- EBAZPENA, 2011ko martxoaren 31koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, zeinen bidez jakinarazten baitira antzerkirako testu berriak egiteko emandako laguntzak. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko martxoaren 31koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, zeinen bidez jakinarazten baitira antzerkirako testu berriak egiteko emandako laguntzak.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 77
- Hurrenkera-zk.: 2264
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/03/31
- Argitaratze-data: 2011/04/20
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Informazio etak komunikazioak
Testu legala
2010eko abenduaren 30ean, Kulturako sailburuaren 2010eko abenduaren 22ko agindu bat argitaratu zen EHAAn. Agindu haren bidez, araubide bat ezartzen zen, 2011. urtean antzerkirako testu berriak egiteko diru-laguntzak emateko.
Agindu horren 10.3 artikuluak dioenez, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da; nolanahi ere, onuradun gertatzen direnei jakinarazpena egingo zaie, banan-banan.
Horiek horrela izanda, honako hau
Lehenengoa. Kulturako sailburuaren 2010eko abenduaren 22ko Aginduaren babesean emandako diru-laguntza guztiak jakinaraztea, bai eta horien guztien onuradunak ere. Zerrenda ebazpen honen eranskinean dago.
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko martxoaren 31.
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,
ANTONIO RIVERA BLANCO.
Euskarazko antzerkirako testu berriak sortzeko diru-laguntza jaso dutenen zerrenda. Relación de solicitantes a los que se les concede subvención para la elaboración de nuevos textos teatrales en euskara
Eskatzailea
Solicitante Diru-laguntza jasoko duen ekintza
Actividad objeto de subvención Diru-laguntza
Subvención
Izaguirre Urreaga, Koldo Altzoko Haundiaren borroka latza 6.650
Telleria De La Fuente, Francisco Ba dok lau 6.650
Zumalde Moreno, Jon Kepa Zerua, Itsaso zikindua 6.650
Gaztelaniazko antzerkirako testu berriak sortzeko diru-laguntza jaso dutenen zerrenda. Relación de solicitantes a los que se les concede subvención para la elaboración de nuevos textos teatrales en castellano
Eskatzailea
Solicitante Diru-laguntza jasoko duen ekintza
Actividad objeto de subvención Diru-laguntza
Subvención
Díaz Gerediaga Alexander Desierto Travis 6.650
Gil Zamora, Carlos Cuarteto del alba 6.650
Sylvia Fuentes Gutierrrez Lullaby 6.650


