- EBAZPENA, 2011ko martxoaren 23koa, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, Gaztemundu programaren 2011ko deialdia egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko martxoaren 23koa, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, Gaztemundu programaren 2011ko deialdia egiten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 75
- Hurrenkera-zk.: 2195
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/03/23
- Argitaratze-data: 2011/04/18
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Instituzional
Testu legala
Abenduaren 23ko 316/2003 Dekretuak (EHAA 8 zk. 2004ko urtarrilaren 14koa) Gaztemundu programa arautu zuen, Euskadin egonaldi bat egin eta gaurko errealitatera hurbiltzeko, Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak finantzaturik. Egonaldi horretan, onuradunek parte hartu beharko dute eurentzat antolatzen diren jardunaldietan, eztabaida foroetan eta kultur guneetara, erakundeetara eta turismo guneetara egingo diren bisitaldietan.
Aipatutako dekretuaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera, bidezkoa da diru-laguntza horien 2011ko deialdia egitea.
Lehendakaritzaren egitura organikoa eta egitekoak ezartzen dituen urtarrilaren 1/2010 Dekretuaren 15.5 artikuluan ezarritakoari jarraiki, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiari dagokio bere eskumen-esparruari buruzko diru-laguntzetarako deialdia egitea.
Horrenbestez, hauxe
Gaztemundu programaren 2011ko deialdia egitea; programa horren bidez euskal etxeetako gazteei EAEn egonaldiak egiteko aukera eskaintzen zaie, eta, horretarako, 97.000 euroko zenbatekoa bideratuko da. Eranskin bakarrean jaso dira horretarako onartu diren oinarriak.
Lehenengoa. Ebazpen honetan eta abenduaren 23ko 316/2003 Dekretuan aurreikusita ez dagoen guztian, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aplikatuko da.
Bigarrena. Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du; hala ere, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke organo berean, hilabeteko epean; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko apean. Epeok ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera hasiko dira zenbatzen.
Hirugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko martxoaren 23a.
Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia,
GUILLERMO ECHENIQUE GONZALEZ.
Lehenengoa. Xedea.
Oinarri hauen helburua Gaztemendu programa deitzea da, hurrengo artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituzten gazteek egonaldia egin dezaten Euskadin 2011ko urriaren 23tik azaroaren 6ra.
Aurten eskainitako egonaldi kopurua 30ekoa da.
Bigarrena. Eskatzaileek bete beharreko baldintzak.
Gutxienez 18 eta 30 urte bitartean edukitzea 2011ko urtarrilaren 1ean.
Bizilekua Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo izatea.
Ofizialki aintzatetsi eta Euskal Etxeen Erregistroan inskribaturiko euskal etxe bateko bazkide izatea, deialdia argitaratu baino hiru urte lehenagotik, gutxienez.
Euskal etxe baten kudeaketa ereduari buruzko azterlan bat egina izatea, finantza eta programazio alorrak aipatuz.
Gaztemundu programako egonaldirik inoiz egin gabekoa izatea.
Hirugarrena. Zenbatekoa.
Euskal Autonomia Erkidegoko 2011ko aurrekontuetan berariaz ezarritako aurrekontu kredituetatik deialdi honetarako gorde diren diru baliabideak 97.000 eurokoak dira guztira.
Laugarrena. Eskabideak baloratzeko irizpideak.
Ebaluazio Batzordeak honako irizpide hauek erabiliko ditu aurkeztutako eskabideak baloratzeko:
Ikerketa edo azterlanaren balorazioa.
40 puntu gehienez
Eskatzaileak zenbateraino hartzen duen parte bere euskal etxeko jardueretan. 35 puntu gehienez
Euskara jakitea. 15 puntu gehienez
Euskal Herrian inoiz egon gabekoa izatea. 10 puntu gehienez
A irizpidea: «Azterketa edo ikerketa lanaren balorazioa». «Finantza eta programazio alorrak aipatuz, euskal etxe baten kudeaketa ereduari buruzko azterlan» horretan lau arlo hauek izango dira kontuan, bakoitza hamar puntu arte: erredakzioaren kalitatea, informazioa eskuratzeko erabilitako iturriak, inplikazio maila eta bakoitzaren ekarpena.
B irizpidea: «Eskatzailearen parte hartze maila partaide den euskal etxearen bizitza sozialean». Eskatzaileak euskal etxearen ekintzak antolatzen eta burutzen laguntzen duen eta horietan parte hartzen duen baloratuko da, baita zuzendaritza organoetan parte hartzen duen ere. Gehienez 35 puntu.
C irizpidea: «Euskararen ezagutza». Oinarrizko ezagutza mailari 5 puntu, erdi mailari 10 puntu eta goi mailari 15 puntu emango zaizkio.
D irizpidea: «Euskal Herria bisitatu ez izana». 10 puntu emango zaizkie Euskal Herria bisitatu ez dutenei.
Hautaketa prozesuan onartzeko, eskabideek 50 puntu lortu beharko dituzte gutxienez.
Bosgarrena. Eskabideak aurkeztea.
Hona hemen nora zuzendu behar diren eskabideak: Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritza, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia, Nafarroa kalea 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Eskaerak formalizatzeko, oinarri hauei erantsitako inprimaki eredua erabili beharko da; www.euskadi.net web orrialdean izango dute eskura interesatuek inprimaki hori.
Eskabidearekin batera, honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:
Pasaportearen edo nortasun agiriaren kopia, adina eta bizilekua egiaztatzeko.
Euskal etxeak emandako ziurtagiria, eskatzaileak honako baldintza hau betetzen duela egiaztatzen duena: ofizialki aintzatetsi eta Euskal Etxeen Erregistroan inskribaturiko euskal etxe bateko bazkide izatea, deialdia argitaratu baino hiru urte lehenagotik, gutxienez. Euskal etxeak ziurtatu beharko du bere gain hartuko dituela esleipendunak bere betebeharrak ez betetzeak sor ditzakeen gastuak, eta txosten bat erantsi beharko du eskatzaileak etxe horren jardueretan duen parte hartzeaz.
Finantza eta programazio alorrak aipatuz, euskal etxe baten kudeaketa ereduari buruzko azterlan bat, gehienez ere 10 orrialdekoa.
Euskara badakiela egiaztatzeko agiria.
Eskatzaileak izenpetu beharko du eskabidea.
Seigarrena. Aurkezteko epea.
Interesatuek abenduaren 23ko 316/2003 Dekretuan eskatzen diren betekizunak betetzen badituzte, eskabideak aurkeztu beharko dituzte, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean jasotako edozein bide erabiliz.
Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.
Zazpigarrena. Ebaluazio batzordea.
Abenduaren 23ko 316/2003 Dekretuaren 11. artikuluan aurreikusitako ebaluazio batzordeak honako kide hauek izango ditu:
Julian Celaya Loyola jauna, Kanpoan diren Euskal Herritarrentzako eta Gizataldeentzako zuzendaria, batzordeburua.
Andoni Martín Arce jauna, Lehendakaritzako teknikaria, bokala
Maribel Etxabarria Perez andrea, Kanpo Harremanetarako Idazkaritzako Nagusiko funtzionarioa, bokala.
Andoni Gamboa Martínez, Lehendakaritzako teknikaria, bokala eta batzordearen idazkaria.
Zortzigarrena. Prozedura ebaztea.
Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak Ebaluazio Batzordeak egindako proposamena kontuan izanda Gaztemundu programaren deialdia ebatziko du.
ESKABIDE INPRIMAKIA
DATU PERTSONALAK JAKINARAZPENA JASOTZEKO:
Izen-abizenak:
Jaioteguna:
Jaioterria: Herrialdea:
Posta helbidea: Kalea:
Posta kodea: Herria: Probintzia:
Herrialdea:
maila:
Bazkide duen euskal etxea:
CURRICULUM VITAE:
Egindako ikasketak edota ikasten ari dena (ikasturtea adierazi)
Lanean Bai: n Ez: n
Lanean arituz gero, zein lanbidetan eta zein lanpostutan:
HIZKUNTZAK:
Ama-hizkuntza:
Bestelako hizkuntza: n Oinarrizko maila n Maila ertaina n Maila altua
Euskara n
Gaztelania n
Ingelesa n
Frantsesa n
Besterik (zehaztu) n
EUSKADI EZAGUTZEA
Adierazi zenbatetan zaren Euskadin eta zein urtetan:
ZERGATIA
Azaldu Gaztemundun parte hartzeko arrazoiak:
Eskatzaileak ez du ez isun administratibo ez zigor penalik jaso, diru-laguntza publikoak eskuratzeko ahalmena kentzen dionik, eta ez dago legalik galarazita hauek jasotzeko.
Data eta sinadura:
Inprimaki honekin batera, deialdi ebazpenaren bosgarren oinarriko 2. zatian ezarritako dokumentuak aurkeztu behar dira.


