- EBAZPENA, 2011ko otsailaren 14koa, Funtzio Publikoaren zzendariarena, 262/11-2 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari (98 Legea, prozedura arrunta) buruzko administrazio-espedientea Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salari bidal dakiola erabakitzeko dena eta interesdun izan daitezkeenei aipatutako salan ager daitezen epea jartzen diena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko otsailaren 14koa, Funtzio Publikoaren zzendariarena, 262/11-2 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari (98 Legea, prozedura arrunta) buruzko administrazio-espedientea Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salari bidal dakiola erabakitzeko dena eta interesdun izan daitezkeenei aipatutako salan ager daitezen epea jartzen diena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 50
- Hurrenkera-zk.: 1366
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/02/14
- Argitaratze-data: 2011/03/14
Gaikako eremua
- Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Justizia; Funtzio publikoa
Testu legala
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salak José Ignacio Bilbao Bilbaok aurkeztu duen 262/11-2 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari (98 Legea, prozedura arrunta) buruzko administrazio-espedientea bidaltzeko eskatu du. Errekurtso horretan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartzen dituen Dekretua aldatzeko den Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren azaroaren 9ko 292/2010 Dekretuari aurka egiten zaio.
Administrazioarekiko Auzietarako Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 38., 48. eta 49. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salak eskatutako administrazio-espedientea bidaltzea.
Aipatutako espedientean interesdun izan daitezkeenei Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salan ager daitezen bederatzi eguneko epea jartzea.
Ebazpena EHAAn argitaratzeko agintzea.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko otsailaren 14a.
Funtzio Publikoaren zuzendaria,
M.ª LUISA CUESTA ARANDILLA.


