Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2011ko otsailaren 23koa, Kabinete, Plangintza eta Estrategiako sailburuordearena, 2011ko ekitaldiari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekluster sektorialtzat jotzen diren enpresa-elkarteei laguntzak emateko deialdi publikoa egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2011ko otsailaren 23koa, Kabinete, Plangintza eta Estrategiako sailburuordearena, 2011ko ekitaldiari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekluster sektorialtzat jotzen diren enpresa-elkarteei laguntzak emateko deialdi publikoa egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 57
  • Hurrenkera-zk.: 1623
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/02/23
  • Argitaratze-data: 2011/03/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Instituzional; Ekonomia

Testu legala

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2009ko urriaren 20ko Aginduaren bidez (2009ko urriaren 20ko EHAA, 201. zenbakia) Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekluster sektorialtzat jotzen diren enpresa-elkarteei bideratutako laguntzak arautzen dira. Agindu hori 2010eko apirilaren 21eko Aginduak aldatu zuen (2010eko maiatzaren 4ko EHAA, 81. zenbakia).

Diru-laguntza horiek emateko erabiliko diren diru-baliabideak, Euskal Autonomia Erkidegoaren 2011ko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 5/2010 Legean horretarako izendatutako aurrekontu-ataletatik aterako dira.

Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekluster sektorialtzat jotzen diren enpresa-elkarteei bideratutako laguntzak arautzen dituen 2009ko urriaren 20ko Aginduaren 10. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriaz, 2011ko ekitaldiari dagokionez, agindu horretan ezarritako laguntzetarako deialdia egiten da, hartarako arauak emanez.

Horiek horrela, aipatutako aginduaren 10. artikuluan ezarritako ahalmena erabilita, hau

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekluster sektorialtzat jotzen diren enpresa-elkarteei bideratutako laguntzak arautzen dituen aginduan aurreikusitako laguntzak 2011n emateko deialdia egitea da ebazpen honen helburua.

  2. Helburu hori betetzeko, 2011ko ekitaldiari dagokionez, 800.000 euro bideratuko dira, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan berariaz arlo horretarako izendatutako aurrekontu-kredituaren arabera.

    Deialdi honi lotuta, gehienez jota eta guztira emango diren laguntzen zenbatekoa ez da izango artikulu honetan finkatutako diru-kopurutik gorakoa, edo, indarrean dagoen legeriari jarraituz, kredituen arteko loturarik edo aurrekontu-aldaketarik badago, lehengoa eguneratuta sortutako diru-kopurutik gorakoa. Horrelako zirkunstantziaren bat gertatuz gero, Kabinete, Plangintza eta Estrategiako sailburuordearen ebazpen bidez emango da horren berri.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekluster sektorialtzat jotzen diren enpresa-elkarteei bideratutako laguntzak arautzen dituen Aginduan aurreikusitako laguntzak jasotzeko, agindu horretako 4. artikuluan ezarritako betekizunak konplitu beharko dituzte eskatzaileek.

  1. Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Plangintza eta Estrategia Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 PK, Gasteiz) edota sail horren lurralde-bulegoetan aurkeztu beharko dituzte eskabide-egileek eskabideak eta dokumentazio osagarria, hain justu ere zuzenean edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean aurreikusitako eraren baten.

  2. Eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da; amaitu, berriz, argitaratu eta hilabeteko epean.

Lehenengoa. Deialdi ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina.

Bigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko otsailaren 23a.

Kabinete, Plangintza eta Estrategiako sailburuordea,

PEDRO GÓMEZ DAMBORENEA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik