- EBAZPENA, 2011ko martxoaren 7koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, zeinen bidez onartzen baita Ana Alejos Sampedro lankideari emandako diru-laguntzaren zati bati egindako ukoaren eskaria. Izan ere, Ana Alejos Sampedro Unesco Etxea entitateak aurkeztutako proiektu batean lan egitekoa zen, Nazio Batuen nazioarteko erakundeei eta erakundeokin elkartutako pertsona juridikoei zuzendutako laguntzetarako deialdiaren barruan. Diru-laguntzak Euskal Autonomia Erkidegoko lankide - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko martxoaren 7koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, zeinen bidez onartzen baita Ana Alejos Sampedro lankideari emandako diru-laguntzaren zati bati egindako ukoaren eskaria. Izan ere, Ana Alejos Sampedro Unesco Etxea entitateak aurkeztutako proiektu batean lan egitekoa zen, Nazio Batuen nazioarteko erakundeei eta erakundeokin elkartutako pertsona juridikoei zuzendutako laguntzetarako deialdiaren barruan. Diru-laguntzak Euskal Autonomia Erkidegoko lankide
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 72
- Hurrenkera-zk.: 2123
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/03/07
- Argitaratze-data: 2011/04/13
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa; Instituzional
Testu legala
Garapen Lankidetzarako zuzendariaren 2009ko urriaren 23ko Ebazpenaren bidez, Nazio Batuen nazioarteko erakundeentzako eta erakundeokin elkarturiko pertsona juridikoentzako laguntzak onartu ziren, Euskal Autonomia Erkidegoko lankide boluntarioei bekak emateko. Laguntza horietako bat, 15.450 eurokoa, Unesco Etxea entitateari eman zitzaion. Laguntza horrekin, Ana Alejos Sampedro lankide boluntarioari beka eman zitzaion, entitateak Indonesian zeukan proiektu batean parte hartzeko.
2010eko azaroaren 9an, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia honetara bidali zen bekaren parte bati egindako ukoaren eskaria.
Lankideak laguntzaren 11 hilabeteri dagokiona jaso duenez, ukoa 1.250 eurokoa izango da. Hori dela eta, erakunde onuradunak 1.250 euro itzuli beharko ditu.
Azaldutako guztiagatik, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren txosten teknikoak aldeko irizpena eman du diru-laguntza jaso duen erakundeak eskatutako aldaketei buruz. Horregatik, honako hau
Lehenengoa. Onartzea Ana Alejos Sampedro lankideari emandako diru-laguntzaren zati bati egindako ukoa. Izan ere, Ana Alejos Sampedro Unesco Etxea entitateak aurkeztutako proiektu batean lan egitekoa zen, Nazio Batuen nazioarteko erakundeei eta erakundeokin elkartutako pertsona juridikoei zuzendutako laguntzetarako deialdiaren barruan. Diru-laguntzak Euskal Autonomia Erkidegoko lankide boluntarioei bekak emateko dira. Ukoa 1.250 eurokoa izango da. Hori dela eta, erakunde onuradunak 1.250 euro itzuli beharko ditu.
Bigarrena. Ebazpen honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako lehendakariari, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko martxoaren 7a.
Garapenerako Lankidetzaren
Euskal Agentziako zuzendaria,
MARTA ARES GODOY.


