- EBAZPENA, 2011ko martxoaren 30ekoa, Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko zuzendariarena, Gurutzetako Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren osaera aldatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko martxoaren 30ekoa, Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko zuzendariarena, Gurutzetako Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren osaera aldatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osasun eta Kontsumo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 80
- Hurrenkera-zk.: 2359
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/03/30
- Argitaratze-data: 2011/04/29
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
Osasun Plangintza eta Antolamenduko zuzendariak, 2006ko azaroaren 23ko Ebazpenaren bidez (urtarrilaren 15eko EHAA; 10. zenbakia), berritu egin zuen Gurutzetako Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren egiaztapena.
Ospitaleak batzordearen osaera aldatzeko eskaera egin du; horrenbestez, kontuan harturik Osasun sailburuaren 1994ko irailaren 28ko Aginduaren, Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoak egiaztatzekoaren, 3. eta 7. artikuluak (1994ko urriaren 24ko EHAA, 202. zenbakia), eta 579/2009 Dekretua, azaroaren 3koa, Osasun eta Kontsumo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena, hau
Lehenengoa. Kargutik kentzea Gurutzetako Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoko Daysy Delgado Paez eta Jesús Delgado Naranjo kideak.
Bigarrena. Gurutzetako Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoko kide izendatzea Paola Andrea Patiño Vega, Medikuntzan lizentziaduna.
Hirugarrena. Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina. Ebazpena, bestalde, Osasun eta Kontsumo Ministerioari jakinaraziko zaio.
Laugarrena. Ebazpen honen aurka ez du administrazio-bidea amaitzen interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaieke Kalitate, Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko Sailburuordetzari edota Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko Zuzendaritzari, hilabeteko epean, ebazpena ofizialki argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko martxoaren 30a.
Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko zuzendaria,
JOSÉ ASUA BATARRITA.


