- EBAZPENA, 2011ko martxoaren 30ekoa, Eusko Jaurlaritzako Kiroletako zuzendariarena, Euskadiko Kanoe Federazioaren Estatutuen 3., 5. eta 6.a) artikuluetan egindako aldaketa onartu eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko martxoaren 30ekoa, Eusko Jaurlaritzako Kiroletako zuzendariarena, Euskadiko Kanoe Federazioaren Estatutuen 3., 5. eta 6.a) artikuluetan egindako aldaketa onartu eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 77
- Hurrenkera-zk.: 2263
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/03/30
- Argitaratze-data: 2011/04/20
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Ekonomia
Testu legala
Euskadiko Kanoe Federazioa 1986-04-25ean, 85. zenbakiarekin Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatuta dago. Federazioaren estatutuen 3., 5. eta 6.a) artikuluak berriro erredaktatu dira orain.
Euskadiko Kanoe Federazioak, 2011ko urtarrilaren 24an egindako Ezohizko Batzar Orokorrean bere estatutuen 3., 5. eta 6.a) artikuluetan egindako aldaketa onartzeko erabakia hartu zuen eta onarpen hori agiri bidez frogatu da.
Estatutuen 3., 5. eta 6.a) artikuluetan egindako aldaketa hori bat dator urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuan eta Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legean xedatutakoarekin.
Ondorioz, nire eskumenak erabiliz
Lehenengoa. Euskadiko Kanoe Federazioaren Estatutuen 3., 5. eta 6.a) artikuluetan egindako aldaketa onartu eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzea. Artikulu horiek honela idatzita gelditzen dira:
«5. artikulua. Euskadiko Kanoe Federazioak estatu eremuan bere kirol modalitateari dagokion euskal kirol federatuaren ordezkaritza dauka.
Estatuan dagokion kirol modalitatea ordezkatzea, eta, hala dagokionean, federazioa beste erakunde batzuetara atxikitzeko araubidea zehaztea».
Bigarrena. Legez ezarritako epean jakinarazteko agindua ematea.
Hirugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Laugarrena. Ebazpen honen aurka, administrazio-bidea amaitzen baitu, aukerako berraztertze errekurtsoa aurkez dakioke Kiroletako zuzendariari hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango zaio EAEko Auzitegi Nagusiari, jakinarazten den egunetik bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko martxoaren 30a.
Kiroletako zuzendaria,
JUAN FRANCISCO MUTILOA ALDAZABAL.


