- EBAZPENA, 2011ko martxoaren 1ekoa, Laneko zuzendariarena, Euskaltel SA enpresaren II. Hitzarmenen Kolektiboa erregistratu, gordailatu eta argitaratzeko dena (Hitzarmenaren kode-zk: 886002612012007). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko martxoaren 1ekoa, Laneko zuzendariarena, Euskaltel SA enpresaren II. Hitzarmenen Kolektiboa erregistratu, gordailatu eta argitaratzeko dena (Hitzarmenaren kode-zk: 886002612012007).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 90
- Hurrenkera-zk.: 2632
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/03/01
- Argitaratze-data: 2011/05/13
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua
- Azpigaia: Lana eta enplegua
Testu legala
Negoziazio Mahaiko ordezkariek, zuzendaritza honetan, 2011ko urtarrilaren 20an aurkeztu zuten aipatutako hitzarmenari buruzko derrigorrezko dokumentazioa.
Lehenengoa. Langileen Estatutu Legearen 90.2 artikuluak eta martxoaren 24ko 1/1995 Errege Dekretu Legegileak (1995-03-29ko BOE) aurreikusten duten eskuduntza lan agintaritza honi dagokio, honako hauekin bat etorriaz: urriaren 6ko 538/2009 Dekretuko Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko egitura organiko eta funtzionala ezartzen dueneko 16.f artikulua (2009-10-13ko EHAA), eta martxoaren 2ko 39/1981 Dekretuarekin (1981-04-02ko EHAA) eta Hitzarmen kolektiboen erregistroari buruzko 28ko 713/2010 Errege Dekretuarekin (2010-06-12ko BOE).
Bigarrena. Sinatutako hitzarmen kolektiboak Langileen Estatutuari buruzko Legearen 85., 88., 89. eta 90. artikuluek xedatutako eskakizunak betetzen ditu
Honen ondorioz,
Lehenengoa. Hitzarmena Euskadiko Hitzarmen Kolektiboen Erregistroan inskribatu eta gordailatzeko agintzea, eta aldeei jakinaraztea
Bigarrena. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko martxoaren 1a.
Laneko zuzendaria
KATRIN BEGOÑA ITURRATE ZAMARRIPA.
EUSKALTEL SA ENPRESAREN BIGARREN
HITZARMEN KOLEKTIBOA
I. ATALA
Hitzarmen Kolektibo honetako arauak Euskaltel SAren espainiar estatuko lantoki guztietan aplikatu behar dira, lehendik daudenetan edo hitzarmena indarrean dela (edo luzapenen bat duen artean) sortzen direnetan.
Hitzarmen Kolektibo honek Enpresan zerbitzuak lan-kontratu bidez ematen dituzten langileei eragiten die, hauei izan ezik:
Goi-zuzendaritzakoei, Langileen Estatutuaren testu berrituaren 1.3.c) artikuluan sartzen direnei.
Enpresaren egitura hierarkikoan zuzendari- eta gerente-lanpostuak dituztenei.
Hitzarmen Kolektibo hau 2009ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean, indarraldi espezifikoa ezarri zaien klausulak edo artikuluak izan ezik, eta 2013ko abenduaren 31n utziko dio indarrean egoteari.
Hitzarmen hau urtez urte luzatu ahal da, alderdietako batek salatzen ez badu. Epemuga edo luzapenak baino hilabete lehenago, gutxienez, egin behar da salaketa.
Hitzarmen honetan ezarritako baldintza ekonomiko eta sozial guztiak osorik, batera eta urtebeterako hartu behar dira aintzat eta hala erkatu behar dira, eta ez kontzeptu isolatuak. Beraz, lehendik erabakita dagoen edo lege-xedapenez (orokorra nahiz partikularra), hitzarmen, arau edo arauzko xedapen bidez erabakitzen den beste zeinahi konpentsaziok xurga ditzake aipatutako konpentsazioak.
Errespetatu egin behar dira hitzarmen honetan adostutako baldintza pertsonalak gainditzen dituzten hitzartutako baldintza pertsonalak, eta «ad personam» zorrotz bete behar da, hitzarmen honetan ezarritako baldintzek gainditzen ez badituzte behintzat.
Hitzartutakoa zatiezina eta organikoa da, eta, beraz, hitzarmena salatu egin dutela edo indarraldia amaitu dela joko da eta ez du eraginik izango, administrazio- edo eskumen-agintariek dagozkien funtzioak betetzean artikuluren bat aldatzen edo baliogabetzen badute edo eduki guztia onartzen ez badute, edukien aplikazioak bakarra eta zatiezina izan behar baitu.
Artikuluren baten edukia aurreko paragrafoan adierazitakoaren arabera aldatu edo baliogabetzen duten gaiak Interpretazio eta Zaintza Batzorde Paritarioari jakinarazi behar zaizkio. Batzorde hori agertutako gaiei buruzko hitzarmen adostua lortzen saiatuko da 30 egunen barruan, hitzarmen honen aplikazio gardenari eta bakarrari eusteko.
30 eguneko epean Interpretazio eta Zaintza Batzorde Paritarioak hitzarmenik lortu ez badu, auzia Lan Harremanen Kontseiluaren edo GEPren prozeduren mende utzi behar da.
Hitzarmen kolektibo hau indarrean dagoen bitartean argitaratzen diren hitzarmenaz goragoko arau-xedapenek edo hitzarmen kolektiboek ez dute hitzartutakoaren oreka aldatuko (legearen aginduz izan ezik, lehen kasuari dagokionez), ezta hitzarmen honetan agindutako eskubideak eta betebeharrak hedatuko ere, hitzarmen kolektibo hau sinatu den egunean indarrean dagoen araudian aurreikusten dena baino haratago.
Hitzarmen honetan adostutakoa aplikatu edo interpretatzetik ondorioztatzen diren kuestioak ebazteko, Interpretazio eta Zaintza Batzorde Paraitarioa eratzen da; batetik, Enpresako Zuzendaritzak izendatutako hiru kiderekin, eta, bestetik, hitzarmen kolektibo hau sinatzen duen RLT-k izendatutako beste hirurekin, betiere Enpresako hauteskunde sindikaletan lortutako ordezkaritzari doakion proportzioan. Langile sinatzaileen ordezkaritzak izendatuko du idazkaria, eta Zuzendaritzaren ordezkaritzak lehendakaria; baina, betiere, izendapen horiek Batzordeko kideen artean egingo dira, eta euretariko batek ere ez du izango kalitateko botorik. Karguak urtero txandakatu ahalko dira.
Batzorde horrek osatuta egon behar du Hitzarmena sinatu eta hilabeteko epean, gehienez.
Edozein alderdik eskatzen duenean batzartuko da Batzorde Paritarioa, eta batzordearen eskumena izango da haren funtzionamendua araudi honetan ezarritakoaren arabera erregulatzea.
Batzordeak publiko egin behar ditu hitzarmena interpretatzeko erabakiak, eta kopia bana eman behar die Enpresa Zuzendaritzari eta Langileen Ordezkaritzari, kasu bakoitzean adierazten den epearen barruan. Erabaki horiek Hitzarmen Kolektiboan adostutakoaren indar lotesle berbera izan behar dute.
Bi alderdiek adostu dute ezen, Interpretazio eta Zaintza Batzorde Paritarioan sortzen diren desadostasunak, Lan Harremanen Kontseiluaren edo GEPren prozeduraren esku utzi behar direla (baita hitzarmen kolektibo hau aplikatu behar zaien Gatazka Kolektiboen konponbideak ere).
Interpretazio eta Zaintza Batzorde Paritarioko erabakiak Batzordearen alde bakoitzaren gehiengoz onartu behar dira, alde sindikalaren kideen ordezkaritza enpresako hauteskunde sindikaletan lortutako proportzio berean kontuan hartuz.
II. ATALA
LAN-ANTOLAKUNTZA
Enpresaren Zuzendaritzak bakarrik du lana antolatzeko eta funtzioak esleitzeko ahalmena, eta indarrean dagoen legeriaren arabera eman behar ditu kasu bakoitzari dagozkion arauak.
Enpresa Zuzendaritzak beharrezko jotzen dituen arrazonalizazio-, informatizazio- eta modernizazio-sistema guztiak hartu behar ditu, baita enpresaren aurrerapen teknikoa, ekonomikoa eta soziala ziurtatzeko lan-metodoak eta -prozedurak ere. Dena den, langileek lanbide-heziketa edo trebakuntza jasotzeko eskubidea eta betebeharra dute, eta lana eginez eta ezaguerak eguneratuz egin behar dute hori.
Enpresa bere borondatez utzi nahi duten langileek gutxienez 15 egun lehenago jakinarazi behar dute horren berri.
Enpresako zuzendaritzak, egokitzat jotzen badu, jakinarazteko epe luzeagoa eskatu ahal dio langileari, hark konpainiaren jardueran duen eragina dela eta, eta langilearekin adostu behar ditu data eta lanegunak.
Langileak aurrez jakinarazteko epea betetzen ez badu, atzeratzen den egun bakoitzeko, egun baten soldatako zenbatekoa likidaziotik kentzeko eskubidea du enpresak.
Enpresak jakinarazpen hori jasotzen duenean, une horretan kalkula daitezkeen soldata-kontzeptu guztiak likidatu behar ditu epea amaitzean. Gainerakoak, egonez gero, hilabete bat igaro baino lehen likidatu behar dira.
Aurreko paragrafoan aurreikusitako betebeharra (hari egozgarria) betetzen ez badu enpresak, egun bateko soldatari dagokion kalte-ordaina jasotzeko eskubidea du langileak likidazioa atzeratzen den egun bakoitzeko, aurrez jakinarazteko epearen egun-kopuruaren mugarekin. Betebehar hori ez du izango enpresak eta, beraz, langileak ere ez du eskubide hori izango, artikulu honetan adierazitako aurrerapenaz jakinarazten ez bada.
Likidazioa kalkulatzerakoan desadostasunik bada, eta, amaiera egunean, enpresariak langilearen esku uzten badu bere ustez zuzenbidearekin bat datoren likidazio-zenbatekoa, ez da bidezkoa izango inolako penalizaziorik; betiere, kalkulatzen duen diferentzia dela-eta langileak bide jurisdikzionaletik erreklamazioa aurkeztearen aurka egin gabe.
Ordainagirian, langileak eskubidea izango du bere desadostasuna edo erreserba agertzeko, eta kasu horretan, ez da behin betiko likidatutzat joko kontratu bidezko harremana.
Parteek ikusi dute iritzi ezberdinak direla lanbide-sailkapenaren modelo izan behar duenarekiko, eta horrek ezinezko egiten du hura ezartzea.
III. ATALA
MUGIGARRITASUN FUNTZIONALA ETA GEOGRAFIKOA
Kasu guztietan aplikatu behar da Langileen Estatutuko 39. artikuluak dioena.
Enpresa-zuzendaritzak funtzioak eta lanpostuak aldatu ahal ditu, langilearen jarduera-maila berean (edo kasua bada, Talde Profesionalean); betiere, langilearen lanbide-sailkapenaren barruan badaude. Dena den, zuzendaritzak trebakuntza-ikastaro egoki batera bidal dezake langilea, beharrezko jotzen badu.
Jarduera berriak lehengoaren maila berekoa izan behar du, eta ezin du inolaz ere maila baxuagokoa izan, legeak hala adierazten ez badu behintzat. Jarduera berria aldi batean (sei hilabete baino gutxiago) maila handiagokoa bada, errekonozitu egin beharko da zirkunstantzia hori.
Aldi baterako lekualdatzea hauxe da: EAEtik eta/edo Madriletik kanpora, denbora jakin baterako lekualdatzea, betiere Langileen Estatutuaren 40. artikuluak zehaztu mugaketen barruan.
Zerbitzu-eginkizunetan lekualdatzen duten langileari gutxienez zazpi egun lehenago jakinarazi behar zaio, ahal den neurrian. Epe hori 15 egunekoa izango da, betekizunak hilabete baino gehiago irauten badu.
Justifikatutako arrazoirik ez bada, langileek ezin dute egon zerbitzu-eginkizunetan sei hilabete baino gehiago, urtebeteren barruan, edo zortzi hilabete baino gehiago, bi urteren barruan; ahal izanez gero, hiru hilabete baino gutxiago egon behar dute.
Zerbitzu-eginkizunetan dagoen langileak jatorrizko lantokira itzultzeko eska dezake aurreikusitako aldia pasatu baino lehen, justifikatutako arrazoi pertsonalak baditu.
Zerbitzu-eginkizunetan egindako gastuen konpentsazioa (bidaia- edo lekualdatze-gastuei dagozkiena), 25. artikuluaren arabera une bakoitzean indarrean dagoena izango da.
Euskaltel SAn egun dagoen irizpideari eusten zaio, zeinaren arabera, batetik, langile bakoitzak bere lantokiari eutsiko duen, eta, bestatik, destinorako joan-etorriak lan-ordutegiaren barruan egingo diren, betiere sortutako gastuak Enpresaren kargurako direla.
Artikulu honetako mugikortasun geografikoa EAEko lantokietatik Madrilekoetara eta Madrileko lantokietatik EAEkoetara egindako aldaketei aplikatu behar zaie, Langileen Estatutuaren 40. artikuluan araututakoaren arabera.
Lantoki-aldaketa langileak eska dezake, edo antolakuntza-arrazoiengatik egin daiteke:
Langileak eskatutako aldaketa da barneko lanpostu huts bat betetzeko langileak lekuz aldatzea eskatzea, betiere lantokiz aldatu beharko bada. Langilearen interes pertsonalak eragin dezake aldaketa, edo lanpostu huts bat betetzeko lekualdaketarako lehiatzeak. Lantokiz aldatzeko interesa duen orok komunikatu diezaioke aldatzeko borondatea Giza Baliabideetakoei; non lekualdatzeei buruzko datu-base bat sortu eta administratuko den; zertarako-eta, antolamendua kontuan izanik, langileek espero dutena betetzeko. Datu-baseko inskripzioa urtebetez izango da indarrean, aurkeztu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Urtebetea amaitu baino lehen, nahi duten langileek eskaera berriz egin dezakete.
Bizilekua aldatzen bada, lekualdaketa egiteko, gutxienez, hamar egun izango ditu langileak, eta hor sartuko da lekualdaketarako baimena.
Justifikatutako arrazoi ekonomikoak, teknikoak edo antolamendukoak direla-eta egindako aldaketa.
Lanpostu hutsa betetzeko, aldez aurretik aztertu beharko dira lantokiz aldatzeko lehendik diren eskabideak.
Halaber, aztertuko da derrigorrezko aldaketa saihesten duen mugikortasun funtzionala edo zerbitzu-eginkizuna aplika daitekeen, betiere lanpostu hutsik badago eta langilea lanpostu horretarako egokia bada.
Bizilekuz aldaketarik bada, hauek adostu behar dira:
Lekualdaketa egiteko, gutxienez, hamar egun izatea, eta non lekualdaketarako baimena sartuko den.
Destinoko herriko hotelaren gastuak ordaintzea, eta bai egun horietan sortzen diren gatuak langileari berari edo bere familia-unitatekoei dagozkienak ordaintzea. Justifikatu egin behar ditu langileak gastu horiek.
Lokomozio-gastuengatiko konpentsazioa, langileari eta lekualdatzen diren senitartekoei dagokiena. Justifikatu egin behar ditu langileak gastu horiek.
Etxe-aldaketaren gastuak ordaintzea. Justifikatu egin behar ditu langileak gastu horiek.
Hilean gutxienez 1.000 euroko laguntza lehen urtean, familia bizilekuz aldatu izana konpentsatzeko. Eskolara joateko adineko seme-alabak dituzten langileei dagokienez, ikasturtea ez eteteko moduan egin behar da lekualdaketa, ahal dela.
Hitzarmen hau indarrean dagoen bitartean, Euskaltel-en jarduera-eremuan lantokiz aldatzea eragiten duten aldaketak badaude edo artikulu honen oinarrizko edukia aldatzen duen beste egoeraren bat sortzen bada, berrikusi egin behar da artikulu hori, eta, hala badagokio, Interpretazio eta Zaintza Batzorde Paritarioak adostu eta aldatu egin behar du.
IV. ATALA
TREBAKUNTZA ETA GARAPENA
Urtean bitan, Euskaltel-eko langileek Jarduera Ebaluazioaren Elkarrizketa izango dute arduradun hurrenarekin.
Elkarrizketa horretan, langile bakoitzaren jarduera profesionala aztertuko da, eta lanpostuaren ezaugarriei eta lan-jardueraren baldintzei buruzko iritzia bilduko da. Langilearen gaitasunak eta jarrerak zehaztuko dira denen artean, baita trebakuntza- eta errendimendu-mailak ere. Halaber, emaitzak hobetzeko, trebakuntza osatzeko eta garapen profesionala bultzatzeko planak formulatuko dira, elkarren artean adostuta.
Desadostasunik egonez gero, langileak idatziz adierazi ahal izango du zergatik ez dagoen ados eman dioten balorazioarekin. Giza Baliabideen Zuzendaritzak ahalik eta lasterren ebatziko ditu kexak.
Hasierako ebaluazioan egindako aldaketa oro jakinarazi behar zaio langileari, eta horri buruzko desadostasuna agertzeko aukera eman.
Halaber, jardueraren ebaluazioan objektibotasuna eta hobekuntza-planetarako orientazioa sustatzeko baliabideak bultzatuko dira, baliabide horien berri emanez LLOri, betiere kontuan izanik langileen garapen profesionalerako lanabes bat dela.
Zuzendaritzat eta LLOk oso garrantzitsutzat jotzen dute langileak trebatzea, laneko jarduerarako eta aldaketa teknologikoetara eta antolakuntza-aldaketetara egokitzeko:
Formazioa balio estrategikoa da; izan ere, haren bitartez, enpresak eta langileek lehiarekiko eta teknologia berriekiko egokitzapena egin dezakete.
Enpresaren eginkizuna da batez ere, aginte-funtzioak dituztenena honakoa: menpe dituzten langileen prestakuntza-premiei behar den beste arreta eskaintzea; betiere honela jokatuaz: Giza Baliabideen Sailak, prestakuntza-planak prestatu eta burutzeaz zehaztutako modu eta bideei jarraituaz.
Jardueraren ebaluazioz arduradun hurkoenak elkarrizketak eginez, Giza Baliabideen Sailak zehaztu egiten ditu langileen trebakuntza-premiak, betiere formazioaz diagnostiko bat prestatuaz. Ondoren, trebakuntza-plana zehazten da, eta LLOri helaraziko zaio, jakitun izan dadin.
Planak hartzen dituen urte bakoitzaren hasieran, Giza Baliabideen Sailak eguneratu egin behar ditu plan haren edukiak, eguneratutako behar errealetara ahal bezainbeste egokitzeko.
Plan horren berri eman behar da, langile guztiek hori eskuragarri izan dezaten.
Prestakuntza-plana osatzen duten jarduerak aprobetxatzeari dagokionez, enpresako langileek badute obligazioa bertaratzeko eta ahalik eta maila altuena lortzekoa; betiere, ezarritako ordutegiak errespetatuaz, esleitzen zaizkien atazak gauzatuaz, eta honakoa hauek errespetuz tratatuaz: lankideak, monitoreak eta aipatu jarduerekiko lotura den konpainiako beste edozein.
Bestalde, Programa Korporatiboen barruan sartzen diren jarduera guztiak garatu behar ditu zuzendaritzak. Besteak beste, segurtasun-, sistema-, kalitate- eta ingurumen- eta hizkuntza-gaietan dauden trebakuntza-beharrak asetzeko helburua dute programa horiek.
Lanorduetatik kanpo egin behar dira: lanpostuaren zereginei zuzenean lotuta ez izanik Trebakuntza Diagnostikoaren bidez definituta dauden trebakuntza-saio guztiak (enpresak langileen eskura jartzen dituenak), irakaste-metodologia edozein dela ere (e-Learning nahiz zuzenekoa).
Ahal den neurrian, enpresaren barneko trebakuntza sustatu behar da, eta barneko monitoreen ezagutzak eta gaitasunak bermatu une oro. Ofizialki barneko monitore direnek, lan hori behar bezala egiteko, behar den trebakuntza jaso behar dute.
Trebakuntza-beharrarengatik jarduerok lantokietatik kanpo egin behar badira, enpresak bere gain hartu behar ditu sortutako joan-etorrietako eta mantenuko gastuak.
Trebakuntza-jarduerak lan-ordutegian egin beharko dira, ahal izanez gero.
Trebakuntza Batzordea.
Zuzendaritzak eta OLLk osatutako batzorde paritario bat osatzen da, zertarako-eta langileen legezko ordezkaritzaren eskumenak LEn erregulatutakok garatu daitezela bermatzeko; eta, halaber, prestakuntzarako diru-laguntzen espedienteetan ondokoak parte hartzeari dagokionez: Hirutariko Fundazioak, Hobetuz-ek edo beste edozein organismok Zuzendaritzak intereseko izanik, bere aplikazio-araudian hartakotzat jasoa denak.
Batzorde paritario honen osaera hauxe izango da: langileen aldetik, Langileen Legezko ordezkaritzak enpresak hauteskunde sindikaletan lortutako ordezkaritza-proportzioak errespetatuaz izendatutako hiru kide; eta beharrezko diren aholku-emaileak, hitz egiteko eskubidearekin, baina bozka ematekorik gabe. Enpresako Zuzendaritzaren ordezkari-kopuruak ez du izan behar ordezkaritza sozialarenak baino handiagoa.
Maiztasuna: Trebakuntza Batzordea, ohiko deialdian, hilean behin bilduko da. Ezohiko bilerak egin behar dira, edozein aldek hala eskatzen badu.
Bilera bakoitzean landu behar den dokumentazioa aldeei bidali behar zaie, astebete lehenago gutxienez, aztertzeko aukera izan dezaten.
Funtzioak:
Beharren ebaluazioa eta Trebakuntza Diagnostikoa ezagutzea, Trebakuntza Plana egin aurretik.
Trebakuntza-beharren ebaluazioan parte hartzea, «trebakuntzaren jatorria» deritzon eragile gisa.
Trebakuntza Plana egiteko aplikatutako irizpideak, orientazioak eta eduki generikoak aurrez ezagutzea.
Horren baliozkotasuna aztertzea, diagnostikoa eta plana egiteko irizpideak berrikusita.
Planeko ekintzen programazioa gutxienez hilabete lehenago eta hilabete bakoitzaren hasieran jasotzea. Programazio horrek detailez jaso beharko ditu programatutako trebakuntza-ekintzak, eta bai bertaratuko direnak aukeratzeko irizpideak, eskolak emango dituzten aholku-emaileak, eskolak non emango diren eta irakatsiko diren edukiak ere.
Trebakuntza-proposamenak egitea ondokoen arloetan: beharren ebaluazioa, trebakuntzaren diagnostikoa, ebaluazio-metodologia eta Trebakuntza Plana definitzeko eta parte-hartzaileak hautatzeko aplikatu beharreko irizpideak.
Jakitea zein den proposatutako Trebakuntza Planaren aurrekontua soldata-masa orokorrarekiko ehunekoa eta ehunekoa kolektiboka adieraziz; eta, halaber, eskatutako diru-laguntza, eta enpresak ekitaldi bakoitzean hartutako LH-ko kuotaren urteko zenbatekoa.
Trebakuntza Plana gauzatzeari buruzko informazioa jasotzea hilero.
Trebakuntza-prozesuaren garapenean sor daitezkeen arazoak batera konpontzen saiatzea.
Hobekuntza-jarduerak proposatzea, Trebakuntza Planaren segimendua aztertu eta ebaluatutakoan.
Eskatutako trebakuntza-baimen indibidualei eta onartutako eta baztertutako kopuruei buruzko informazioa jasotzea.
Aipatutako baimenak aplikatzeko irizpideak, aldeek eta Batzordeak adostu behar dituzte.
Euskaltel SAko langile guztiek dute trebakuntzari buruzko iradokizunak Trebakuntza Batzordeari helarazteko eskubidea.
Batzorde horretan parte hartzen duten pertsona guztientzako ordu-kreditu sindikala hilean 4 ordukoa izango da, gehi Batzordearen beraren bileretarako behar direnak.
Erabakiak.
Trebakuntza Batzordeko erabakiak Batzordearen alde bakoitzaren gehiengoz onartu behar dira, alde sindikaleko parteen ordezkaritza, enpresako hauteskunde sindikaletan lortutako proportzioa beraren araberakoa izango da.
Egindako bileren akta egin behar da, eta hurrengo bileraren hasieran sinatu.
Batzorde horren batzarretarako denbora eta bai trebakuntza helburu izanik enpresak deitzen duen beste edozeinetarakoa ere, ez zaio egotziko ordu-kredituari, haietara joaten diren batzordeko kideei dagokienez.
Hizkuntza-trebakuntza:
Gure jardueran duen eragin handia dela eta, Euskaltelek % 100eko diru-laguntza emango die ingelesezko trebakuntza-programei. Diru-laguntza hori jasotzeko, egiaztatu egin behar da trebakuntza aprobetxatu izan dela. Probetxugarritasun hori egiaztatzen ez bada, aztertu egin behar dira arrazoiak eta salbuespenak kontsideratu, justifikatuta badaude, betiere.
Trebakuntza-metodoa multimedia bidezkoa izango da, eta lan-ordutegitik kanpoa izango da trebakuntzarako denbora.
Euskara ikastea.
Euskaltel SAk euskara ikasteko plan bat ezarri du, eta honako helburu hauek izanen ditu: kanpokoekiko harremanetan solaskideen hizkuntza-aukerari egokitzea bermatzea eta euskara barruan gehiago erabiltzea, betiere plantillaren gaitasuna areagotu eta euskara enpresan integratzea lortzearen ondorioz.
Euskaltel SAren politiketako bat da hizkuntza ofizial biak erabiltzea, eta konpainian euskara normalizatzeko bidean aurrera egin ahal izatearren, Zuzendaritzak langileen esku jartzen du euskara ikasteko plan bat. Plan horrek aurreikusten du 2009-2013ko edizioetan euskaran trebatzeko denboraren % 50 erabiltzea.
Urtero, Hizkuntza Politikak euskaran trebatzeko programa egin eta argitaratu behar du, korritzen duen urterakoa, eta, bestalde, zehaztu egin beharko ditu hura zer baldintzetan gauzatuko den.
Euskaran trebatzeko plan hori borondatezkoa da.
Etengabeko prestakuntza, hau da, urtean zehar gauzatzen dena eta hizkuntzak ikastekoa dena, arratsaldeetan burutuko dira, betiere halakoak jasotzen dituzten planetan seinalatutako baldintzetan.
V. ATALA
LANALDIA ETA ORDUTEGIA
Urteko lanaldi egiazkoa, 1.720 ordukoa izango da, 2009ko eta 2010eko urteei dagokienez; eta 2011ko eta 2013ko urteei dagokienez, urteko egiazkoa, 1.700 ordukoa.
Urtero, hurrengo urterako lan-egutegia egin behar du enpresak, langileen ordezkariekin kontsultatu ostean.
Langileen ordezkariekin kontsulta egin ostean, honakoak ere finkatuko ditu: urteko egutegia, jaiegun zehatzen datak, eta horiek lanegunen artean banatzeko modua.
Egutegia behar bezala jakinarazi behar zaie langileei.
2009. urtetik aitzina, abenduko 24., 26. eta 31. egunak jaiegun kontsideratuko dira. Egun horiek larunbat edo igande badira, jaieguna hurrengo lanegunera pasako da.
Aukerako egunak ere jasoko dira egutegian.
2011ko urtarrilaren 1etik aitzina, urte guztian zehar, lanaldi jarraituaren erakoa izango da, astelehenetik ostiralera, salbu eta, antolakuntza-sistema propioaren arabera, txandaka diharduten langileentzako.
Orokorrean, sartzeko ordua 07:30ean izango da, eta malgutasuna 30 minutukoa izango da, sartzeko ordutik hara zenbatuta. Irteteko ordua 15:15ean izango da, sartu izan den orduaren arabera, eta, betiere, 16:00ak baino lehen.
Lanaldia eten egin daiteke deskantsuen bidez, betiere errekuperazioa seinalatutako ordutegiaren barruan egiten bada, sekula ere ez 16:00ak baino geroago.
Txandakako langileak, euren antolaketa-sistemaren arabera.
Interes soziala, familiarra nahiz antolaketari buruzkoa dela-eta ordutegi bereziak izatea azter liteke.
Giza Baliabidekoen bitartez kudeatuko da ordutegien malgutasuna; eta hark koordinatu egingo ditu arduradun hurkoenekin.
Hitzarmen hau aplikatzen den eremuan sartzen diren langile guztiek pasatu behar dute enpresaren bertaratze- eta puntualtasun-kontrola, enpresak egoki deritzonean.
Enpresak aurrez jakinarazi behar dizkie Langileen Ordezkariei bertaratze- eta puntualtasun-kontrolen sistemetan egin behar diren aldaketak.
Langilea lanera joaten ez bada, gaixo dagoelako edo behar bezala justifikatutako beste arrazoiren bategatik, ahalik eta azkarrena eta/edo lanera sartzeko ordutik hurbilena jakinarazi behar dio enpresari, salbu arrazoi justifikatuak direla medio tarte horretan egin ezin badu.
VI. ATALA
OPORRAK ETA BAIMENAK
Hitzarmen hau aplikatzen den eremuko langileek, urtero, ordaindutako 24 opor-egun hartzeko eskubidea dute.
Oporren sortzapena urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra zenbatuko da, eta, opor-egun horiek hartzeko, otsailaren 1etik hurrengo urteko urtarrilaren 31ra arteko aldia izango da kontuan. Urteko lan-denboraren proportzioan hartu behar dira oporrak (urtarriletik abendura), eta langilearentzat laneguna den egun batetik hasi behar dira beti.
Arduradunekin hitzartutako egunetan hartuko dira oporrak; betiere, kontuan izanik Enpresaren antolakuntza- eta produkzio-premiak, eta, batez ere, uztailaren 1etik abuztuaren 31ra bitartean hartuko dira oporrak. Urtero, maiatzaren 15a baino lehen osatu behar dira antolakuntza-unitateetako oporren egutegiak.
Hitzarmen hau duten pertsonek Langileen Estatutuak adierazitako baimenak, lizentziak eta eszedentziak izango dituzte, behar bezala justifikatzen badira. Bestalde, baimen eta lizentzia hauek ere izango dituzte:
Ordainduak.
Langilearen ezkontza: hogei egun natural. Ezkontza-eguna baino bi egun lehenago hartu ahal izango dira jaiegun horiek. Egun hori jaiegun bat izanez gero, hurrengo lanegunetik hasi behar da kontatzen.
Aitak eta amak aldi berean hartu ahal izango dute amatasun-baimena, betiere guztira hamasei aste baino gehiagokoa ez bada.
Amek lanaldi berezia egiteko baimena: umearen lehen urtean zehar, amatasun-bajaren 16 asteak osorik hartu dituzten langileek (kasu bereziak kontsideratu ahali zango dira) lanean berriro hasten direnetik hara baimen ordaindu bat hartu ahal izango dute, eta hala euren eguneko lanaldia 6 ordukoa izango da. Baimen hori hartzen duten langileek xurgaturik izango dute edoskitzearengatiko murrizketa, salbu eta langileak murrizketa hori (egunetan) pilatzeko aukera egina izan, eta kasu horretan baimen hau edoskitzearengatiko pilaketa amaitzen denetik hara hartuko da.
Erditze anizkoitzak.
Amen lanaldiari doakion baimen hau, erditzea bakarra bada, umeak 12 hilabete (haren bizitzaren lehen urtea) egin arte hartu ahal izango da; eta erditzea anizkoitza bada, bi badira, umeek hamasei hilabete izan arte luzatu ahal izango da, eta hiru ume izan ezkero, hogei hilabete hartu ahal izango dira, eta horretaz gain, hiru umetik gora izan ezkero, bakoitzeko 4 hilabete gehiago.
Edoskitzea.
Bederatzi hilabete baino gutxiagoko semea edo alaba badute langileek, aukera hauek izango dituzte:
Egunero ordu-erdiko bi zati edo ordubeteko murrizketa izatea. Guraso biek lan egiten dutenean, baimen hori edozeinek har dezake.
Aukera hori ezin da hartu amen lanaldi berezian.
Antolakuntzaren aldetik posible bada, baimeneko lanaldi osoak hartzearren, edoskitzeari dagozkion ordu guztiak pilatzea, egunero ordu erdi, bederatzigarren hilabetera arte.
Aukera hori amen lanaldi bereziko baimena baino lehen hartu behar da.
Aitatasuna: baimen bat izango dute aitek, semea edo alaba jaiotzen, adoptatzen edo hartzen den egunetik kontatzen hasita. Umeen jaiotzengatiko baimen ordaindua, aitei dagokienez, 2009tik hara 10 egunekoa izango da, 2010eko urtarriletik hara 14 egunekoa, 2011ko urtarriletik hara 18 egunekoa, 2010eko urtarriletik hara 22 egunekoa; hala, LEko 37. artikuluan ezarritakoa gaindituaz.
Aitatasun-baimeneko ordainduko egunak, aurreko idatzi-zatikoak, honenbestekoak izango dira: aukerako 7 egun, malgutasunez hartu ahali zango direnak, umea jaiotzen denetik bederatzi hilabete egin arteko tartean.
Edozelan ere, parteek adostu dute iraupen hori proportzionalki murriztuz joango dela, Langileen Estatutuaren 48 bis artikuluan ezarritako etenaldia, aitatasunaren ondoriozkoa, legez handitzen doan heinean; aipatu legezko testuan, umeen jaiotza dela-eta, ezarritako baimenaren iraupena errespetatu egingo da betiere, eta, halaber, aitatasun-baimenari dagokionez, Euskaltel SArako ezarritako bost egun gehiagoko iraupena; bost egun horiek aukerako egun libreak izango dira, eta umea jaiotzen denetik bederatzi hilabete egiten dituen arteko tartean hartu ahal izango dira.
Zuzendaritzak hiru hilabeterik behin emango die informazioa ondokoaz langileen ordezkaritzari: amatasun-baimena zenbat pertsonek hartu duten, eta aitatasunarengatiko baimena edo etenaldia zenbat pertsonak hartu duten, eta hartarako kausak zeintzu izan diren.
Hitzarmena sinatzen denetik hara, langile guztiek izango dituzte urtero aukerako 20 ordu ordaindu, lana eta familiako bizitza bateragarria egitekotan, eta ordu horiek lan-ordu kontsideratuko dira. Ordu horiek lanaldi osoetan pilatu daitezke, eta eguneko 4 ordu hartuaz hasi daitezke baliatzen.
Ordaindu gabeak.
Agiri ofizialak egitea edo/eta berritzea: nortasun-agiria, gidabaimena eta pasaportea. Beharrezko denbora.
Mediku-kontsultategira joateko baimena ez dira sartzen jaiotza aurretiko azterketak, erditzerako prestatzeko teknikak (Langileen Estatutuko 37. artikuluan aztertzen dira bi kasuok) lan-taldeetan kudeatu behar da, arduradun hurrenaren bidez eta lanegun-malgutasunaren printzipioa oinarri hartuta.
Motibo pertsonalak direla-eta 15 egun naturaleko baimena, urtean behin har daitekeena. Kasu bereziak: iraupen txikiagoa dakartenak, lizentzia bati, baimen bati edo oporrei batzea, edo urtean behin baino gehiagotan hartu beharra; guzti horiek kontsideratu ahal izango dira, baina behar bezala justifikatu beharko dira.
Gutxienez hiru urteko eta gehienez bost urteko eszedentzia. Proiektu pertsonalak edo profesionalak gauzatzeko betiere, ez badira Euskaltel SAren jarduerarekin lehiatzeko, borondatezko eszedentzia eska dezakete langileak; betiere, lanpostua erreserbatuko da, baina, hartarako, konpainian, gutxienez, 8 urteko antzinatasuna izan beharko da.
Lanaldia 1/8 murriztea. Behar bezala justifikatutako motiboak direla-eta, lanaldiaren borondatezko murrizketa eska diezaiokete langileek Zuzendaritzari. Ordainsariaren murrizketa proportzionala izango da lanaldiaren murrizketarekiko.
Egoera bereziak. Behar bezala justifikatutako motibo pertsonalak direla-eta, borondatezko eszedentziak eska daitezke, lau hilabetera artekoak, lanpostua erreserbatuaz betiere. Motiboak berberak direla-eta, lehengoaz gain, beste eszedentzia bat emateko, gutxienez bi urte pasa beharko dira.
Ordaindu gabeko baimenei buruzko atal honetako d), e) eta f) epigrafeetan ezarritako baimenak eta eszedentziak lortzeko eskabideak, idatziz aurkeztu beharko dira Giza Baliabideen Zuzendaritzan; eta ondokoetan oinarriturik, Enpresako Zuzendaritzaren ahalmena da haiei baiezkoa ematea edo ez ematea: antolakuntzako zirkunstantziak eta posibilitateak, halako egoera baten diren pertsona kopurua, eta enpresako beste edozein zirkunstantzia, zeinak ezinezko egin bailezake halako egoera batera pasatzea. LLOri helaraziko zaio aurkeztutako eskabideei buruzko txosten bat.
Baimenak, lizentziak eta eszedentziak, ahal den neurrian, bakoitzaren beharrei egokituz aplikatuko dira. Giza Baliabideen Zuzendaritzaren bitartez kudeatuko dira baimenak, eta zuzendaritza hori, aipatutakoei doakionez, arduradun hurrenekoekin koordinatuko da.
Baimen, lizentzia eta eszedentzia horiek, erregistratutako izatezko bikoteak eta bikotekideen edo/eta izatezko bikoteen seme-alabak kontuan hartuta aplikatu behar dira.
Sei hilabeteko epearen barruan, telelana gauzatzerakoan aurrerabidea ekarriko duen testu bat adostuko da, betiere bigarren hitzarmen kolektiboaren markoaren barruan. Telelana ezartzeko oinarrizko zutabeak hauek izanen dira: aldeko borondatea, eta antolakuntzaren eta teknikaren aldetik bideragarria izatea.
VII. ATALA
ORDAINSARIAK ETA BALIABIDEEN KUDEAKETA
Guztientzako esparru egokia izango diren oinarrizko eskubide batzuk edukiko ditu hitzarmenak, eta bateragarria izan behar du konpainiak pertsona bakoitzaren ekarpena balioesteko Konpainiak darabilen ordain-sistema batekin.
Soldata osoa (soldata gordina).
Hitzarmen honen aplikazio-eremuan sartzen diren langileei soldata jakin bat esleituko zaie, dituzten eskumenen eta egiten duten balio-ekarpenaren arabera. Lanaldi osoko dedikazioari dagokio soldata hori, eta kuantifikazio proportzionaleko osagarri guztiak kalkulatzeko erabiliko den zenbateko osoa izango da.
Soldaten ordainketa.
Hileko azken bost egunetan ordainduko dira, bankuen bidez transferentziak eginez, soldataren hileko proportzioa (12 hilei dagokiena) eta hilero ordaindu beharreko soldata-osagarriak.
Espezietan emandako ordainsariak.
Hitzarmen honetan sartzen den pertsonalaren guztizko soldataren partean, espezietako produktu baterako (mediku-asegurua, prestakuntza, haurtzaindegia) borondatez erabil daiteke zati bat; eta horren zenbatekoa bat etorriko da aukeratutako espezietako produktuaren ezaugarri eta kostuarekin, eta, halaber, 35. artikuluko «Konpentsazioa Malgurako Plana» idatzi-zatian ezarritako baldintzekin.
Langileentzako produktua.
Hitzarmen honetako langileek borondatez, langileentzako produktuaren bidez jasotzen duten partea da, eta honakoari dagokio: produktuaren merkatuko balioaren eta Euskaltel SAk bere langileei egiten dien fakturazioaren arteko diferentziari.
Senitartekoentzako laguntza.
Senitartekoei laguntzeko ordainsaria da, ziurtatutako minusbaliotasunen bat duten ezkontidea eta/edo seme-alabak dituzten langileentzat.
Ordainsari aldakorra.
Langile bakoitzarentzat banaka eta egiten duen lanaren arabera ezarritako soldata finko osoaren ehuneko bat da.
Irizpide hauen arabera aplikatuko da ordainsaria:
Enpresaren zuzendaritzak finkatu eta urte-hasieran langileei jakinarazitako helburuak zenbateraino erdietsi diren.
Langile bakoitzaren eginkizunen eta/edo helburuen betetze-mailaren araberako balorazioa. Arduradun hurrenak hartuko du erabakia, funtzio-zuzendariak eta/edo erabaki-zentroko zuzendariak berraztertuko du kasua, eta Giza Baliabidetakoek ikus-onetsi behar dute.
Urte-hasieran jakinaraziko dira helburuak, eta ekitaldi amaieran ebaluatuko da enpresa-helburuak eta banakako helburuak zenbateraino bete diren, eta finkatuko egingo da: ordainsari aldakorrari aplikatu beharreko betetze-maila.
Sailkapen profesionalaren azterketan analizatuko da soldata aldakorra.
Salmenta-bonua.
Saltzeko eginkizuna duten langileei, esleitzen diren helburu komertzialak zenbateraino lortu diren kontuan hartuta, aplikatzen zaien ordainsari-osagarria da.
Hiru hiletarik edo lau hiletarik behingoa izango da bonoa, eta hiruhilekoa edo lauhilekoa amaitutakoan sortu eta ordainduko da, denboraldi horretarako ezarritako helburuen erdieste-mailaren arabera.
Urtean behin, helburu komertzialak erdiesteko eredua zehaztu behar du zuzendaritzak.
Sailkapen profesionalaren azterketan analizatuko da soldata aldakorra.
Txandak hartzeko malgutasunagatiko plusa.
Hiru txandatan aritzen diren langileentzat.
Definizioa. Malgutasunarengatiko plus bat ezartzen da, zeinaren aldizkotasuna unitateko txanden (normalean astelehenetik igandera) antolakuntzakoaren berbera izango baita; zenbatekoak beherago zehazten dira.
2009. urtea
Laneguna Jaieguna Jaiegun berezia
16,50 /egun 27,50 /egun 66,00 /egun
Unitatera esleitutako langileen artean txandaka aplikatuko da plus hori.
Plus hau jasotzen duten langileak prestasun-egoeran geldituko dira.
Larrialdiren bat gertatzen denean (laneko baja edo aurreikusi gabeko egoeraren bat) txanda bat erantzulerik gabe gelditzen bada, sail horretan prestasun-egoeran dagoen langileak ordeztuko du lanegun batez.
Ahal bada, egoera izango duen langileak burutuko du txanda zatitua.
Lanaldi zatiturik ez duten unitateetan, aldi berean langile bat baino gehiago esleiturik duen txandako langileren bat egon daiteke prestasun-egoeran.
Txanda-aldaketetarako aurreikusitako egoera gertatuz gero, prestasun-egoeran dagoen langileak hartu behar du bere gain, osorik, langilerik gabe dagoen txanda. Une horretatik aurrera, asteko zikloa osatu arte edo harik eta lanpostua langilerik utzi zuen gorabehera konpondu eta langile titularra hara itzuli arte, egin beharko du horko lana prestasun-egoeran dagoenak. Arazoa konpondutakoan, hasieran esleitutako asteko txandara itzuli behar du prestasun-egoerako langileak.
Langilerik gabe geratutako postuko txandaren hasieran izan ezik, gainerako langile- eta txanda-mugimenduetan bete egin behar dira 12 orduko lan-txanden arteko gutxieneko atsedenaldiak.
Enpresak eta langileek erabaki behar dute, elkarrekin ados jarririk, zenbat iraun behar duen atsedenaldiak, hau da, lan egindako denborari dagokiona.
2010., 2011., 2012. eta 2013. urteei dagokienez, KPIren arabera zuzenduko dira aipatu zenbatekoak.
Gaueko plusa.
Hiru txandatan aritzen diren langileentzat.
Gaueko 22:00ak eta hurrengo goizeko 07:00ak bitartean egiten den lana jotzen da gaueko lantzat.
Orduko 5,55 euroko saria ordaindu behar da ordutegi horretan egindako lanagatik.
2010., 2011., 2012. eta 2013. urteei dagokienez, KPIren arabera zuzenduko dira aipatu zenbatekoa.
Jaieguneko plusa.
Hiru txandatan aritzen diren langileentzat.
Plus honi dagokionez, jaiegunetako lantzat jotzen da larunbatetan, igandeetan eta jaiegunetan egiten dena.
Konpentsazioa:
Jaiegunetan egindako txanda bakoitzak orduko 5,55 euroko ordainsaria izango du, gehi lanaldiko ordu bat, konpentsaziozko deskantsu gisa. Hasieran, urteko egutegian finkatu behar da jaieguna libratzea, eta horren arabera doituko da konpentsazioa.
Jaiegun berezietan egindako txanda bakoitzaren ordu bakoitzeko, 27,77 euroko ordainsaria izango du, gehi lanaldiko ordu bat, konpentsaziozko deskantsu gisa.
2010., 2011., 2012. eta 2013. urteei dagokienez, KPIren arabera zuzenduko dira aipatu zenbatekoa.
Jaiegun bereziak.
Oro har, abenduaren 24a, 25a eta 31 eta urtarrilaren 1a eta 6a joko dira jaiegun berezitzat.
Egun horietan berezitzat hartzen dira lan-txanda hauek:
Abenduaren 24tik 25erako arratsaldea eta gaua.
Abenduaren 25eko goiza eta arratsaldea.
Abenduaren 31tik urtarrilaren 1erako arratsaldea eta gaua.
Urtarrilaren 1eko goiza eta arratsaldea.
Urtarrilaren 1etik 6rako gaua.
Urtarrilaren 1eko goiza eta arratsaldea.
Mantentze-lanetako plusak.
Zelan eta parteek ikuspuntu eta posizio desberdinak dituzten, parte biek erabaki dute I. Hitzarmen Kolektiboan araututako kontzeptuei eustea.
Sarearen mantenimenduari, instalazioei, informazio-sistemei eta bezeroaren instalazioen mantentze-lanei atxikitako langileentzako beherago zehaztu plusak aplikatuko dira:
Mantentze-laneko guardia:
Definizioa: zerbitzuak hala eskatzen duen lekuan gorabeheraren bat konpontzeko noiz deituko zain dagoen langileari ordaindu beharreko osagarria.
Epeak: guardia-epeek astebetekoak izan behar dute, eta txandaka esleitu behar dira. Zuzendaritzak aztertu egingo ditu egoera horretan langileak dituzten departamentuak, zertarako-eta guardiak ebaluatzeko, betiere kontuan izanik diren baliabideak eta ondokoetarako premiak: pertsonala, banaketa, estaldura, jarduera, etab., denek ere familiako bizitza bateragarria egiten dutenak, zerekin-eta departamentuen funtzionamendu egokiarekin; LLOri emango zaio informazioa azterketaren emaitzaz.
Konpentsazioa:
2009-2010-2011-2012-2013 urtea Zenbatekoa
Laneguna 42,93 /egun
Jaieguna 64,91 /egun
Jaiegun bereziak 172,71 /egun
Mantentze-lanetako guardiako esku-hartzea.
Definizioa.
Lekualdaketa eskatzen duen esku-hartzea: mantentze-guardian, zerbitzuak hala eskatzen duen lekura joatea dakarren esku-hartzea.
Urrutiko esku-hartzea: mantentze-guardian, sistemetara urrutitik konektatuz egiten den jarduketa.
Artikulu honetako xedeetarako, esku-hartzetzat jotzen da dagokion unitatetik arduradun identifikatu batek egiten duen eskaera, zerbitzuko larrialdi-egoera bat konpontzeko.
Konpentsazioa: denborari dagokionez eta I. eranskinaren arabera, hartuko da esku-hartzearen konpentsazioa.
Denborarekin ezin bada egin konpentsazio hori, Giza Baliabidekoen aldez aurretiko baimenarekin, egindako lana, zenbaketa globalari doakionez, lanaldi gisa zenbatuko da, eta horretaz gain, konpentsazio ekonomiko bat izango du, ondoko baremoekin bat etorriaz:
Lekualdaketarengatiko konpentsazioa:
2009-2010-2011-2012-2013 urtea Zenbatekoa
laneguna 31,41 /h
Jaieguna 41,88 /h
Jaiegun bereziak 59,37 /h
Diru-konpentsazioa, urrutiko esku-hartzea izan bada: balio berberak, % 50eko faktorearekin zuzenduak.
2009-2010-2011-2012-2013 urtea Zenbatekoa
Laneguna 15,71 /h
Jaieguna 20,94 /h
Jaiegun bereziak 29,69 /h
Esku-hartzeagatik ordaintzen diren zenbatekoek konpentsatu egin behar dute eginkizun horretarako langileak behar izan duen lekualdatze-denbora eta egindako lana, esku-hartzeagatik dagokion atseden-konpentsazioa murriztu gabe betiere. Enpresak eta langileek erabaki behar dituzte, elkarrekin ados jarririk, atsedenaldi horren xehetasunak.
Lekualdatzea dakarren gutxieneko esku-hartze denbora bi orduko da; urrutiko esku-hartzeko gutxieneko denbora, ordubetekoa.
Abisuei erantzuteko gehieneko denbora-epe baten arabera ordainduko dira gehigarri horiek. Zerbitzu bakoitzaren antolamenduak esleitu behar du epe hori.
Bertan izan gabeko guardia.
Definizioa: izan litezkeen abisuei aurre egiteko prest den langilearen egoerari aplikatutako osagarria; betiere, tarte jakin baten, zerbitzuak eskatzen duen lekuan gorabehera konpontzea beharrezko ez denean.
Sarbide mugikorreko ekipamendu bat jarriko du langileen esku Enpresaren Zuzendaritzak.
Epea: aldiak: guardia-epeek astebetekoak izan behar dute, ahal dela, eta txandaka esleituko dira.
Konpentsazioa:
2009-2010-2011-2012-2013 urtea zenbatekoa
Laneguna 29,15
Jaieguna 48,58
Jaiegun bereziak 97,15
Sarbide-sistema mugikorren bidez esku-hartzeren bat eginez gero, denboratan konpentsatu behar da, I. eranskinarekin bat etorriaz:
Zuzendaritzak aztertu egingo ditu egoera horretan langileak dituzten departamentuak, zertarako-eta guardiak ebaluatzeko, betiere kontuan izanik diren baliabideak eta ondokoetarako premiak: pertsonala, banaketa, estaldura, jarduera, etab., denek ere familiako bizitza bateragarria egiten dutenak, zerekin-eta departamentuen funtzionamendu egokiarekin; LLOri emango zaio informazioa azterketaren emaitzaz.
Programatutako mantentze-lanak.
Definizioa: duten izaeragatik lanorduetatik kanpo egin beharreko lanak, zerbitzuari eutsi eta/edo aktibatzeko, bezeroari ahalik eta kalterik txikiena eraginez betiere. Mantentze-lan orokorretara, sare-eraikuntzara eta informazio-sistemetara esleitutako langileek egin behar dituzte lan horiek.
Epea: programatzen direnean, eta dagokion zerbitzu eta/edo lanaren arabera.
Konpentsazioa: kasu guztietan ere denboratan eta I. eranskinarekin bat etorriaz.
Ordutan ematen den konpentsazioa noiz hartu langileak berak erabaki behar du, betiere lanaren antolamenduak horretarako aukera ematen badu, eta, bestalde, ahalik eta lasterren hura egin zen sasoiarekiko.
Etengabe aztertu behar ditu zuzendaritzak langileen jarduera-aldaketak, gehigarri horiek eragiten dieten jarduerak eguneratuta edukitzeko. LLOri eman behar dio zuzendaritzak azterketaren emaitzaren berri.
Ohiko ordutegiz kanpoko lanak.
Definizioa eta konpentsazioa I. eranskinaren araberakoa.
Soldatan sartzen ez diren ordainketak dira soldataz kanpoko kontzeptuak, langileak egin dituen gastuen edo ordaindutako aurrerakinen ordaina (joan-etorriak, lekualdatze-dietak, ostatu-hartzeak...).
Lokomozio-gastuak.
Zerbitzu edo lan bat egiteko, arduradunak baimendutako bidaiaren gastuak ordaindu egin beharko zaizkie langile guztiei.
Aldez aurretiko baimena izanik, langileak bere ibilgailua erabiltzen badu, kilometroko konpentsazio bat jasoko du, kasu bakoitzerako finkatuko dena eta Internet-en argitara emango dena.
Urtero berrikusi behar da zenbateko hori, «kilometro balioa formula» erabiliz, salbu egoera bereziren batek eskatzen badu jarritako epetik kanpora berrikustea.
Enpresako zuzendaritzak hitzematen du aztertuko duela ea langileentzako auto gehiago behar den.
Bidaiak.
Bidaiatzat hartuko dira:
Ohiko lantokitik kanpo beste herri batera Enpresaren aginduz lan-gestioren bat egitera joatea, egun bat baino epe luzeagorako.
Ohiko lantokitik beste herri batera joatea, trebakuntza jasotzera, egun bat baino gehiagoko denboraldi jakin baterako.
Une bakoitzean indarrean den prozedurak eraenduko ditu bidaiak, eta konpentsazio-balioak Internet-en argitaratuko dira.
Urtero berrikusi behar dira balio horiek, merkatu-balioen arabera, salbu egoera bereziren batek eskatzen badu jarritako epetik kanpo berrikustea.
Hauek dira 2009rako balioak:
Lekualdaketako otorduak (Bazkaria)
(Afaria)
13 euro
18 euro
Otorduak, bidaietan (Gosaria)
(Bazkaria)
(Afaria) Gehienez: 70 euro
11 euro
25 euro
34 euro
Ordezkaritza-otorduak E/A nagusi hierarkikoaren baimena izan ezik
Halaber, aurrerakina eman behar zaie hilabete eta erdiko epean bidaiatu eta gastuak egitekoak direnei. Ordainketa bakar batean eman behar zaie aurrerakina, eta langileak Euskaltelekiko lan-harremana amaitzean likidatu.
Hile eta erdiko epean, egingo dituen gastuez egindako aurreikuspenaren arabera, haren hurreneko arduradunak kalkulatuko du aurrerakinaren zenbatekoa, betiere gehienezko kopurua 1.250 eurokoa delarik.
Hauek dira ordaindu beharreko gastu-kontzeptuak:
Zerbitzu-eginkizunetan edo bidaietan, oro har, baliabide hauek izan behar dituzte:
Gastuak beti ordainduta, ahal dela. Atzerrira joan behar bada, nahitaez egon behar dute ordainduta gastuek.
Enpresa-txartela, Konpainiak hitzartuta ez dituen kontzeptuengatik langileak gastuak aurretik ordain ez ditzan.
Telefono mugikorrik ez badu langileak, enpresaren telefono mugikor bat. Dei pertsonalak ere egiteko eskubidea du langileak, betiere zentzuzko erabilera-irizpideen arabera.
Zerbitzu-eginkizunetan ari den langileak, berriz, eskubidea du gastu hauek kobratzeko: zerbitzu ematen ari den tokiaren eta bere etxearen arteko joan-etorriek eragindakoak (dagozkion baimen edo lizentziez goza ahal dezan), baita asteburu eta jaiegunetako joan-etorriek eragindakoak ere.
Bidaia-gastuengatik konpentsatzeko, enpresa barruko bidaia-gastuen araudia hartu behar da aintzat. Urtero berrikusi behar da araudi hori, salbu egoera bereziren batek eskatzen badu jarritako epetik kanpora berrikustea.
Hona hemen urte bakoitzari dagokion igoera orokorra:
2009. urtea Aurreko urteko KPI
2010. urtea Aurreko urteko KPI
2011. urtea Aurreko urteko KPI
2012. urtea Aurreko urteko KPI
2013. urtea Aurreko urteko KPI
*Euskal Autonomia Erkidegoari doakion KPI.
Hitzarmenaren indarraldia bukatutakoan 2013ko abenduaren 31n, II. eranskinean zehaztutakoarekin bat, atzeraeraginez % 0,5eko igoera osagarria aplikatuko da.
Konpainiaren Zuzendaritzak errekonozitu egin ditzake egoera bereziak, igoera orokor gisa zehaztutakoa baino handiagoekin.
VIII. ATALA
BERMEAK
Enpresako zuzendaritzak bermatzen du inori enpresan baja emateko arrazoitzat ez dela erabiliko berrikuntza teknologikoek edo teknikoek eragindako lanaren berrantolaketa. Lan-talderen batean edo bestean sobran geratzen diren langileak bete nonbait enplegatzeko ekimenak bultzatu behar ditu enpresak, Langileen Legezko Ordezkaritzarekin aurrez hitz eginda.
Lehen adierazitako bermeaz gain, helburu hauek ezarri dira, lanaren egonkortasuna sendotzeko:
Ahal den jarduera gehienak era eraginkorrean berreskuratzeko konpromisoa hartzea enpresa zuzendaritzak, eta, batez ere, sobera gera daitezkeen langileak hartzeko zerbitzu berriak abiaraztea.
Borondatezko neurriak adostea langile-kopurua egokitzeko.
Prozedura-tresnak martxan jartzeko konpromisoa hartzen dute alde biek, sobera egon daitezkeen langile ahalik eta gehienak berriro enplegatzeko, kontuan harturik arazoak eragiten dien laneko taldeen eta azpitaldeen problematika globala.
IX. ATALA
DIZIPLINA-ERREGIMENA
Langileen hutsegite larriak dira lan-harremanari dagozkion betekizunak ez betetzea dakarten jokabide, jarrera, egintza edo ez-egite guztiak, betebeharrak urratzen dituztenak edo mendekoenganako aginte-gehiegikeriak.
Enpresak begiratu egin behar du ea egokiro erabiltzen diren langileen esku jarritako tresnak eta kudeaketa-baliabideak, betiere langileen intimitate-eskubidea babestuz.
Arinak, larriak eta oso larriak dira hutsegiteak, hurrengo artikulu hauetako irizpideen arabera.
Hutsegite arinak.
Oro har, hutsegite arintzat jotzen dira aparteko ondoriorik ez dakartenak.
Lanekoak ez diren eginkizunetarako gehiegi erabiltzea enpresako komunikazio- edo informazio-tresnak eta baliabideak edo beste zeinahi elementu.
Arrazoi justifikaturik gabe lanera berandu iristea (30 minututik gorako eta ordubetetik beherako atzerapena, hilean hiru aldiz gehienez ere).
Beste langile batzuenganako errespetu edo begirunerik eza, betiere irain larririk egin gabe.
Ez jakinaraztea arduradun hurrenari lanera ez duela joan behar, betiere inongo justifikaziorik aurkezten ez badu.
Arrazoi justifikaturik gabe egun batez lanera ez etortzea.
Justifikaziorik gabe ez joatea enpresak antolatutako trebakuntza-ikastaroetara, eta ikastaro horiei probetxurik ez ateratzea, justifikaziorik gabe betiere.
Utzikeria, Enpresari kalterik eragin gabe.
Bizilekuz aldatu izana ez jakinaraztea enpresari.
Garbitasun eta higienerik eza.
Ez betetzea enpresako lantoki eta eraikinetara sartzeko eta haietatik irteteko kontrol-arauak.
Hutsegite larriak.
Hauek jotzen dira hutsegite larritzat:
Arrazoi justifikaturik gabe berandu iristea lanera (ordubetetik gorako atzerapena, edo hilabete berean hiru aldiz baino gehiago berandutzea).
Arrazoi justifikaturik gabe bi egunez lanera ez etortzea.
Dagokion eginkizunerako ez den beste zerbaitetarako erabiltzea produktuak langileak.
Beste langile batzuei eraso edo irain egitea lanorduetan edo lana dela medio, betiere lesio larririk eragin gabe eta giza duintasunari eraso larririk egin gabe.
Lanera ez etortzeko, gaixotasunen bat asmatzea.
Gezurrezko arrazoiak edo egiazkoak ez diren agiriak aurkeztea hitzarmen honetan araututako eskubideak lortzeko edo betekizunak saihesteko.
Gizatasun, begirune edo errespeturik eza bezeroekiko edo enpresako produktu eta zerbitzuen erabiltzaileekiko.
Utzikeria, baldin eta enpresari kalte larriak eragiten badizkio.
Agiriak edo datuak gordetzea, nahita eta agintarien baimenik gabe, eta dagokien eginkizunaz kanpo aplikatu edo erabiltzea haiek, betiere enpresari kalte larririk eragiten bazaio.
Oro har, larritzat joko dira artikulu honetan aipatutako hutsegiteen antzekoak eta balorazio hori merezi dutenak, betiere aintzat harturik hutsegitearen garrantzia eta horren ondorioak.
Hutsegite oso larriak.
Hauek jotzen dira hutsegite oso larritzat:
Enpresaren jarduerekin lehiatzen diren edo hari kalterik eragin diezaioketen jarduera profesionaletan aritzea, norberaren edo beste norbaiten kontura.
Lanekoak ez diren eginkizunetarako gehiegi erabiltzea enpresako komunikazio- edo informazio-tresnak eta baliabideak edo beste zeinahi elementu, betiere enpresari kalte larririk eragiten bazaio.
Arrazoi justifikaturik gabe hiru egunez edo gehiagoz lanera ez etortzea.
Lanpostutik alde egitea, betiere zerbitzuari kalte larria eragiten bazaio.
Beste langile batzuei edo haien senitartekoei lesio larriak eragitea lanorduetan edo laneko kontuak direla medio.
Enpresaren edo beste langile batzuen funtsak edo ondasunak legez kontra eskuratzea edo gordetzea, edo norberaren nahiz beste batzuen probetxurako enpresaren funts edo ondasunetan iruzur egitea.
Enpresako bezeroei informazio faltsua edo osatugabea ematea, haiek nahasteko asmoz, Euskaltel SAren izenean egiten dituen eragiketen tarifa, prezio edo baldintzei buruz.
Derrigorrezko erreserba edo sekretu profesionala urratzea edo telekomunikazioen sekretua hausten duen beste zeinahi egintza (behartuta dago Euskaltel sekretu hori gordetzera, telefoniako operadore den aldetik).
Utzikeria, baldin eta enpresari kalte edo hondamen larriak eragiten badizkio.
Kalte larriak eragiten dituzten gertakari edo hutsegite larriak isilpean gordetzea.
Agintariek beste langile batzuei eraso edo irain larriak egitea, lanorduetan edo lan-kontuak direla medio, betiere lesiorik eragiten badute erasoek edo langilearen giza duintasuna hondatzen.
Ohiko edo hitzartutako lanaren errendimenduan borondatezko murrizketa jarraitua, eta, ondorioz, behin eta berriz jarduera baxua agertzen duen ebaluazioa ematea.
Agintaritza-funtzioak betetzen dituztenen aginte-gehiegikeriak.
Ahoz, psikologikoki edo fisikoki egiten den jazarpen sexuala edo morala, enpresaren antolakuntza- eta zuzendaritza-eremuan egindakoa, eremu horretako partaideak egina, jarrera hori biktimarentzat iraingarria eta gaiztoa dela jakinik edo hala dela jakin behar lukeelarik, pertsonaren duintasunari eragiten diona eta lan-giro iraingarria, laidogarria eta mingarria sortzen duena.
Indarrean dagoen legeria hausten duten aginduak edo jarraibideak ematea.
Askatasun publikoei eta eskubide sindikalei oztopoak jartzea.
Halaber, hutsegite oso larritzat joko dira langilea kanporatzeko legezko arrazoi justifikatuetan aipatzen diren guztiak.
Berrerortzea.
Langileren bat urtebeteren buruan hiru aldiz zigortu badute hutsegite arinak egiteagatik, larritzat joko da epe horretan egiten duen tankera bereko laugarrena. Arau hori bera erabiliko da aurreko bi hutsegiteak larriak izan badira. Horrelakoetan, oso larritzat joko da hirugarren hutsegitea.
Diziplina-espedientea.
Zuzendaritzak jarriko ditu hutsegite larri eta oso larriei dagozkien zigorrak. Horretarako, Kargu Orria prestatu eta interesdunari emango.
Kargu Orri horren bidez jakinaraziko zaio langileari Orriaren kopia Langileen Legezko Ordezkaritzari bidali ahal zaiola, betiere langileak horretarako onespena ematen badu.
Zigorren jakinarazpena.
Idatziz eman behar da zigorren berri, hutsegite arinengatikoena izan ezik. Langileen Legezko Ordezkaritzari jakinarazi behar zaio ezartzen diren zigor larri eta oso larrien berri.
Zigorrak.
Hona hemen aurreko artikuluan aipatutako hutsegiteengatik ezarri ahal diren gehieneko zigorrak:
Hutsegite arinagatik:
a Idatzizko edo ahozko ohartarazpena.
Hutsegite larriagatik:
Lana eta soldata kentzea, gehienez hamar egunerako.
Hutsegite oso larriagatik:
a Lana eta soldata kentzea, hamaika egunetik hogeita hamarreraino.
a Lana eta soldata kentzea, hogeita hamar egunetik hirurogeiraino.
a Taldez edo maila profesionalez igo edo aldatzeko gaitasuna kentzea aldi baterako (hamabost hilabeterako, gehienez ere).
a Kanporatzea.
Hutsegite bakoitzari dagokion zigorra ezartzeko, kontuan hartu behar dira, kasuaren alderdi objektiboez gain, langilearen ordura arteko portaera, hutsegitea egiteko asmoaren edo utzikeriaren maila eta antzeko zenbait kontu.
Baliabideak.
Zigortutako langileak eskubidea du lege-xedapenek horri buruz ezarritako errekurtsoak erabiltzeko.
Preskripzioa.
Hutsegite arinek hamar egunen buruan preskribatzen dute; larriek, hogei egunen buruan; oso larriek, hirurogei egunen buruan, enpresak horien berri izan duen egunetik hasita, eta, kasu guztietan, hutsegitea egin eta sei hilabetera.
Zigorrak direla eta langilearen espediente pertsonalean haren aurka eransten diren oharrak bi, lau edo zortzi hilabeteren buruan kendu behar dira, segun hutsegitea arina, larria edo oso larria izan den, betiere, beste inolako hutsegiterik egiten ez badu.
Euren lana burutzeko, lanerako tresnak jartzen dizkie enpresak langileei, betiere Konpainiarentzat egiten dituzten zerbitzuen arabera. Tresna horiek hardwarea, softwarea eta barneko nahiz kanpoko komunikazio-elementuak dira, eta beharrezkotzat jotzen dira lana erraz eta eraginkortasunez egiteko.
Tresna horiek ondo erabili ezean ondorio kaltegarririk izan daitekeenez, alde biek uste dute komenigarria dela langileei beren lanpostuetako zereginak egiteko eskuragarri jarri zaizkien tresna eta bitarteko teknikoak erabiltzeko arauak adostea.
Araudi horrek funtsezko bi premisa nagusi izan behar ditu: batetik, Enpresak legezko eskubidea du kontrolatzeko behar bezala erabiltzen diren langileei beren jarduerak egiteko eskuragarria jarri zaizkien tresna eta bitarteko teknikoak. Bestetik, enpresak langileen intimitate-eskubidea babestu behar du.
Horretarako, askatasun osoz erabili ahal dituzte langileek posta elektronikoa, helbide elektronikoa, sare korporatiboa eta Internet, beren lanpostuko jarduerak betetzeko eta enpresako eragile guztiekin harremanetan izateko, langileen legezko ordezkaritzarekin barne.
Langileak baliabide horien ezohiko erabileratik gorakoa egin behar badu, esate baterako: bidalketa masiboak edo/eta konplexutasun berezikoak edo beste edozein zirkunstantzia; hurreneko arduradunarekin ados eta teknikari egokiaren aholkuekin, eginkizunak metodo hoberenarekin burutu ahal izango ditu, betiere Sare Korporatiboko funtzionamenduari eta komunikazioen garapen normalari kalterik eragin gabe.
Langileen Estatutuan ezarritako zaintza- eta kontrol-ahalmenak erabiltzean, enpresak susmatzen badu batez ere informatikarien eta komunikazioko langileen esku jarritako bitarteko teknikoak bidegabe erabiltzen dituztela eta enpresari eta/edo bertako langileei kalte larriak eragin diezazkiekeela, langilearen esku jarritako sistemetara eta posta elektronikora sartu ahalko da lanorduetan.
Sindikatu bakoitzeko ordezkarien aurrean egin behar da hori dena, langileak lehen aipatutako jarrera duen ala ez egiaztatzeko, langilearen duintasuna eta intimitatea errespetatuta, betiere.
X. ATALA
GIZARTE EKINTZA
Hitzarmen honetan adskribitutako pertsona guztiek aldi baterako ezintasunaren sariaren osagarria izango dute, gaixotasun, istripu edo amatasunagatik. Osagarri horren zenbatekoa izango da egungo soldata osoaren eta Gizarte Segurantzak aplikatutako sariaren arteko kenketaren emaitzaren zenbateko bera, betiere aldi baterako ezintasunagatik gehienez ere kobra daitekeen denboraldian (gaur egun, 18 hilabete) eta langileak Gizarte Segurantzako sari ekonomikoa jasotzeko eskubidea badu.
Aldi baterako ezintasunaren osagarria kasu hauetan aplikatuko da:
Istripua gertatzen denean, beti.
Amatasunagatik, beti.
Gaixotasun arruntagatik. Absentismo-indizea aztertzeko hiru hilero egiten duen azterketan indize hori igo egin dela ikusten badu, Segurtasun eta Osasun Batzordeak horren arrazoiak jasoko dituen txostena prestatuko du eta Batzorde Paritarioari bidaliko dio. Batzorde Paritarioak erabakiko du, lehenik, zer neurri hartu behar diren absentismo-indizea jaisteko eta, bigarren, soldata osoa osatu behar den ala ez, betiere gaixotasun arruntak eragindako absentismoa % 4koa baino gehiagokoa bada.
Osagarri hau jasotzeko baldintzak hauek dira:
Gizarte Segurantzako bajaren, baja berrestearen eta altaren ziurtagiria aurkeztea, betiere modelo egokian eta sasoiz eta eraz emanak.
Erakunde kudeatzaileko medikuek ezartzen dituzten azterketa mediku guztietara joatea. Langileak ez baditu azterketa mediku horiek onartzen, Gizarte Segurantzako saria osatzeko enpresak ematen duen zenbateko osagarria galduko du automatikoki.
Desadostasunik gertatzen bada aldi baterako ezintasunagatiko mediku-bajaren eta erakunde arduradunen artean (INSS, erakunde kudeatzailea), desadostasun horren arrazoiak aztertuko ditu Zuzendaritzak. Azterketa horren ondorioen arabera, soldata osoaren osagarria ordaintzea edo ez erabakitzeko aukera du Zuzendaritzak.
Enpresak talde-poliza du kontratatuta. Poliza horrek bere gain hartzen ditu istripuaren ondorioz gerta daitezkeen heriotza-arriskua eta guztizko nahiz partezko baliaezintasun iraunkorra. Poliza hori izango dute Hitzarmen honetan adskribitutako langile guztiek.
Aseguratutako kapitala 90.000 eurokoa da istripuaren ondorioz gerta daitezkeen heriotzagatik eta guztizko nahiz partezko baliaezintasun iraunkorragatik (honekin batera erantsitako polizan zehazten diren salbuespenak izan ezik).
Ezkontide edo seme-alaba desgaitasundunak dituzten langileek 157,05 euroko familia-laguntza jasoko dute hilero desgaitasuna duen ezkontide/seme-alaba bakoitzeko (familia-unitate osorako diru-laguntza). Laguntza hori eta gainerakoak bateragarriak dira.
Errealitate soziala, elkarrekin bizitzeko modu berriak adibidez, izateko bikote egonkor deritzenak eta langileek horren inguruan dituzten eskakizunak aintzat hartzen ditu Enpresak. Hortaz, egoera horiek aintzatetsi eta izatezko bikote gisa bizi diren langileen eskubideak zehazten ditu. Izatezko bikotetzat joko da elkarrekin bizi diren eta senar-emazteen antzeko afektibitate-harremana duten bi pertsonaren elkartze egonkor, aske, publiko eta nabaria, orientazio sexuala edozein dela ere, erregistroan inskribatuta badago.
Hitzarmen Kolektibo hau sinatzen den unetik aurrera, lizentziei eta baimenei buruzko artikuluan arautzen diren ordaindutako baimenak izatezko bikoteentzat ere izango dira, era honetan aplikatuta:
Hogei egun naturaleko baimen ordaindua, izatezko bikotea osatzen denean. Ezkontza-eguna baino bi egun lehenago hartu ahal izango dira jaiegun horiek. Egun hori jaiegun bat izanez gero, hurrengo lanegunetik hasi behar da kontatzen.
Eskubide hori behin bakarrik izango dute eskatzen duten langileek eta ezingo da aplikatu atzeraeginezko izaerarekin.
Gainerako baimenak direla eta, bikote ezkonduak bezala tratatuko dira.
Izatezko bikotea izatea egiaztatzeko, hau behar da:
Autonomia-erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroan inskribatuta egotearen ziurtagiria; autonomia erkidego horretan Izatezko Bikoteen Erregistrorik ez badago, udalerriko Izatezko Bikoteen Erregistroko inskripzio-ziurtagiria.
Goian aipatutako erregistroak ez badaude eta aldez aurretik hala egiaztatzen bada administrazio-ziurtagiri egokiaren bidez, nahikoa izango da bikoteko bi kideak izatezko bikote bihurtu direla aitortzen duen eskritura publikoa aurkeztea.
Parteek berrikusi eta eguneratu eginen dute egindako diagnostikoa, eta konpromisoa hartuko dute berdintasunerako plan bat, hitzarmen honek dirauen artean aplikatzekoa, prestatzeko. Planaren edukiak honako gai hauek jasoko ditu: 1.a zuzendaritzaren konpromisoa, 2.a enpleguaren, kontratazioaren eta mugikortasunaren gaineko jarduketak, 3.a prestakuntzari buruzko politika, 4.a promozioari buruzko politika, 5.a ordainsarien gaineko politika, 6.a laneko eta familiako bizitza bateragarri egiteko politika eta laneko denboraren ordenamendua, 7.a laneko segurtasuna eta osasuna, 8.a komunikazioa eta generoa, 9.a gizartearekiko konpromisoa, 10.a zeharreko jarduketa espezifikoak.
Berdintasunerako Plana aplikatzeko, munta berezikoa izango da: egoera pertsonal eta familiakoan egoera bera izanik, aztertzea ea zergatik diren hain diferentzia handiak, honakoen artean, lan- eta familia-bizitza bateragarri egiteko neurriez baliatzen diren emakumeen eta laneko eta familiako egoera berean diren gizonen artean, alegia.
Laneko jazarpenaz edo jazarpen sexualaz prebentziorako informazioa zabaltzeko gida bat prestatzeko, konpromisoa hartzen dute parte biek, eta bai jazarpen kasuetarako (sexuala zein morala) jarduketa eta prebentziorako protokolo bat zabaltzekoa ere.
Langile guztientzako ordainsari-sistema adostuko da, zeinetan jaso egingo baita indarreango araudi fiskalak baimentzen dituen produktuak sartzeko aukera.
Indarreango araudi fiskalean jazotako aldaketa oro berehalakoan aplikatuko da, eta baliteke horrek, onartutako hasierako eskemari eragitea.
Garai honetan, PCF-a honako produktu hauei aplikatuko zaie: Haurtzaindegiak, mediku-asegurua, interneterako konexiodun informatika-ekipoak eta prestakuntza.
XI. ATALA
SEGURTASUN-, OSASUN- ETA INGURUMEN-BABESA ENPRESAN
Langileak eskubidea du bere segurtasun fisikoaren babes eraginkorra eta laneko arriskuen prebentzio-politika egokia izateko, eta garrantzia berezia dute duintasuna eta intimitatea izateko eta lan-diskriminaziorik ez izateko eskubideak, bai eta legez eta arauen bidez ezartzen diren laneko arriskuak prebenitzeko neurriak aintzat hartzeko eta martxan jartzeko eskubideak ere.
Halaber, prebentzio-politikan parte hartzeko eskubidea dute, baita hori gauzatzeko ezarritako neurriak kontrolatzekoa ere, langileen legezko ordezkarien eta arlo horretan parte hartzeko barne-organo espezifikoen bidez.
Horretarako beharrezko diren antolamenduak eta neurri prebentiboek egokiak izan behar dute Enpresaren jarduerarako, eta Laneko Arriskuak Prebenitzeko Zerbitzu propioaren bidez egituratzen den prebentzio-modalitatea erabiliko da horretarako.
Prebentzio zerbitzu propioak laneko segurtasuna, higiene industriala eta ergonomia eta psikosoziologia arloei dagozkien funtzioak garatuko ditu, indarrean dagoen legeriaren arabera. Osasunaren zaintza, berriz, kanpoko prebentzio-zerbitzu gisa kontratatuko da.
Hitzarmen kolektibo hau indarrean den bitartean, enpresaren jarduerak nolakoak diren kontuan hartu eta horietarako prebentzio-politika egokia bultzatu behar dute parteek.
Laneko arriskuak prebenitzeko politikaren bidez, laneko segurtasun eta osasuna, enpresaren jarduera eta hierarkia-maila guztietan integratzea sustatuko dira.
Langileek behar bezalako babesa dutela bermatzeko, langileei prebentzio-arloari buruzko trebakuntza teoriko nahiz praktiko egokia eta nahikoa ematen zaiela ziurtatu behar du Euskaltel SAk.
Orain arte bezala, laneko osasun- eta segurtasun-arloko legezko betebeharrak betetzeko eskatuko die Euskaltel SAk berekin lankidetzan diharduten enpresa guztiei, eta, horretarako, enpresen arteko jarduerak koordinatzeko prozedura egokiak ezarri behar dira.
Enpresako Zuzendaritzak konpromisoa hartzen du lanpostuetako arrisku psikosozialak ebaluatzekoa, eta bai horiek Osasun eta Segurtasunerako Batzorderi aurkeztekoa ere.
Hurrengo artikuluan deskribatutako baldintzetan langileek parte-hartzea bultzatuko da, eta baia Laneko Arriskuen Prebentzioa ildo berekoak diren beste jarduera batzuekin integratzea ere, adibidez, kalitatea eta ingurumenarekin, Enpresaren kudeaketa-sistema integrala osatzen duten arloekin, hain zuzen ere.
Langileek laneko arriskuen prebentzioaren arloan parte hartzea.
Langileek eskubidea dute laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten gaietan kontsulta egiteko eta parte hartzeko Enpresan. Prebentzio-ordezkarien eta segurtasun- eta osasun-batzordeen bidez gauzatuko da parte-hartze hori.
Prebentzio-ordezkariak: laneko arriskuak prebenitzeko arloan eginkizun espezifikoak dituzten langileen ordezkariak dira prebentzio-ordezkariak.
Enpresa Batzordeetako kideek edo langileen ordezkariek izendatu behar dituzte prebentzio-ordezkariak (kasu bakoitzean tokatzen denak), betiere Laneko Arriskuak Prebenitzeko azaroaren 8ko 31/1995 Legean ezarritako kopuruan eta eskumenekin.
Segurtasun eta Osasun Batzordeak, bere baitako bilerak egiteko eta Zuzendaritzak deitutako beste bilerak egiteko emandako denbora, ez da kontatuko ordu-kreditu erabilgarritzat.
Prebentzio-arloan prebentzio-ordezkariek beren eginkizunak betetzeko behar dituzten baliabideak eta trebakuntza emango die enpresak.
Segurtasun eta Osasun Batzordeak. Parte hartzeko organo kolegiatu eta paritarioa da Segurtasun eta Osasun Batzordea, eta bere funtzioa da laneko arriskuen prebentzioaren arloan enpresak egiten dituen jarduerei buruz kontsultak egitea, Aldian-aldian.
Segurtasun eta Osasun Batzordeen barneko funtzionamenduri buruzko Araudian parte biek onartutakoan daude zehaztuak haren funtzionamendu-arauak.
Euskaltel SAk bere langileei bermatuko die: laneko arriskuak kontuan izanik, osasuna aldian-aldian zaintzeko zerbitzua.
Euskaltel SAn lanean hasten diren langile guztiek eskubidea dute hasierako azterketa medikoa egiteko, laneko arriskuak prebenitzeko indarrean den araudian ezarritako baldintzetan.
Enpresako langile guztiek, kontratazio-mota alde batera utzita, eskubidea dute aldian-aldian osasun-azterketa egiteko. Azterketa hori nahitaezkoa izango da Laneko Arriskuak Prebenitzeko 31/1995 Legearen 22.1 artikuluan adierazitako kasuetan.
Langileek aukera izango dute urtero gripearen kontrako txertoa hartzeko. Enpresak ordainduko du kostuaren % 100.
XII. ATALA
ORDEZKARITZA KOLEKTIBOA ETA ESKUBIDE SINDIKALAK
Osaera. Langileen Estatutuan ezarritakoaren arabera erabaki behar da Enpresa Batzorde bakoitzeko kide-kopurua eta langileen ordezkari-kopurua.
Langileen Legezko Ordezkaritza Enpresa Batzordeak, langileen ordezkariek eta ordezkari sindikalek osatuko dute. Une bakoitzean indarrean dauden legezko xedapenen araberakoak izango dira ordezkaritzaren izendapena, osaera, eginkizunak, eskuduntzak eta bermeak.
Langileen ordezkariek, ordu sindikalak pilatzeko sistema bat erabili ahal izango dute, kandidatura bakoitzeko eta kide bat edo batzuetarako.
Laneko prebentzio- eta osasun-ordezkariek behar adina handi dezakete ordu-kreditua, beren lana egin ahal izateko, Langileen Estatutuko 37. artikuluan agertzen den bezala.
Hornidura, baliabideak eta erraztasunak:
Ordezkaritzei baliabide hauek emango zaizkie:
Lokala, altzari egokiekin.
Sarera eta Internetera konektatutako ordenagailua, Batzordearentzako posta-helbide propioa, inprimagailua, paper-txikitzailea, bulegoko materiala
Deiak identifikatzeko gai den telefonoa (luzapen digitala), kanpora deitzeko eta kanpoko deiak jasotzeko aukera ematen duena.
Iragarki-taula intranetean.
Enpresak baimen espresua ematea honakorako: Batzordeko kideek eta langileen ordezkariek eguneroko lanean erabili ohi dituzten baliabideak (ordenagailua, telefonoa, posta elektronikoa, Interneterako sarbidea, faxa eta abar) lan sindikalerako erabiltzeko.
Itzulpen-zerbitzua erabiltzea.
Langileen Estatutuan ezarritako banaketaren arabera erabaki behar da Enpresa Batzorde bakoitzeko kideek eta langileen ordezkariek hilean izango dituzten ordu sindikalen kopurua.
Hitzarmen honetan adierazitako batzordeen bileretan, legez ezarritakoetan eta Zuzendaritzak bere legezko ordezkaritzaren funtzioak gauzatzeko deitutakoetan igarotako ordu-kopurua, ez da kontatuko ordu-kreditu erabilgarri gisa.
Horretarako, interesdunak bere nagusi hurrenari aldez aurretik esan behar dio lanpostuan ez dela egongo.
Halaber, lantokia edozein delarik ere, Enpresaren barruan jarduera sindikala burutzeko sortutako gastuak, laneko jarduerari dagokion beste edozein bezala tratatuko da. Jarduera sindikalari dagokion urteko aurrekontu bat ezarriko da, GBen aurrekontuaren barne hartuko duena, eta horri kargatuko zaizkio gastu horiek. Hartarako, gastuak baimentzeko prozeduraren arabera beharrezko diren baimenak izan beharko dira.
Bestelako erraztasunak ere hitzartu daitezke kasu jakin eta justifikatuetan. Interpretazio eta Zaintza Batzorde Paritarioak aztertu beharko ditu proposamenak.
Bermeak:
Euren ordezkaritzaz baliatzegatik ezini zango dira diskriminatu ez arlo ekonomikoan ez eta arlo profesionalean; horren barruan dira soldataren osagarriak. Halaxe jasotzen baita Langileen Estatutuaren 68. artikuluan.
Horretaz gain, lanpostuari dagozkion soldata-kontzeptu guztiak jasotzeko eskubidea dute langileek.
Sindikatu Atalak:
Askatasun Sindikalaren Lege Organikoaren arabera (ASLO), sindikatu bateko afiliatuek hau egin dezakete enpresan, oro har:
Sindikatu Atalak eratu, sindikatuaren estatutuen arabera.
Bilerak egin, enpresako zuzendaritzari aldez aurretik jakinarazita, kuotak bildu, eta informazio sindikala banatu, lanorduetatik kanpo eta enpresaren ohiko jarduera oztopatu gabe.
Sindikatuak bidaltzen dion informazioa jaso.
Batzordeko kideen ordu-kreditu bera izan behar du ordezkari sindikalak.
Batzordean ordezkaritza duten sindikatuen sindikatu-atalek Enpresa Batzordekoen baliabide eta informazio berberak izan behar dituzte.
Ordezkari sindikalen bermeak eta eskubideak.
Askatasun Sindikalari buruzko abuztuaren 2ko 11/1985 Lege Organikoan deskribatzen diren berme guztiak izango dituzte ordezkari sindikalek.
Hitzarmen honen arabera, Enpresa Batzordeko kideei eta langileen ordezkariei dagozkien irizpide berak aplikatuko zaizkie, bermeei eta eskubideei dagokienez, botoa izan ezik.
Biltzeko eskubidea.
Enpresa Batzordeek, Langileen Ordezkariek eta Sindikatu Atalek bilerak egin ditzakete langileekin, lantokietan eta lanorduetatik kanpo egin ere, enpresarekin lanorduetan egingo direla hitzartzen den kasuetan izan ezik. Enpresari aldez aurretik jakinarazi behar zaio bilera egiteko asmoa, eta baimena eman behar du hark.
Hitzarmen sinatzean hasiko dira honako izapideak: Euskaltel SAko enplegatuentzako BGAE bat sortzekoak; eta horrek honako helburua izanen du: Enpresako langileei dagokienez, jubilazioa, baliazeintasuna eta heriotzaren (alarguntza, zurtasuna eta besterik) ondoriozko pentsioak osatzea.
Adostutako % 0,2ko igoeratiko funtsak (gutxienez) destinatuko dira aipatu BGAEra; igoera hori aurreikusia dago hitzarmen honen II. eranskinean. BGAE sortzeko erabakia ezin da kuestionatu; aipatu II. eranskinean aurreikusitako betekizunak ez badira konplitzen ere ez da kuestionatuko.
Parteen borondatea da ekiditea lanaldien luzapenak; izan ere, ohiko ordutegiz kanpo lan egiteak gauza apartekoa izan behar baitu. Parteek ados dira ondkoaz: parteek inola ere ez dute nahi Euskaltel SAren langileen prestutasun arbitrario bati eustea.
Parteek adierazten dute ezen, lanaldi mota aldatzearen bidez, lan egiteko moduarekiko aldaketa funtsezkoa jasotzen duela hitzarmen honek; eta horrek beharrezko egiten du honakoa: lanaldi berria aplikatuko dela bermatzea, eta Konpainia, Merkatua eta bezeroak ere lanaldi horri egokitzen direla bermatzea. Egokitzapen horretan, lanaldia luzatu beharra jazoz gero, ondoko eskalaren arabera egingo litzateke:
Lanegunetan, egunez 19:00ak arte 1 h/h
Lanegunez, gauez: 19:00etatik aurrera 2 h/h
Jaieguna 3 h/h + 0,5 h/h gauez
Jaiegun bereziak 4 h/h + 0,5 h/h gauez
Egoera kontrolatzeko neurri gisa, parteek hitza ematen dute Batzorde Paritarioan batzartuko direla, hitzarmen hau sinatu eta sei hilabete barru; zertarako-eta, ohiko ordutegitik kanpoko jarduerei dagokienez, epearen barruko aplikazioaren eta egoeraren azterketa egiteko. Salbuespenez, eta parteek hala eskaturik, epearen edozein unetan egin ahal izango da aipatu batzorderako deia. Salbuespen hori, egonkortasunez eta antolakuntzaren aldetik, ez bada konpontzen; salbuespen kasuetan, Batzordeak aztertu egingo ditu konpentsazio-neurriak.
GBen Zuzendaritzak hilero informatuko du LLO.
0,5eko igoera (% 0,3 monetarioa + berariaz sortuko den BGAErako % 0,2 ekarpena), hitzarmena indarrean den urte bakoitzerako eta atzeraeraginez, betiere Euskaltel SAren finantza-egoerak 145 miloi euro gainditzen baditu, 2010eko abenduaren 31tik 2013ko abenduaren 31ra bitartean gainditu ere.
Hartarako, honakoa hau joko da finantza-egoeraren aldaketatzat: egoera-balantzeko pasiboaren zor finantzarioaren guztikotik (maileguak eta kredituak) ondokoak kentzetik ateratzen den emaitza: egoera-balantzearen aktiboko diruzaintza-egoera aktiboen saldoak (banku-kontuak, aldi baterako inbertsio finantzarioak eta antzekoak).
Gehikuntza hori honako enplegatuei aplikatuko zaie: hitzarmen kolektibo hau aplikatzekoa zaielarik, 2012ko abenduaren 31 baino lehen enpresan sartu direnei, betiere zenbatekoa kalkulatzen den egunean aktiboan badira Konpainian.
«Irailaren 17ko 35/2010 Legeak emandako idazketak duen LEko 85.3.c) artikulu berriak hitzarmen kolektiboei eskatutako gutxieneko edukia integratzearren, beherago zehaztutako gaian akordioa lortzeko, legeztatutako parteen artean sor litezkeen desadostasunak ebazteko ardura Batzorde paritarioarena izango da: LEko 41.6 artikuluko lan-baldintzetan Hitzarmenean ezarrita direnetan funtsezko aldaketak egiteari buruzko akordioa lortzea, alegia; betiere, enpresak aurrera egin nahi badu proposatutako aldakuntzarekin. Halaber, aipatu batzordean desadostasunak ez badira ebazten, aipatu artikuluarekin (41.6) bat etorriaz, legeztatutako parteek men egingo diete PRECOk EAEn Gatazka Kolektiboak Ebazteko Lanbide arteko Akordioa erregulatuko dituen prozedurei, salbu eta enpresariak atzera egin bere proposamenetan».


