- EBAZPENA, 2011ko martxoaren 28koa, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena. Honen bidez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2010eko urriaren 26ko Agindua aplikatuz hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak behar bezala eskolatzeko irisgarritasun-obrak egiteko itunpeko ikastetxeei emandako diru-laguntzen berri ematen da. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko martxoaren 28koa, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena. Honen bidez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2010eko urriaren 26ko Agindua aplikatuz hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak behar bezala eskolatzeko irisgarritasun-obrak egiteko itunpeko ikastetxeei emandako diru-laguntzen berri ematen da.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 77
- Hurrenkera-zk.: 2251
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/03/28
- Argitaratze-data: 2011/04/20
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak; Hezkuntza
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa
Testu legala
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko urriaren 26ko Aginduaren bitartez, irisgarritasuna sustatzeko 20/1997 Legeari jarraituz, laguntzetarako deia egin zitzaien itunpeko ikastetxeei hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak behar bezala eskolatzeko irisgarritasun-obrak egiteko.
Honako hauek aztertu ditugu: aurkeztutako eskabideak, ebaluazio-txostenak, 2010eko urriaren 26ko Aginduaren hamargarren artikuluan jasotako esleipen-irizpideak eta agindu bereko bederatzigarren artikuluari jarraituz eratu den balorazio-batzordeak bidalitako ebazpen-proposamena. Hori guztia kontuan hartuta, hau
Lehenengoa. Hezkuntza-premia bereziak behar bezala eskolatzeko irisgarritasun-obrak egiteko inbertsio-gastuak finantzatzeko laguntzak ematea ebazpen honen I. eranskinean aipatzen diren itunpeko ikastetxeei; eranskin horretan azaltzen da zenbat diru ematen zaien itunpeko ikastetxe horiei.
Bigarrena. 2010eko urriaren 26ko Aginduaren 15. artikuluarekin bat etorriz esleitutako diru-kopurua jasoko dute ikastetxe onuradunek.
Hirugarrena. II. eranskinean zerrendatzen diren ikastetxeei ukatu egiten zaie diru-laguntza. Izan ere, ez dituzte betetzen 2010eko urriaren 26ko Aginduan jasotako deialdi-baldintzak.
Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen, eta beraren kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik kontatzen hasita, 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko martxoaren 28a.
Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,
MARÍA SOLEDAD ESTEBAN GALARZA.
Zenbakia
Número Ikastetxea
Centro Herria
Localidad Lurraldea
Territorio Dirulaguntzaren zenbatekoa
Importe subvención
(Euro/Euros)
1 CPEIPS Sagrado Corazón/Carmelitas HLBHIP Vitoria-Gasteiz Araba-Álava 95.462,55
2 CPEIPS Lautada Ikastola Kooperatiba Elkartea HLBHIP Salvatierra/Agurain Araba-Álava 11.502,88
3 CPEIPS Colegio Calasancio/Madres Escolapias HLBHIP Vitoria-Gasteiz Araba-Álava 4.125,00
4 CPEIPS Laudio Ikastola HLBHIP Laudio/Llodio Araba-Álava 29.350,79
5 CPES Eide BHIP Santurtzi Bizkaia 23.034,00
6 CPES Arce BHIP Bilbao Bizkaia 6.221,14
7 CPES San Luis BHIP Bilbao Bizkaia 6.618,03
8 CPES Hermanos Larrinaga, S.L. BHIP Bilbao Bizkaia 11.927,67
9 CPEIPS Berri-otxoa HLBHIP Bilbao Bizkaia 19.840,00
10 CPEIPS Hijas de la Caridad N.ª Sra. de Begoña HLBHIP Bilbao Bizkaia 24.878,47
11 CPEIPS Salesianos Deusto-M. Aux.Sa HLBHIP Bilbao Bizkaia 2.024,00
12 CPES Lea-Artibai BHIP Markina-Xemein Bizkaia 8.565,00
13 CPEIPS Trueba de Archanda HLBHIP Bilbao Bizkaia 26.999,04
14 CPEPS Ntra. Sra. de Lourdes HLBHIP Elorrio Bizkaia 36.361,68
15 CPEIPS San Pedro Apóstol HLBHIP Bilbao Bizkaia 3.612,50
16 CPES Ceinmark BHIP Bilbao Bizkaia 5.725,85
17 CPEIPS San Félix de Cantalicio Ikastetxea HLBHIP Ortuella Bizkaia 20.781,00
18 CPEIPS San José Jesuitas HLBHIP Durango Bizkaia 84.457,27
19 CPEIPS Santo Tomas Lizeoa HLBHIP Donostia-San Sebastián Gipuzkoa 20.544,98
20 CPEIPS Manuel de Larramendi HLBHIP Donostia-San Sebastián Gipuzkoa 2.954,83
21 CPES Ceinpro BHIP Donostia-San Sebastián Gipuzkoa 1.489,20
22 CPEIPS Eskibel HLBHIP Donostia-San Sebastián Gipuzkoa 9.828,21
23 CPEIPS Orioko Ikastola HLBHIP Orio Gipuzkoa 1.960,00
Zenbakia
Número Ikastetxea
Centro Herria
Localidad Lana
Obra Ukatzeko arrazoia
Motivo de denegación
24 EIPR Kinder Baby HEPR Bilbao Salva escaleras y accesos Incumplimiento del artículo 1.
Objeto, Orden 26-10-2010


