- EBAZPENA, 2011ko otsailaren 28koa, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, Kanpo Harremanetarako eremuan pertsonak espezializatzeko bekak luzatzeko dena, beka horiek 2010ean esleitu ziren. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko otsailaren 28koa, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, Kanpo Harremanetarako eremuan pertsonak espezializatzeko bekak luzatzeko dena, beka horiek 2010ean esleitu ziren.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 68
- Hurrenkera-zk.: 2000
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/02/28
- Argitaratze-data: 2011/04/07
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Instituzional
Testu legala
Irailaren 30eko 221/2003 Dekretuan Kanpo Harremanetan eta Kanpoko Euskal Gizatalde eta Etxeen eremuan pertsonak espezializatzeko bekak arautzeko denean, hain zuzen eta beka horien deialdia egiteko 2009ko azaroaren 12ko Ebazpenean ezarrita dagoenarekin bat etorriz, Kanpo Harremanetarako eremuan pertsonak espezializatzeko bekak esleitu ziren, 2010eko martxoaren 1eko Ebazpenaren bidez esleitu ere. Beka horiek hamabi hilabeteko iraupena dute. 2010eko martxoaren 11ko eta 17ko Ebazpenen bidez, argitara eman zen bi bekari ukatu izana, eta beka horiek ordezkoei esleitu zitzaizkien, aurrekoei geratzen zitzaien denbora eta diru-kopuruarekin esleitu ere.
221/2003 Dekretuaren 3. artikulua oinarri hartuta, beken onuradun batzuk luzapena eskatu dute, horretako bidezko txostena erantsiz. Eskaerak kontuan hartuta, irailaren 30eko 221/2003ko Dekretuaren 7. artikuluan ezarritako Aukeraketa Batzordeak, esleitutako bekak beste hamabi hilabetetan luzatzeko proposamena aurkeztu du. Batzorde horretako kideak deialdiaren ebazpenean izendatu ziren.
Horregatik guztiarengatik, hauxe
Lehenengoa. Kanpo Harremanetarako eremuan espezializatzeko bekak beste hamabi hilabetez luzatzea eranskinean agertzen diren pertsonei. Prestakuntza lekua ere azaldu da eranskinean.
Bigarrena. Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du; hala ere, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke organo berean hilabeteko epean; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean. Epeok, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hara hasiko dira kontatzen.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko otsailaren 28a.
Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia,
GUILLERMO ECHENIQUE GONZÁLEZ.
ERASKINA/ANEXO
Izen-abizenak
Nombre y apellidos Lekua
Destino
José Luis Eguiluz López Kanpo Harremanetarako zuzendaritza / Dirección de Relaciones Exteriores
Lorena Zabala Juanicotena Argentinako ordezkaritza / Delegación de Argentina
Joana Zufiaur Goñi Estatu Batuetako ordezkaritza / Delegación de Estados Unidos
Julia Grisaleña Albéniz Mexikoko ordezkaritza / Delegación de México
Alexander Bilbao Goxencia Venezuelako ordezkaritza / Delegación de Venezuela


