematea izango da.
Azaldutako alegazioetan oinarrituta Merkataritza Zuzendaritzak egokitzat jotzen ditu proposatutako aldaketak.
Adierazi diren aldaketak behar bezala gauzatzeko, bi alderdiek Lankidetza Hitzarmen honen Gehigarria formalizatzen dute, honako klausula hauek kontuan hartuz:
KLAUSULAK
Lehenengo klausula. Gehigarri honen helburua Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta Bilboko Udalak 2008ko irailaren 24an izenpetutako Lankidetza-hitzarmenean aldaketak eranstea da.
Bigarren klausula. Honako klausula hauetako testua aldatu da:
Hitzarmenaren bigarren klausula honela geratuko da:
Bigarrena. Merkatua Berritzeko Obrak 2008. urtean hasiko dira eta 2012. urteko lehen hiruhilekoan amaituko direla aurreikusi da. Berritzearen aurrekontua 24.076.964,65 milioi euro da.
Hitzarmenaren hirugarren klausula honela geratuko da:
Hirugarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren bitartez, 3.000.000 euro emateko konpromisoa hartu du berritze-lanak finantzatzeko.
Hitzarmena sinatzerakoan 2.000.000 euro ordainduko dira, eta gainerakoa bi urtetan, urtero 500.000 euro emanez. 2009. urteko zenbatekoa obren hasierako justifikazio-dokumentazioa aurkeztu ondoren ordainduko da. Obrak egikaritu direla agiri bidez egiaztatu ondoren likidatuko da laguntza. Onuradunak 2012. urteko ekainaren 30era arteko epea edukiko du justifikazioa egiteko.
Diru-laguntza hori emateko kontuan hartutako baldintzak, edota aldi berean beste Administrazio edo erakunde publiko edo pribatu batzuek emandako laguntzak edota, hala badagokio, helburu berarekin emandako beste diru-sarrera edo baliabide batzuk aldatzen badira, diru-laguntza ere aldatu ahal izango da, betiere laguntzaren onuradunak izateko ezarritako gutxieneko baldintzak gordetzen badira, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateratuaren 49.12 artikuluan ezarritako baldintzen arabera. Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartu zuen lege hori.
Emandako laguntzaz gain, onuradunek xede bereko beste batzuk ere jaso ahal izango dituzte, horren berri eman ondoren. Hala izanez gero, muga diruz lagundutako jardueren guztirako kostua izango da, eta ekarpena haien gehiegizko zenbatekoen arabera murriztuko da.
Diru-laguntza kudeatzeko organo arduraduna Merkataritza Zuzendaritza da eta, beraz, etorkizunean gerta daitezkeen aldaketak edo gorabeherak egin eta aplika ditzake.
Informazio-batzorde bat eratu da, aldian-aldian baina gutxienez urtean bitan, Erriberako merkatuaren egoeraren eta eboluzioaren berri emateko honako ikuspuntu hauetatik:
Arkitektonikoa, merkatuaren berritze integralari dagokiona.
Komertziala, Erriberako merkatuaren merkataritza-nahasketari buruzko bideragarritasun-proiektuari dagokiona. Proiektu horrek etorkizunari begira garatuko dituen estrategia-eskumenak Bilbao Zaharra biziberritzeko prozesuan duen lokomozio-eginkizuna lortzeko eta ikuspegi komertzialean Hirigune Historikoa sustatzeko bilduko ditu.
Aipaturiko batzorde hori honako lau kide hauek osatuko dute: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko bi ordezkarik Merkataritzako zuzendariak eta Merkataritza Zuzendaritzako teknikari batek eta Bilboko Udaleko honako beste bi ordezkari hauek: Udaleko arkitektoak obraren zuzendaria denak Obra eta Zerbitzuen Saila ordezkatuz eta Osasun eta Kontsumo Saileko ordezkari batek.
Bilboko Udala emandako laguntzaren onuraduna denez, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateratuaren 50. artikuluan onuradunaren betebeharrei buruz ezarritakoa aplikatuko zaio. Adierazitako Legea azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartu zuen.
Onuradunak hemen ezarritako laguntza-erregimenari lotutako betebeharrak gauzatzen ez baditu, hitzarmen honen seigarren klausulan ezarritakoa aparte utzi gabe, eta betebeharra gauzatu ez dela adierazten duen espedientea aurkeztu ondoren, emandako diru-laguntzaren zati bat edo diru-laguntza osoa baliogabetuko da, eta jasotako zenbatekoak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko dizkio, betiere abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateratuaren 53. artikuluan ezarritako baldintzen arabera. Adierazitako legea azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartu zuen.
Hirugarren klausula. 2008ko irailaren 24an, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta Bilboko Udalak izenpetutako Lankidetza Hitzarmenaren gainerako testua berdin mantentzen da.
Azkenik, bi alderdiak aurreko guztiarekin ados daudela adierazteko, Hitzarmena izenpetu dute, Vitoria-Gasteiz, 2010eko irailaren 1a.
Industria, Berrikuntza, Merkataritza
eta Turismoko sailburua,
BERNABÉ UNDA BARTUREN.
Bilboko Udaleko alkate-udalburua,
IÑAKI AZKUNA URRETA.
Donostia-San Sebastián, 2010eko urriaren 29a.
HONAKO HAUEK BILDU DIRA:
Batetik, Pilar Zorrilla Calvo andrea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Merkataritza eta Turismoko sailburuordea.
Bestetik, Odón Elorza González jauna, Donostiako Udaleko alkate-udalburua.
Bestetik, Pedro Esnaola Latasa jauna, Gipuzkoako Merkataritza, Industria eta Itsasketa Bazkundearen presidentea.
Bestetik, M.ª Jesús Frías Casado andrea, «Sshops Donostia-San Sebastián» Donostiako Hiriko Merkataritzaguneen Elkartearen presidentea.
ADIERAZI DUTE:
2009ko abenduaren 30ean, esku hartzen duten alderdiek lankidetza-hitzarmena sinatu zuten, hiriko merkataritzaguneen plataforma garatu eta sendotzeko Donostiako hiriko merkataritzaguneak kudeatzeko tresna gisa.
Hitzarmenaren zortzigarren klausulan jaso denez, sinatzen den egunean hasiko da indarrean hitzarmena, eta aurreko hitzarmena amaitzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak urtebetez, salbu eta hitzarmena amaitu baino lau hilabete lehenago Jarraipen Batzordearen gehiengo kualifikatu batek amaiera iragartzen badu; kasu horretan izan ezik, hurrengo aurrekontu-ekitaldietan isilbidez luzatuko da beste bi urtez gehienez, betiere Euskal Autonomia Erkidegoko eta Donostiako Udalaren Aurrekontu Orokorretan ekitaldi bakoitzerako behar adinako kreditua badago, eta aurrekontu horretako diru-laguntza organo eskudunak ematen badu.
Merkataritza Zuzendaritzaren memoriaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren bitartez, hamabi hilabetez gerentzia-taldea kontratatzeko gastuen % 90 diruz laguntzeko konpromisoa hartu du; gehienez 60.000 euro emango ditu. Kopuru hori urtero-urtero egunera daiteke KPIaren arabera, urteko luzapena sinatzean gauzatuko dena. Legebiltzarrak, zuzenketa baten bitartez, zera erabaki du, 2010 ekitaldirako aurrekontua 90.000 eurotara igotzea.
Memoria horren arabera, ondoren, eta defizit publikoa murrizteko ezohiko neurriak ezarri dituen Austeritate Planaren barruan, sektore publikoko langileen soldata-masa % 5 murriztuko da, baita langileen gastuak finantzatzeko diru-laguntzak ere, ehuneko berean.
Adierazi diren aldaketak behar bezala gauzatzeko, alderdiek Lankidetza Hitzarmenaren Addenda formalizatu dute, honako klausula hauek kontuan hartuz:
KLAUSULAK
Lehenengoa. Hirugarren klausularen (Alderdien konpromisoak) 1.I idatz-zatia aldatu da, eta honela berridatziko da:
2010. urterako soilik, gerentzia-taldearen hamabi hilabeteko kontratazio gastuen % 90 diruz laguntzea (gehienez 85.500 euro). Diru-kopuru hori urtean behin eguneratuko da, hitzarmenaren urteko luzapena sinatzen den unean.
Diru kopuru hori «Sshops Donostia-San Sebastián» Donostiako Hiriko Merkataritzaguneen Elkarteari ordainduko zaio, bi ordainketatan: lehena, 71.250 eurokoa, Hitzarmen hau sinatzen denean ordainduko da, edo hala badagokio, dagokion luzapena eskatu ondoren, eta gerentzia-taldearen lan-kontratuaren kopia aldez aurretik aurkeztuta.
Gainerakoa, berriz, gerentzia-taldea kontratatzeagatiko dagokion urteko gastuak egiaztatu ondoren ordainduko da.
Bigarrena. Bosgarren klausula (Hartutako konpromisoak egin izana egiaztatzea) aldatu da, honako hau dioen paragrafoa erantsi zaiolako:
Hiriko merkataritzaguneen plataformak gerentzia-taldearentzat egindako kontratazioen egiaztagiriak aurkeztuko dizkio Merkataritza Zuzendaritzari. Hitzarmen honen hirugarren klausulan jasotako aurrekontu-igoerak ezin du berekin ekarri, inondik inora, gerentzia-taldeen soldata igotzea; aitzitik, langileen soldata-masan dagokion murrizketa egiaztatu beharko da. Eskakizun hori ez betetzeak ez betetzeagatiko espedientea irekitzea ekarriko du berekin.
Hirugarrena. «Donostiako hiriko merkataritzaguneen gerenteak» programa gauzatzeko 2009ko abenduaren 30ean Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak Donostiako Udalarekin, Gipuzkoako Merkataritza, Industria eta Itsasketa Bazkunde Ofizialarekin eta «Sshops Donostia-San Sebastián» Donostiako Hiriko Merkataritzaguneen Elkartearekin sinatutako lankidetza-hitzarmenaren testuko gainerako zatiak bere horretan utzi dira.
Eta dokumentu honen klausuletan bildutako zehaztapenekin ados daudela adierazteko, bertaratuek dokumentu honen lau ale sinatu dituzte goiburuan adierazitako lekuan eta egunean,
Eusko Jaurlaritzaren Merkataritza
eta Turismoko sailburuordea,
MARÍA PILAR ZORRILLA CALVO.
Donostiako Udaleko alkatea,
ODÓN ELORZA GONZÁLEZ.
Gipuzkoako Merkataritza, Industria
eta Itsasketa Ganberaren presidentea,
PEDRO ESNAOLA LATASA.
Donostiako Hiriko Merkataritzaguneen
Elkartearen presidentea,
M.ª JESÚS FRÍAS CASADO.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko urriaren 29a.
HONAKO HAUEK BILDU DIRA:
Batetik, Pilar Zorrilla Calvo andrea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Merkataritza eta Turismoko sailburuordea.
Bestetik, Patxi Lazcoz Baigorri jauna, Gasteizko Udaleko alkate-udalburua.
Bestetik, Gregorio Rojo García jauna, Arabako Merkataritza eta Industria Ganbera Ofizialaren presidentea.
Bestetik, Ángel Álava Albizua jauna, Arabako Merkataritza eta Zerbitzuetako Enpresaburuen Federazioaren presidentea.
Bestetik, M.ª Concepción Aguirre Villamar andrea, «Gasteiz On» Hiriko Merkataritza Sustatzeko Elkartearen presidentea.
ADIERAZI DUTE:
2009ko abenduaren 30ean, esku hartzen duten alderdiek lankidetza-hitzarmena sinatu zuten, hiriko merkataritzaguneen plataforma garatu eta sendotzeko Gasteizko hiriko merkataritzaguneak kudeatzeko tresna gisa.
Hitzarmenaren zortzigarren klausulan jaso denez, sinatzen den egunean hasiko da indarrean hitzarmena, eta aurreko hitzarmena amaitzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak urtebetez, salbu eta hitzarmena amaitu baino lau hilabete lehenago Jarraipen Batzordearen gehiengo kualifikatu batek amaiera iragartzen badu; kasu horretan izan ezik, hurrengo aurrekontu-ekitaldietan isilbidez luzatuko da beste bi urtez gehienez, betiere Euskal Autonomia Erkidegoko eta Gasteizko Udalaren Aurrekontu Orokorretan ekitaldi bakoitzerako behar adinako kreditua badago, eta aurrekontu horretako diru-laguntza organo eskudunak ematen badu.
Merkataritza Zuzendaritzaren memoriaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren bitartez, gerentzia-taldea hamabi hilabetez kontratatzeko gastuen % 90 diruz laguntzeko konpromisoa hartu du; gehienez 60.000 euro emango ditu. Kopuru hori urtero-urtero egunera daiteke KPIaren arabera, urteko luzapena sinatzean gauzatuko dena. Legebiltzarrak, zuzenketa baten bitartez, zera erabaki du, 2010 ekitaldirako aurrekontua 90.000 eurotara igotzea.
Memoria horren arabera, ondoren, eta defizit publikoa murrizteko ezohiko neurriak ezarri dituen Austeritate Planaren barruan, sektore publikoko langileen soldata-masa % 5 murriztuko da, baita langileen gastuak finantzatzeko diru-laguntzak ere, ehuneko berean.
Adierazi diren aldaketak behar bezala bideratzeko, alderdiek Lankidetza Hitzarmenaren Addenda formalizatu dute, honako klausula hauek kontuan hartuz:
KLAUSULAK
Lehenengoa. Hirugarren klausularen (Alderdien konpromisoak) 1.I idatz-zatia aldatu da, eta honela berridatziko da:
2010. urterako soilik, gerentzia-taldearen hamabi hilabeteko kontratazio-gastuen % 90 diruz laguntzea (gehienez 85.500 euro). Diru-kopuru hori urtean behin eguneratuko da, hitzarmenaren urteko luzapena sinatzen den unean.
Diru kopuru hori «Gasteiz On» Hiriko Merkataritza Sustatzeko Elkarteari ordainduko zaio, bi ordainketatan: lehena, 71.250 eurokoa, Hitzarmen hau sinatzen denean ordainduko da, edo hala badagokio, dagokion luzapena eskatu ondoren, eta gerentzia-taldearen lan-kontratuaren kopia aldez aurretik aurkeztuta.
Gainerakoa, berriz, gerentzia-taldea kontratatzeagatiko dagokion urteko gastuak egiaztatu ondoren ordainduko da.
Bigarrena. Bosgarren klausula (Hartutako konpromisoak bete izana egiaztatzea) aldatu da, honako hau dioen paragrafoa erantsi zaiolako:
Hiriko merkataritzaguneen plataformak gerentzia-taldearentzat egindako kontratazioen egiaztagiriak aurkeztuko dizkio Merkataritza Zuzendaritzari. Hitzarmen honen hirugarren klausulan jasotako aurrekontu-igoerak ezin du berekin ekarri, inondik inora, gerentzia-taldeen soldata igotzea; aitzitik, langileen soldata-masan dagokion murrizketa egiaztatu beharko da. Eskakizun hori ez betetzeak ez betetzeagatiko espedientea irekitzea ekarriko du berekin.
Hirugarrena. «Gasteizko hiriko merkataritzaguneen gerenteak» programa gauzatzeko 2009ko abenduaren 30ean Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak Gasteizko Udalarekin, Arabako Merkataritza eta Industria Ganbera Ofizialarekin eta «Gasteiz On» Hiriko Merkataritza Sustatzeko Elkartearekin sinatutako lankidetza-hitzarmenaren testuko gainerako zatiak bere horretan utzi dira.
Eta dokumentu honen klausuletan bildutako zehaztapenekin ados daudela adierazteko, bertaratuek dokumentu honen bost ale sinatu dituzte goiburuan adierazitako lekuan eta egunean.
Eusko Jaurlaritzaren Merkataritza
eta Turismoko sailburuordea,
MARÍA PILAR ZORRILLA CALVO.
Gasteizko Udalaren alkate-udalburua,
PATXI LAZCOZ BAIGORRI.
Arabako Merkataritza eta
Industria Ganbera Ofizialaren presidentea,
GREGORIO ROJO GARCÍA.
Arabako Merkataritza eta Zerbitzuetako
Enpresaburuen Federazioaren presidentea,
ÁNGEL ÁLAVA ALBIZUA.
«Gasteiz On» Hiriko Merkataritza
Sustatzeko Elkartearen presidentea,
M.ª CONCEPCIÓN AGUIRRE VILLAMOR.
Bilbon, 2010eko urriaren 29a.
HONAKO HAUEK BILDU DIRA:
Batetik, Pilar Zorrilla Calvo andrea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Merkataritza eta Turismoko sailburuordea.
Bestetik, Jon Sustatxa Díaz jauna, Bilboko Udalaren Enplegu, Gazteria eta Kirol Sailaren zinegotzi-ordezkaria.
Bestetik, José Ángel Corres Abásolo jauna, Bilboko Merkataritza, Industria eta Itsasketa Ganberaren presidentea.
Bestetik, Javier López Arberas jauna, «Bilbao Dendak» Bilboko Merkataritza Sektorea Berpizteko Elkartearen presidentea.
ADIERAZI DUTE:
2009ko abenduaren 30ean, esku hartzen duten alderdiek lankidetza-hitzarmena sinatu zuten, hiriko merkataritzaguneen plataforma garatu eta sendotzeko Bilboko hiriko merkataritzaguneak kudeatzeko tresna gisa.
Hitzarmenaren zortzigarren klausulan jaso denez, sinatzen den egunean hasiko da indarrean hitzarmena, eta aurreko hitzarmena amaitzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak urtebetez, salbu eta hitzarmena amaitu baino lau hilabete lehenago Jarraipen Batzordearen gehiengo kualifikatu batek amaiera iragartzen badu; kasu horretan izan ezik, hurrengo aurrekontu-ekitaldietan isilbidez luzatuko da beste bi urtez gehienez, betiere Euskal Autonomia Erkidegoko eta Bilboko Udalaren Aurrekontu Orokorretan ekitaldi bakoitzerako behar adinako kreditua badago, eta aurrekontu horretako diru-laguntza organo eskudunak ematen badu.
Merkataritza Zuzendaritzaren memoriaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren bitartez, hamabi hilabetez gerentzia-taldea kontratatzeko gastuen % 90 diruz laguntzeko konpromisoa hartu du; gehienez 60.000 euro emango ditu. Kopuru hori urtero-urtero egunera daiteke KPIaren arabera, urteko luzapena sinatzean gauzatuko dena. Legebiltzarrak, zuzenketa baten bitartez, zera erabaki du, 2010 ekitaldirako aurrekontua 90.000 eurora igotzea.
Memoria horren arabera, ondoren, eta defizit publikoa murrizteko ezohiko neurriak ezarri dituen Austeritate Planaren barruan, sektore publikoko langileen soldata-masa % 5 murriztuko da, baita langileen gastuak finantzatzeko diru-laguntzak ere, ehuneko berean.
Adierazi diren aldaketak behar bezala bideratzeko, alderdiek Lankidetza Hitzarmenaren Addenda formalizatu dute, honako klausula hauek kontuan hartuz:
KLAUSULAK
Lehenengoa. Hirugarren klausularen (Alderdien konpromisoak) 1.I idatz-zatia aldatu da, eta honela berridatziko da:
2010. urterako soilik, gerentzia-taldearen hamabi hilabeteko kontratazio gastuen % 90 diruz laguntzea (gehienez 85.500 euro). Diru-kopuru hori urtean behin eguneratuko da, hitzarmenaren urteko luzapena sinatzen den unean.
Diru-kopuru hori «Bilbao Dendak» Bilboko Merkataritza Sektorea Berpizteko Elkarteari ordainduko zaio, bi ordainketatan: lehena, 71.250 eurokoa, Hitzarmena sinatzen denean ordainduko da, edo hala badagokio, dagokion luzapena eskatu ondoren, eta gerentzia-taldearen lan-kontratuaren kopia aldez aurretik aurkeztuta.
Gainerakoa, berriz, dagokion urtean gerentzia-taldea kontratatzeagatiko gastuak egiaztatu ondoren ordainduko da.
Bigarrena. Bosgarren klausula (Hartutako konpromisoak egin izana egiaztatzea) aldatu da, honako hau dioen paragrafoa erantsi zaiolako:
Hiriko merkataritzaguneen plataformak gerentzia-taldearentzat egindako kontratazioen egiaztagiriak aurkeztuko dizkio Merkataritza Zuzendaritzari. Hitzarmen honen hirugarren klausulan jasotako aurrekontu-igoerak ezin du berekin ekarri, inondik inora, gerentzia-taldeen soldata igotzea; aitzitik, langileen soldata-masan dagokion murrizketa egiaztatu beharko da. Eskakizun hori ez betetzeak ez betetzeagatiko espedientea irekitzea ekarriko du berekin.
Hirugarrena. «Bilboko merkataritzaguneen gerenteak» programa gauzatzeko 2009ko abenduaren 30ean Eusko Jaurlaritzak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailarekin, Bilboko Udalarekin, Bilboko Merkataritza, Industria eta Itsasketa Ganbera Ofizialarekin eta «Bilbao Dendak» Bilboko Merkataritza Sektorea Berpizteko Elkartearekin sinatutako lankidetza-hitzarmenaren testuko gainerako zatiak bere horretan utzi dira.
Eta dokumentu honen klausuletan bildutako zehaztapenekin ados daudela adierazteko, bertaratuek dokumentu honen lau ale sinatu dituzte goiburuan adierazitako lekuan eta egunean,
Eusko Jaurlaritzaren Merkataritza
eta Turismoko sailburuordea,
MARÍA PILAR ZORRILLA CALVO.
Bilboko Udalaren Enplegu, Gazteria
eta Kirol Sailaren zinegotzi ordezkaria,
JON SUSTATXA DÍAZ.
Bilboko Merkataritza, Industria
eta Itsasketa Ganberaren presidentea,
JOSÉ ÁNGEL CORRES ABÁSOLO.
Bilboko Merkataritza Sektorea Suspertzeko
Elkartearen («Bilbao Dendak») presidentea,
JAVIER LÓPEZ ARBERAS.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko irailaren 20a.
HONAKO HAUEK BILDU DIRA:
Patxi Lazcoz Baigorri jauna, Vitoria-Gasteizko Udalaren alkatea den aldetik, Tokiko Gobernu Batzordeari Laguntzeko Organoko titularraren laguntzarekin.
Bernabé Unda Barturen jauna, Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburua.
Gregorio Rojo García jauna, Arabako Merkataritza eta Industria Ganberaren Presidentea.
Ángel Álava Albizua jauna, Arabako Merkataritza eta Zerbitzuetako Enpresaburuen Federazioaren presidentea.
ª Concepción Aguirre Vilamor andrea, «Gasteiz On» Hiriko Merkataritza Sustatzeko Elkartearen presidentea.
Bakoitza bere erakundearen izenean eta ordezkaritzan aritu da, eta partehartzaile guztiek hitzarmena sinatzeko behar adinako gaitasun juridikoa eta jarduteko ahalmena badutela aitortu diote elkarri.
ADIERAZI DUTE:
Vitoria-Gasteizko merkataritzaren egoerak aldatzen jarraitzen duela hiritik kanpo kokatutako merkataritza-azalera handiak, kontsumitzailearen ohituren aldaketak, merkataritzaren formatu berrien agerpena, hiriaren egiturazko aldaketak, garatzen ari diren merkatuak, globalizazioa eta abar direla-eta. Egoera horretan, hiri-merkataritza egoera berrira moldatzen saiatzen ari da bere merkataritza-estrategiak aztertuz.
Horretarako, haien ustez garrantzitsua da hiri-merkataritzaren birbalorizaziorako antola daitezkeen jardun guztiak modu koordinatuan eta koherentean laguntzea.
Aurreko esperientzien arrakastaren ondoren, izenpetzen dutenek interesgarri irizten diote berriz ere Gasteizen hiri-merkataritzari buruzko kongresu bat antolatzeari, kongresuak txikizkako merkataritzari buruzko eta baita haren merkataritza-estrategien garapenari buruzko eztabaida mantendu eta egunera dezan.
Alderdiek ere interesgarri irizten diote programan aurreikusitako bestelakoak diren jardunen kudeaketa eraginkorra ziurtatzeari, eta baita beharrezkoa den koordinazioari ere, guztien artean indartzeko eta osatzeko; horrek balio erantsi garrantzitsua emango die.
2010eko ekainaren 11ko Tokiko Udalbatzaren erabakiari jarraiki, hitzarmen hori izenpetzea onartu du Gasteizko Udalak.
Horregatik, lehen aipatutako instituzio eta erakundeek egokitzat jo dute hitzarmen hori sinatzea honako hauek kontuan hartuz:
KLAUSULAK
Lehenengoa. Xedea.
Sinatu duten instituzio eta erakundeen arteko harremanak formalizatzea da hitzarmen honen xedea. Helburua honako hau da: Gasteizko «Urban Commerce» III. Nazioarteko Kongresuaren ospakizun eta antolaketara zuzenduta egonik, erakunde bakoitzari dagozkion ekintzak optimizatzea.
Bigarrena. Ekintza Motak.
Hitzarmen honen helburu dira «Urban Commerce» III. Nazioarteko Kongresuaren ospakizun eta antolaketara zuzendutako hainbat ekintza egitea, kongresua sustatzeko helburuarekin aurretiko ekintza guztiak barnean hartuta. Egingo diren ekintzen zerrenda 1. eranskin gisa erantsi da.
Hirugarrena. Aurrekontua.
«Urban Commerce» III. Nazioarteko Kongresua antolatzeko guztizko aurrekontua 130.000 euro da, BEZa barne.
Laugarrena. Alderdien ekarpenak.
Hitzarmen honek biltzen dituen helburuak lortzeko eta ekintzak burutzeko, hitzarmena sinatu duten alderdiek honako ekarpen hauek hitzartu dituzte:
Vitoria-Gasteizko Udalak 90.000 euro emango ditu kongresua antolatzeko. Hori guztia 2010. urterako onartutako udaleko aurrekontuko 0817.7110.2260 00/R aurrekontu-partidaren kontura (Esp.: 2009/CONASO0491).
Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak 40.000 euro emango ditu.
Arabako Merkataritza eta Industria Ganberak ibilbide enogastronomikoak antolatuko ditu kongresuko programa sozialaren barnean.
Arabako Merkataritza eta Zerbitzuetako Enpresaburuen Federazioak kongresuaren berri emango du eta hari buruzko publizitatea egingo du irailean Noticias de Álava egunkarian, kongresua ezagutarazteko helburuarekin. Era berean, ibilbide gozoak antolatuko ditu kongresuaren programa sozialaren barnean.
Gasteiz On Hiriko Merkataritza Sustatzeko Elkarteak kongresuaren berri emango die bere elkartekideei; euria egiten badu, kongresuko kideei kortesiazko aterkiak eskainiko dizkie, Gasteiz On 16. Pasarelaren desfileetara joateko doako txartelak eskainiko dizkie eta hirian barneko merkataritza-ibilbideak antolatuko ditu kongresuaren programa sozialaren barnean.
Bosgarrena. Ordaintzeko modua.
Erakunde kofinantzatzaileek fakturak ordainduko dituzte, 4. klausulan ezarritakoa gehienez ere.
Seigarrena. Jarraipen Batzordea.
Aurrekontua betetzen den ala ez gainbegiratzeko helburuarekin, Hitzarmenaren Jarraipen Batzordea sortuko da; hitzarmena sinatu duen erakunde bakoitzak kide bat izango du batzordean.
Batzorde hori, beharrezkoa denean, «Urban Commerce» kongresua ospatzeko egin beharreko jarduerak behar bezala egiteko bilduko da.
Zazpigarrena. Jarraipen Batzordearen eginkizunak.
Batzorde horren eginkizunak, besteak beste, honako hauek izango dira:
Egin beharreko jardueren antolaketaren jarraipena egitea.
Kanpoko lanen bat kontratatu behar izanez gero bildutako eskaintzen berri ematea.
Egin beharreko ordainketak egiteko baimena ematea.
Ekarpenei dagokienez egiten diren likidazioak onartzea, gastu-estimazioaren eta benetan sortutako gastuen artean diferentziak daudenean.
Beste instituzio edo erakunde batzuen lankidetza-eskaintzak aztertzea, aurrekontu-ondorioei dagokienez.
Oro har, hitzarmenaren ikuskapen- eta jarraipen-eginkizun orokorrak egitea eta interesekoa izan daitekeenaren berri ematea.
Zortzigarrena. Batzorde Zientifikoa.
Kongresua egituratuko duten gaiak zehazteko helburuarekin, eta baita bertan parte hartuko duten hizlariak ere, Batzorde Zientifiko bat sortuko da, Erakunde bakoitzak aukeratu beharreko kide batez osatua, eta baita kongresu horren helburuari dagokionez gutxienez ospe handiko bi pertsonaz ere.
Bederatzigarrena. Batzorde Zientifikoaren eginkizunak.
Batzorde horren eginkizunak, besteak beste, honako hauek izango dira:
Kongresuko lan-metodologia diseinatzea eta definitzea.
Hainbat parte-hartze egitura ezartzea: marko-ponentziak, plenarioa, hitzaldiak, mahainguruak, tailerrak, komunikazioak.
Eztabaidatzeko gaiak proposatzea.
Hizlariak proposatzea.
Hizlariekin lehenengo harremanak edukitzea.
Txostenak ebaluatzea.
Oro har, kongresuaren alderdi zientifikoarekin zerikusia duten eginkizun guztiak.
Hamargarrena. Idazkaritza Teknikoa.
Idazkaritza Teknikoa, antolaketa-batzordearen eta batzorde zientifikoaren arteko eta antolaketa-batzordearen eta kongresura bertaratzen direnen arteko komunikazioaren arduraduna izango dena, Vitoria-Gasteizko udalak aukeratuko du.
Hamaikagarrena. Suntsiarazteko arrazoiak.
Hitzarmen honetan bildutako klausulak eta indarrean dagoen legeriak jasotzen dituen (betiere beren nondik norakoaren ondorioz) beste guztiak ez betetzea Hitzarmena suntsiarazteko arrazoia izango da izenpetu duten alderdientzat.
Hamabigarrena. Indarraldia.
Hitzarmen hau sinatzen den egunean jarriko da indarrean eta 2010eko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu eraginak 2010eko abenduaren 31ra arte.
Eta adostasunaren lekuko, hitzarmen hau izenpetu dute hitzarmenkideek lau aletan idazpuruan adierazitako tokian eta egunean.
Gasteizko Udaleko alkatea,
PATXI LAZCOZ BAIGORRI.
Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza,
Merkataritza eta Turismoko sailburua,
BERNABÉ UNDA BARTUREN.
Arabako Merkataritza eta
Industria Ganberaren presidentea,
GREGORIO ROJO GARCÍA.
Merkataritza eta Zerbitzuetako Arabako
Enpresaburuen Federazioaren presidentea,
ÁNGEL ÁLAVA ALBIZUA.
Gasteiz On Hiriko Merkataritza
Sustatzeko Elkartearen presidentea,
M.ª CONCEPCIÓN AGUIRRE VILAMOR.


