Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2011ko martxoaren 29koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena. Honen bidez onartu egiten da Irantzu Ortega Barrio lankideari emandako diru-laguntzaren zati bati uko egiteko Fundación Mundubat-Mundubat Fundazioa erakundeak egindako eskabidea; diru-laguntza Fundación Mundubat-Mundubat Fundazioak aurkeztutako proiektuan aritzeko eman zitzaion, Garapenean Lankide Izateko eta Laguntzeko Fondoaren kontura euskal lankideei diru-laguntzak emateko 2010eko deialdian. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2011ko martxoaren 29koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena. Honen bidez onartu egiten da Irantzu Ortega Barrio lankideari emandako diru-laguntzaren zati bati uko egiteko Fundación Mundubat-Mundubat Fundazioa erakundeak egindako eskabidea; diru-laguntza Fundación Mundubat-Mundubat Fundazioak aurkeztutako proiektuan aritzeko eman zitzaion, Garapenean Lankide Izateko eta Laguntzeko Fondoaren kontura euskal lankideei diru-laguntzak emateko 2010eko deialdian.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 86
  • Hurrenkera-zk.: 2518
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/03/29
  • Argitaratze-data: 2011/05/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2010. urteko ekitaldian euskal lankideei diru-laguntza emateko deialdia egiten duen Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2010eko apirilaren 14ko Aginduak ezarritakoarekin bat etorriz, Irantzu Ortega Barrio lankideari 18.000 euroko diru-laguntza eman zitzaion, Hondurasen garatu behar zuen proiektu batean aritzeak sortuko zizkion gastuak ordaintzeko.

Bestalde, 124/2005 Dekretuaren 11. artikuluan agintzen denez, lankide boluntarioaren lana funtsean alda dezakeen edozein gorabehera gertatzen bada, eskabidea egin duen erakundeak berehala jakinarazi beharko dio Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari.

Fundación Mundubat-Mundubat Fundazioa erakundeak, dagoeneko emandako diru-laguntzaren zati bati uko egiteko eskabidea egin zion Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziari. Arazo pertsonalak zirela-eta egin zen eskabide hori.

Lankide boluntarioak 163 egunez lanean aritu denez, ukoa 9.961,64 eurokoa izango da. Eusko Jaurlaritzak hasieran emandako diru-zenbatekoari kenketa egin ostean, 8.038,36 eurokoa da egungo zenbatekoa. Jasotako diru-laguntza ordaindu beharrekoa baino handiagoa denez, 961,64 euro itzuli behar dira eta, gainera, ez da bigarren ordainketa egingo.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak diru-laguntzaren erakunde onuradunak eskatutako ukoaren aldeko txostena eman zuen. Horren ondorioz, hau

Lehenengoa. Irantzu Ortega Barrio lankideari emandako diru-laguntzaren zati bati uko egiteko Fundación Mundubat-Mundubat Fundazioa erakundeak aurkeztutako eskabidea onartzea. GLLF Garapenean Lankide Izateko eta Laguntzeko 2010eko Fondoaren kontura euskal lankideei laguntzak emateko deialdian aurkeztu da eskabide hori. Ukoa 9.961,64 eurokoa denez, erakunde esleipendunak 961,64 euro itzuli beharko ditu eta, gainera, ez zaio bigarren ordainketa egingo.

Bigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako lehendakariari zuzenduta, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunean hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko martxoaren 29a.

Garapenerako Lankidetzaren

Euskal Agentziako zuzendaria,

MARTA ARES GODOY.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik