Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2011ko martxoaren 9koa, Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordearena, Elkartzen Programako laguntzak 2011ko ekitaldian emateko deialdia argitaratzeko dena. Laguntza horiek Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak ematen dizkie irabazi-asmorik gabeko erakundeei, «Elkartzen Programa»ren baitan kanpo sustapeneko ekintzak egin ditzaten. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2011ko martxoaren 9koa, Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordearena, Elkartzen Programako laguntzak 2011ko ekitaldian emateko deialdia argitaratzeko dena. Laguntza horiek Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak ematen dizkie irabazi-asmorik gabeko erakundeei, «Elkartzen Programa»ren baitan kanpo sustapeneko ekintzak egin ditzaten.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 74
  • Hurrenkera-zk.: 2176
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/03/09
  • Argitaratze-data: 2011/04/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa; Ekonomia; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2005eko martxoaren 15eko Aginduak «Elkartzen Programa» arautu zuen. Programa horren bidez laguntzak ematen zaizkie irabazi-asmorik gabeko erakundeei kanpo sustapeneko jarduerak egin ditzaten (2005eko apirilaren 20ko EHAA, 74. zenbakia).

Diru-laguntza horiek emateko erabiliko diren diru-baliabideak Euskal Autonomia Erkidegoaren 2011ko Aurrekontu Orokorretan horretarako izendatutako aurrekontu-ataletatik aterako dira, abenduaren 23ko 5/2010 Legean ezarritakoaren arabera (EHAAren 250. zenbakia, 2010eko abenduaren 30ekoa).

Aipatutako aginduaren 7. artikuluan ezarritakoaren arabera, egoki da hor iragarritako diru-laguntzak emateko, 2011ko ekitaldirako deialdia egitea, eta, horretarako, eman beharreko arau guztiak ematea.

Elkartzen Programako laguntzak 2011ko ekitaldian emateko deialdia egitea da ebazpen honen xedea. Elkartzen Programaren bidez laguntzak ematen zaizkie irabazi-asmorik gabeko erakundeei, kanpo-sustapeneko jarduerak egiteko. Programa hori, bestalde, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2005eko martxoaren 15eko Aginduaren bidez arautu zen.

Xede horretarako, guztira, 1.400.000 euro bideratuko dira, abenduaren 23ko 5/2010 Legeaz onartutako Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan 2011ko ekitaldirako eta gai horretarako ezarritako aurrekontu-kredituari jarraituz.

Zenbateko hori aldatu egin daiteke, kontuan izanik eskatutako zenbatekoan guztizkoa, betiere Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko beste laguntza-programa batzuk exekutatu eta ez agortzetik ateratzen diren aurrekontu-kredituak baliatu ahal izatearen arabera; guztiarekin ere, horiek ebatzi aurretik. Zirkunstantzia hori, betiere, ebazpen batez emango da aditzera. Horrelako egoerarik gertatuz gero, horren berri jakinarazi behar da Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordearen ebazpen bidez. Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (FEDER) programa hau finantzatzen lagundu du 2007-2013 eperako.

«Elkartzen Programa»ren laguntzak alegia, kanpo sustapeneko ekintzak egiteko, irabazi-asmorik gabeko erakundeei ematen zaizkien laguntzak eskuratzeko, programa hori arautzen duen aginduaren 3. artikuluan ezarritako baldintzak bete behar dituzte eskatzaileek.

  1. Eskabidea egiteko arauzko eredua Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailean bertan jaso ahal izango da, baita sail horrek Bilbon, Donostian eta Gasteizen dituen lurralde-bulegoetan ere; bestela, interneteko helbide honetan ere jaso ahal izango da: www.ej-gv.net.

  2. Eskatzaileek leku hauetan aurkez ditzakete eskabide-orria eta gainerako agiri osagarriak: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailean; sail horrek lurralde historiko guztietan dituen lurralde-bulegoetan; eta azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako lekuetan (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

  3. Eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta biharamunean hasiko da; amaitu, berriz, 2011ko maiatzaren 31n.

Lehenengoa. Deialdi-ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Bigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu dakioke Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko martxoaren 9a.

Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordea,

JUAN IGNACIO GOICOLEA RUIGÓMEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik