- EBAZPENA, 2011ko martxoaren 18koa, Hauteskunde Administrazio, Joko eta Ikuskizunetako zuzendariarena, zeinen bidez argitara ematen baita ustiaketa-baimenak esleitzeko prozesuaren emaitza, Joko-makina eta ¿sistemen Erregelamenduko hirugarren xedapen iragankorrean ezarritakoarekin bat etorriz betiere. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko martxoaren 18koa, Hauteskunde Administrazio, Joko eta Ikuskizunetako zuzendariarena, zeinen bidez argitara ematen baita ustiaketa-baimenak esleitzeko prozesuaren emaitza, Joko-makina eta ¿sistemen Erregelamenduko hirugarren xedapen iragankorrean ezarritakoarekin bat etorriz betiere.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 69
- Hurrenkera-zk.: 2022
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/03/18
- Argitaratze-data: 2011/04/08
Gaikako eremua
- Gaia: Segurtasuna eta justizia
- Azpigaia: Herrizaingoa
Testu legala
Azaroaren 17ko 600/2009 Dekretuaren bidez, Joko-makina eta -sistemen Erregelamendua onartu zen; eta horren xedapen gehigarritarik hirugarrenak urteroko prozedura bat ezartzen du ustiaketa-baimen kopurua ezartzeko; izan ere, urte naturalean zehar, B tipoko makinetan zenbat izan baja, horrenbestekoa izango da baimen kopuru hura.
Ondorioz, ustiaketa-baimenak eskuratzeko eskabideak aurkeztu ondoren, hau da, 2010. urtean baja hartu duten baimenei dagozkienak aurkeztutakoan; bada, ikusirik eskabideak baimen baliagarriak baino gehiago zirela, martxoaren 17an baimenak zozketatu egin ziren, eta gero banan-banan esleitu ziren, amaitu arte.
Esleipenaren berri enpresa esleipendunei eurei banan-banan jakinarazteaz gain, Hauteskunde Administrazio, Joko eta Ikuskizunetako zuzendariak egokitzat jo du zozketaren emaitza EHAAn argitaratzea, prozesuari ahalik eta zabalkunde handiena emate aldera.
Aipatutako lege-manuak eta oro har eta gai honetan aplikatzekoak diren gainerako xedapen guztiak aintzat hartuta, honako hau
Lehenengoa. Jendaurrean, 2011ko martxoaren 17an egindako zozketan, B tipoko makinak ustiatzeko baimenak esleitzeko prozesuaren emaitzak argitara ematea, betiere Joko-makina eta -sistemen Erregelamenduko hirugarren xedapen iragankorrean ezarritakoaren arabera.
Bigarrena. Esleipendunei banan-banan esleipen-ebazpenaren berri jakinaraztea.
Hirugarrena. Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta bere aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Herrizaingoko sailburuordeari, iragarki hau argitaratu eta hilabeteko epean, hala ezarrita baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107. artikuluan eta hurrengoetan.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko martxoaren 18a.
Hauteskunde Administrazio,
Joko eta Ikuskizuneko zuzendaria,
SONIA FERNÁNDEZ LÓPEZ.
Ustiaketa-baimenak esleitzeko prozesuaren emaitzak
Resultado del proceso de adjudicación de permisos de explotación.
Esleipenduna
Adjudicatario Baimen kopurua
Numero de permisos
Anoeta CB Automáticos 1
Begoña Salvador Delgado 1
Maria Pilar Vidales Vidales 1
Call Phone, S.L. 1
Juan Carlos Fernández Hernández 1
Automáticos Lumar, S.L. 1
Automáticos Aimatic, S.L. 1


