Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2011ko urtarrilaren 24koa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baita handitu egin dela 2011-2013 epealdian oinarrizko eta/edo aplikatutako ikerketa proiektuak, elkarlanekoak eta giza- eta gizarte-zientzietakoak egiteko laguntzetarako deialdiaren aurrekontuaren zenbateko osoa, eta aldatu egin dela aurrekontu horren urtekako banaketa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2011ko urtarrilaren 24koa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baita handitu egin dela 2011-2013 epealdian oinarrizko eta/edo aplikatutako ikerketa proiektuak, elkarlanekoak eta giza- eta gizarte-zientzietakoak egiteko laguntzetarako deialdiaren aurrekontuaren zenbateko osoa, eta aldatu egin dela aurrekontu horren urtekako banaketa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 31
  • Hurrenkera-zk.: 785
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/01/24
  • Argitaratze-data: 2011/02/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko ekainaren 8ko Aginduaren bidez, 2011-2013 epealdirako oinarrizko eta/edo aplikatutako ikerketa proiektuak, elkarlanekoak eta giza- eta gizarte-zientzietakoak egiteko laguntzak emateko deialdia egin zen.

Deialdiaren 1.2 artikuluaren arabera, laguntza horietarako 493.783 euro emango dira, honela banatuta: 2011ko ekitaldirako, 228.248 euro; 2012ko ekitaldirako, 148.681 euro; eta 2013ko ekitaldirako, 116.854 euro. Diru hori guztia Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-sailaren kontura emango da.

3 artikuluaren arabera, deialdiaren zenbatekoa aldatu ahal izango da, guztira eskatutako laguntzen zenbatekoa kontuan hartuta, beste laguntza-programa batzuk gauzatu ondoren agortu gabe gerta litezkeen aurrekontuen arabera, eta laguntza horiek ebatzi aurretik.

Lehenengoa. Deialdiaren zenbatekoari 151.752 euro gehitu zaizkiola eta urtekako banaketa aldatu egin dela jakinaraztea. Zenbatekoa, guztira, 645.535 eurokoa da, eta honela banatuko da: 380.000 euro 2011. urterako, 148.680 euro 2012. urterako eta 166.855 euro 2013. urterako.

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Hirugarrena. Administrazio-bidea agortzen ez duen ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoa betez.

Laugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko urtarrilaren 24a.

Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,

PEDRO LUIS ARIAS ERGUETA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.