- EBAZPENA, 2011ko otsailaren 4koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, «Laurak» ENSaren desegitea eta deuseztapena Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroan inskribatu dela argitara ematekoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko otsailaren 4koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, «Laurak» ENSaren desegitea eta deuseztapena Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroan inskribatu dela argitara ematekoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 49
- Hurrenkera-zk.: 1340
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/02/04
- Argitaratze-data: 2011/03/11
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Nekazaritza eta arrantza
Testu legala
Bizkaiko Probintzia Auzitegia (5. Sekzioa).
Errekurtsoa: apelazioa, 377/10 prozedura arrunta.
Errekurtsogilea: Biharko Entidad Aseguradora.
Prokuradorea: German Apalategui Carasa.
Abokatua: Jose Ramon Jimenez Gonzalez.
Alderdi errekurritua: Ibon Zamanillo Elguezabal, Segurcaixa SA de Seguros y Reaseguros, BBVA Seguros SA, Mariana Sado Balde, Lagun Aro SA eta AXA Seguros SA.
Prokuradorea: Xabier Nuñez Irueta, Guillermo Smith Apalategui, Irene Jimenez Etxebarria eta Jesus Gorrochategui Erauzquin.
Abokatua: bigarren auzialdia pertsonatu gabe, Fernando Cal Montes, Juan Reig Gurrea, auzi-ihesean, Luis Alberto Pedrosa Rodero eta Aitor Roberto Guisasola Paredes.
Aipatutako errekurtsoan ebazpena eman da eta honelaxe dio:
22/11 EPAIA
Andreak: María Elisabeth Huerta Sánchez, Leonor Cuenca García, Magdalena García Larragan.
Bilbao, bi mila eta hamaikako urtarrilaren hogeita laua.
Erregearen izenean, Konstituzioak ematen dion ahalmenaren indarrez,
Probintzia Auzitegi honetako 5. Sekzioak apelazioan ikusi ditu 606/06 judizio arruntaren autoak, Bilboko Lehen Auzialdiko 11 zenbakiko Epaitegian bideratutakoak. Alderdi demandatzailea: BBVA Seguros SA, Smith Apalategui prokuradoreak ordezkatuta eta Reig Gurrea letraduak zuzenduta; eta alderdi demandatua: Ibon Zamanillo Elguezabal eta Biharko Entidad Aseguradora SA, Apalategui Carasa prokuradoreak ordezkatuta eta Jiménez González letraduak zuzenduta, zeinari ondoko prozedurak pilatu baitzaizkio:
Bilboko Lehen Auzialdiko 9 zenbakiko Epaitegian bideratutako 303/06 ahozko judizioa. Alderdi demandatzailea: Lagun Aro SA, Jiménez Echevarría prokuradoreak ordezkatuta eta Uribarri Uriarte letraduak zuzenduta; eta alderdi demandatua: Ibon Zamanillo Elguezabal, Apalategui Carasa prokuradoreak ordezkatuta eta Jiménez González letraduak zuzenduta, eta Mariana Sado Balde, auzi-ihesean.
Bilboko Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegian bideratutako 689/06 ahozko judizioa. Alderdi demandatzailea: Biharko Entidad Aseguradora SA, Apalategui Carasa prokuradoreak ordezkatuta eta Jiménez Gonzále letraduak zuzenduta; eta alderdi demandatua: Mariana Sado Balde, auzi-ihesean.
Bilboko Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegian bideratutako 772/06 ahozko judizioa. Alderdi demandatzailea: Ibon Zamanillo Elguezabal, Apalategui Carasa prokuradoreak ordezkatuta eta Jiménez González letraduak zuzenduta; eta demandatua: Mariana Sado Balde, auzi-ihesean.
Bilboko Lehen Auzialdiko 9 zenbakiko Epaitegian bideratutako 743/06 ahozko judizioa. Alderdi demandatzailea: Segur Caixa SA, Núñez Irueta prokuradoreak ordezkatuta eta Cal Montes letraduak zuzenduta; eta alderdi demandatua: Ibon Zamanillo Elguezabal, Apalategui Carasa prokuradoreak ordezkatuta eta Jiménez González letraduak zuzenduta, eta Mariana Sado Balde, auzi-ihesean.
Bilboko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegian bideratutako 946/06 ahozko judizioa. Alderdi demandatzailea: Axa Seguros SA, Gorrochategui Erauzquin prokuradoreak ordezkatuta eta Guisasola Paredes letraduak zuzenduta; eta alderdi demandatua: Ibon Zamanillo Elguezabal, Apalategui Carasa prokuradoreak ordezkatuta eta Jiménez González letraduak zuzenduta, eta auzialdi honetan txostengile Leonor Cuenca García dela.
EPAITZA
Ezetsi egiten dut Apalategui Carasa prokuradoreak, Biharko Aseguradora SA sozietatearen izenean eta ordez, erroilo honen jatorria den 606/06 judizio arruntaren autoetan aurkeztu duen apelazio-errekurtsoa. Errekurtsoa Bilboko Lehen Auzialdiko 11 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratuak 2010eko apirilaren 16an emandako epaiaren aurka aurkeztu zen. Ondorioz, berretsi egiten dut aipatutako ebazpena eta gora jotze honetako kostuak alderdi apelatzaileari ezartzen dizkiot.
Itzul bitez autoak jatorrizko epaitegira. Epai honen lekukotza ere bidaliko da, bete dadin.
Idazkariak transferi beza gordailua errekurtso ezetsien gordailu-kontura.
Ebazpen honen aurka ez dago inongo errekurtso arruntik jartzerik.
Epai honen egiaztagiria erroiluari batuko zaio. Epai honen bidez behin betiko epaituz, eman, agindu eta izenpetzen dugu.
Eta auzi-ihesean den Mariana Saldo Balde errekurrituari epaia legearen arabera jakinarazteko balio dezan, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea erabaki da.
Bilbao (Bizkaia), 2011ko urtarrilaren 26a.
IDAZKARI JUDIZIALA.


