- EBAZPENA, 2011ko urtarrilaren 24koa, Zerbitzu zuzendariarena, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak egindako bi hitzarmenen laburpena argitara ematea xedatzen duena. Hitzarmen hauek erabilitako ontziak eta ontzien hondakinak kudeatzeko sistema integratuei buruzkoak dira. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko urtarrilaren 24koa, Zerbitzu zuzendariarena, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak egindako bi hitzarmenen laburpena argitara ematea xedatzen duena. Hitzarmen hauek erabilitako ontziak eta ontzien hondakinak kudeatzeko sistema integratuei buruzkoak dira.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 34
- Hurrenkera-zk.: 866
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/01/24
- Argitaratze-data: 2011/02/18
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Ingurumena; Industria; Instituzional
Testu legala
Bilgarri eta bilgarrien hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legea garatzeko eta ezartzeko Erregelamendua onartzen duen apirilaren 30eko 782/1998 Errege Dekretuaren 9.bis.2 artikuluak zehazten du administrazio publikoek aldizkari ofizialetan ontziei buruzko hitzarmen eta akordio boluntarioen laburpenak argitaratuko dituztela, eta testu osoak jendearen eskura jarri behar direla.
Erabilitako ontziak eta ontzien hondakinak kudeatzeko sistema integratuei buruzko bi hitzarmen sinatu dira, eta aipatutako apirilaren 30eko 782/1998 Errege Dekretuaren 9.bis.2 artikuluaren arabera,
Vitoria-Gasteiz, 2011ko urtarrilaren 24a.
Zerbitzu zuzendaria,
JOSÉ LUIS BARRENA MARTÍNEZ.
Hitzarmenaren identifikazioa: esparru-hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Ecoembalajes España SA enpresak sustatutako kudeaketa-sistema integratuaren (Ecoembes) artekoa.
Sinatze-data: 2009ko martxoaren 17an.
Partaideak: Euskal Herriko Administrazioa eta Ecoembalajes España SA.
Indarraldia: 2014ko urtarrila 1era arte. Dena den, ezin da izango Ecoembes sozietateak kudeatzen duen ontzien hondakinen kudeaketa-sistema integratuari Autonomia Erkidegoak emandako baimenaren indarraldia baino luzeagoa.
Xede nagusiak:
Ecoembes sozietateak bultzatutako kudeaketa-sistema integratuan beren borondatez parte hartu nahi duten toki-erakundeen edo partzuergoen jarduera arautzea.
Hitzarmen honekin bat egiteko tresnak finkatzea. Eta paper-kartoizko ontzien gaikako bilketa monomaterialari dagokion edukiontziren bidez eta atez ate merkataritza gune handietan, plastikozko eta edarietarako kartoizko ontzien eta metalezko ontzien bilketa multimaterialari dagokion edukiontziaren bidez, eta ontziak, berreskuratzeko, birziklatzeko eta/edo balioztatzeko sistemak sustatzea, gizartearen onarpena, eraginkortasun teknikoa eta ingurumen eta ekonomia aldetik duten bideragarritasuna irizpidetzat hartuta. Ontziak birziklatzeko eta balioztatzeko beste motak sortzen ba dira, Toki-erakundeak eta Ecoembes arteko hitzarmenak izenpetu daiteke.
Hitzarmenaren identifikazioa: Euskal Autonomia Erkidegoan beirazko ontzi erabiliak eta ontzi-hondakinak kudeatzeko Euskal Herriko Administrazio Orokorraren eta Beirazko Ontziak Birziklatzeko Sozietate Ekologikoaren (Ecovidrio) arteko hitzarmena.
Sinatze-data: 2010eko uztailaren 27an.
Partaideak: Euskal Herriko Administrazio Orokorra eta Beirazko Ontziak Birziklatzeko Sozietate Ekologikoa (Ecovidrio).
Indarraldia: 2014ko azaroaren 25era arte.
Xede nagusiak:
Ontziei eta ontzi-hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen 5. artikuluan ezarritako hondakinak murriztu, birziklatu eta balioztatzeko helburuak beirazko ontzi-hondakin eta ontzi erabiliei dagokienez beteko direla bermatzeko beren gain hartu behar dituzten betebeharren eta lankidetza-mekanismoen irismen zehatza zehaztea.
Toki-erakundeek Ecovidriok sustatutako beirazko ontzi-hondakin eta ontzi erabiliak Kudeatzeko Sistema Integratuan borondatez parte hartzea arautzea.


