- EBAZPENA, 2011ko otsailaren 4koa, Langileriaren Kudeaketarako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleen eta Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozesuan eta espezialitate berriak hartzeko prozesuan onartutako eta kanpoan utzitako izangaien behin-behineko zerrenda onartzen duena. Halaber, ebazpen horren bidez onartzen da B2 ariketaren ordez Hezkuntza Administrazioaren txosten bat, unitate didaktikoari buruzko ezagutzak baloratuko dituena, eskatu duten eta eskaera onartu eta atzera bota zaien izangaien behin-behineko zerrenda. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko otsailaren 4koa, Langileriaren Kudeaketarako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleen eta Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozesuan eta espezialitate berriak hartzeko prozesuan onartutako eta kanpoan utzitako izangaien behin-behineko zerrenda onartzen duena. Halaber, ebazpen horren bidez onartzen da B2 ariketaren ordez Hezkuntza Administrazioaren txos
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 26
- Hurrenkera-zk.: 651
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/02/04
- Argitaratze-data: 2011/02/08
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
2011ko urtarrilaren 10eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman zen 2010eko abenduaren 17ko Agindua; honen bidez deitu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleen eta Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozedura, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko funtzionarioentzako espezialitate berriak hartzeko prozedura.
Aipatutako deialdiak 4. oinarriaren 1. atalean xedatutakoaren arabera, Langileriaren Kudeaketarako zuzendariak emango du ebazpena, onartutakoen eta kanpoan utzitakoen behin-behineko zerrenda onartzen dela adierazteko, eta ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian emango da argitara.
Halaber, 6.2.1.4.3 oinarrian xedatzen denez, B.2) ariketaren ordez unitate didaktikoari buruzko ezagutzak baloratzeko txosten bat eskatu duten eta eskaera onartu zaien izangaien behin-behineko zerrenda, baita baldintzak bete ez izanagatik aukera hori onartu ez zaienena ere, emango da aukeratze-prozesuan onartutakoen eta kanpoan utzitakoen behin-behineko zerrenda onartzen duen ebazpenean argitara. Txostenaren aukera onartu ez zaien izangaiek derrigorrean egin beharko dute probaren B.2) ariketa.
Horregatik guztiarengatik,
ejgv.euskadi.net.
Izangaiek erreklamazioa aurkeztu ahal izango dute hautaketa-prozesuan eta espezialitate berriak hartzeko prozeduran onartutakoen eta kanpoan utzitakoen behin-behineko zerrendaren aurka, baita txostenaren aukera onartu eta atzera bota zaien izangaien behin-behineko zerrendaren aurka ere. Epea 10 lanegunekoa izango da, ebazpen hau argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko otsailaren 4a.
Langileriaren Kudeaketarako zuzendaria,
JUAN MANUEL ARAMENDI ARTEAGA.


