- EBAZPENA, 2011ko otsailaren 21ekoa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza, eta Arrantza Saileko Zerbitzu Orokorren zuzendariarena, 2011ko ekitaldirako Nekazaritzako Kontabilitate Argibideetarako Euskal Sarerako (NKAES) kontabilitate bulegoak hautatzeko lehiaketa publikoaren deialdia egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko otsailaren 21ekoa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza, eta Arrantza Saileko Zerbitzu Orokorren zuzendariarena, 2011ko ekitaldirako Nekazaritzako Kontabilitate Argibideetarako Euskal Sarerako (NKAES) kontabilitate bulegoak hautatzeko lehiaketa publikoaren deialdia egiten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 56
- Hurrenkera-zk.: 1601
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/02/21
- Argitaratze-data: 2011/03/22
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Ogasun
Deskribapenak
Testu legala
Kontseiluaren 79/65/EEE Arautegiak, 1965eko ekainaren 15ekoak (1965-06-23ko EEAO, 109. zenbakia), Nekazaritzako Kontabilitate Argibideetarako Sarea sortu zuen, Europako Erkidego Ekonomikoko nekazaritza-ustiategien errentari eta ekonomiari buruzko informazioa izateko helburuarekin.
Sare horren helburua, 1.2 artikuluan adierazten den bezala, nekazaritza-ustiategien urteko errenta zehazteko eta horien funtzionamendu ekonomikoa aztertzeko beharrezko diren nekazaritzako kontabilitate-datuak biltzea da. Horrela lortutako datuekin, batzordeak nekazaritzaren egoerari eta nekazaritza-merkatuei buruzko txostenak prestatuko ditu, eta txosten horiek urtero aurkeztuko zaizkio Kontseiluari eta Europako Parlamentuari, nekazaritzako produktuen prezioak finkatzeko.
Estatukide bakoitzak bere gain hartzen ditu behaketa-eremu gisa egoki jotzen dituen nekazaritza-ustiategiak hautatzeko eta ustiaketa-fitxak betetzeko prest dauden kontabilitate-bulegoen zerrenda finkatzeko ardurak. Borondatez parte hartzea erabaki duen eta bere ustiategia kontabilitateko ustiategi gisa hautatu zaion nekazariak bere ustiaketa-fitxa betetzeko prest dagoen bulegoa aukeratuko du horretarako ezarritako zerrendatik. Urtero, Estatukide arduradunak kontratu bat egingo du nekazariak hautatutako kontabilitate-bulegoekin, eta oroharreko zenbateko bat ordainduko zaio horregatik.
Euskal Autonomia Erkidegoan, legeria hau Nekazaritza eta Arrantza Sailaren 1985eko irailaren 25eko Aginduaren bidez egokitu eta garatu zen (1985-10-03ko EHAA, 201. zenbakia). Agindu horren bidez sortu zen Nekazaritzako Kontabilitate Argibideetarako Euskal Sarea (NKAES), Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-ustiategi mota desberdinen errentei eta funtzionamendu ekonomikoari buruzko beharrezko informazioa ematera bideratutako sistema gisa.
Aurrez aipaturiko Aginduaren 8. artikuluaren arabera, EAEko kontabilitateko ustiategiek kontabilitate-bulego baten zerbitzuak erabiliko dituzte NKAESko zereginetarako. Bulego horiek Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzak hautatzen ditu urtero lehiaketa publikoaren bidez, eta ustiaketen fitxak egitea kontratatzen du haiekin, oro harreko zenbateko bat ordainduta.
Horiek horrela, eta Nekazaritza eta Arrantza Sailaren 1985eko irailaren 25eko Aginduaren 8. artikuluan ezarritakoa betez, hau
Lehenengoa. 2011ko ekitaldian Nekazaritzako Kontabilitate Argibideetarako Euskal Sarerako (NKAES) nekazaritza- eta abeltzaintza-ustiategietako kontabilitate-emaitzak eta -informazioa lortzeko laguntza teknikoko lanak egiten dituzten kontabilitate-bulegoak hautatzeko lehiaketa publikoaren deialdia egitea.
Bigarrena. Nahi duten pertsona fisiko edo juridiko, erakunde pribatu edo nekazaritzako erakunde guztiek parte hartu ahal izango dute, betiere jarraian adierazitako baldintzak betetzen badituzte:
Pertsona juridikoa izatea, dagokion Erregistro Ofizialean behar bezala inskribatua, edo enpresaburu indibiduala izatea eta Merkataritza Erregistroan behar bezala inskribatuta egotea.
Lana behar bezala gauzatzeko behar beste elementu pertsonal eta material dituen erakundea dela egiaztatzea.
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailean nekazari kolaboratzaileen idatzizko konpromisoa aurkeztea, bertan adieraziz ados daudela kontabilitate-bulego horrek beren ustiategiaren emaitza teknikoak eta kontabilitateari dagozkionak aztertzeko eta, estatistika-sekretuaren pean, NKAESari helarazteko helburua izatearekin, ebazpen honen II. eranskinaren arabera.
Gutxienez hirurogei nekazari edo abeltzainen adostasuna lortzea beren ustiategien kontabilitatea kudeatzeko.
Hirugarrena. Eskabideak aurkeztea.
Epea. Kontabilitate-bulego gisa hautatzeko eskabideak aurkezteko epea hogei egun baliodunekoa da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren.
Tokia: exijitutako eskabideak eta dokumentuak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Erregistroan aurkeztu behar dira (Lakua II eraikina, 2. solairua, Donostia kalea 1 zk., Gasteiz 01010). Telefonoa: 945 01 99 95. Faxa: 945 01 97 02.
Administrazio-dokumentazioa: deialdi honetako bigarren puntuan zehaztutako dokumentazioaz gain, honakook ere aurkeztu beharko dira:
Eskabidea bere izenean edo ahaldun gisa sinatzen duen pertsonaren NANa.
Hitzarmena pertsona juridiko batek sinatzen badu, Merkataritzako Erregistroan jasotako eraketa-eskritura eta aldaketen eskritura; betiere aplikatu beharreko merkataritza-legeak betekizun hori eskatzen badu. Ezartzen ez badu, eskritura edo sorrerako agiria, aldaketen agiria, estatutuak edo sorrerako egintzaren berri ematen duen agiria aurkeztu beharko da; dena delako agiri horretan jarduerak zein arau bete behar dituen egongo da zehaztuta, eta, gainera, kasuan kasuko erregistro ofizialekoa izan beharko du.
Sinatzen duena ez baldin badabil bere izenean, edo sozietatea edo pertsona juridikoa bada, ordezkatzen duen sozietatearen edo entitatearen behar besteko ahalordetzea. Ahalordetze hori behar bezala inskribatuta egon beharko du, hala badagokio, Merkataritzako Erregistroan. Merkataritza Erregistroaren Arautegiko 94.1 artikuluan xedaturikoaren arabera, ahalordetze hori egintza jakin baterako bada, ez du Merkataritza Erregistroan jasota egon beharrik.
Dokumentazio hori egiaztatzeko jatorrizko agiriak edo administrazioak zein notarioak behar bezala konpultsatutako kopiak aurkeztu beharko dira.
Lehenengoa. Ebazpen honen aurka, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluekin bat etorriz, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren aurrean gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean.
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko otsailaren 21a.
Zerbitzu zuzendaria,
JOSÉ LUIS BARRENA MARTÍNEZ.
NKAES-KO Ustiategien zerrenda 2011 / Relación de explotaciones RICAV 2011
L. H.
T. H. Ustiategiaren kodea
Código de explotación Ustiategiaren titularraren izen-abizenak edo sozietatearen izena / Nombre y apellidos o razón social del titular de la explotación OTE Ekonomia-dimentsioa EDUetan / Dimensión Económica en UDEs ULU kopur
º de UTAS NKAESan parte hartutako urteak / N.º de años de participación en RICAV
Nekazaritza ustiategien adostasuna / Conformidad de las explotaciones agrícolas
Kudeaketa zentroaren idazpurua / Membrete del centro de gestión
NKAES/RICAV 2011
Ustiategia/Explotación
Ustiategiaren zenbakia / N.º de la explotación:
Udalerria/Municipio:
Herri Gunea/Entidad:
USTIATEGIAREN JABEA / TITULAR DE LA EXPLOTACIÓN
ENA/IFK / DNI/CIF Jaioteguna / Fecha de Nacimiento:
Deiturak eta izena edo Sozietatearen izena / Apellido y Nombre o Razón Social:
Helbidea/Dirección:
Udalerria/Municipio:
Herri Gunea/Entidad: Posta Kodea / Código Postal:
Lurraldea/Territorio Histórico: Telefonoa/Teléfono:
EZAUGARRIAK/CARACTERISTICAS
Orientabide Tekniko-Ekonomikoa / Orientación Técnico Económica:
Behean sinatzen duenak aipatutako Gestio-Zentruari gestio-informazioa emateko baimena ematen dio, 2011. urteko ENKAS ofizialerako-erako (Euskal Nekazaritzaren Informazio Sarea) behar diren datuak betetzeko. ENKAS eragiketa estatistiko bat da eta Sekretu Estatistiko baldintzapean dago eta apirilaren 23an emandako 4/1986 EAEko Estatistika Legeak eta Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruz abenduaren 13an emandako 15/1999 Lege organikoak arautzen dituen agindu guztien baldintzapean dago.
Era berean, eskabide honetan aurkeztutako datuak egiazkoak direla aitortzen du. El abajo firmante autoriza al Centro de Gestión citado el suministro de información de gestión con el objeto de cumplimentar los datos necesarios para la operación estadística RICAV (Red de Información Agraria Vasca) para el año 2011. La RICAV es una operación estadística sujeta a la norma de Secreto Estadístico y demás preceptos recogidos en la Ley 4/1986 de 23 de abril de Estadística de la CAV y a la Ley Orgánica 15/1999 de 13 de diciembre de Protección de Datos de Carácter Personal.
Así mismo, declara que los datos contenidos en esta solicitud son ciertos
Sinadura / Firma
., 2011ko .... aren .............. an.
En , a de. de 2011.


