- EBAZPENA, 2011ko otsailaren 3koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinen bidez jendaurrean jartzen baita nekazari gazteen instalazioari emandako laguntza nazional osagarriaren onuradun direnen zerrenda. Laguntza horiek, Nekazaritzako egiturazko eta ingurumeneko laguntzei buruzko uztailaren 8ko 133/2008 Dekretuaren babesean 2010. urtean emandakoak dira. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko otsailaren 3koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinen bidez jendaurrean jartzen baita nekazari gazteen instalazioari emandako laguntza nazional osagarriaren onuradun direnen zerrenda. Laguntza horiek, Nekazaritzako egiturazko eta ingurumeneko laguntzei buruzko uztailaren 8ko 133/2008 Dekretuaren babesean 2010. urtean emandakoak dira.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 49
- Hurrenkera-zk.: 1338
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/02/03
- Argitaratze-data: 2011/03/11
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Nekazaritza eta arrantza; Ekonomia
Testu legala
Bizkaiko Basurto eta Galdakaoko ospitaleen ekimena dela-eta, ospitale biotarako Ikerketa Sanitariorako Unitate bat eratu nahi da, eta erakunde horren helburuak hauexek lirateke: arlo biomedikoan eta osasun zientzien gainean jakintza zientifiko baliagarria sortzea, eta, halaber, ospitaleotan ematen diren zerbitzuen eta praktika klinikoen arloetako prozesu, eraginkortasun eta efizientziaren gainean. Ikerketa unitate horren azken buruko helburuak hauexek dira: eskura diren proba hoberenetan oinarritutako praktika klinikoa sustatzea; zerbitzuen kalitatea hobetzea, kudeaketa eta prestazioen antolaketa eta kudeaketa hobetzea, eta ondorioz herritarren osasuna hobetzea.
Berrikuntza eta Ikerkuntza Sanitariorako Euskal Fundazioa, Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo Sailak sustatutako erakundea da, zertarako-eta Euskal Autonomia Erkidegoaren sistema sanitarioan ikerketa eta berrikuntza sustatzeko, eta hala, herritarren osasuna babesteko esku-hartze gaitasuna garatu eta etengabe hobetzeko. Sorrerako bere helburuak ahalik eta hobekien erdiesteko, Fundazioak eginkizun hauxe du: Osakidetzak gauzatu I+G+B kudeatzea; hartarako, Osakidetzak sinatuak ditu bi lankidetza-hitzarmen, 2002-12-1ekoa eta 2006-10-16koa.
Sortu zenez geroztik Fundazioak, Osakidetzarekin elkarlanean, sustatu egin du ikerkuntza-unitateak sortzea; zehazki, 2008-10-10ean, Osakidetzaren zuzendari nagusiaren 3751 Ebazpenaren bitartez, Gipuzkoa Ekialdeko Ospitaleen arteko Ikerkuntza Sanitariorako Unitatea Sortu zen; jada bazen Santiago Ospitalean kokaturiko Osasun Mentaleko Ikerkuntza Unitatea.
Eta zelan Bizkaiko aipatu bi ospitaleek interesa baitute Ospitaleen arteko ikerkuntza Unitatea (sortu berria) sustatzeko, beharrezko egiten da aipatu unitatearen finantziazio eta kudeaketa komunak zehaztea; betiere, kontuan hartuaz Berrikuntza eta Ikerkuntza Sanitariorako Euskal Fundazioaren lankidetza, zeinaren helburu behinena baita Euskal Autonomia Erkidego Osasun Sisteman ikerkuntza sustatzea.
Basurto eta Galdakao ospitaleek honako konpromisoa hartzen dute: unitatea martxan jartzeko ezinbesteko diren langileak eta bitarteko materialak eskura jartzea Ospitaleen arteko Ikerkuntza Unitateari.
Kontuan izanik, Atentzio espezializatua gauzatzeko, Osakidetzari atxikitako baliabideen antolaketa-egiturari buruzko uztailaren 23ko 194/1996 Dekretu 9. artikuluak zera ezartzen duela: Osakidetzaren Zuzendaritza Nagusiak finkatuko du ospitaleetako antolaketa sanitarioaren funtzionamendua.
Hortaz, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Zuzendaritza Nagusiak honako hau,
Lehenengoa. BG-OISU Bizkaiko Basurto eta Galdakao-Usansoloko Ospitaleetako Ikerkuntza Sanitariorako Unitatea sortzea, helburu honekin: arlo biomedikoan eta osasun zientzien gainean jakintza zientifiko baliagarria sortzea, eta, halaber, ospitaleotan ematen diren zerbitzuen eta praktika klinikoen arloetako prozesu, eraginkortasun eta efizientziaren gainean. Ikerketa unitate horren azken buruko helburuak hauexek dira: eskura diren proba hoberenetan oinarritutako praktika klinikoa sustatzea; zerbitzuen kalitatea hobetzea, prestazioen antolaketa eta kudeaketa hobetzea, eta ondorioz herritarren osasuna hobetzea.
Bigarrena. Aipatu unitatearen gerora begirako funtzionamendua honelaxe garatuko da: batetik, tarteko diren zerbitzu-antolakundeetako gerenteekin Berrikuntza eta Ikerkuntza Sanitariorako Euskal Fundazioak sinatutako akordioen bidez, betiere Atentzio espezializatua gauzatzeko, Osakidetzari atxikitako baliabideen antolaketa-egiturari buruzko uztailaren 23ko 194/1996 Dekretu 3.d) artikuluak araututako eskumenaren barruan; eta, bestetik, 2006 urriaren 16an eta 2002ko abenduaren 1ean sinatutako lankidetza-hitzarmenetan oinarrituaz.
Hirugarrena. Ebazpen hau jakinaraz bekie inplikatutako ospitaleen gerenteei, eta argitara bedi EHAAn.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko otsailaren 1a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JULIÁN PÉREZ GIL.


