Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2011ko urtarrilaren 31koa, Farmaziako zuzendariarena, Maite Ibarra Barrueta andreari Vitoria-Gasteizko udalerrian (Araba) farmazia-bulego bat sortzeko baimena ematen diona. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2011ko urtarrilaren 31koa, Farmaziako zuzendariarena, Maite Ibarra Barrueta andreari Vitoria-Gasteizko udalerrian (Araba) farmazia-bulego bat sortzeko baimena ematen diona.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osasun eta Kontsumo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 39
  • Hurrenkera-zk.: 994
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/01/31
  • Argitaratze-data: 2011/02/25

Gaikako eremua

  • Gaia: Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Vitoria-Gasteizko udalerrian (Araba) farmazia bulego bat sortzeko Maite Ibarra Barrueta andreak aurkeztutako eskabidea ikusi da. Hauek dira oinarriak:

GERTAKARIAK

Lehenengoa. Osasun eta Kontsumoko sailburuaren 2009ko maiatzaren 25eko Aginduaren bidez, Vitoria-Gasteizko farmazia-eremuan farmazia-bulego bat sortzea bidezkoa zela erabaki zen.

Bigarrena. Osasun eta Kontsumoko sailburuaren 2009ko irailaren 11ko Aginduaren bidez, farmazia-bulego hori sortzeko prozedurari hasiera eman zitzaiola jakinarazi zen eta farmazia horren jabetza lortzeko merezimenduak baloratzeko batzordeko kideak izendatu ziren.

Hirugarrena. Balorazio-batzordeko kideak izendatu eta egin beharreko legezko izapideak egin ondoren, batzordeak 2010eko maiatzaren 6an hartutako erabaki batez lehiakideen behin betiko zerrenda onartu zen, puntuazioaren hurrenkerari jarraituz, eta 2010eko maiatzaren 28ko EHAAn, 100. zenbakian, argitaratu zen.

Laugarrena. Aipatutako erabakiaren aurka ez zen errekurtsorik aurkeztu.

Bosgarrena. Farmaziako zuzendariak, 2010eko uztailaren 5ean, ofizioa helarazi zion Maite Ibarra Barrueta andreari; horren bidez jakinarazi zion aurkeztutako merezimenduen balorazioan puntuaziorik handiena berak lortu zuela, eta ondorioz, ekainaren 27ko 338/1995 Dekretuaren 5. artikuluan ezarritako prozedurari ekin behar ziola (338/1995 Dekretua, farmazia-bulegoak sortu, lekuz aldatu, itxi eta jardunean jartzeko prozedurak arautzekoa). Halaber, ohartarazi zion xedapen horretan ezarritako epean eskatutako agiri guztiak aurkezten ez bazituen, deialdian parte hartzeari uko egiten ziola esan nahiko zuela.

Seigarrena. Maite Ibarra Barrueta andreak Vitoria-Gasteizko udalerrian farmazia-bulego bat sortzeko baimena eskatu zuen 338/1995 Dekretuaren babesean, eta horrekin batera, dekretu horren 5. artikuluan eskatzen den dokumentazioa ere aurkeztu zuen.

Aurkeztutako agirietan ikusten denez, farmazia-bulego berria helbide honetan dagoen lokalean jarri nahi da: Rafael Alberti kalea 6, Vitoria-Gasteizko farmazia-eremuko 1.1.10 osasun-aldean.

Zazpigarrena. Farmaziako zuzendariak 2010eko urriaren 29an ofizio bana helarazi zien prozedura honetan interesa izan dezaketen guztiei, batetik, prozeduran pertsonatzeko, eta bestetik, egoki iritzitako alegazio guztiak aurkezteko. Hala egin zen Herri Administrazioaren Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 79.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz. Francisco Javier eta Mara Etchaberry Arjiz jaun-andreak pertsonatu ziren eta, hartara, prozeduran interesatu-izaera eskuratu zuten; hala ere, ez zuten alegaziorik egin.

Zortzigarrena. Francisco Javier Etchaberry Santamaría jaunak 30/1992 Legearen 31.1.c) artikuluan ezarritakoaren arabera prozedura honetan interesatua denak alegazio-idatzia aurkeztu zuen 2011ko urtarrilaren 15ean, eta bertan, baimena emateko prozedura eteteko eskatu zuen; izan ere, haren ustez, Ibarra andreak farmazia-bulego berria sortzeko aukeratutako tokiak mugatu eta baldintzatzen du Etchaberry jaunak bere farmazia-bulegoa jartzeko aukeratutakoa, betiere Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salaren 2. sekzioan bideratzen ari den prozedura judiziala amaitzen duen epaiak Etchaberry jaunaren erreklamazioa baiesten badu.

