Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2011ko martxoaren 14koa, Laneko zuzendariarena, Transportes Pesa SAren 2011ko hitzarmen kolektiboaren soldata-berrikuspena erregistratu, gordailatu eta argitaratu dadila xedatzen duena (Hitzarmenaren kodea: 86000212011984). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2011ko martxoaren 14koa, Laneko zuzendariarena, Transportes Pesa SAren 2011ko hitzarmen kolektiboaren soldata-berrikuspena erregistratu, gordailatu eta argitaratu dadila xedatzen duena (Hitzarmenaren kodea: 86000212011984).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 75
  • Hurrenkera-zk.: 2203
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/03/14
  • Argitaratze-data: 2011/04/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua
  • Azpigaia: Lana eta enplegua

Testu legala

Lehenengoa. Negoziazio-mahaiko ordezkariek zuzendaritza honetan 2011ko otsailaren 7an aurkeztu zuten aipatutako Akordioari buruzko derrigorrezko dokumentazioa.

Lehenengoa. Langileen Estatutuari buruzko Legea martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuz onartu zen (1995eko martxoaren 29ko BOE). Lege horren 90.2 artikuluan ezarritako eskumena lan-agintaritza honi dagokio, honako xedapen hauek betez: Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 6ko 538/2009 Dekretuko 16.f artikulua (2009ko urriaren 13ko EHAA), hitzarmen kolektiboak erregistratzeari buruzko martxoaren 2ko 39/1981 Dekretua (1981eko apirilaren 2ko EHAA) eta maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua (1981eko ekainaren 12ko BOE), eta Euskal Autonomia Erkidegoko hitzarmen eta akordio kolektiboen erregistroari eta gordailuari buruzko urtarrilaren 25eko 9/2011 Dekretua (2011-02-15eko EHAA).

Bigarrena. Sinatutako hitzarmen kolektiboak Langileen Estatutuari buruzko Legearen 85., 88., 89. eta 90. artikuluek xedatutako eskakizunak betetzen ditu.

Horren ondorioz, hau

Lehenengoa. Hitzarmena Euskadiko Hitzarmen Kolektiboen Erregistroan inskribatu eta gordailatzeko agintzea, eta alderdiei jakinaraztea.

Bigarrena. Hitzarmena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko martxoaren 14a.

Laneko zuzendaria,

KATRIN BEGOÑA ITURRATE ZAMARRIPA.

TRANSPORTES PESA SA ENPRESAREN HITZARMEN KOLEKTIBOA 2011RAKO BERRIKUSTEKO ERABAKIA

Arrasaten, 2011ko urtarrilaren 18an, bildu ziren Transportes Pesa SA enpresaren 2009., 2010. eta 2011. urteetarako hitzarmen kolektiboaren Mahai Negoziatzailearen kideak. Enpresaren helbidea: Zubiberri bidea 16, Donostia-San Sebastián.

AZALTZEN DUTE:

Joan zen 2009ko uztailaren 23an sinatu zen Transportes Pesa SA enpresaren 2009., 2010. eta 2011. urteetarako hitzarmen kolektiboa. Hitzarmena 2009ko irailaren 30eko sarrera-datarekin aurkeztu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, bertan argitara zedin.

Hitzarmenaren 12. artikuluaren arabera, 2011ko urtarrilaren 1etik aurrera, kontzeptu ekonomikoek ondoko igoera izango dute:

Kategoria guztientzako:

Hitzarmen honetan jasotzen diren kontzeptu ekonomiko guztiek KPIak Euskal Autonomia Erkidegoan 2010ean izan duen aldaketa gehi ehuneko 1,50a izango dute.

Euskal Autonomia Erkidegoan, 2010. urtean, KPIak % 2,80 gora egin duenez, Hitzarmeneko kontzeptu ekonomiko guztien igoera % 4,30ekoa izango da:

Bestalde, beharrezkoa da 2011. urtean hitzarmenaren 14. artikulua aplikatzea, lan egutegi, urteko jaiegun eta atseden-egunen banaketari buruzkoa.

Hori dela eta, hau

  1. Kontzeptu ekonomikoak egokitzea 2011. urtean aplikatzeko, I. eranskinean eta II. eranskinean adierazten den bezala. Horretarako, kontuan hartu behar da hitzarmen horretan jasotako kontzeptu ekonomiko guztiek, oro har, % 4,30eko igoera dutela.

  2. 2011. urteko jaiegun eta atseden-egunen egutegia finkatzea. Horretarako, bereizketa bat egingo da, III. eranskinean jasotzen den moduan: batetik «hileko jaiegun eta atseden-egunen egutegia», eta bestetik «urteko jaiegun eta atseden-egunen egutegia».

  3. Hitzarmen kolektiboa berrikusteko akordio hau hiru eranskinak barne Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Lan eta Gizarte Segurantzako zuzendariari aurkeztea, erregistratu, gordailatu eta, ondorioz, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.

    Aurretik esandako guztiarekin adostasuna agertzeko, idazki hau sinatu dute goian aipaturiko lekuan eta egunean.

    ENPRESA-ZUZENDARITZA

    GIPUZKOAKO ENPRESA BATZORDEA

    BIZKAIKO LANGILEEN ORDEZKARIAK

    GASTEIZKO LANGILEEN ORDEZKARIA

Soldata-taula (2011. urtea)

  • 2,8 KPI 2010 + 1,50= 4,30% Kategoria guztiak

    Kategoria Hileko oinarrizko soldata Urteko oinarrizko soldata Antzinatasun-oinarria Aparteko orduaren balioa

    Bulegoak

    Bulegoburua 1.401,68 21.025,20 1.078,33

    1. ofiziala 1.383,38 20.750,70 1.047,63

    2. ofiziala 1.359,23 20.388,45 1.029,35 12,31

      Administrari laguntzailea 1.295,35 19.430,25 980,97 12,31

      Tailerrak

      Tailerreko burua (Talde burua) 1.529,14 22.937,10 1.273,24 -

      Ofiziala (1. maila) 1.383,38 20.750,70 1.047,63 14,05 -

      Ofiziala (2. maila) 1.359,23 20.388,45 1.029,35 14,05 -

      Ofiziala (3. maila) 1.323,47 19.852,05 1.002,31 12,31 -

      Koipeztatzailea/auto garbitzailea 1.295,35 19.430,25 980,97 12,31 -

      Peoi espezializatua 1.295,35 19.430,25 980,97 12,31 -

      Peoia 1.163,99 17.459,85 881,77 12,31 -

       

      Ustiapena

      Trafikoko 1. burua 1.699,02 25.485,30 1.372,42 -

      Trafikoko 2. burua 1.614,03 24.210,45 1.262,16 -

      Trafikoko 3. burua 1.535,57 23.033,55 1.158,01 -

      Kontrolatzailea 1.535,57 23.033,55 1.158,01 -

      Ikuskatzailea 1.401,68 21.025,20 1.078,33 12,31 -

      Gidaria - Hartzailea 1.584,37 23.765,55 990,10 16,00 -

      Formazioan den gidaria 1.296,85

      Faktorea 1.295,35 19.430,25 980,97 12,31 -

      Txartel-saltzailea 1.359,23 20.388,45 980,97 12,31 -

      Morroi espezializatua 1.295,35 19.430,25 980,97 12,31 -

      Morroia 1.163,99 17.459,85 881,77 12,31 -

      Antigua Bergaresa

      Bulegoburua 1.681,98 25.229,70 1.319,17 -

    1. ofizial administraria 1.453,45 21.801,75 -

KPI 2010 + 1,50 = % 4,30 Kategoria guztiak

Kategoria guztiak

- 20. artikulua. Hileko pizgarriak (bider 12)

Langileek 2010-12-31n jasotzen zituzten pizgarriak honela igoko dira: % 4,30 kategoria guztientzako

- 14. artikulua. Hartu gabeko atseden eguna:

Laneguna zein jaieguna izan 106, 20

- 23. artikulua. Igandeetan eta jaiegunetan lan egiteagatiko plusa 35,38

- 31. artikulua. Autobusaren garbiketa

Garbiketa erdia (eta leihatila) 4,44

Garbiketa osoa

- 37. artikulua. Moneta kalteordaina (laneguneko)

Faktoreak/gidariak 1,17

Leihatilazainak 3,13

Jasotako dirua bankura eramateagatik 2,23

- 33. artikulutik 36.era: Dietak

Gosaltzeko aldia (orduka) 10,71

Bazkaria 13,45

Bazkaltzeko denbora ez edukitzea (orduko) 6,75

Afaria 13,45

Afaltzeko denbora ez edukitzea (orduko) 13,45

Gaua pasatzea 15,42

Egun osoko dieta 42,31

- 29. eta 30. artikuluak: kilometroak

Norbere autoan egindako joan-etorria 0,34

Lanlekuz aldatu eta bertara joateko norbere autoa erabiltzeagatik 0,28

- 50. artikulua. Hildako langilearen alargunarentzako kalteordaina 3.895, 09

Gidarihartzaileak

- 21. artikulua. Hartzailearen hileroko plusa (bider 12) 331,63

- 22. artikulua. Lagungarriak (eguneko) 4,32

- 24. artikulua. Fardelak (egindakoak eguneko) 6,88

- 25. artikulua. Urruntasun-plusa. 6,41

- 26. artikulua. Gaueko zerbitzuak 122,56

- 28. artikulua. Joan-etorri bereziak. 55,64 (2,64)

- 32. artikulua. Lan-etenaldi txikiagoak (orduka) 7,84

- 37. artikulua. Moneta kalteordaina 1,17

- 46. artikulua. Gidabaimena kentzea 1.584,37

Urteko jaiegunak erabakitzeko, indarrean dagoen legerian xedatutakoari jarraituko zaio eta Eusko Jaurlaritzaren Lan Egutegia erabiliko da, langile talde bakoitzarentzat.

Horrela, bulegoetako eta tailerretako taldeentzat, aipatu lan egutegi horri egokituko zaio urteko egutegia, langile bakoitzak bere lanlekua dagoen herriko jaietako jaieguna edukiko duelarik eta urteko oporraldian dauden jaiak ospatutzat joko direlarik.

  1. Hileroko jai eta atseden-egunen egutegia.

    Behin-behineko langileek, ustiaketako zuzeneko zerbitzuko administrariek, ustiaketa taldeko langileek (Bilbo eta Donostiako gidari-hartzaile eta leihatilazainek izan ezik), atseden-koadro honen arabera bakoitzari dagokion lan egutegia izango dute 2011ko hilabete bakoitzean:

    2011 Larunbatak Igandeak Jaiegunak Guztira

    Urtarrila 4 5 Hilaren 1a eta 6a 11

    Otsaila 4 4 -- 8

    Martxoa 4 4 8

    Apirila 5 4 Hilaren 21, 22 eta 25a. 12

    Maiatza 4 4 -- 8

    Ekaina 4 4 -- 8

    Uztaila 5 5 Hilaren 25a 11

    Abuztua 4 4 Hilaren 15a 9

    Iraila 4 4 -- 8

    Urria 5 5 Hilaren 12a eta 25a 12

    Azaroa 4 4 Hilaren 1a 10

    Abendua 5 4 Hilaren 8a eta 25a 11

    Guztira 52 51 12 116

    Jaiegun horiei, lurralde bakoitzeko jaieguna eta lanleku bakoitzari dagokion herriko jaieguna erantsiko zaizkie; 2011rako, hauetxek izango dira hain zuzen ere:

    Gipuzkoan: atseden-egun bat gehiago irailean (9a)

    Bizkaian: atseden-egun bat gehiago uztailean (31)

    Araban: atseden-egun bat gehiago apirilean (28a)

    Donostia-San Sebastiánen: atseden-egun bat gehiago urtarrilean (20a)

    Arrasaten: atseden-egun bat gehiago ekainean (24a)

    Berriatuan: atseden-egun bat gehiago maiatzean (9a)

    Bilbon: atseden-egun bat gehiago abuztuan (26a)

    Vitoria-Gasteizen: atseden-egun bat gehiago abuztuan (5a)

    Goiko atseden-egunen konputuan ezarritako atseden-egunak langilearen oporretan suertatzen badira, egun horiek hartutzat emango dira.

    Egun kopuru jakin baterako kontratatutako langileek, eta egun horiek hilabete jakin bateko egun guztiak ez badira, eskubidea izango dute lan egindako bost egunengatik bi atseden-egun hartzeko, eta langile horien kontratuen iraupenaren barnean astelehenetik ostiralera bitartean dauden jaiegun adina atseden-egun hartzeko. Nolanahi ere, larunbatetan, igandeetan eta jaiegunetan lan egiteko espresuki kontratatu badira langileak, bost lanegunengatik bi atseden-egun hartzeko eskubidea izango dute. Edonola ere, atseden egunak kontratuaren iraupenean sartuta ez badaude edo langileari dagokion atseden-aldia egun osoekin bat ez badator, azken kitapenean gozatu gabeko atseden-aldi horiek ordaindu egingo zaizkie, hitzarmen honetako 14. artikuluan kontzeptu horretarako ezartzen den zenbatekoaren arabera.

  2. Urteko jai eta atseden-egunen egutegia.

    Gidari-hartzaileei eta Bilbo eta Donostiako zentroetako leihatilazainei, kontratu finkoa badute, urteko atsedenen hainbanaketa hau aplikatuko zaie dagokien heinean: urteko larunbat guztiak (52, 2011. urtean), urteko igande guztiak (51, 2011. urtean), 2011. urteko laneko 14 jaiegunak, eta aurreko artikuluaren azken paragrafoan azaltzen den kendutako laneguna hartuko dira kontuan; guztira 119 atseden-egun teoriko dira urtearen hamabi hilabeteetan. Batetik, langile bakoitzari urtean zehar dagozkion atseden-egunak, eta, bestetik, atseden-egun solteak urteko 15era eta hileko 2ra mugatzea errespetatuz gero, hileko atseden-egun kopurua 8tik 12ra bitartean finkatu ahal izango da, eta, betiere, ekainaren 1etik irailaren 30era bitartean 30 atseden-egun izatea bermatuko da. Guztiarekin ere, kontuan izanik aipatu lau hiletarik bat oporretarako dela, delako akordioak 2008ko azaroaren 1etik aurrera izango du indarra. Urteko zenbaketa egiteko, hileko atseden-egunen batezbestekoa 10ekoa izango da urteko hilabete guztietan, salbu eta otsailean, noiz 9koa izango baita.

    Donostia eta Bilboko zentroetako leihatilazainei, urteko atseden-egunei dagokienez, hainbanaketa berbera aplikatu zaie, hau da, aurreko paragrafoan zehaztutakoa. Eta urteko hilabete guztietan banatuko dituzte: hileko 10 otsailean salbu, zeinetan 9 izango baitira ken oporraldiarekin bat egiten dutenak.

    Arrasate, 2011ko urtarrilaren 18a.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik