- 18/2011 EBAZPENA, martxoaren 15ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Eusko Jaurlaritzak egindako zenbait hitzarmen, beherago zehaztutakoak, argitaratzea xedatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu18/2011 EBAZPENA, martxoaren 15ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Eusko Jaurlaritzak egindako zenbait hitzarmen, beherago zehaztutakoak, argitaratzea xedatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 68
- Hurrenkera-zk.: 2002
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/03/15
- Argitaratze-data: 2011/04/07
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Sailak; Instituzional
Testu legala
Eusko Jaurlaritzak zenbait hitzarmen sinatu dituenez gero, zabalkunde egokia izan dezaten, honako hau
Lankidetza-hitzarmena, Donostiako Udalarekin egindakoa, larrialdiak kudeatzeko lankidetzaren arloan. I. eranskinean jasotzen da.
Lankidetza-hitzarmena, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin egindakoa, larrialdiak kudeatzeko lankidetzaren arloan. II. eranskinean jasotzen da.
Lankidetza-hitzarmena, Emakumearen Euskal Erakundearekin (Emakunde) eta Euskadiko Udalen Elkartearekin (Eudel) egindakoa, Berdintasunaren aldeko eta emakumeen kontrako indarkeriaren Aurkako Euskadiko Udalerrien Sarea (Berdinsarea) Garatzeko. III. eranskinean jasotzen da.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearekin egindako lankidetza-hitzarmena, zertarako-eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen eta Herrizaingo Saileko Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzaren arteko lankidetza-arloa zehaztu eta sendotzeko; betiere, horien funtzioak baliatu eta gauzatzearren. Hitzarmen hori IV. eranskinean jasotzen da.
Lankidetza-hitzarmena, Santurtziko Udalarekin egindakoa, lankidetza-esparrua ezarri eta arautzen duena; betiere, Larrialdietan bizilagunei abisatzeko sistema instalatzeko. V. eranskinean jasotzen da hitzarmen hori.
Akordio, zeinaren bidez aldatu egiten baitira Tratu txarrak ematen dituzten gizonezkoak berrezteko programak gauzatzeko, Berdintasunerako Ministerioarekin egindako lankidetza-hitzarmenaren zenbait klausula. VI. eranskinean jasotzen da akordio hori.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko martxoaren 15a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
M.ª JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.
JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN MARTXOAREN 15EKO 18/2011 EBAZPENAREN I. ERANSKINA.
HITZARMENA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOAREN ETA DONOSTIAKO UDALAREN ARTEKOA, LARRIALDIAK KUDEATZEKO LANKIDETZAREN ARLOAN
Donostia-San Sebastiánen, 2011ko urtarrilaren 3an.
Agertu dira, alde batetik, Rodolfo Ares Taboada jauna, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingoko sailburua.
Eta bestetik, Odón Elorza González jauna, Donostiako Udalaren alkate-udalburua.
Lehenak, Euskal Autonomia Erkidegoaren izen eta ordezkaritzan esku hartu du; eta, bigarrenak, Donostiako Udalaren izen eta ordezkaritzan.
ADIERAZI DUTE
Bi erakundeek, bakoitzak bere eskumeneko eremuan eta dituen erantzukizunen arabera, parte hartzen dute Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibileko Euskal Sisteman, zeina prebentzio eta antolaketarako tresna multzo batek osatuta baitago. Prebentzio eta antolaketarako tresna horiek aurreikusita daude Larrialdiak Kudeatzeko 1996ko apirilaren 3ko 1/1996 Legean (EHAA, 77. zenbakia, apirilaren 22koa) eta ekainaren 24ko 153/1997 Dekretuaren bidezko haren garapenean. Dekretu horren bitartez «Larrialdiei Aurregiteko bidea LABI» Euskadiko Babes Zibilaren Plana onartzen da eta Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibileko Euskal Sistemako integrazioko mekanismoak arautzen dira (EHAA, 138. zenbakia, uztailaren 21ekoa).
Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibileko Euskal Sistemaren integrazioak eta koherentziak (hondamenezko larrialdi-egoerei zein hain larriak ez diren beste kasu batzuei aurre egiteko prestakuntza eta erantzuna biltzen baititu) Euskal Administrazioak behartzen dituzte planifikazio-sistema mailakatu eta integratu batean gaitasunak elkartzera, baita beren harremanak Larrialdiak Kudeatzeko 1996ko apirilaren 3ko 1/1996 Legearen 2. artikuluan aurreikusitako printzipioen pean jartzera ere.
Zentzu horretan, eta Larrialdiak Kudeatzeko apirilaren 3ko 1/1996 Legearen 5. artikuluan adierazten den bezala, Herrizaingo Saila da babes zibileko politikaren organo arduraduna, Eusko Jaurlaritzak ezarritako helburu orokorrekin bat etorriz. Eta, bestetik, Donostiako Udalak, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen arabera, bere eskumenen artean, esleituta du babes zibileko, suteen prebentzio eta itzalketarako zerbitzuak ematea.
Bi erakundeak azken urteotan elkarlanean aritu dira Donostiako Udalerriaren barruan larrialdiei aurre egiten, eta biak jabetuta daude aipatutako sistemaren koherentzia ziurtatzeko beharrezkoa dela legean agertzen diren koordinazio eta lankidetza-printzipioak eguneroko errealitatean gauzatzeko mekanismoak finkatzea. Asmo horrekin 2001eko urrian hitzarmen bat sinatu zen, baina denboran zehar izan duen bilakaera dela-eta, beharrezkoa da berrikustea eta eguneratzea. Horren harira, bi aldeek guztientzat interesgarri honako hau ikusten dute:
Lankidetza estuan ari izatea biotako edozein erakundek diseinatutako prebentzioko eta autobabeseko politikak eta programak sustatu eta burutzeko (boluntariotzaren garapena, herritarren autobabesaren eta autobabes korporatiboaren dibulgazioa, herritarren autobabesa eta autobabes korporatiboa zabaltzea, ikuskapen teknikoak, eskola-prestakuntza, etab.).
Babes zibileko planak landu eta ezartzeko lankidetzan jardutea, baita praktikak eta simulakroak egiteko ere.
Larrialdiak kudeatzeko interesgarriak diren informazioen, esperientzien, ezagueren eta tekniken trukaketan aktiboki laguntzea, baita elkarren arteko prestakuntzan ere; hain zuzen, larrialdiei aurre egiteari dagokionez, bi erakundeen zerbitzuen eraginkortasuna hobetzeko asmoz.
Lankidetzarako aukerak sortzea larrialdi berezietan aplikatzeko diren aparteko ekipamenduak eskuratu, mantendu eta erabiltzeko (arrisku kimikoa, uholdeak, zauritu ugari eragin dituzten istripuak, etab.), baita komunikazioko sistema integratuak eta eraginkorrak izateko ere.
Herrizaingo Saileko Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibileko Zuzendaritzari dagozkion SOS Deiak Larrialdiak Koordinatzeko Zentroak dira larrialdietako esku-hartzeen koordinazioa egiteko zerbitzu arduraduna, betiere Larrialdiak Kudeatzeko Legean aurreikusitako taktika operatiboen bidez eta baldintzen arabera.
Horregatik, larrialdi-deiei erantzuteko zerbitzua eman behar duen entitate bihurtu da 112 telefono-zenbakiaren bidez (larrialdietako telefono bakarra Europan), Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluaren 1998ko uztailaren 15eko erabakiaren arabera eta; halaber, telekomunikazio-sareen bidez, 112 telefono-zenbakia erabiliz, larrialdi-deiei erantzuteko zerbitzurako sarbidea arautzen duen ekainaren 16ko 903/1997 Errege Dekretuari jarraiki.
Beste alde batetik, Donostiako Udaleko Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamendu Zerbitzuak bere Komunikaizo-zentrala du; hain zuzen, dituen giza baliabideak kudeatzeko eta ikuspuntu operatibotik integratuta dauden edo egon daitezkeen Udalaren beste zerbitzu batzuk mobilizatzeko.
Ondorioz, bi erakundeek egokitzat jotzen dute bi zerbitzu operatibo horien arteko harremanak gauzatzea, era horretan bitartekoen mobilizazioa behar duten larrialdientzako erantzuna optimizatzeko, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibileko Zuzendaritzaren eta Donostiako Udaleko Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamendu Zerbitzuaren arteko koordinazioa oro har, eta bion zentralak bereziki, hobetzeko; hau da, SOS Deiak eta Komunikazio-zentrala; baita bi zerbitzuen arteko informatika- eta komunikazio-interkonexioa ahalbidetzeko ere.
Aurreko paragrafoan azaldutakoari dagokionez, bi aldeek guztientzat interesgarritzat jotzen dute neurriak eta, hala egokituz gero, beharrezkoak diren lankidetza-akordioak hartzea helburu honekin:
Herrizaingo Saileko Tetra irrati mugikorreko komunikazio-sare digitalean Donostiako Udaleko Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamendu Zerbitzua integratzen saiatzea, baita Komunikazio-zentrala eta Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamendu Zerbitzuaren aginte-egitura Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibileko Zuzendaritzako Larrialdietako eta SOS Deiakeko Teknikariekin interkonektatzen ere.
Herrizaingo Saileko Larrialdiak Kudeatzeko Sistema Informatikoan integratzen saiatzea, horretarako garatutako beharrezko telelomunikazio- eta informatika-sistemen bitartez: ahots eta datu lineak eta larrialdiak koordinatzeko aplikazio informatikoa.
Larrialdi-egoeretan erabilgarritasuna eta erantzuna ziurtatzea; hain zuzen, bi erakundeek atxikita dituzten edo itundutako giza baliabideen bitartez, baldin eta beroriek esku hartu ahal badute.
Gertaeren tokian Aginte Postu aurreratua (APA) ezartzeko elkarlanean aritzea, era horretan larrialdi-operazioetan parte hartzen duten giza baliabideen ekintza-batasuna lortzeko.
Taktika operatiboak egiteko ezagutzak ekartzea; aplikazioari, ebaluazioari eta funtzionamenduari dagokienez, baterako jarraipena egiteko; eta, horiez gain, larrialdientzako erantzun koordinatua hobe dezakeen informazio berezia, gure esku dagoen edo landu izan dena, trukatzeko; eta, batik bat, Donostiako Udalerrian indarreko larrialdi-planekin zerikusia duena.
Beren koordinazio-postuen integrazio fisikoaren mailak aztertzea; hain zuzen, larrialdien kudeaketaren elementu teknologiko komunen efikazia eta eraginkortasuna hobetzeko eta horretarako diren baliabideen kudeaketa hobea egiteko tresna gisa.
Bi aldeak bat datoz irizpide komunak jartzeko beharra dagoela komunikabideen aurreko informazio-politika instituzionalari dagokionez, zehazki bi Administrazioen zerbitzuek parte hartzen duten larrialdietako esku-hartze eta arretaren inguruan.
Ondorioz, larrialdien beharrezko koordinazioan sakontzeko modu egoki gisa, bi aldeek lankidetza-tresna hau ezartzeko adostasuna erakutsi dute eta, halaber, berori gauzatzeko eran ados daudela, Hitzarmen hau sinatzea hitzartu dute; hona hemen, bada, bete beharreko
ESTIPULAZIOAK
Lehenengoa. Hitzarmen honen helburua da larrialdien kudeaketaren arloan Administrazio sinatzaileen arteko lankidetzari eustea, lankidetza horretan sakontzea eta, halaber, lankidetza bera arautzea; horretarako Larrialdiak Koordinatzeko Zentroak eta Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibileko Zuzendaritzako Larrialdiak Kudeatzeko Unitate Teknikoak Komunikazio-zentralarerekin eta Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamendu Zerbitzuaren aginte-egiturarekin interkonektatuta egotea lortuz, baita Donostiako Udalean larrialdi-egoerekiko lotura duten udal zerbitzuekin ere. Horren bitartez, komunikazioak partekatu eta larrialdi-deiak egiteko herritarren sarbidea bateratu ahalko da, betiere Administrazio bakoitzak bere eskumen-eremuan jardunez eta eskumen horiek baliatuz, ondorengo estipulazioetan zehazten den moduan.
Bigarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak onartuko du Donostiako Udaleko Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamendu Zerbitzuak Herrizaingo Saileko Tetra Irrati Mugikorreko Sare Digitala (IMSD) erabiltzea. Lehen aipatutako zerbitzuen integrazioa errazteko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, Herrizaingo Sailaren bitartez, Donostiako Udala zehaztuko diren terminal eta ekipamenduez hornituko du.
Hirugarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, Herrizaingo Sailaren bidez, programazioa egin eta ibilgailu-plana optimizatuko du, era horretan Donostiako Udaleko Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamendu Zerbitzuaren ohiko funtzionamendua errazteko, baita haren integrazioa Herrizaingo Saileko prozedura operatiboetan eta beste larrialdi-zerbitzuekiko elkar komunikazioa ere. Azterlan horren emaitza hitzarmenari eranskin gisa atxikiko zaio.
Laugarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, Herrizaingo Sailaren bidez, konpromisoa hartzen du Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamendu Zerbitzuaren Komunikazio-zentralean Larrialdiak Kudeatzeko Sistema Informatikoko operazio-postu bat ezarri eta optimizatzeko, ahotsa eta datuak transmititzeko lineak txertatuz, hori guztia larrialdiak koordinatzeko sistema orokorrean sartzeko tresna gisa.
Bosgarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, Herrizaingo Sailaren bidez, Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamendu Zerbitzuarekin batera, hitzematen du Euskarri plataforma informatiko berriaren garapenerako azterlanak egingo dituela Prebentzio, Su Itzalketa Zerbitzuaren eskakizunei erantzuten dieten baldintzak ikuskatzeko.
Seigarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, Herrizaingo Sailaren bitartez, lehen aipatutako zerbitzuen integraziorako beharrezkoa den komunikazio- eta informatika-ekipamendua mantentze-lanak eta instalazioa kudeatzeaz arduratuko da.
Zazpigarrena. Donostiako Udala bigarren estipulazioan aipatutako ekipoak hondatu, lapurtu edo galduz gero birjartzeaz arduratuko da
Zortzigarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, Herrizaingo Sailaren bitartez, konpromisoa hartzen du Donostiako Udalak koordinazio- eta kudeaketa- aplikazio informatikoak erabiltzeko izendatutako operadoreen prestakuntzan parte hartzeko, baita larrialdietako koordinazio-jarduerarekin zuzen-zuzenean lotutako gaietan ere (taktika operatiboak, irratiko prozedurak, komunikazioak, etab.).
Bederatzigarrena. Larrialdiak Koordinatzeko Zentroak (SOS Deiak) Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamendu Zerbitzuko Komunikazio-zentralaren zereginak bete ahal izango ditu, modu subsidiarioan, plantillaren eraginkortasunak edo erabilgarritasunak hala eskatzen dutenean. Horretarako, bi zerbitzuek protokolo bat egiteko konpromisoa hartzen dute, non jokamolde hori gomendagarri egiten duten kasuak eta egutegiak eta, bestetik, lan-mota hori aktibatzeko modua jasotzen diren.
Hamargarrena. Donostiako Udalak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, Herrizaingo Sailaren bidez, adostu dute Komunikazio-zentralean dagoenarekiko klonikoa den operario-postu bat ezartzeko beharrezko azterlanak egitea Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamendu Zerbitzuak erabil dezan; hain zuzen, toki beretik laguntza-eskaria jasotzea eta baliabideak kudeatzea edo ohiturazkoak ez diren jarduteko moduak aktibatzea gomendagarri egiten duten egoeretan Donostiako hirian edo Gipuzkoako Lurraldean arrisku handiko larrialdiak egonez gero.
Hamaikagarrena. Donostiako Udalak 112 telefonoa bere egingo du Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamendu Zerbitzura bideratu beharreko larrialdi-deietarako herritarrentzako sarbide-telefono gisa. Hori hala izanik, helburu horrekin 112 telefonoa zabaldu eta ezartzeko jardueretan esku hartuko du (ibilgailuen errotulazioa, dibulgazio-programak, etab.).
Hamabigarrena. Donostiako Udaleko Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamendu Zerbitzuak Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sistemaren Taktika Operatiboak eta Larrialdi-planak landu, eguneratu eta hobetzeko parte hartuko du, baldin eta bere esku-hartzea aurreikusten badute edo bere jardun-eremuan badaude.
Hamahirugarrena. Inplikatutako aldeek konpromisoa hartzen dute Hitzarmenaren aplikazio zuzena eta, azken finean, koordinazio-sistemaren funtzionamendu eraginkorra ziurtatzeko beharrezkotzat jotzen diren protokoloak eta programak ezartzeko. Horretarako, jarraipen-batzorde tekniko bat izendatzea adostu dute eta batzorde hori modu paritarioan Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamendu Zerbitzuak eta Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibileko Zuzendaritzak osatuko dute.
Hitzarmen hau sinatzen den egunetik indarrean sartuko da eta 2011ko abendura arteko indarraldia izango du. Bestetik, automatikoki luzatuko da, urte naturalka, baldin eta aldeetako batek berariaz salatzen ez badu, eta frogatzeko moduan egin eta jakinarazi beharko da gutxienez amaitu baino hilabete lehenago.
Eta adierazitako guztiarekin ados daudela eta onartzen dutela frogatzeko, agiri honen bina ale sinatu dituzte goiburuan azaldutako tokian eta egunean.
Herrizaingoko sailburua,
RODOLFO ARES TABOADA.
Donostia-San Sebastiángo udalaren
alkate-udalburua,
ODÓN ELORZA GONZÁLEZ.
Behin betiko dimentsionamendua. Guztira
Kontzeptua
HT500 terminal eramangarria, 2 bat. GPS eta BT, zorroduna 45
MDT400 emisorea GPS eta DM-GW-rekin 22
DT410 oinarri-emisorea 7
JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN MARTXOAREN 15EKO 18/2011 EBAZPENAREN II. ERANSKINA.
HITZARMENA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOAREN ETA GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAREN ARTEKOA, LARRIALDIAK KUDEATZEKO LANKIDETZAREN ARLOAN
Donostia-San Sebastián, 2011ko urtarrilaren 25ean.
BILDU DIRA:
Alde batetik Rodolfo Ares taboada jauna, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburua eta;
bestetik, Edurne Egaña Manterola Andrea, Gipuzkoako Foru Aldundiko Lehendakaritza eta Foru Administrazio Saileko foru-diputatua.
Lehenak, Euskal Autonomia Erkidegoaren izen eta ordezkaritzan esku hartu du eta; bigarrenak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren izen eta ordezkaritzan.
ADIERAZI DUTE:
Bi erakundeek, bakoitzak bere eskumeneko eremuan eta dituen erantzukizunen arabera, parte hartzen dute Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibileko Euskal Sisteman, zeina prebentzio eta antolaketarako tresna multzo batek osatuta baitago. Prebentzio eta antolaketarako tresna horiek aurreikusta daude Larrialdiak Kudeatzeko 1996ko apirilaren 3ko 1/1996 Legean (EHAA, 77. zenbakia, apirilaren 22koa) eta ekainaren 24ko 153/1997 Dekretuaren bidezko haren garapenean. Dekretu horren bitartez «Larrialdiei Aurregiteko bidea - LABI» Euskadiko Babes Zibilaren Plana onartzen da eta Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibileko Euskal Sistemako integrazioko mekanismoak arautzen dira (EHAA, 138. zenbakia, uztailaren 21ekoa).
Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibileko Euskal Sistemaren integrazioak eta koherentziak (hondamenezko larrialdi-egoerei zein hain larriak ez diren beste kasu batzuei aurre egiteko prestakuntza eta erantzuna biltzen baititu) Euskal Administrazioak behartzen dituzte planifikazio-sistema mailakatu eta integratu batean gaitasunak elkartzera, baita beren harremanak larrialdiak kudeatzeko apirilaren 3ko 1/1996 Legearen 2. artikuluan aurreikusitako printzipioen pean jartzera ere.
1999ko ekainaren 9an Euskal Autonomia Erkidegoko Herrizaingo sailburuak eta Gipuzkoako Lurralde Historikoko Foru Aldundiko Lehendakaritzako foru-diputatuak sinatu zuten «Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Lehendakaritza Sailaren arteko lankidetza-protokoloa Gipuzkoako Lurralde Historikoan larrialdien koordinazio-arloan» deiturikoa.
Izan ere, aipatutako dokumentuan adierazten den bezala, Herrizaingo Saila da babes zibileko politikaren organo arduraduna Eusko Jaurlaritzak ezarritako helburu orokorrekin bat etorriz. Eta, bestetik, Gipuzkoako Foru Aldundiko Lehendakaritza eta Foru Administrazio Sailak babes zibil, suteen prebentzio eta itzalketa arloan Foru Diputazio horri dagozkion eginkizunak esleituta ditu.
Bi erakundeak azken urteotan elkarlanean aritu dira Gipuzkoako Lurralde Historikoaren barruan larrialdiei aurre egiten, eta biak jabetuta daude aipatutako sistemaren koherentzia ziurtatzeko beharrezkoa dela legean agertzen diren koordinazio eta lankidetza-printzipioak eguneroko errealitatean gauzatzeko mekanismoak finkatzea. Horren harira, bi aldeek guztientzat honako hau ikusten dute interesgarri:
Lankidetza estuan ari izatea biotako edozein erakundek diseinatutako prebentzioko eta autobabeseko politikak eta programak sustatu eta burutzeko (boluntariotzaren garapena, herritarren autobabesaren eta autobabes korporatiboaren dibulgazioa, ikuskapen teknikoak, eskola-prestakuntza, etab.).
Babes Zibileko Planak landu eta ezartzeko lankidetzan jardutea, baita praktikak eta simulakroak egiteko ere.
Larrialdiak kudeatzeko interesgarriak diren informazioen, esperientzien, ezagueren eta tekniken trukaketan aktiboki laguntzea, baita elkarren arteko prestakuntzan ere; hain zuzen, larrialdiei aurre egiteari dagokionez, bi erakundeen zerbitzuen eraginkortasuna hobetzeko asmoz.
Lankidetzarako aukerak sortzea larrialdi berezietan aplikatzeko diren aparteko ekipamenduak eskuratu, mantendu eta erabiltzeko (arrisku kimikoa, uholdeak, zauritu ugari eragin dituzten istripuak, etab.); baita larrialdiei arreta emateko instalazioak eta telekomunikazio-sistemak, aplikazio informatikoak eta laguntza-ekipoak batera erabiltzea ahalbidetzen duten komunikazioko sistema integratuak eta eraginkorrak izateko ere.
Bitarteko eta baliabideen ekarpena hitzartzea beren lurralde-eremutik kanpoko larrialdietarako laguntza jasotzeko.
Herrizaingo Saileko Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibileko Zuzendaritzari dagozkion SOS Deiak Larrialdiak Koordinatzeko Zentroak dira larrialdietako esku-hartzeen koordinazioa egiteko zerbitzu arduraduna, betiere Larrialdiak Kudeatzeko Legean aurreikusitako taktika operatiboen bidez eta baldintzen arabera.
Horregatik, larrialdi-deiei erantzuteko zerbitzua eman behar duen entitate bihurtu da 112 telefono-zenbakiaren bidez (larrialdietako telefono bakarra Europan), Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluaren 1998ko uztailaren 15eko erabakiaren arabera eta; halaber, telekomunikazio-sareen bidez, 112 telefono-zenbakia erabiliz, larrialdi-deiei erantzuteko zerbitzurako sarbidea arautzen duen ekainaren 16ko 903/1997 Errege Dekretuari jarraiki.
Beste alde batetik, Gipuzkoako Foru Aldundiko Esku hartzeko eta Suhiltzaile Parkeak Kudeatzeko Zerbitzuak, Lehendakaritza eta Foru Administrazio Sailari atxikita baitago, bere Koordinazio eta Komunikazio Zentroa du (Bai Esan); hain zuzen, dituen giza baliabideak kudeatzeko eta, ikuspuntu operatibotik integratuta dauden Foru Diputazioaren beste zerbitzu batzuk (baita besterenak ere) mobilizatzeko.
Ondorioz, bi erakundeek egokitzat jotzen dute bi zerbitzu operatibo horien arteko harremanak gauzatzea, era horretan bitartekoen mobilizazioa behar duten larrialdientzako erantzuna optimizatzeko, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibileko Zuzendaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko koordinazioa oro har, eta bion zentralak bereziki, hobetzeko; hau da, SOS Deiak eta Koordinazio eta Komunikazio zentrala; baita bien arteko informatika- eta komunikazio-interkonexioa modernizatzeko ere.
Aurreko paragrafoan azaldutakoari dagokionez, bi aldeek guztientzat interesgarritzat jotzen dute neurriak eta, hala egokituz gero, beharrezkoak diren lankidetza-akordioak hartzea helburu honekin:
Gipuzkoako Foru Aldundiko Babes Zibileko Zerbitzuek ahots eta datuetarako Herrizaingo Saileko Tetra irrati mugikorreko komunikazio-sare digitalerako sarbidea izatea, baita Bai Esan eta SOS Deiaken ekintza- eta informatika-egituren arteko interkonexioa hobetzea ere.
SOS Deiakek eta Bai Esanek horretarako erabilitako komunikazio-sistemen erabilgarritasun eta konexio iraunkorrak bermatzea eta, gainera, sistema horien hobekuntza eta hedapena bultzatzea.
Larrialdi-egoeretan erabilgarritasuna eta erantzuna ziurtatzea; hain zuzen, bi erakundeek atxikita dituzten edo itundutako giza baliabideen bitartez, baldin eta beroriek esku hartu ahal badute.
Gertaeren tokian Aginte Postu aurreratua (APA) ezartzeko elkarlanean aritzea, era horretan larrialdi-operazioetan parte hartzen duten giza baliabideen ekintza-batasuna lortzeko
Taktika operatiboak egiteko ezagutzak ekartzea; aplikazioari, ebaluazioari eta funtzionamenduari dagokienez, baterako jarraipena egiteko; eta, horiez gain, larrialdientzako erantzun koordinatua hobe dezakeen informazio berezia, gure esku dagoen edo landu izan dena, trukatzeko; eta, batik bat, Gipuzkoan indarreko larrialdi-planekin zerikusia duena.
Bi aldeak bat datoz irizpide komunak jartzeko beharra dagoela komunikabideen aurreko informazio-politika instituzionalari dagokionez, zehazki bi Administrazioen zerbitzuek parte hartzen duten larrialdietako esku-hartze eta arretaren inguruan.
Hori guztia dela eta, Hitzarmen hau sinatzea adostu dute; hona hemen, bada, bete beharreko
ESTIPULAZIOAK
Lehenengoa. Hitzarmen honen helburua da larrialdien kudeaketaren arloan Administrazio sinatzaileen arteko lankidetzari eustea, lankidetza horretan sakontzea eta, halaber, lankidetza bera arautzea; hain zuzen, Larrialdiak Koordinatzeko Zentroen arteko interkonexio iraunkorra modernizatuz, horrek ahalbidetuko baitu komunikazioak partekatzea, betiere Administrazio bakoitzak bere eskumen- eremuan jardunez eta eskumen horiek baliatuz, ondorengo estipulazioetan zehazten den moduan.
Bigarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak Gipuzkoako Foru Aldundiko Babes Zibileko Zerbitzuei Herrizaingo Saileko Tetra Irrati Mugikorreko Sare Digitala (IMSD) erabiltzea erraztuko dio.
Sareak hasieratik terminalen artean ahots- eta mezularitza-zerbitzuak eskainiko ditu eta pixkanaka bere zerbitzuak eguneratu, aplikazioak garatu eta datu-aterabideak sortuko dira ondorengo zerbitzuak inplementatzeko:
Egoerak transmititzeko datu-baserako berehalako sarbidea.
PS posizionatzeari buruzko informazioko datu-baserako berehalako sarbidea.
Mezularitza-aplikazioa, ordenagailu batetik bere ibilgailuetara mezuak bidaltzea ahalbidetzen duena.
Telekontrol eta telemetriarako datuak, SDS/Status mezuen bidez, PLCen urruneko kudeaketarako.
Hirugarrena. Hasiera batean, integrazioak berekin Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, Herrizaingo Sailaren bitartez, emandako ekipamendu eta terminalen erabilera ekarriko du. Beroriek Hitzarmen honen I. eranskinean azaltzen dira.
Dena den, Gipuzkoako Foru Aldundiko Babes Zibileko Zerbitzuek, Tetra IMSDren erabiltzaileak izango baitira, antolamendu-arrazoiak direla eta, hitzarmen honetan ezarritakoak baino terminal gehiago eskuratu nahiko balute, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, Herrizaingo Sailaren bitartez, terminal berri horiei alta emango die Irrati Mugikorreko Sare Digitalean, beroriek larrialdi-sarean sartzeko egokitasuna justifikatu ondoren.
Hitzarmenak dirauen bitartean, Gipuzkoako Foru Aldundiko Babes Zibileko Zerbitzuek erabilitako Irrati Mugikorreko terminalak, Tetra IMSDren erabiltzaileak baitira, galdu izanagatik zein matxura konponezinengatik edo etengabeko erabilera dela-eta hondatu izanagatik berritu behar baldin badira, Zerbitzu horien kontura egingo da. Bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa, Herrizaingo Sailaren bitartez, terminal berri horiei Irrati Mugikorreko Sarean alta emateaz eta aurrekoak baliogabetzeaz arduratuko da. Gainera, Gipuzkoako Foru Aldundiko zerbitzu eskudunak konpromisoa hartzen du, Tetra IMSDren erabiltzaileak diren aldetik, Gipuzkoako Foru Aldundiko Babes Zibileko Zerbitzuen edozein ekipo galdu dela edo lapurtu dutela jakinez gero, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailari berehala iragartzeko, Sarean baja eman dakion.
Konponketak, ordezpenak eta/edo zabalkuntzak kudeatzeko baldintzak eta moduak eta, bestetik, hitzarmenak dirauen bitartean sor litezkeen gorabeheren berri emateko bideak Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibileko Zuzendaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Foru Administrazioaren Modernizaziorako Zuzendaritza Nagusiaren artean onartu eta eguneratutako prozeduraren bidez ezarriko dira. Dokumentu hori II. eranskin gisa gehituko zaio hitzarmenari.
Laugarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa, Herrizaingo Sailaren bitartez, Hitzarmen honek erabiltzeko lagatako komunikazio-ekipamenduen instalazioa kudeatzeaz arduratuko da.
Bosgarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, Herrizaingo Sailaren bitartez, konpromisoa hartzen du Koordinazio eta Komunikazio Zentroan (Bai Esan) Kudeaketarako Informatika-sisteman beharrezkoak diren operario-tokiak instalatu eta optimizatzeko, baita ahotsa eta datuak transmititzeko lineak sartzeko ere, hori guztia larrialdiak koordinatzeko sistema orokorrean modu egokiagoan txerta dadin euskarri informatiko gisa.
Seigarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, Herrizaingo Sailaren bitartez, eta Lehendakaritza eta Foru Administrazio Sailak Zutabe aplikatiboa ordezteko «Oinarri» plataforma informatiko berria garatzeko bideratuko diren azterlanak egiteko konpromisoa hartzen dute. Azterlan horien bidez babes zibileko Foru Zerbitzuen eskakizunei erantzuteko baldintzak ikuskatuko dira; hain zuzen, Foru Zerbitzuek baliatzen dituzten bitartekoak kudeatzeko aplikazio eta tresnekiko integrazioa edo interkonexioa errazten dituen koordinazio-tresna gisa erabiltzeko.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa, Herrizaingo Sailaren bitartez, komunikazio- eta informatika-ekipamenduen instalazioa kudeatzeaz arduratuko da, baita azken horren mantenimenduaz ere, guztiak Aurreko Protokoloak edo Hitzarmen honek erabiltzeko lagatakoak baitira.
Zazpigarrena. Gipuzkoako Foru Aldundiko Babes Zibileko Zerbitzuen ohiko funtzionamendua eta Herrizaingo Saileko zerbitzu operatiboekiko eta beste larrialdi-zerbitzuekiko elkar komunikazioa errazten dituzten programazioa eta ibilgailu-plana aztertuko dira.
Zortzigarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, Herrizaingo Sailaren bitartez, konpromisoa hartzen du koordinaziorako aplikazio informatikoak eta komunikazio-sistemak eta -ekipoak erabiltzeko Gipuzkoako Foru Aldundiak izendatutako operadoreen prestakuntzan parte hartzeko.
Bederatzigarrena. Larrialdiak Koordinatzeko Zentroak (SOS Deiak) modu subsidiarioan Koordinazio eta Komunikazio Zentroaren (Bai Esan) egitekoak bete ahalko ditu, bi erakundeek hala erabakiz gero, baldin eta larrialdi-, eraginkortasun- edo plantillaren prestasun-arrazoiengatik gomendagarria bada. Horretarako, badago Suhiltzaile Parkeen Esku-hartze eta Kudeaketa Zerbitzuak landutako protokolo bat eta, behin bi aldeek sinatuta, Hitzarmen honen III. eranskin gisa gehituko da.
Hamargarrena. Gipuzkoako Foru Aldundiak larrialdi-deietarako herritarrentzako sarbide-telefono gisa 112 telefonoa bere egiten jarraituko du. Hori hala izanik, helburu horrekin 112 telefonoa zabaldu eta ezartzeko jardueretan esku hartuko du.
Hamaikagarrena. Bi aldeek konpromisoa hartzen dute Hitzarmenaren aplikazio zuzena eta, azken finean, koordinazio-sistemaren funtzionamendu eraginkorra ziurtatzeko beharrezkotzat jotzen diren protokoloak eta programak ezartzeko.
Hitzarmen hau sinatzen den egunetik indarrean sartuko da eta 2011ko abenduaren 31ra arteko indarraldia izango du. Bestetik, automatikoki luzatuko da, urte naturalka, baldin eta aldeetako batek berariaz salatzen ez badu, eta frogatzeko moduan egin eta jakinarazi beharko da gutxienez amaitu baino hilabete lehenago.
Eta adierazitako guztiarekin ados daudela eta onartzen dutela frogatzeko, bi aldeek agiri honen bina ale sinatu dituzte goiburuan azaldutako tokian eta egunean.
Herrizaingoko sailburua,
RODOLFO ARES TABOADA.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Lehendakaritza eta Foru Administrazio saileko foru-diputatua,
EDURNE EGAÑA MANTEROLA.
Behin betiko dimentsionamendua. SUH.ZERB.
GFA Mendiak Errep. Urtegiak eta urem. Stock Guztira
Kontzeptua
HT500 terminal eramangarria, 2 bat., oinarrizkoa, zorroduna. 18 4 22
HT500 terminal eramangarria, 2 bat., GPS eta BT, zorroduna 150 80 10 240
HTT500erako kargagailu bakuna (1pos x 2) 60 80 18 5 163
HTT500 kargagailu anizkoitza (5pos x 2) 18 0 5 23
HTT500rako pizgailuko kargagailua 88 80 5 173
HTT500 kable programatzailea 2 2
p/HT500 papar-mikro-bozgorailua 150 80 18 14 262
MDT400 emisorea GPS DM-GW-rekin
87 22 5 114
MDT400 emisore konpaktua, ZI eta telekontrolerako aukera 16 1 3 20
DT410 oinarri-emisorea 8 2 6 9 1 26
Birprogramazioa.
Birprogramatu beharreko terminalak eramangarriak badira, eskatu eta onartu ondoren, Arreta Zerbitzuaren bitartez, Erandioko TITDen egoitzan dagoen Telekomunikazio Arlora bidaliko dira. Bertan teknikariak beroriek programatu eta etorri diren tokira bueltatzeaz arduratuko dira.
Emisoreak izanez gero, finkoak zein ibilgailuetan ezarritakoak, TITDek baimendutako enpresa instalatzaileak terminalen zerbitzu teknikotik igarotzeaz arduratuko dira programazioa jaso eta programatu beharreko emisorean instalatzeko. Behin lana amaituta, enpresa horiek sarea kudeatzeko zentrora deituko dute emisorei sisteman alta emateko.
Konponketa.
Terminal bat (walkie-talkiea edo emisorea) matxuratuta egonez gero, Erandioko TITDen egoitzan dagoen Arreta Zerbitzura bidaliko dira; hain zuzen, sarearen segurtasuna arriskuan jar lezaketen datuak ekipoetan ezabatzeko. Jarraian, konpontzaile baimenduari igorriko zaizikio. Material matxuratu hori bidali izanaren berri garaiz ematen bada, TITDeko zerbitzu teknikoak matxuratutako ekipoaren multzoen bidez ekipo berri bat programatzeaz arduratuko dira; halako moldez non, konpondu beharreko terminala jasotzean, emandako ekipoa ordezteko prestatuko ekipo berri bat bueltatuko zaien.
Alta Baja.
Terminal bati baja eman nahi izanez gero; bai ibilgailua konponketa-lantegi batera, emisoreen kasuan, bidali izanagatik; bai erabiliezin geratu delako, Arreta Zerbitzuari deituko zaio, eta hori sarea kudeatzeko zentroarekin harremanetan jarriko da baja emateko. Aldi baterako baja izan bada eta berriro alta eman nahi bazaio, Arretari deituko zaio gaitzeko ardura har dezan.
Galtzea.
Terminalak galdu edo lapurtuz gero, berehala Arreta Zerbitzuari deituko zaio sisteman baja eman diezaion eta, aldi berean, terminal horretatik deiak egin edo jaso ahal izatea galarazteko.
JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN MARTXOAREN 15EKO 18/2011 EBAZPENAREN III. ERANSKINA.
LANKIDETZA HITZARMENA, EMAKUMEAREN EUSKAL ERAKUNDEAREN (EMAKUNDE) ETA EUSKADIKO UDALEN ELKARTEAREN (EUDEL) ARTEAN SINATUTAKOA, BERDINTASUNAREN ALDEKO ETA EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIAREN AURKAKO EUSKADIKO UDALERRIEN SAREA (BERDINSAREA) GARATZEKO
Vitoria-Gasteizen, 2010eko irailaren 1a.
BILDU DIRA:
Rodolfo Ares Taboada jauna, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingoko sailburua.
Maria Silvestre Cabrera andrea, Emakundeko burua, Emakumearen Euskal Erakundea.
Jokin Bildarratz Sorron jauna, Eudeleko burua, Euskadiko Udalen Elkartea.
ESKU HARTU DUTE:
Ares Taboada jaunak, Jaurlaritzaren Legearen 26.1 artikuluan ezarritakoa dela bide (7/1981 Legea, ekainaren 30ekoa).
Silvestre Cabrera andreak, Emakumearen Euskal Erakundearen (Emakunde) egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen Dekretuaren 17.2 f) artikulua dela bide (214/2006 Dekretua, urriaren 31koa).
Bildarratz Sorron jaunak, Eudelen Estatutuetako 21. artikuluan ezarritakoa dela bide.
ADIERAZI DUTE:
Emakumearen Euskal Erakundea (Emakunde) sortu duen Legearen 2. artikuluan ezarritakoaren arabera (2/1988 Legea, otsailaren 5ekoa), erakunde horren helburu nagusia da Euskadiko politikaren, ekonomiaren, kulturaren eta gizartearen eremu guztietan gizonen eta emakumeen arteko benetako eta eragineko berdintasuna lortzea. Hartara, Emakunderen helburu nagusiak dira, batetik, bi sexuen arteko berdintasuna bermatzen duten baldintzak sustatzea eta berdintasun hori eskubide osoz egikaritu ahal izateko oztopoak kentzea, eta bestetik, Euskadin emakumeak baztertzeko dauden bide eta ekintza guztiak ezabatzea.
Lege horretako 3. artikuluko a) eta h) idatzi-zatietan ezarri denez, Emakunderen egitekoak dira batetik, gorago adierazitako helburuak erdiesteko jarraibideak garatzea eta Euskadiko botere publikoek horiek aplika ditzatela bultzatzea, eta bestetik, beharrezko koordinazio-neurriak bultzatzea bai emakumeen egoeran eragiten duten jarduera-programen artean bai emakumeen nahiz gizonen arteko berdintasunean eragiten duten jarduera-programen artean.
Ildo horretatik, Emakunderen helburuetako bat da toki-administrazioek emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren sustapenean duten eskuartzea areagotzea, baita sexuen arteko desberdintasunaren agerpen larriena den horretan ere, alegia emakumeen aurkako indarkerian. Toki-administrazioek berebiziko eginkizuna dute arlo horretan, aipatutako desberdintasuna udalerrien lurralde-eremuan gertatzen delako, eta gainera, udal-mailan, herri-erakunde hori delako gizarte-arazo horretatik eta arazo hori pairatzen duten herritarrengandik gertuen dagoen herri-erakundea.
Eudelen oinarrizko helburuen artean honako hauek daude: udalen autonomia sustatzea eta defendatzea, tokiko interesak ordezkatzea beste erakundeen aurrean, eta Elkarteko udalerriei aholkularitza- eta koordinazio-zerbitzuak ematea. Hortaz, Eudelek esparru horretan garatzen dituen jarduera nagusiak honakoak dira:
Udal-ordezkariei ulertaraztea emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunerako jardun ona bultzatu behar dela; ildo horretan arreta berezia ematen zaio udalerriko eguneroko bizitzaren eremu guztietan aukera-berdintasunaren ideia txertatzeari.
Udalek kudea dezaketen politika edo ekintzaren bat Europako Batasunak abiaraziz gero, horren berri ematea eta politika eta ekintza horiek sustatzea, Europako Batzordeak ematen dituen jarraibideak aintzat hartuta.
Udalen eskumeneko politika eta ekintza guztietan aukera-berdintasuna kontuan hartzea sustatzea.
Arlo horretan eskudun diren euskal erakunde guztiek 2001eko urriaren 18an, Sexu-erasoak eta etxeko tratu txarrak jasaten dituzten emakumeei harrera hobea egiteko erakundeen arteko Akordioa sinatu zuten. Akordio horren jarraipen batzordeko burutzan Emakunde dago eta kideetako bat Eudel da. Bada, batzorde horrek Tratu Txarrak jasaten dituzten Emakumeentzako Segurtasun Plana (2002-2005) onetsi zuen 2002ko azaroaren 22an. Besteak beste, hauxe da plan horrek aurreikusten duen neurrietako bat: Emakumeenganako Indarkeriaren kontrako Euskadiko Udalen Sarea osatzea. Sare horrek toki-mailan indarkeria-mota horri aurre egin eta indarkeria horren biktimei laguntza ematea izango ditu helburu, bai eta esperientziak partekatzea eta jarduera bateratuak koordinatzea ere. Zeregin horretan, ezarri da Eudeli eta Emakunderi dagokiela neurri horiek betearaztea.
Horrenbestez, bi erakunde horiek elkarlanean jardun nahi dutenez udalerrietan berdintasunaren aldeko eta emakumeen aurkako indarkeria saihesteko eta ezabatzeko programak eta jarduerak sustatzeko, erabaki dute elkarrekin koordinatzea Berdintasunaren Aldeko eta Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Euskadiko Udalerrien Sarea abiarazteko. Horretarako, 2005eko otsailaren 24an, bi erakunde horiek lankidetza-hitzarmena sinatu zuten. Hitzarmen horren indarraldia isilbidez luzatu zen 2006, 2007, 2008 eta 2009. urteetara.
2009ko otsailaren 3an, berriz, Sexu-erasoak eta etxeko tratu txarrak jasaten dituzten emakumeei harrera hobea egiteko erakundeen arteko II. Akordia sinatu zen, aurreko akordioa lege aldaketa berrietara egokitzeko, hain zuzen.
Eusko Jaurlaritza berria eratzearekin batera, horren jarduera-esparruak berrantolatu egin dira. Aurrerantzean, Lehendakariaren Dekretuak ezarritakoaren arabera (4/2009 Dekretua, maiatzaren 8koa) Herrizaingo Sailari egokituko zaio genero-indarkeriaren biktimei harrera emateko politikak zuzentzea eta koordinatzea. Egiteko hori garatzeko, Herrizaingo Sailaren egitura organikoari eta funtzionalari buruzko Dekretuaren bidez (471/2009 Dekretua, abuztuaren 28koa) Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza sortu zen.
Bada, hain zuzen ere 2005eko otsailaren 24an sinatutako Hitzarmena Eusko Jaurlaritzaren egituraketa berrira egokitzeko, hitzarmen horren ordez beste lankidetza-hitzarmen hau sinatzea proposatzen dugu.
Gobernu Kontseiluak, 2010eko uztailaren 20ko bilkuran, baimena eman die Herrizaingo sailburuari eta Emakundeko zuzendariari hitzarmen hau sina dezaten.
Bere aldetik, Eudeleko Batzorde Betearazleak, 2010eko martxoaren 11n eginiko bilkuran, baimena eman zion Eudeleko buruari hitzarmen hau sina zezan.
Horrenbestez, adierazitako guztiarengatik, alderdiek lankidetza-hitzarmen hau sinatzea erabaki dute. Hona hemen hitzarmenaren
KLAUSULAK
Lehenengoa. Xedea.
Hitzarmen honen xedea da Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzaren, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen eta Eudel-Euskadiko Udalen Elkartearen arteko lankidetza antolatzea Berdintasunaren Aldeko eta Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Euskadiko Udalerrien Sarea-Berdisarea garatzeko.
Udalerri-sareak helburu hauek ditu:
Udalerrietan emakumeen eta gizonen berdintasunaren aldeko eta emakumeen desberdintasuna eta haien aurkako indarkeria ezabatzeko programak eta jarduerak sustatzea.
Toki-mailan arlo horretan izandako esperientziak partekatzeko, koordinatzeko eta jarduera bateratuak egiteko bideak ezartzea.
Sexu-erasoak eta etxeko tratu txarrak jasaten dituzten emakumeei harrera hobea egiteko erakundeen arteko bigarren akordioan ezarritakoa garatzen, zehazten eta udalerrietako egoerara egokitzen dituzten lankidetza-akordioak eta jarduteko protokoloak burutzea.
Herrizaingo Saileko Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak eta Eudelek, beren jarduteko eskumen-esparruarekin bat etorriz, Udalerri Sare horretako kide izan nahi duten edo kide izaten jarraitu nahi duten udalerri interesdunek, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari dagokionez eta, hala dagokionean, genero indarkeriaren biktimei laguntzeari dagokionez, bete beharko dituzten baldintzak eta betekizunak ezarriko dituzte.
Bigarrena. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailari atxikitako Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzaren konpromisoak.
Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak bere gain hartzen du Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Euskadiko Udalerrien Sarea garatzeko kostuaren zati bat finantzatzea 13.750 euroko gehienezko kopuruarekin. Kopuru hori aurrekontuko 10.0.1.02.04.0000.3.454.99.22110.000 J partidaren kargura ordainduko da.
Finantzaketa horren bidez Udalerrien Sarea kudeatzeko ardura hartzen duen aholkularitza teknikoa (langile teknikoak) kontratatzeko gastuen % 25 ordainduko da.
Halaber, beste mota bateko gastuei aurre egiteko finantzazio-ekarpenak egin ahal izango ditu; adibidez, sentsibilizazio-kanpainetarako, prestakuntzarako, publizitaterako, hitzaldietarako, argitalpenetarako, etab. Nolanahi ere, Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak bestelako diru-ekarpenak egin ahal izango dio Sareari beste lankidetza-formula batzuen bidez.
Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak konpromisoa hartzen du bere jarduera-esparruaren baitan Eudeli laguntza teknikoa emateko Udalerrien Sarearen garapenari dagokionez.
Hirugarrena. Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen konpromisoak.
Emakundek finantzatuko du Berdintasunaren Aldeko eta Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Euskadiko Udalerrien Sarea garatzearen kostuaren zati bat. Horretarako, 13.750 euro emango ditu gehienez aurrekontuko 10.0.1.47.01.0000.3.454.99.32230.002 F partidaren kargura.
Finantzaketa horren bidez Udalerrien Sarea kudeatzeko ardura hartzen duen aholkularitza teknikoa (langile teknikoak) kontratatzeko gastuen % 25 ordainduko da.
Halaber, beste mota bateko gastuei aurre egiteko finantzazio-ekarpenak egin ahal izango ditu; adibidez, sentsibilizazio-kanpainetarako, prestakuntzarako, publizitaterako, hitzaldietarako, argitalpenetarako, etab. Nolanahi ere, Emakundek bestelako diru-ekarpenak egin ahal izango dio Sareari beste lankidetza-formula batzuen bidez.
Emakundek konpromisoa hartzen du bere jarduera-esparruaren baitan Eudeli laguntza teknikoa emateko Udalerrien Sarearen garapenari dagokionez.
Laugarrena. Eudelen konpromisoak.
Eudelek honako konpromiso hauek hartzen ditu bere gain:
Sarearen egitura sendotzea eta kudeatzea.
Bere web gunean Sarearen funtzionamenduari buruzko informazioa sartzea, sareko kide diren udalek egindako jardueren berri ematea eta bestelako material jakingarri batzuk aurkeztea.
Udalen arteko topaketak eta bilerak antolatzea eta koordinatzea, lanaren jarraipena egiteko, bakoitzak bere esperientzien berri emateko eta Sareko udalek batera jarduteko moduak ezartzeko.
Sareko udalei laguntza teknikoa ematea emakumeen eta gizonen berdintasunaren aldeko eta emakumeen desberdintasunak eta beren aurkako indarkeria ezabatzeko programak eta jarduerak abiarazten laguntzeko.
Eudelek aurreko paragrafoan aipatutako konpromisoak betetzeko behar diren baliabide material eta pertsona guztiak jarriko ditu.
Gainera, Eudelek hitzarmen honen xedearen inguruan eskatzen dituen informazio eta agiri guztiak bidaliko dizkio bai Herrizaingo Saileko Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzari bai Emakunderi.
Bosgarrena. Ordaintzeko modua.
Lehenengo ordainketa, alegia % 75, Hitzarmena sinatzen denean. Gastu hori faktura originalen bidez edo dokumentu baliokideen bidez zuritu beharko da, beti ere 2010eko abenduaren 31ko ondorioetara.
Bigarren ordainketa, alegia % 25, 2010ean burututako ekintzen kargura egingo da. Horretarako, gastu orokor guztiak zuritu beharko dira, hain zuzen ere hitzarmenaren xede diren jarduerekin zerikusirik duten gastuak aurkeztuz 2011ko otsailaren 28a baino lehen. Hartara, aurkeztutako fakturen edo dokumentu baliokideen gastu-eguna ezin izango da 2010eko abenduaren 31tik pasa.
Seigarrena. Jarraipen batzorde mistoa.
Jarraipen batzordea hitzarmen hau sinatu eta hilabeteko epean bilduko da hitzarmenean xedatutakoa koordinatzeko, behar bezala betetzen dela ziurtatzeko eta sinatzaileen artean harreman iraunkorrak ezartzeko.
Jarraipen batzordean pertsona hauek izango dira:
Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza: zuzendaria edo hark eskuordetzen duen pertsona.
Emakunde: Emakundeko zuzendaria edo hark eskuordetzen duen pertsona.
Eudel: zuzendari nagusia eta Genero Berdintasun Politikako Batzordeko arduraduna, edo horiek eskuordetzen duten pertsonak.
Halaber, aurreko idatzi-zatietan adierazitako pertsonek langile teknikoak izendatu ahal izango dituzte batzordean euren aholkulari legez parte hartzeko
Batzordea bi aldiz bilduko da urtean ohiko bilkuran. Nolanahi ere, egoki deritzoten beste bider bildu ahal izango dira ez ohiko bilkuran. Jarraipen batzordearen araubide juridikoa Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean kide anitzeko organoez ezarritako arauetara moldatuko da. Batzordeak berak finkatuko ditu batzordearen berezitasun administratiboak.
Zazpigarrena. Zabalkundea.
Udalerrien Sareari buruz eginiko zabalkunde edo komunikazio orotan berariaz adieraziko da Herrizaingo Sailari atxikitako Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak eta Emakundek diruz lagundutako ekimena dela.
Zortzigarrena. Indarraldia.
Hitzarmen hau sinatzen denean sartuko da indarrean, eta bere indarraldia 2010eko abenduaren 31 arte luzatuko da.
Bederatzigarrena. Bateragarritasuna.
Hitzarmen honetan jasotako dirulaguntzak bateragarriak dira helburu berarekin bestelako erakunde publikok zein pribatuk eman litzaketen gainerako dirulaguntzekin, beti ere gain-finantzaketarik eratortzen ez bada. Hori gertatzen bada, zenbatekoak birdoitu egingo dira.
Hamargarrena. Hitzarmena ebaztea.
Hitzarmen hau ebatziko da jarraian adierazten diren inguruabarren bat gertatzen bada:
Sinatzaileak elkarrekin bat etorrita, eta hilabete lehenago jakinarazita, Sare hau finantzatzeko beste modu berri bat ezartzen bada edo udalerri-sareei begira Gobernuaren, Aldundien eta Udalen arteko harreman-sistema berri bat ezartzen bada.
Alderdietako edozeinek bere gain hartutako konpromisoak ez betetzea.
Hamaikagarrena. Diru-kopuruak itzultzea.
Hitzarmena bete ezean, edo emandako kopuruak hitzartutakoa ez beste helburu baterako erabiliz gero, ordainketak eten egingo dira eta ordura arte jasotako dirua itzuli egin beharko da, hain zuzen ere abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuko bigarren tituluan araututakoaren araberako kopuruan eta zenbatekoan. Kopuru hori diru-sarrera publikotzat joko da legezko ondorioetarako.
Hamabigarrena. Akordioaren izaera.
Akordio hau administratiboa da. Hitzarmen hau dela eta sortzen diren auziak administrazio auzi-bideko auzitegiek aztertu eta ebatziko dituzte azken instantzian.
Horrenbestez, agiri honetan ezarritakoarekin ados direla agertzeko, horrela jasota gera dadin eta dagozkion ondorioak eragin ditzan, agiriaren jatorrizko hiru ale sinatu dituzte goiburuan adierazitako lekuan eta egunean.
Herrizaingoko sailburua,
RODOLFO ARES TABOADA.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea,
MARÍA SILVESTRE CABRERA.
Eudel-eko burua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.
JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN MARTXOAREN 15EKO 18/2011 EBAZPENAREN IV. ERANSKINA.
LANKIDETZA-HITZARMENA, EMAKUNDEEMAKUMEAREN EUSKAL ERAKUNDEAREN EGINDAKOA, ZERTARAKO-ETA HERRIZAINGO SAILEKO GENERO INDARKERIAREN BIKTIMEI LAGUNTZEKO ZUZENDARITZAREN ETA EMAKUNDEEMAKUMEAREN EUSKAL ERAKUNDEAREN ARTEKO LANKIDETZA-ARLOA ZEHAZTU ETA SENDOTZEKO; BETIERE, HARTARAKO, HORIEK EUREN FUNTZIOAK BALIATUAZ
Vitoria-Gasteiz, 2010eko urriaren 8a.
Batetik, Rodolfo Ares Taboada jauna, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingoko sailburua.
Bestetik, Maria Silvestre Cabrera andrea, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria.
AGERTU DIRA:
Ares Taboada jauna Herrizaingo Saileko egitura organiko eta funtzionalari buruzko abuztuaren 28ko 471/2009 Dekretuaren 4.1 artikuluaren arabera.
Silvestre Cabrera andreak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen antolaketa eta jardute-egitura ezarri zuen urriaren 31ko 214/2006 Dekretuko 17.2.f) artikuluan ezarritakoa dela bide.
Egungo legegintzaldira bitartean, genero-indarkeriaren biktimentzako arretarako eskumenak Eusko Jaurlaritzako hainbat sailen artean banatuta zeuden, eta emakumeen eskariak bideratzeko eta/edo zentralizatzeko organorik ez zegoen. Berdintasunerako Organo gisa, EmakundeEmakumearen Euskal Erakundearen jarduna zen koordinazioa eta genero-indarkeriaren ebaluazioa eta; bestetik, genero-indarkeriaren arazo larriaz eta bere ondorio latzei buruz sentsibilizatzea, prebentzioa lantzea eta herritarrei argibideak ematea. Testuinguru horren baitan, gobernuak erabaki du emakumeen aurkako indarkeriak beste edozein indarkeriak erakundeetatik jasotzen duen laguntza bera merezi duela, eta hori agerian geratu zen lehendakariaren inbestidura saioan. Izan ere, lehendakariak gobernuko lehentasun gisa azaldu zuen emakumeen aurkako indarkeria. Lehendakariak aurreratu zuen zuzendaritza berezi bat sortuko zela Herrizaingo Sailean lan horretarako.
Helburu horiek betetzeko asmoz, Lehendakariaren maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuak Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko Sailak sortu, ezabatu eta aldatzen ditu eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen ditu (EHAA, 2009ko maiatzaren 9ko 86 zk.); bada, Dekretu horren 61. artikuluaren 1. paragrafoko i) idatzi-zatiak jardun-arlo berria ezarri dio Herrizaingo Sailari: genero-indarkeriaren biktimez arduratzeko politikak zuzendu eta koordinatzea. Aurreko guztia garatzearren, Herrizaingoko sailburuak bere sailaren ildo nagusiak Legebiltzarrean aurkeztu zituenean, berariaz eta lehentasunez Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza sortzea aipatu zuen. Hain zuzen, hori gauzatu zen Herrizaingo Sailaren egitura organiko eta funtzionalari buruzko abuztuaren 28ko 471/2009 Dekretuan, (EHAA, 2009ko irailaren 7ko 171 zk.) zuzenean Herrizaingo Sailaren menpe dagoen Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza sortuz.
Bi aldeek, erakunde arteko harremanetan izan behar den elkarrenganako koordinazio, lankidetza eta errespetuan, lankidetza-hitzarmen hau egiteko legezko gaitasuna onartzen diote batak besteari, eta horretarako
ADIERAZI DUTE:
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea sortu duen otsailaren 5eko 2/1988 Legeko 2. artikuluan ezarritakoaren arabera, Emakumeen eta Gizonen arteko berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen bidez aldatua, erakunde horren helburu nagusia Euskadiko politikaren, ekonomiaren, kulturaren eta gizartearen eremu guztietan gizonen eta emakumeen artean benetakoa eta eraginkorra den berdintasuna lortzea da.
Lehendakariaren maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuak Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko Sailak sortu, ezabatu eta aldatzen ditu eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen ditu; bada, Dekretu horren 6. artikuluaren 1. ataleko i) hizkiak jardun-arlo berria ezarri dio Herrizaingo Sailari, hain zuzen, genero-indarkeriaren biktimez arduratzeko politikak zuzendu eta koordinatzea.
Herrizaingo Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezarri duen abuztuaren 28ko 471/2009 Dekretuaren 10.4 artikuluaren arabera, «Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak beharrezko neurriak hartuko dituzte bakoitzari dagozkion eginkizunak koordinatzeko».
Herrizaingo Sailaren egitura organiko eta funtzionalari buruzko abuztuaren 28ko 471/2009 Dekretuaren 10.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, zuzenean sailburuaren menpe dagoela, Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzari honako eginkizun hauek dagozkio:
Biktimenganako elkartasuna eta herritarren errekonozimendua sustatzea, hartarako egokienak diren ekintza eta jardueren bitartez.
Genero-indarkeriaren biktimei laguntza zuzena eta pertsonalizatua ematea, saileko prestazio, zerbitzu eta baliabideekin lotuta, baita informazioa erraztea eta egokiagoak diren gainontzeko prestazio, zerbitzu eta baliabideetara bideratzea, beren inguruabar pertsonal eta sozialak aintzat hartuta.
Genero-indarkeriaren Aurkako Babes Osorako Neurriei buruzko abenduaren 28 1/2004 Lege Organikoaren 27. artikuluan aurreikusitako laguntza ekonomikoak genero-indarkeriaren biktimak diren emakumeei izapidetuko dizkie eta, ematea eta ordaintzea ebatziko.
Emakumeen eta gizonen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko 58.4 artikuluan aurreikusitako ez-ohiko laguntza ekonomikoak etxeko tratu txarren eta sexu-erasoen biktimei ematea izapidetuko du.
Etxeko indarkeriaren edo sexuaren biktima diren emakumeentzako telefono bidezko informazio eta arretako zerbitzua kudeatzea.
Prebenitzeko programa integralak eta genero-indarkeriaren biktimei laguntzeko programak erakunde eta administrazio publikoen artean sustatzea eta koordinatzea, eta Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren baitan garatutako programak eta proiektuak gainbegiratzea, baita horien jarraipena egitea ere.
Botere publikoekin jarduerak, aholkuak eta lankidetza sustatzea emakumeen aurkako indarkerian esku hartzeko.
Informazio eta zabaltze kanpainen bidez herritarrak sentsibilizatzeko neurriak sustatzea eta garatzea, genero-indarkeriaren biktimen egoera, eskubideak, laguntzen duten bitartekoak eta beraiek erabiltzeko bideak kontuan hartuz.
Genero-indarkeriaren biktimei aitortutako eskubideak benetan betetzen direla jarraitzea, baita helburu hori duten ekimen eta jarduerak laguntzea eta sustatzea ere.
Erakunde, elkarte eta gizarte mugimenduekin harremanak finkatzea eta partaidetza eta lankidetzarako bideak eta diru-laguntzak emateko programak ezartzea, baldin eta genero-indarkeriaren kontrako jarduera bultzatzen eta, bereziki, biktimei laguntzen eta arreta ematen badiete.
Euskal Herriko Poliziaren Ikastegi eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearekin lankidetzan, genero-indarkeriaren biktimei prebentzio, arreta eta babesean esku hartzen duten langile-talde eta gizarte zibileko taldeen prestakuntza bereziko planak sustatzea.
Genero-indarkeriaren biktimei laguntzearekin lotutako esperientziak eta praktika onak sustatzea.
Segurtasun Sailburuordetzaren Kabineteko Zuzendaritzarekin koordinatuta, Zuzendaritza honenak diren gaiei dagozkien datuak biltzeko, aztertzeko eta bideratzeko lanak antolatzea, baita bere eskumenekoak diren arloko estatistikak eta ikerketak egitea eta zabaltzea ere.
Genero-indarkeriaren biktimei laguntzeari dagokionez, saileko jarraibideak egitea.
Indarrean diren arauek esleitzen dizkioten gainontzeko eginkizunak burutzea.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea sortu zuen otsailaren 5eko 2/1988 Legean ezarritakoaren arabera, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak Euskal Herriko politika, ekonomia, kultura eta gizarte-bizitzako alor guztietan gizonezkoen eta emakumezkoen artean benetakoa eta eraginkorra den berdintasuna lortzea du funtsezko xede, eta hori lortzeko helburu gisa, Erakundeak sexuen arteko berdintasuna errazteko bideei bultzatzea egitea eta hori bete-betean lortzeko eragozpen izan daitezkeen izatezko eta lege aldetiko oztopo guztiak kentzea, eta Euskadin emakumeari bereizkeria egiteko era guztiak ezabatzea erabaki du. Haren 3. artikuluak, Gizonen eta Emakumeen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen bidez aldatutakoak, erakunde horri emandako funtzioak azaltzen ditu. Hona hemen:
Lehenago proposatutako xedeak lortzeko jarraibideak lantzea eta beren aplikazioa Autonomia Erkidegoko botere publikoen artean sustatzea.
Berdintasunerako politiken eta Autonomia Erkidegoko legeriaren jarraipena egitea, emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-printzipioa betetzen den egiaztatzeko, bereizkeriaren aurkako arautegia bazter utzita.
Legegintzako eraldaketa-proposamenak lantzea, bi sexuen artean benetakoa eta eraginkorra den berdintasuna trabatzen edo galarazten duten oztopoak ezabatzeko, eta lege hau garatzeko araudia proposatzea.
Emakumeen eta gizonen berdintasunari dagozkion txostenak egitea eta irizpenak ematea, Autonomia Erkidegoko Administrazioak proposatzen dituen xedapen orokorrak prestatzeko prozedurak irauten duen artean.
Genero-ikuspegia arlo politiko guztietan integratzeko metodoak diseinatzea.
Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alorrean eskudunak diren erakunde, organo eta unitateetako langileen eginkizunei eta gaikuntzari dagokionez, oinarrizkoak eta komunak diren baldintzak proposatzea Euskadiko herri-administrazioetan horretarako ardura dutenei.
Euskadiko herri-administrazioei emakumeen eta gizonen berdintasunaren alorrean prestakuntza-planak diseinatzeko aholkularitza eta laguntza ematea, baita proposatutako helburuak lortzeko ere.
Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Sail arteko Batzordearen eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Erakunde arteko Batzordearen zereginak bultzatu eta koordinatzea; halaber, emakumeen egoeran eta emakumeen eta gizonen berdintasunean eragina duten programei dagokienez, Autonomia Erkidegoko herri-aginteen artean izan beharreko koordinazio-neurriak bultzatzea.
Emakumeen eta gizonen baldintzak, beharrizanak eta interesak aztertzea, baita horren guztiaren ondorioz bizitza politiko, ekonomiko, kultural eta sozialean gertatzen diren ezberdintasunak ere. Horretarako, jarduketa-arlo guztietan egin beharreko politikak taxutzeko azterlanak egitea bultzatuko da.
Aholkua ematea eta sustapen-neurriak ezartzea, enpresek eta erakundeek bitarteko materialak eta ekonomikoak eta giza baliabideak eduki ditzaten emakumeen eta gizonen berdintasuna erdiesteko diseinatzen diren planak, programak eta jarduerak garatu ahal izateko.
Emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan zerbitzuak eskaintzen dituzten entitateen homologazioari aplikatu ahal zaizkion oinarrizko betekizun eta baldintza komunak organo eskudunari proposatzea.
Bereizkeria anizkoitza jasaten duten emakumeek oinarrizko gizarte-eskubideez balia daitezkeela bermatzen duten zerbitzuen eskaintzaren alorrean bultzatu eta proposatzea.
Emakumeek eta gizonek bizitza pertsonala, familia eta lana uztartzea erraztuko dituzten zerbitzu soziokomunitarioak eskaini eta egoki daitezela bultzatu eta proposatzea
Beste alde batetik, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legearen 51. artikuluak, 2. eta 3. paragrafoetan, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeari honako eskumen hauek ematen dizkio: «2.a: Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak aldian-aldian ebaluatu egingo du zein den Euskal Autonomia Erkidegoan emakumearen aurkako indarkeriaren arloan dauden baliabideen eta programen eraginkortasuna eta hedadura. Horretarako inplikatuta dauden gainerako euskal herri-administrazioek informazioa emango diote beren ardurapean dituzten baliabideei eta programei buruz. 3.: Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak aurreko paragrafoan aipatutako ebaluazioaren berri emango dio Eusko Legebiltzarrari».
Halaber, lehen aipatutako 4/2005 Legearen 53. artikuluak hitzez hitz honela dio: «Euskal herri-administrazioetan langileak prestatzeko eskumena duten erakundeek egin behar dute, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearekin lankidetzan, emakumearen aurkako indarkeria kasuetan esku hartzen duten langileek prestakuntzaren arloan dituzten beharrizanen diagnosia, eta aldian-aldian eguneratu; eta diagnosi horren arabera profesional-taldeek dituzten beharrizanei egokitzeko prestakuntza programak jarriko dira abian. 2. Euskal herri-administrazioek lagunduko dute emakumeen aurkako indarkeria prebenitzea eta hura ezabatzen eta biktimak zaintzen eta haiei arreta ematen aritzen diren erakunde pribatuetako langileek prestakuntza jaso dezaten».
Aurreko guztiari jarraiki, bi aldeek elkarlanean aritzeko borondatea adierazi dute aintzakotzat hartuz hurrengo
ESTIPULAZIOAK
Lehenengoa. Hitzarmen honen helburua da Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen eta Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzaren arteko lankidetza-eremua finkatu eta zehaztea, horrela beren xedeak eta eginkizunak betetzeko. Hori guztia indarrean dagoen legeriaren barruan eta koordinazio, eraginkortasun, elkarrentzako informazio eta laguntza eta leialtasun instituzionalaren printzipioen arabera.
Bigarrena. Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak biktimei arreta emateko politika Kanal Bateratu baten bitartez koordinatzen du, non indarkeria jasaten duten emakume guztien eskabideak zentralizatzen diren.
Era berean, Zuzendaritzaren bidez Jaurlaritzaren bitartekoen emakume erabiltzaileen kexak, iradokizunak edo proposamenak bideratu eta dagokien sailera bidaltzen dira.
Ondorio horietarako, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzari jakinaraziko dizkio genero-indarkeriaren biktima diren emakumeen ezein kexa, eskabide, iradokizun edo proposamen, era horretan zuzendaritza horrek izapidetu ditzan indarrean dagoen arautegiari jarraituz eta bere eskumenen esparruaren barruan.
Hirugarrena. Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza organo eskuduna da genero-indarkeria kasuetan esku-hartze eremuan Euskadiko botere publikoekin batera jarduerak sustatu, beraiei aholkua eman eta beraiekin elkarlanean aritzeko. Horretarako, EmakundeEmakumearen Euskal Erakundeak Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzari Erakunde Autonomo horretara igorri diren eta, halaber, genero-indarkeriaren alorrean toki mailako entitate, tokiz gaindiko edo probintziako entitateek sinatutako akordio, lankidetza-protokolo edo hitzarmenen berri emango dio.
Laugarrena. Erakunde bakoitzak bere eskumen-eremuarekin loturiko sentsibilizazio-kanpainak egiteko duen eskumena albo batera utzi gabe, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak eta Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak elkarrekin sentsibilizazio-kanpainak egin ahalko dituzte, betiere bi erakundeok emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde ekiteko egokitzat jotzen badituzte.
Bosgarrena. EmakundeEmakumearen Euskal Erakundeak eskumena du emakumeen kontrako indarkeriaren alorrean Euskal Autonomia Erkidegoko baliabide eta programen eraginkortasunaren eta hedaduraren aldizkako ebaluazioa egiteko; hain zuzen, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legearen 51.2 artikuluan aurreikusita daudenak. Ebaluazio horren emaitzak Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzari jakinaraziko zaizkio, era horretan berak atzemandako gabeziak konpontzeko behar diren neurriak har ditzan.
Bi erakundeek, duten izaera kontutan harturik eta beren eginkizunak betez, emakumeen kontrako indarkeria-moten kausen, ezaugarrien, arazoa ezagutzeko eragozpenen eta ondorioen ikerketa sustatuko dute, baita indarkeria errotik ezabatzeko eta bere ondorioak konpontzeko aplikatutako neurrien eraginkortasun eta egokitasunari buruzko ikerketa ere.
Seigarrena. Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak baldin badaki gertakari bat Emakumezkoen eta Gizonezkoen Berdintasunerako 4/2005 Legearen 77. artikuluan tipifikatutako arau-haustea izan daitekeela, espedientea Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundera igorriko du erakunde horrek, hala badagokio, bere zehapen-ahalaz baliatuz, zehapen-prozedurari hasiera eman diezaion. Behin prozedura hori amaituta, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzari ebazpenaren berri emango dio.
Zazpigarrena. Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzara bideratuko ditu, baldin eta horien berri badu, Herrizaingo Sailaren egitura organiko eta funtzionalari buruzko abuztuaren 28ko 471/2009 Dekretuan aurreikusitakoaren arabera zuzendaritza horren eskumenekoak diren egoera guztiak.
Zortzigarrena. Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundera bideratuko ditu, baldin eta horien berri badu, Egiturari buruzko Dekretuaren edo indarrean dagoen araudiaren arabera erakunde horren eskumenekoak diren jarduketa guztiak.
Bederatzigarrena. Bi erakundeek hurrengo jarduketei buruzko informazioa elkarri emateko konpromisoa hartzen dute:
Urteko aurrekontu-proposamena.
Eusko Legebiltzarrari bidalitako jardun eta txostenen urteko memoria.
Beste erakundearen xede edo eginkizunekin lotutako jarduketak.
Erakunde bakoitzaren eskumenen arloko sentsibilizazio-kanpainak eta ikerketak.
Erakunde bakoitzaren eskumenekin zerikusia duten datu estatistikoak.
Hamargarrena. Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea gonbidatuko du gobernu-mailaren baitan eta, hala badagokio, erakundeen artean emakumeen kontrako indarkeriaren arazoa lantzeko eratuko diren batzorde edo lan-taldeetan parte hartzera.
Hamaikagarrena. Hitzarmen honetan hartutako konpromisoak betetzen direla ikusteko jarraipena egiteko, jarraipen-batzorde bat eratuko da. Batzordea osatuko dute Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen Idazkari Nagusiak eta Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendariak, edo haiek eskuordetutako pertsonek; eta, gutxienez, urtean behin bilduko da.
Hamabigarrena. Lankidetza-hitzarmen honen indarraldia sinatzen den egunetik 2010eko abenduaren 31ra artekoa izango da, berrigarria gainera, eta urtero beste urtebeterako isilbidez luzatu ahalko da, baldin eta alderdietako batek berariaz uko egiten ez badu, hain zuzen, ukoa bete baino hilabete lehenago beste alderdiari jakinarazita.
Hamahirugarrena. Hitzarmen hau interpretatzeko egon daitekeen edozein zalantza bi alderdien arteko adostasunarekin ebatziko da horretarako sortutako batzordean.
Eta ados daudela erakusteko, lankidetza-hitzarmen hau sinatu dute goiburuan adierazitako tokian eta egunean.
Herrizaingoko sailburua,
RODOLFO ARES TABOADA.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,
MARÍA SILVESTRE CABRERA.
JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN MARTXOAREN 15EKO 18/2011 EBAZPENAREN V. ERANSKINA.
LAN-HITZARMENA, SANTURTZI UDALAREN ETA EUSKO JAURLARITZAKO HERRIZAINGO SAILAREN ARTEKOA, LANKIDETZA-ESPARRUA EZARRI ETA ARAUTZEN DUENA, LARRIALDIETAN BIZILAGUNAK ABISATZEKO SISTEMA INSTALATZEKO ASMOZ
Vitoria-Gasteiz, 2010eko apirilaren 15a.
BILDU DIRA:
Batetik, Rodolfo Ares Taboada jauna, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingoko sailburua, eta horren izenean, eta,
Beste batetik, Ricardo Ituarte Azpiazu jauna, Santurtzi Udaleko alkatea (Bizkaia), Udalaren ordezkaria den aldetik,
ADIERAZI DUTE:
Gai arriskutsuak istripu larrietan tarteko direnean sortzen diren arriskuak kontrolatzeko araudia, «Seveso Araudia» izenekoa, batez ere 96/82/CEE Jarraibideak eta 1254/1999 EDk eratua da. Era berean, istripu larrietan gai arriskutsuak tarteko direnean sortzen diren arriskuak kontrolatzeko eta planifikatzeko Babes Zibilaren Oinarrizko Jarraibidea irailaren 19ko 1196/2003 Dekretuak onartu zuen; bada, aipatu araudiek, istripua gertatuz gero, agintzen dute ziurtatu behar dela istripu larriak kaltetutako pertsonek jasotzen dutela hartu beharreko segurtasun neurriei eta portaerei buruzko informazioa. Horrelakoetan, aipatu Oinarrizko Jarraibideak ezartzen du Kanpoko Larrialdi Planek (KLP) bizilagunak abisatzeko sistema izango dutela eta horren helburua biztanleak erne jartzea eta, kasu bakoitzean, komenigarriagoa den jarduerari eta babesteko beste neurri batzuk aplikatzeari buruzko informazioa ematea dela.
Herritarrak babesteko neurri horiek sendotzeko asmoz, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibileko Zuzendaritza herritarrak abisatzeko hots-seinaleen bidezko sistema ezartzen ari da. Oinarrian, urrutiko kontrola duen eta aurretik programa daitekeen megafonia finkoa da eta sirena elektromagnetikoen sarearen bitartez herritarrak abisatzea ziurtatzen dute, berehala eta zalantzarik gabe eta egoera hauetan: guztion arrisku handietan, hondamendietan eta lazeria publikoetan. Hasteko, hots-seinaleen bidezko sistema hori aurreikusita dago ihes toxikoaren balizko ezbeharretarako eta kimika-enpresen kanpoko larrialdi planetan daude sartuta; hala ere, une bakoitzean dauden aukera teknikoen arabera, zabal daiteke kokapen geografiko zehatzetan gerta daitezkeen arriskuko edo larrialdiko beste kasu batzuetara.
Bilboko Portuaren instalazioetako Kanpoko Larrialdi Planak eragiten du Santurtzi udalerria; eta horren antzekorik badira aipatu araudiaren aplikazio eremuan: Istripuen kontrolari buruzko 96/82/CEE Zuzentaraua eta, gai arriskutsuak tarteko diren istripu larrien kontrolari buruzko 1254/1999 ED. Hortaz, eskumena duten Autonomia Erkidegoko organoak zeintzuk diren adierazten duen otsailaren 20ko 34/2001 Dekretuaren 6. artikuluaren arabera (2001-03-02ko EHAA), beste batzuen artean funtzio hauek dagozkio udalari: «a) Herrizaingo Sailarekin elkarlanean arituko da bere udal mugarteetan ezarri behar diren kanpoko larrialdi planak egiteko, hau da, behar duen informazioa emango dio; besteak beste, herritarren erroldako datu, udal kartografia, ebakuazio-bide eta udalerriko herri-babesaren antolaketaren berri», eta «b) udaleko edo tokiko larrialdi plana egin eta eguneraturik edukiko du, kanpoko larrialdi planak egiteko erabiltzen diren arauei jarraituz; azken plan horiek gauzatzen parte hartuko du, euretan ezarritako neurriak eta jarduerak zuzenduz eta koordinatuz, hala nola bizilagunei abisuak ematea, beharrezko babes-neurriak aktibatzea eta herri babeseko ekintzak eta simulazioak egitea» (Larrialdietako Udal Planak onartua).
Santurtziko udalak bertako Babes Zibileko Udaleko Plana du, Euskadiko Babes Zibileko Batzorde Iraunkorrak homologatua 2000ko urriaren 18ko osoko bilkuran. Homologazio hori argitaratu zen Larrialdiei Aurregiteko zuzendariaren 2000ko urriaren 19ko Ebazpenaren bidez, zeinaren bitartez argitara ematen baita Euskadiko Babes Zibileko Batzordeak homologatutako Udaletako Babes Zibileko planen zerrenda (EHAA, 2000-11-28). Santurtzi udaleko babes zibileko planean dauden atalek (arriskua aztertzea, prebentzioa eta operatibitatea) Istripu larrietan gai arriskutsuak tarteko direnean sortzen diren arriskuak kontrolatzeko eta planifikatzeko Babes Zibilaren Oinarrizko Jarraibideak aurreikusitako helburu eta edukiei erantzuten diete; eta horren arabera, Udaleko jarduera planen helburu nagusia da herritarrak babestea eta jakinaren gainean izatea eta oinarrizko betebeharren artean hau: herritarrak abisatzeko sistema aplikatzen laguntzea, kanpoko larrialdi planeko zuzendariak hala eskatuta eta horren zuzendaritzapean. KLPk eragindako herritarren artean zabaltzen eta hedatzen parte hartzea.
Bi alderdiak jabetu dira abisu edo alerten sistema eraginkorra dela herritarrek baldin badakite eta onartzen baldin badute. Hortaz, planifikatutako zonaldean sentsibilizazio kanpainak aldian-aldian bultzatu behar dira eta eragindako industriek ere parte hartuko dute.
Horiek horrela, Santurtzi Udalak eta Herrizaingo Sailak lankidetza eta elkarlanerako esparrua ezartzea onartu dute, izan ere, hitzarmen honetan aurreikusitako helburuak lortuz gero, herritarrei ematen zaizkien zerbitzuen kalitatea hobetuko litzateke.
Alderdi biak, ados daudela, hitzarmen administratiboa sinatzea erabaki dute, hauen arabera:
ESTIPULAZIOAK
Lehenengoa. Hitzarmenaren helburua.
Hitzarmen honen helburua da Santurtzi Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arteko lankidetzarako esparrua zehaztea eta arautzea, udalerriko kanpoko larrialdi planak herritarrei informatzeko eta komunikatzeko prozedura ezartzeko; era berean, bizilagunak abisatzeko sistema ere ezartzea, biztanleak erne jartzeko helburua duena baita, kasu bakoitzean, egokiagoa den jarduerari buruz eta aipatu kanpoko larrialdi planetan aurreikusitako larrialdi egoeretan hartu beharreko neurriei buruzko informazioa emateko helburua ere.
Hauek dira hitzarmen honetan aurreikusitako lankidetza-eremuak hartzen dituen ekintzak:
Hots-seinaleen bidez abisatzeko sistema ezartzea, Santurtzi udalari eragiten dion Bilboko Portuaren kanpoko larrialdi planak esku hartzen duen zonaldeetan, telebista bidezko kontrola eta aurretik programa daitekeen megafonia finkoan oinarritzen dena, larrialdietan bizilagunak abisatzea ziurtatzen dituzten sirena-sarearen bidez.
Herritarrari komunikatzeko plana ezartzea, udalerriko kanpoko larrialdi planean aurreikusi dena.
Bigarrena. Abisatzeko sistema ezartzea.
Herrizaingo Sailak egin behar hauek hartuko ditu bere gain: herritarrak abisatzeko sistema ikertu, diseinatu, kontratatu, instalatu, ezarri, abian jarri eta mantenduko du, une bakoitzean indarrean dauden kanpoko larrialdi planetan ezarritako aurreikuspenekin bat etorriz. Hortaz, hauxe egokituko zaio:
Megafonia finko eta sirena elektromagnetikoko ekipoen sistemen ezaugarri teknikoak eta zehaztapenak definitzea, funtzionamendua aktibatzeari, soinuaren mailari eta protokoloari dagokienez.
Aurretik ezarritako soinuak (alerta, ebakuazioa, alerta amaiera, froga, etab.) definitzea, baita bere esanahia, iraupen zikloak eta tarteak, aktibatze-irizpideak eta moduak ere.
Santurtzi eremuko Kanpoko Larrialdietarako Planean ezarritako istripu-hipotesien esku-hartze esparruei estaldura emateko behar den sirena-kopurua eta haien kokalekua finkatzea, eta instalatzea.
Sirena-multzoak jartzeko euskarri motak eta bere ezaugarriak (zutabeak, dorreak, zutoiak, etab) zehaztea, horiek instalatzeko zenbat langile behar den ere bai, baita instalatzeko proiektu teknikoa prestatzea, kontratatzea, eraikitzea eta burutzea ere.
Larrialdiei Aurre Egiteko Zuzendaritzako kontrol zentroetatik eta Bilboko Portuaren kanpoko larrialdi planak eragiten duen Santurtzi zonaldeko tokiko kontrol zentroetatik zehaztea megafonia finkoko ekipoak kontrolatzeko eta monitorizatzeko sistema, hortik eratorritako gastuei aurre egitea, baita horren funtzionamendu eta kontrola, eta instalazio osoaren mantenua eta konponketa ere ziurtatzea.
Santurtziko udalak, berriz, eginbehar hauek hartuko ditu bere gain, klausula honetan aipatu abisuen sistema ezartzeari dagokionez:
Herrizaingo Sailak ezarriko dituen instalazioak legalizatzea, aurkeztuko duen proiektu teknikoarekin bat etorriz; gauzak horrela, tokiko ondareari dagokion lurzoru-okupazioa baimenduko dio eta legeak eskatutako baimenak emango ditu.
Abisuen sistema martxan jartzeko beharrezko energia elektrikoaren hartune eta horniketa gastuei eta kudeaketari aurre egitea.
Instalatu den Hots-seinaleen bidez abisatzeko Sistemaren mantenua eta erabilera ona bultzatzea.
Herrizaingo Sailari azpiegitura edo hiri-altzari publikoak erabiltzeko aukera ematea, herritarrei hauxe jakinarazteko: kanpoko larrialdi planen, hots-seinaleen bidezko sistemaren eta horren seinaleen emisio, ezaugarri eta esanahiaren inguruko informazioa.
Udaleko Larrialdi Planean lan-hitzarmen honen helburua den abisuen sistema hau sartzea eta laugarren estipulazioak aipatutako kanpoko larrialdi planeko herritarrei jakinarazteko plana ere bai.
Euskadiko Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorra abisuen sistemaren, horren elementu osagarrien eta zerbitzuaren titularra izango da.
Hirugarrena. Abisuen sistemaren funtzionamendua.
Hots seinaleak aktibatuko dira kanpoko larrialdi planak adieraziko duen suposamenduetan eta plan horretan ezarriko diren pertsonek edo organoek ere bai. Aipatu planetan ezarritako kontrol zentroek aktibatu egingo dute.
Aurrekoaz gain, Herrizaingo Sailak abisuen sistema eskuz eta aldi berean aktibatzea utziko duen terminala jarriko du Bilboko Portuan, abisu-sare nagusia ezin denean aktibatu edo kanpoko larrialdi planaren agintariek hala agintzen dutenean.
Abisu-sistemaren hots seinaleak ezin izango dira erabili goian azaldu ez diren helburuetarako.
Klausula honetan adierazitakoaren ildotik, Herrizaingo Sailak eta Santurtziko udalak hitz ematen dute abisu-sistemen funtzionamendua jakiteko udaleko arduradunak prestatzen parte hartuko dutela.
Laugarrena. Kanpoko larrialdi planak herritarrei jakinarazteko plana ezartzea.
Herrizaingo Sailak eta Santurtziko udalak elkarrekin hartu dute informatzeko eta ohartzeko ardura herritarrei eragiten dizkieten arriskuei, kanpoko larrialdi planean ezarritako babes-neurriei, eta larrialdi egoeretan hartu beharreko jarrera eta babeseko jarraibideei buruz.
Lankidetza hori eremu hauetan gauzatuko da, batez ere:
Kanpoko larrialdi plana herritarrei jakinarazteko plana ezartzen parte hartuko da, hauek bezalako ekintzak bultzatuz: babes-neurrien, ikus-entzunezkoen, eta abarrekoen material deskriptiboak argitaratu edo zabalduko dira; kanpoko larrialdi planen helburu eta baliabideen inguruko hitzaldiak, babes pertsonaleko ekintzen erakusketa, itxura egiteak prestatzea, etab.
Abisu-sistemek dituzten hots-seinale guztien inguruko informazio eta zabaltze kanpainak, alarma soinuak eta alarma kimikoaren amaiera ezagutzeko asmoz.
Klausula honetan aurreikusitakoaren ondorioetarako, udalak beharrezko lokalak utziko ditu prestakuntza eta zabalkuntza ekintzetarako; era berean, kanpainak zabalduko ditu eta horietan herritarrek parte hartzea bultzatuko du.
Bosgarrena. Jarraipen-batzordea.
Hitzarmen honen Jarraipen Batzordea osatu egingo dute Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibileko zuzendariak eta Santurtzi udaleko Alkate-Presidenteak. Hitzarmena interpretatzerakoan eta betetzerakoan egon daitezkeen arazoak ebaztea izango da horren helburua, baita, hala dagokionean, beste larrialdi mota batzuetan abisu-sistema handitzeko ikerketa eta proposamenerako ere.
Seigarrena. Izaera.
Hitzarmen honek administrazio-izaera du, horrek dakartzan ondorioekin, hots, interpretatzeko, aldatzeko eta bestelako ahalmenari dagokionez; eta Administrazioarekiko Auzietarako Jurisdikzioak du eskumena, abian dagoen bitartean hitzarmena aplikatzerakoan sortzen diren gatazkak ebatzi ahal izateko.
Zazpigarrena. Indarraldia.
Hitzarmenaren indarraldiak 2010eko abenduaren 31 arte iraungo du. Hala ere, isilbidez luzatuko da urtero, hitzarmen-kideek gertaera izan baino gutxienez hiru hilabeteren buruan salaketarik egin ezean, jaso izanaren jakinarazpena duen gutun ziurtatuaren bidez.
Esandakoarekin bat datozela frogatzeko, bi aldeek hitzarmena izenpetzen dute, Vitoria-Gasteizen, 2010eko apirilaren 15a.
Herrizaingoko sailburua,
RODOLFO ARES TABOADA.
Santurtziko alkatea,
RICARDO ITUARTE AZPIAZU.
JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN MARTXOAREN 15EKO 18/2011 EBAZPENAREN VI. ERANSKINA.
AKORDIOA, ZEINAREN BIDEZ ALDATU EGITEN BAITIRA TRATU TXARRAK EMATEN DITUZTEN GIZONAK BERREZTEKO PROGRAMAK GAUZATZEKO LANKIDETZA-HITZARMENEKO HAINBAT KLAUSULA; HITZARMEN HORI BERDINTASUNERAKO MINISTERIOAREKIN EGINDAKOA DA.
Madrilen, 2010eko martxoaren 30ean.
BATZARTU DIRA:
Alde batetik, Bibiana Aído Almagro andrea, Berdíntasun ministroa, apirilaren 12ko 436/2008 Errege Dekretuaren bidez izendatua (Estatuko Aldizkari Ofiziala, 90. zenbakia, 2008ko apirilaren 14koa), Estatuko Admlnistrazio Orokorraren izenean eta haren ordezko gisa, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatzen duen (12. zenbakiko Estatuko Aldizkari Ofiziala, 1999ko urtarrilaren 14koa) Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean xedatutakoaren arabera. bai eta Autonomia erkidegoekin lankidetza-hitzarmenak egiteko eskumenari buruzko 1998ko uztailaren 3ko Erabakiak (1998ko uztailaren 16ko BOE) aldatzen duen 1990eko martxoaren 2ko Ministro Kontseiluaren Erabakian (1990eko martxoaren 16ko BOE) xedatutakoaren arabera. ere.
Eta, bestetik, Rodolfo Ares Taboada jauna, Herrizaingo sailburua, maíatzaren 8ko 5/2009 Dekretuaren bidez izendatua (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 86. zenbakia, 2009ko maiatzaren 9koa). eta Idoia Mendia Cueva andrea. Justizía eta Herri Administrazio Saileko sailburua, maiatzaren 8ko 812009 Dekretuaren bidez izendatua, Euskal Autonomia Erkidegoko Adrnínistrazio Orokorraren Izenean eta haren ordezkari gisa.
Bi alderdiek hitzartzeko eta izenpetzeko gaitasuna aitortzen diote elkarri, eta
ADIERAZI DUTE:
Lehenengoa. Genero-indarkeriaren aurkako babes integralerako neurriei buruzko abenduaren 28ko 11/2004 Lege Organikoko 33., 35. eta 42. artikuluetan jaso da genero indarkeriagatik kondenatuta dauden erasotzaileak berrezteko esku-hartzeak agintzekora egongo dela.
Bigarrena. Berdintasunerako Ministerioari (Ministerioetako sailak berregituratzeko apirilaren 12ko 4321/2008 Errege Dekretuaren bidez sortua) dagokio, hain zuzen, Gobernuak berdintasunaren arloan eta bazterkeria ororen eta genero-indarkeríaren aurkako borrokaren esparruan aurrera eraman behar dituen politikak proposatzea eta gauzatzea.
Berdintasunerako Minísterioaren oinarrizko egitura organikoa garatzen duen uztailaren 4ko 1135/2008 Errege Dekretuko 5. artikuluan xedatutakoaren arabera, Berdintasunerako Ministerioari dagokio, Genero Indarkeriaren aurkako Gobernu Ordezkaritzaren bidez, emakumeen aurkako indarkeríari aurre egiteko Gobernuak aurrera eraman behar duen politika proposatzea, bai eta arlo horretan gauzatzen diren neurri guztiak koordinatzea eta bultzatzea ere.
Halaber, aipatutako artikuluaren arabera, Genero Indarkeriaren aurkako Gobernu Ordezkaritzaren zeregina da erakunde-arteko aholkularitza. koordinazioa eta lankidetza lanak garatzea genero-indarkeriaren arloan eta Estatuko Administrazio Orokorraren barruan.
Hirugarrena. Dagozkion eskumenei jarraíki, Berdintasunerako Ministerioak kalitate-irizpide komunak sortu ditu, batetik, genero-indarkeriako delituengatik zigortutako gízonekin esku hartzeko programetan erabiltzeko, eta, bestetik, proiektu pilotu bat aurrera eramateko. Horrela, mota horretako esku-hartzeen emaitzak eta eraginkortasuna hobetzen da.
Laugarrena. Euskal Autonomía Erkidegoari dagokio Berdíntasun Ministerioak landutako kali1tate-irizpide komunak aplikatzea, aipatu proiektu pilotuan parte hartzearen bidez.
Bosgarrena. Lankidetza-esparru honetan, Berdíntasun Minísterioak eta Euskal Autonomía Erkidegoak, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren eta Herrizaingo Sailaren Bidez, lankidetza-hitzarmena sinatu zuten 2009ko abenduaren 23an, tratu txarrak ematen dítuzten gizonezkoen gaineko proiektu pilotua lantzeko. Proiektu hori zuzentzeko koordinatzailea Genero-índarkeriaren bíktimei laguntzeko Zuzendaritza izendatu da, Euskal Autonomia Erkidegoko ordezkari gisa.
Aipatu lankídetza-hitzarmeneko 4., 5. eta 8. klausuletan ezartzen da horren xedearen barruan dauden jarduerak luza daitezkeela 2010eko martxoaren 31 arte.
Horren ondorioz, hitzarmena bete izan a egiaztatzen duen dokumentazioa aurkezteko epea ezarri da, 2010eko maiatzaren 30ean amaítzen dena.
Seigarrena. Hitzarmeneko garapen arruntaren barruan, kalitate-irizpide komunak jarri ziren programa garatzean sartutako operadore guztien balorazioaren menpe, Horren ondoríoz, Protokolo Teknikoa landu da, behin betiko esku-hartzeetan aplikatuko diren irizpide komunak jasotzen diseinua Aipatu Protokolo Teknikoa Autonomia Erkidego parte-hartzailei jakinarazi zitzaien, 2010eko martxoaren 10ean ezartzeko. Horrek berak esku hartzeko 25 saio ezarri ditu hasiera-egunetik.
Zazpigarrena. Bestalde, Berdintasunerako Ministerioak eta Euskal Autonomía Erkidegoak sinatutako Lankidetza-hitzarmeneko laugarren klausularen f) atalak ezartzen du Autonomía Erkidego sinatzailearen betebeharra: Jarduerak arera eraman eta gauzatzen díren bitartean sor daítekeen edozein aldaketa-proposamen (edukiari zein forman dagozkionak, betearazpen-epea eta abar) jakinaraztea, Mínisterioarekín batera jarduerak aurrera eramatean sor daitekeen aldaketa oro berariaz adoste aldera.
Zortzigarrena. Aurreko inguruabarrak kontuan hartuz, Euskal Autonomia Erkidegoak ezín zuen programa bete Lankidetza-hitzarmenean aurreikusitako epe barruan, protokolo teknikoaren arabera; hortaz, 2010eko martxoaren 11n Berdintasunerako Ministerioarí idazkia bidali zion, laugarren klausularen f) atalaren babesean, hitzarmenak dituen jarduerak betetzeko epea aldatzea eskatuz.
Aurrekoagatik guztiagatik, bi alderdiak ados daude Berdintasunerako Ministerioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Lankidetza-hitzarmeneko klausulak aldatzean, hauen arabera
KLAUSULAK
Lehenengoa. Lankidetza-hítzarmenaren xede diren jarduerak burutzeko epea, haín zuzen, laugarren klausulako 1.a) atal eta zortzigarrenean aurreikusitakoa aldatu egiten da. data hau ezarriz: 2010eko uztailaren 15a. Salbuetsita geratuko dira koordinazio-jarduerak. horíen muga eguna 2010eko azaroaren 15a izango delarík.
Bigarrena. Aurreko aldaketarekin bat etorriz, bosgarren eta zortzigarren klausuletan aurreikusitako epea, alegía hitzarmena betetzea egiaztatzen duen dokumentazioa aurkezteko epea, aldatu egin da, eta muga eguna zehaztu da 2010eko irailaren 15ean. Salbuetsita geratuko da koordinazioa betetzen dela egiaztatzen duen dokumentazioa, horren muga eguna 2010eko abenduaren 15a izango delarik.
Eta, adostasuna adierazteko, erabaki hau sinatu dute hiru aletan, 2009ko abenduaren 23an sinatutako hitzarmenarekin batera joango dena, horren aldaera baita, Alderdi bakoitzak bana gordeko du eta bestea dagokion hitzarmenarekin batera gordeko da hitzarmenen erregistro berezian, Idazkaritza Orokor Teknikoaren menpe dagoena. lehen adierazitako toki eta egunean.
Berdintasunerako ministroa,
BIBIANA AIDO ALMAGRO.
Herrizaingoko sailburua,
RODOLFO ARES TABOADA.
Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,
IDOIA MENDIA CUEVA.