Izan ere, Francisco Javier Etchaberry jaunak parte hartu zuen Vitoria-Gasteizko farmazia-eremuan farmazia-bulego berri bat sortzeko Osasuneko sailburuaren 2007ko maiatzaren 28ko Aginduaren bidez hasitako lehiaketan. Prozedura hartan, Ana Isabel Redondo Redondo andreari eman zitzaizkion bulegoa sortzeko eta jardunean jartzeko beharrezko baimenak.

Etchaberry jaunak, ordea, errekurtsoa aurkeztu zuen baimen horren aurka, administrazio-bidean lehenengo, eta bide judizialean gero. Errekurtso-idatziaren laugarren eskari gehigarrian, Salari berariaz eskatu zion kautelazko honako neurri hau hartzeko: Vitoria-Gasteizen farmazia-bulego berria sortzeko 2007ko maiatzaren 27ko Aginduaren bidez deitutako prozedura eteteko, honako hauek aintzat hartuta: gure inpugnazioaren arrazoibideek prozeduraren deuseztasuna eragin lezakete, farmazia-bulego bat esleitzeko prozedurak etetea ekarri dezakeen doktrina sendoa dago eta, azkenik, esleipen horrek kalte konponezinak eragin litzake.

Bederatzigarrena. 2011ko urtarrilaren 18an Farmazia-arloa Antolatzeko Zerbitzuak aldeko txostena egin zuen, farmazia-bulego berria sortzeko baimena eskuratzeko M.ª Maite Ibarra Barrueta andreak aurkeztutako dokumentazioari buruz.

Lehenengoa. Osasun eta Kontsumo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 3ko 579/2009 Dekretuaren 11. artikuluan ezarritakoaren arabera, Farmaziako zuzendariari dagokio ebazpen hau ematea.

Bigarrena. Francisco Javier Etchaberry jaunak aurkeztutako alegazioak direla-eta, adierazi beharra dago administrazioarekiko-auzi bat irekita egotea ez dela nahikoa administrazio-prozedura baten izapidetzea geldiarazteko eta, are gutxiago, prozedura hori farmazia-bulego berriak sortzeko bada; izan ere, interes orokorreko ageriko arrazoien ondorioz, osasun-agintariek beharrezko diren lehiaketak deitu eta ebatzi beharra daukate, herritarrei farmazia-arreta behar bezala eskainiko badiete. Bestalde, kontuan hartu behar da 2007ko lehiaketa bide judizialean inpugnatu ondoren, beste bi lehiaketa deitu zirela farmazia-eremu berean (2008 eta 2009an), eta, gainera, 2010ean eremu horretan hirugarren farmazia-bulego bat sortu beharra dagoela deklaratu zen.

Bestalde, Etchaberry jaunak lehenago eskaera egina zion Salari farmazia-bulego berria sortzeko prozedura hau da, berak parte hartu zuen prozedura geldiarazteko, baina auzitegiak ezezkoa eman zion.

Edozein modutan, eta eman beharreko epaia eta haren ondorioak edozein direlarik ere, Administrazioaren abiapuntua da bere ekintzak legitimoak direla eta betearazi egin behar dituela, nahiz eta bide judizialean errekurrita egon.

Bigarrena. Hortaz, batetik, aurkeztu diren merezimenduak baloratuta, Maite Ibarra Barrueta andreak izan du puntuaziorik handiena; bestetik, farmaziak sortzeko ezarritako prozedurari dagokionez, 11/1994 Legearen 34. artikuluan ezarritako eta 338/1995 Dekretuan garatutako xedapenak bete dira; azkenik, dekretu horren 5. artikuluaren arabera, lehiakideak agiri guztiak eta eskatutako epean aurkeztu dituela egiaztatu da. Horrenbestez, bidezko da interesatuari farmazia-bulegoa jartzeko baimena ematea.

Horiek horrela, hau

Lehenengoa. Maite Ibarra Barrueta andreari baimena ematea farmazia-bulegoa jar dezan, Vitoria-Gasteizko udalerrian (Araba), Rafael Alberti kaleko 6. zenbakian betiere, berak aurkeztutako agiriak aintzat hartuta.

Bigarrena. Maite Ibarra Barrueta andreak, dena den, farmazia horretan jardun ahal izateko dagokion baimena lortu beharko du aurretiaz, honen bidez emandako baimenak indarra izango badu. Baimen hori eskatzeko, lau hilabeteko epea izango du ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, eta 338/1995 Dekretuaren 7. artikuluan ezarritakoa bete beharko du.

Hirugarrena. Ebazpen honen berri emango zaie interesdunei; era berean, ohartaraziko zaie honek ez duela administrazio-bidea amaitzen eta, ebazpen honen aurka, egoki iritzitako bestelakoez gain, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dutela Zuzendaritza honetan edo Osasuneko sailburuordeari zuzenduta, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko urtarrilaren 31.

Farmaziako zuzendaria,

SOLEDAD PALOMA ACEVEDO HERANZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik