Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2011ko otsailaren 8koa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, Euskal Herriko Justizia Auzitegi Nagusiak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (1473/2010-3 zenbakiko ohiko prozedurakoa) interesa izan lezaketenak epaitzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2011ko otsailaren 8koa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, Euskal Herriko Justizia Auzitegi Nagusiak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (1473/2010-3 zenbakiko ohiko prozedurakoa) interesa izan lezaketenak epaitzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila; Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 49
  • Hurrenkera-zk.: 1331
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/02/08
  • Argitaratze-data: 2011/03/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Justizia; Funtzio publikoa

Testu legala

Goian azaldutako Administrazioarekiko Auzi-Errekurtsoa (1473/2010-3 zenbakiko Ohiko Prozedurakoa) aurkeztu da Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariaren 2010eko maiatzaren 11ko Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bitartez, Getxoko Udaltzaingoaren Oinarrizko Eskalako Agente kategorian sartzeko hautaketa prozeduraren praktika-aldia gainditu ez izana aitortzen da. Eta Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak jatorrizko administrazio-espedientea bidaltzeko eskatuta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan aurreikusitakoaren bat etorriz, ondorengo hau jakinarazten dut: aipatutako prozeduran interesatuta dauden guztiak, euren interes legitimoen defentsan, azal daitezkeela, egoki baderitzote, bederatzi eguneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Arkaute, 2011ko otsailaren 8a.

Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendaria,

ELENA MORENO ZALDIBAR.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik