Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2011ko otsailaren 2koa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, Ertzaintzaren Eskala Gorenean eta Euskal Herriko Udaltzain Kidegoen Eskala Teknikoko Intendente Kategorian sartzeko barne-sustapeneko prozeduretan parte hartzeko gaikuntza-ikastarorako deia egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2011ko otsailaren 2koa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, Ertzaintzaren Eskala Gorenean eta Euskal Herriko Udaltzain Kidegoen Eskala Teknikoko Intendente Kategorian sartzeko barne-sustapeneko prozeduretan parte hartzeko gaikuntza-ikastarorako deia egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila; Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 38
  • Hurrenkera-zk.: 966
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/02/02
  • Argitaratze-data: 2011/02/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legeak, 59.2 artikuluaren bidez, barne-sustapeneko txandan parte hartzeko aukera aintzatetsi die honako hauei: dagokion kategorian sartzeko beharrezko titulazioa izan barik, kategoria horren aurre-aurreko sailkapen-taldeari dagokiona dutenei, baldin eta eskatutako beste betekizun guztiak betetzen badituzte eta Eusko Jaurlaritzak zehaztutako gaitasun ikastaroak gainditu badituzte. Ikastaro horien antolaketa eta garapena Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiaren ardura izango da.

Hori guztia garatzeko, Euskal Herriko Poliziaren Hautespen eta Prestakuntzari buruzko araudia onartu zuen uztailaren 19ko 315/1994 Dekretuaren 57. artikuluak ezarri ditu zeintzuk izan behar duten ikastaro horiek, zeintzuk izan behar duten beraien helburu eta eduki orokorrak eta zeintzuk ebaluazioa egiteko modu eta erak.

Gorabehera horiek Herrizaingoko sailburuak 2011ko urtarrilaren 18an emandako aginduaren bidez definitu dira, izan ere, agindu horretan ezarri dira Ertzaintzaren Eskala Gorenean eta Udaltzain kidegoen Eskala Teknikoko Intendente Kategorian (titulazio aldetik A1 taldea) sartzeko gaitasun ikastaroetako eduki orokorrak eta ebaluatzeko moduak; hain zuzen ere, ikastaro horiek gaikuntza ematen diete Ertzaintzaren Eskala Gorenean eta Euskal Herriko Udaltzaingoen Eskala Teknikoko Intendente Kategorian sartzeko barne sustapeneko prozeduretan parte hartzeko honako hauei: dagokion kategorian sartzeko beharrezko titulazioa izan barik (doktorea, lizentziatua, injinerua, arkitekto edo unibertsitate mailako titulua), kategoria horren aurre aurreko sailkapen-taldeari dagokiona (unibertsitateko diplomaduna, injineru teknikari titulua, arkitekto teknikaria, goi-mailako prestakuntza zikloen araberako goi-mailako teknikari titulua edo parekoa) dutenei.

Euskal Herriko Udaltzain kidegoen Koordinaketa-Batzordeak Euskal Herriko Poliziari buruzko 4/1992 legearen 121. artikuluan eskatzen den derrigorrezko txostena eman duenez, deitutako ikastaro hori ez dago Ertzaintzari bakarrik zuzenduta, baizik eta Udaltzaingoei ere bai.

Aurrekoaren indarrez, eta Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko Kontseilu Arautzaileak ikasturte honetako Ikasketa Plana onetsi ondoren, honako hau

Ebazpen honen xedea da Ertzaintzaren Eskala Gorenean eta Udaltzain kidegoen Eskala Teknikoko Intendente Kategorian sartzeko barne-sustapeneko prozeduretan parte hartzeko Gaikuntza ikastarorako deia egitea, hain zuzen ere, Euskal Herriko Poliziaren Hautespen eta Prestakuntzari buruzko araudia onartu zuen uztailaren 19ko 315/1994 Dekretuaren 57.1.c) artikuluan ezarritakoa.

Ikastaro honetan parte hartu ahal izateko, izangaiek honako betekizunak bete beharko dituzte:

  1. Ertzaintzan edo Euskal Herriko Udaltzain kidegoren batean Komisario Kategoria izatea, Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen 81. artikuluan aurreikusitako edozein administrazio egoeratan, zeregin geldialdian izan ezik.

  2. Unibertsitate mailako titulua edo injineru teknikari titulua, arkitekto teknikaria, unibertsitateko diplomaduna, edo parekoa izatea.

Ikastaro honetan parte hartu nahi duten Ertzaintzako funtzionarioek departamentuen arteko Intraneten -Gurenet- bitartez egin beharko dute eskabidea, bertan eskuragarri agertzen den eskabide eredua betez.

Ikastaro honetan parte hartu nahi duten Udaltzain Kidegoetako funtzionarioek Ebazpen honen eranskin gisa dagoen eskabidean eman beharko dute horren berri. Eskabidearekin batera eskatutako titulazio akademikoaren fotokopia aurkeztu beharko dute.

Eskabideak aurkezteko epea hogei egun baliodunekoa izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak Euskal Herriko Poliziaren Ikastegira bidali beharko dira.

Eskabideak aurkezteko epea bukatu ondoren, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiak, bertako iragarki-oholean, ikastarorako onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda argitaratuko du, eta baztertu direnen kasuan, horretarako arrazoiak adieraziko dira. Zerrenda hori egiteko, Ikastegiak behar beste frogantza egingo ditu, bai bere esku dagoen informazioaz baliatuz edota izangaiei edo dagokien Administrazioari beharrezko zaion dokumentazioa eskatuz.

Zerrenda argitaratu eta hamar egun balioduneko epean, interesatuek erreklamazioak egin ahal izango dituzte eta eskabidean egin dituzten akatsak konpontzeko aukera izango dute. Aurkeztutako erreklamazioak onartu edo baztertu diren adieraziko da, onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda behin betiko bihurtuko den Ebazpenaren bidez, eta Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko iragarki-oholean argitaratuko da.

2011ko urtarrilaren 18ko Aginduan ezarritakoarekin bat etorriz, gaikuntza-ikastaroak honako arlo eta gaiak izango ditu:

  1. Arlo humanistikoa:

    Antropologia

    Soziologia

    Psikologia kriminala

    Estatistika

  2. Arlo juridikoa:

    Administrazio-zuzenbidea

    Zuzenbide penala

    Zuzenbide prozesala

  3. Kriminologia arloa:

    Zigor-motak

    Biktimologia eta Genero-indarkeria

    Droga eta kontsumoa

  4. Gaikuntza profesionalaren arloa eskumenetan eta zuzentzeko trebetasunetan.

Ikastaroa batzuetan aurrez aurrekoa izango da. Ikastegiak berak eta, hala dagokienean, irakasleek eurek gaiak prestatzeko beharrezkoa den bibliografia edo materiala eskainiko dute.

Ikastaroak hautatuko izangai bakoitzarentzat banakako programa bat izango du. Izangaiek euren aldetik ikasketa prozesuan nabarmen atera behar dira. Ikasketa prozesu horretan banakako lan baten aurkezpena eta ebaluazioa izango dira eta unibertsitateko irakasleek edo katedradunek zuzenduko dute.

Izangaiek ikasketa planean adierazitako helburuak lortu dituzten egiaztatzeko, proposatutako arloetako gai bati buruz idatzizko lan espezifikoa eginez neurtuko da. Ondoren, lan horren ahozko adierazpena egin beharko da.

Azken kalifikazioa edo ebaluazioa Epaimahaiari dagokio. Epaimahaiaren osaera Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko Zuzendaritzak zehaztuko du, eta horren kideen espezializazioa bermatuko du.

Azken kalifikazioa gai edo ez gai izango da.

Ikastaroaren emaitzak Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko Iragarki-oholean argitaratuko dira.

Ebazpen honen kontra, Administrazio-bidea agortzen duena, interesatuek jarri ahal izango diote aukerako berraztertzeko errekurtsoa Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epearen barruan, edo administrazioarekiko auzien jurisdikzioari zuzenean aurka egin ahal izango diote.

Aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, hau espresuki ebatzi arte, edo presuntziozko ezezpena gertatzekotan administrazioaren isiltasuna dela eta, ezin izango da bide jurisdikzionalera jo.

Interesatuak bide jurisdikzionala aukeratuz gero, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri beharko du Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzenduta, argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita bi hilabeteko epearen barruan, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 14. artikuluaren arabera.

Deialdi honetatik edo Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko organoetatik ondorioztatzen diren egintza administratibo guztiak inpugnatu ahal izango dituzte interesatuek, administrazio prozedura erkidearen araudian ezarritako moduetan eta kasuetan.

Arkaute, 2011ko otsailaren 2a.

Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendaria,

ELENA MORENO ZALDIBAR.

Agiri hau izenpetzen duenak eskatzen du Ertzaintzaren Eskala Gorenean eta Euskal Herriko Udaltzain Kidegoetako Eskala Teknikoko Intendente Kategorian sartzeko barne-sustapeneko prozeduretan parte hartzeko gaikuntza-ikastaroan parte hartzea. Horretarako deialdia, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariaren ebazpenaz egin da. Quien suscribe solicita tomar parte en el curso de capacitación habilitante para participar en procedimientos de promoción interna para ingreso en la Escala Superior de la Ertzaintza y Categoría de Intendente de la Escala Técnica de los Cuerpos de Policía Local del País Vasco, convocado por resolución de la Directora de la Academia de Policía del País Vasco.

Izen abizenak / Nombre y apellidos

NAN/DNI

Kategoria/Categoría

Udala/Ayuntamiento

Titulazio Akademikoa / Titulación académica

Aitortzen du eskabide honetan jarritako xehetasun guztiak egia direla, eta deialdiaren oinarriek eskatutako baldintzak betetzen dituela. Declara que son ciertos todos los datos consignados en esta solicitud y que reúne las condiciones exigidas en las Bases de la Convocatoria.

____________________________________, 2011ko, ______________ aren ______a.

En ____________________________________, a ______ de ______________ de 2011.

Iztua./Fdo.:

EUSKAL HERRIKO POLIZIAREN IKASTEGIKO ZUZENDARIA ILMA. SRA. DIRECTORA DE LA ACADEMIA DE POLICÍA DEL PAÍS VASCO

OHARRA: eskatzen diren titulazio akademiko ofizialen kopia erantsi behar da.

NOTA: se deberá adjuntar fotocopia de la titulación académica exigida.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik