Euskadi.eus
  • 408/2011 EBAZPENA, martxoaren 25ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinen bidez M.ª Carmen Esparza Liberal andrea Santa Marina Ospitaleko Erizaintzako zuzendari izendatzen baita, eta zerbitzu berezietan egongo dela deklaratzen baita. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

408/2011 EBAZPENA, martxoaren 25ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinen bidez M.ª Carmen Esparza Liberal andrea Santa Marina Ospitaleko Erizaintzako zuzendari izendatzen baita, eta zerbitzu berezietan egongo dela deklaratzen baita.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 72
  • Hurrenkera-zk.: 2112
  • Xedapen-zk.: 408
  • Xedapen-data: 2011/03/25
  • Argitaratze-data: 2011/04/13

Gaikako eremua

  • Gaia: ---
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Aztertu dugu Santa Marina Ospitaleko Erizaintzako zuzendari lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori Zuzendaritza Nagusi honen otsailaren 9ko 204/2011 Ebazpenaren bitartez argitaratu zen, 2011ko martxoaren 7ko EHAAn (45. zenbakia).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko hautagai bakarrak aurkeztu dituen agiriak aztertu dira, baita bere baldintza profesionalak curriculum vitaen jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.

Aurkeztutako agiriak ikusita, M.ª Carmen Esparza Liberal andrea deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.

  1. ª Carmen Esparza Liberal andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langile finkoa, Bilboko Eskualdeko Erizaintzako lanpostu funtzionalaren 6686 zenbakiko plazaren titularra, Santa Marina Ospitaleko Erizaintzako zuzendari lanpostua betetzeko aukeratu da.

    Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan ezarritakoaren arabera, ofizioz deklaratu beharko da Osakidetzako langile finkoak zerbitzu berezietan daudela, erakunde publiko horretako zuzendaritza-karguren bat betetzeko hautatuak izan badira.

    Hori dela eta, Zuzendaritza Nagusi honek hau

Lehenengoa. M.ª Carmen Esparza Liberal Santa Marina Ospitaleko Erizaintzako zuzendari izendatzea.

Bigarrena. Izendapen honek lanpostuaz jabetzerakoan emango ditu ondorio ekonomikoak eta administratiboak.

Hirugarrena. M.ª Carmen Esparza Liberal andrea, izendapenak ondorioak dituen egunetik aurrera, zerbitzu berezietan egongo dela deklaratzea.

Laugarrena. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko martxoaren 25a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JULIÁN PÉREZ GIL.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.