- EBAZPENA, 2011ko martxoaren 15ekoa, Energia eta Meategien zuzendariarena; horren bitartez, instalazioa ezartzeko baimena ematen da eta 13,2 kV-ko aireko linea elektriko bat, Igorre-Dima 3. zirkuitua, «San Roke» deitutako 6930. zenbakiko Zirkuitu berrirako deribazioa, Zirkuitu propioa eta horren behe-tentsioko linea egikaritzeko proiektua onartzen da, Dimako udal-mugapean, eta instalazio hori onura publikokoa dela deklaratzen da. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko martxoaren 15ekoa, Energia eta Meategien zuzendariarena; horren bitartez, instalazioa ezartzeko baimena ematen da eta 13,2 kV-ko aireko linea elektriko bat, Igorre-Dima 3. zirkuitua, «San Roke» deitutako 6930. zenbakiko Zirkuitu berrirako deribazioa, Zirkuitu propioa eta horren behe-tentsioko linea egikaritzeko proiektua onartzen da, Dimako udal-mugapean, eta instalazio hori onura publikokoa dela deklaratzen da.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 83
- Hurrenkera-zk.: 2436
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/03/15
- Argitaratze-data: 2011/05/04
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Industria; Herri Administrazioa
Testu legala
Erref.: L-7025 CT 6180 -AS-BMR.
Esp.: AT-H-2008/45.
Bat. 2008ko maiatzaren 26an, Iberdrola Distribución Eléctrica SA enpresak (helbidea: Bilboko San Adrian etorbidea, 48) honako eskaera hauek egin zituen: Dimako udalerrian dagoen 13,2 kV-ko aireko linea elektrikoa, Igorre-Dima 3. zirkuitua, «San Roke» deitutako 6930 zenbakiko Zirkuitu berrirako deribazioa, Zirkuitu propioa eta horren behe-tentsioko linea egikaritzeko proiektuaren administrazio-baimena, onura publikokoa dela biltzen duen deklarazioa eta dagokion egikaritze-proiektuaren onarpena. Horretarako, horri buruzko eskaria eta dagokion proiektu teknikoa aurkeztu zituen, eta proiektua industria-ingeniari tekniko Anizeto Onandia Usategi jaunak sinatu zuen eta Bizkaiko Industria Ingeniari Teknikoen Elkargo Ofizialak ikus-onetsia eman zuen 2008-05-14an 3468 zenbakiarekin.
Bi. Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 3ko 282/2002 Errege Dekretuaren 10. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, Iberdrola Distribución Eléctrica SA enpresak egindako eskaera jendaurrean jartzen duen iragarkia 2008-07-28an argitaratu zen BAOn, 2008-08-04an EHAAn, eta 2008-08-08an Deia egunkarian.
Hiru. 2008ko uztailaren 9an ofizio bat igorri zen Dimako Udalera adierazitako iragarkia bertako Ediktu Taulan jartzeko; horretaz gain, Udalari, baita Bizkaiko Foru Aldundiaren Baso Zerbitzuari eta Ura Uraren Euskal Agentziari ere, eskatu zitzaion txosten baten bitartez adieraztea egokitzat jotzen zuten edo ez instalazioa onura publikokotzat deklaratzea, eta hala badagokio, egokitzat jotzen zituzten baldintza teknikoak ezartzea.
Lau. Jendaurrean jartzeko ezarritako epean ez da partikularren alegaziorik jaso Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan, ezta Udalak edo Bizkaiko Foru Aldundiaren Baso Zerbitzuak aurkeztutako baldintzarik ere, Ura Uraren Euskal Agentziarena izan ezik, eskatzaileak onartu baitu, Agentzia horren helburua betez landaredia zaintzeko altuera nahikoko euskarri bat kokatuta.
OINARRI JURIDIKOAK
Espedienteak betetzen ditu Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legeak, energia elektrikoko instalazioen garraioko, banaketako, merkaturatzeko eta hornidurako jarduerak eta baimentze-prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretua, Eusko Jaurlaritzak abenduaren 3an emandako 282/2002 Dekretuak eta bat datorren gainerako legediak agintzen dituen arauzko izapideak.
Sektore Elektrikoari buruzko 54/1997 Lege horren 52. artikuluak energia elektrikoa banatzeko instalazioak onura publikokotzat aitortzen ditu, instalazio horiek ezartzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideen nahitaezko desjabetzeari eta bide-zortasuna ezarri eta gauzatzeari begira. Aitorpen horrek ondasun eta eskubideak okupatu beharra dakar berekin, eta okupazio urgentea eragiten du Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikulua aintzat hartuta.
Energia eta Meategien zuzendariak, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Egitura Organikoa eta Funtzionala ezartzen duen irailaren 22ko 514/2009 Dekretuan (2009-09-24ko EHAA) esleitutako atribuzioei jarraiki, honako hau
Baimena ematea, Iberdrola Distribución Eléctrica SA enpresari, eta Dimako udalerrian dagoen 13,2 kV-ko aireko linea elektrikoa, Igorre-Dima 3. zirkuitua, «San Roke» deitutako 6930 zenbakiko Zirkuitu berrirako deribazioa, Zirkuitu propioa eta horren behe-tentsioko linea egikaritzeko proiektua onartzea. Horren ezaugarri nagusiak dira honako hauek:
Aireko linea elektrikoa:
Zerbitzu-tentsioa: 13,2 kV.
Eroaleak: AL-ACko 3, LA-56 motakoak (54,6 mm²).
Euskarriak: metalikoak.
Luzera: 357 m.
Hasiera: Igorre-Dima (3. zirkuitua) lineako 9039 zenbakiko euskarria.
Amaiera: linea bereko deribazioaren 4 zenbakiko euskarria.
«San Roke» deitutako 6930 zenbakiko Transformazio Zentroa.
Mota: zutoina.
Transformadoreak.
Kopurua: 1.
Potentzia (kVA): 100.
Hoztea: olioa.
Transformazio Erlazioa: 13,2/0,42 kV.
Baimentzen den instalazioa Onura Publikokoa dela deklaratzea. Azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 54. artikuluan xedatutakoari jarraiki, deklarazio horrek eraginpeko ondasunak okupatu edo eskubideak eskuratu beharra dakar, eta horrenbestez, okupazio urgentea eragiten du, 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluak okupazio urgenteko deklaraziorako xedatzen dituen ondorioak zehaztuz, lege horren 53. artikuluaren erregistro-ondorioekin.
Ebazpen hau abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan, abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuan ezarritakoaren arabera eman da, eta honako baldintza orokor hauekin:
Lehenengoa. Obrak aipatutako proiektuaren eta aurkezturiko dokumentazioaren arabera egin beharko dira, eta proiektua Anizeto Onandia Usategi industria-ingeniari teknikoak sinatuta eta Bizkaiko Industria Ingeniari Teknikoen Elkargo Ofizialak 2008-05-14an 3468. zenbakiarekin bisatuta dago.
Bigarrena. Martxan jartzeko epea bi urtekoa izango da, ebazpen hau ematen den egunetik aurrera zenbatzen hasita.
Hirugarrena. Obrak amaitzean, instalazioen jabeak Bizkaiko Lurralde Bulegoan jakinarazi beharko du amaiera hori, behin betiko aitorpena eta martxan jartzeko akta egite aldera.
Laugarrena. Obrak egiteko beharrezkoak diren udal- eta probintzia-eskumeneko agintarien lizentzia edo baimenei eta bestelakoei kalterik egin gabe eta horietatik bereizita ematen da baimen hau. Horrek ez dio eskatzaileari adierazitako baimen eta lizentziak eskuratzeko betebeharra kentzen. Halaber, hirugarrenen eskubideak alde batera utzi gabe eman da eta jabetza-eskubidea salbu utziz.
Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Industria eta Energia sailburuordeari, hilabeteko epearen barruan, Ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, eta hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen 4/1999 Legean ezarritakoari jarraiki.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko martxoaren 15a.
Energia eta Meategien zuzendaria,
OSKAR ZABALA RABADÁN.


