Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2011ko otsailaren 21ekoa, Energia eta Meategien zuzendariarena; honen bidez, Lezama udalerriko Aretxalde auzoko «Kantara» deituriko 5307. zk.ko Transformazio Azpiestaziorako 13,2 kV-ko zirkuitu bikoitzeko Lezama-Zubia aire linea elektrikoa onura publikokoa dela deklaratzen da. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2011ko otsailaren 21ekoa, Energia eta Meategien zuzendariarena; honen bidez, Lezama udalerriko Aretxalde auzoko «Kantara» deituriko 5307. zk.ko Transformazio Azpiestaziorako 13,2 kV-ko zirkuitu bikoitzeko Lezama-Zubia aire linea elektrikoa onura publikokoa dela deklaratzen da.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 57
  • Hurrenkera-zk.: 1622
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/02/21
  • Argitaratze-data: 2011/03/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Industria; Herri Administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Erref.: L-7447 -AS-BMR.

Esp.: AT-H-2010-58.

Bat. Energia eta Meategien zuzendariaren 2010eko uztailaren 27ko Ebazpenaren bidez Lezama udalerriko Aretxalde auzoko «Kantara» deituriko 5307. zk.ko Transformazio Azpiestaziorako 13,2 kV-ko zirkuitu bikoitzeko Lezama-Zubia aire linea elektrikoaren ezarpena eta egikaritze-proiektua onartu zen.

Bi. 2010eko uztailaren 21ean, Iberdrola Distribución Eléctrica SAk (Bilboko San Adrián kalea 48) aipatutako linea elektrikoari doakion egikaritze-proiektua herri-onurako deklaratzea eskatu zuen. Hartarako, Miguel de Loredo Mutiozabal industria-ingeniari teknikoak sinatutako eta Bizkaiko Industri Ingeniarien Elkargo Ofizialak 2010-07-16an 4259 zenbakiz bisatutako proiektu teknikoa aurkeztu zuen, eskabidearekin batera.

Hiru. Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuko 144. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, Iberdrola Distribución Eléctrica SAren aipatu eskabidea jendaurrean erakusteko iragarkia argitaratu zen, 2010-11-12an BAOn, 2010-12-07an EHAAn eta 2010-12-14an El País egunkarian, enpresak desjabetu beharrekotzat jotzen dituen eskubide eta ondasunen zerrendarekin batera.

Lau. 2010eko azaroaren 2an ofizio bat igorri zen Lezamako Udalera adierazitako iragarkia bertako Ediktuen Taulan jartzeko; horretaz gain, Udalari eskatu zitzaion txosten baten bitartez adierazteko egokitzat jotzen zuten edo ez instalazioa onura publikoko deklaratzea.

Bost. Jendaurrean jartzeko epean ez da partikularren alegaziorik sartu.

OINARRI JURIDIKOAK

Espedienteak betetzen ditu Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legeak, energia elektrikoko instalazioen garraioko, banaketako, merkaturatzeko eta hornidurako jarduerak eta baimentze-prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuak, Eusko Jaurlaritzak abenduaren 3an emandako 282/2002 Dekretuak eta bat datorren gainerako legediak agintzen dituen arauzko izapideak.

Energia eta Meategien zuzendariak, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen irailaren 22ko 514/2009 Dekretuan (2009-09-24ko EHAA) eman zaizkion ahalmenen indarrez, honako hau

Honako ezaugarriok dituen instalazioa onura publikokoa dela deklaratzea:

Aireko linea elektrikoa:

Zerbitzu-tentsioa: 13,2 kV.

Eroaleak: AL-AC-ko 3, LA-56 tipoa (54,6 mm²).

Euskarriak: metalikoak.

Luzera: 90 m.

Jatorria: 17. euskarria=0 Lezama-Zubia linea, 2. zirkuitua.

Amaiera: 1 euskarria, linea bereko adarra.

Aipatutako azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 54. artikuluan ezarritakoaren arabera, deklarazio honek eraginpeko ondasunen okupazioa eta eskubideak eskuratzea dakar berekin, eta, hori ez ezik, horiek lehenbailehen okupatzea ere eskatzen du, baita Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluak Premiazko Okupazioa deklaratzeko ezartzen dituen ondorioak zehaztea ere, lege horren 53. artikuluaren erregistro-ondorioetarako.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Industria eta Energia Sailburuordetzan, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, eta hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen 4/1999 Legean ezarritakoari jarraiki.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko otsailaren 21a.

Energia eta Meategien zuzendaria,

OSKAR ZABALA RABADÁN.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik