Euskadi.eus
  • 136/2011 EBAZPENA, urtarrilaren 31koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Miren Bittori Lasa Goņi andrea Bidasoako Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintzako Arloaren Asistentzia Koordinatzeko zuzendari izendatu eta zerbitzu berezietan egongo dela deklaratzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

136/2011 EBAZPENA, urtarrilaren 31koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Miren Bittori Lasa Goņi andrea Bidasoako Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintzako Arloaren Asistentzia Koordinatzeko zuzendari izendatu eta zerbitzu berezietan egongo dela deklaratzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 35
  • Hurrenkera-zk.: 884
  • Xedapen-zk.: 136
  • Xedapen-data: 2011/01/31
  • Argitaratze-data: 2011/02/21

Gaikako eremua

  • Gaia: ---
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Aztertu dugu Bidasoako Erakunde Sanitario Integratuan Erizaintzako Arloaren Asistentzia Koordinatzeko zuzendari lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori Zuzendaritza Nagusi honen azaroaren 25eko 2847/2010 Ebazpenaren bitartez argitaratu zen, 2011ko urtarrilaren 17ko EHAAn (10. zk.).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, bai eta euren baldintza profesionalak curriculum vitaean jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.

Aurkeztutako agiriak ikusita, Miren Bittori Lasa Goņi andrea deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.

Miren Bittori Lasa Goņi andrea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langile finkoa da, zehazki, Bidasoako Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintzako lanpostu funtzionalaren jabea da (23526 zenbakiko plaza), eta Bidasoako Erakunde Sanitario Integratuan Erizaintzako Arloaren Asistentzia Koordinatzeko zuzendari lanpostua betetzeko hautatu dute.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan ezarritakoaren arabera, ofizioz deklaratu beharko da Osakidetzako langile finkoak zerbitzu berezietan daudela, erakunde publiko horretako zuzendaritza-karguren bat betetzeko hautatuak izan badira.

Hori dela eta, Zuzendaritza Nagusi honek hau

Lehenengoa. Miren Bittori Lasa Goņi andrea Bidasoako Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintzako Arloaren Asistentzia Koordinatzeko zuzendari izendatzea.

Bigarrena. Izendapen honek interesdunari jakinarazten zaion egunetik aurrera emango ditu ekonomia- eta administrazio-ondorioak.

Hirugarrena. Izendapenak ondorioak dituen egunetik aurrera, Miren Bittori Lasa Goņi andrea zerbitzu berezietan egongo dela deklaratzea.

Laugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko urtarrilaren 31.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JULIÁN PÉREZ GIL.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.