Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2011ko martxoaren 31koa, Etxepare Euskal Institutuaren zuzendariarena, Institutuaren datu pertsonalen fitxategiak sortzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2011ko martxoaren 31koa, Etxepare Euskal Institutuaren zuzendariarena, Institutuaren datu pertsonalen fitxategiak sortzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 78
  • Hurrenkera-zk.: 2290
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/03/31
  • Argitaratze-data: 2011/04/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999ko Lege Organikoaren 20. artikuluak xedatzen du Estatuko Aldizkari Ofizialean edo dagokion aldizkari ofizialean argitaratutako xedapen orokor baten bidez baino ezingo direla sortu, aldatu edo ezabatu Administrazio Publikoen titulartasuneko datu pertsonalen fitxategiak.

Eusko Legebiltzarraren otsailaren 25eko 2/2004 Legeak, Datu Pertsonaleko Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzkoak, 4.2 artikuluan xedatzen du beste administrazioetako, erakundeetako edo korporazioetako izaera pertsonaleko datuen fitxategien kasuetan, sortzen, aldatzen edo ezabatzen direneko akordioak edo ebazpenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian edo dagokion lurraldekoan argitaratuko direla, administrazioaren, erakundearen edo korporazioaren funtzioen eta konpetentzien hedaduraren arabera.

Datu pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege organikoko 20.2 artikuluan xedatzen da fitxategiak sortzeko, aldatzeko edo ezabatzeko izaera orokorreko xedapenetan jaso beharreko argibideak zein diren.

Etxepare Euskal Institutuak, dagozkion funtzioak betetzeko, datu pertsonalak erabili behar izaten ditu: bai erakundearekin hartu-emanak dituen ororenak bai bertara atxikitako langileenak ere.

Aurrekoaren arabera, goian aipatutako legeetan xedatutakoa betetzeko asmoz, eta herritarren eskubide legitimoak betetzen direla ziurtatuz,

Lehenengoa. Idazkariak Datu Pertsonalen Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoari jakinaraziko dio ebazpen honen eranskinean jasotako fitxategien sorreraren berri, eta fitxategiak erregistroan inskribatzeko eskaria egingo du. Horretarako, Ebazpen honen kopia bat helaraziko zaio aipatutako Bulegoari.

Bigarrena. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Donostia-San Sebastián, 2011ko martxoaren 31.

Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,

MARÍA AITZPEA GOENAGA MENDIOLA.

ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUAREN DATU PERTSONALEN FITXATEGIAK SORTZEKO EBAZPENAREN ERANSKINA

  1. Fitxategiaren izena: Giza baliabideak eta nominak.

    1. Helburua eta aurreikusitako erabilerak:

      Etxepare Euskal Institutuko giza baliabideak eta nominak erregistratzea eta kudeatzea da fitxategi honen helburua.

      Fitxategia langileen hautaketa- eta zuzkidura-prozesuetarako erabiliko da. Fitxategian jasoko da langileen historia; bertan zehaztuko dira Institutuaren zerbitzura lan egiten duten langileek bizi duten egoera administratiboa eta haien intzidentziak. Bestalde, nomina kalkulatzeko prozesua eta kudeaketa jasoko da fitxategian, barne direlarik jasotzaileen ordainsari garbia, PFEZ atxikipena, gizarte-segurantzari egindako ekarpenak, eta, kasuan kasu, aurreikuspen sozialeko erakundeei edo mutualitateei egindako ekarpenak. Bertan kudeatuko dira nomina-aurrerapenak, kredituak eta izaera ekonomikoa duten bestelako prestazio sozialak. Era berean, kudeaketarako estatistikak eta indikatzaileak lortzeko erabiliko dira datuok.

    2. Jasotako pertsonak edo erakundeak:

      Etxepare Euskal Institutuko langileak.

      Langileak hautatzeko eta zuzkitzeko prozesuetako hautagaiak.

    3. Datuak biltzeko prozedura:

      Datuak interesdunarengandik jasoko dira, interesdunak helarazitako dokumentuen eta betetako inprimakien bidez; kontratu-harremana dela-eta, derrigorrezko izaera dute. Historia-datuak giza baliabideen kudeaketa-prozesuetatik sortuko dira. Gainerako datuak nominak kudeatzeko prozesuetatik sortuko dira.

    4. Egitura eta jasotako datu motak:

      Informatizatutako fitxategia kudeatzeko, giza baliabideak eta nominak kudeatzeko aplikazio bat erabiliko da; esku-fitxategi bat ere izango da, paper euskarrian.

      Fitxategiak jasotzen dituen datuen artean, bereziki babestuko dira funtzio publikoari dagozkion balizko zigor administratiboei buruzkoak, bai eta giza baliabideak kudeatzeko legean aurreikusitako elbarritasun, osasun egoera eta afiliazio sindikalari buruzkoak ere.

      Jasotzen diren gainerako datuak honako hauek dira:

      Identifikazio-datuak (izena, NAN zk., Langileen erregistroko zk., Gizarte-segurantzako zk., helbidea, telefonoa, posta elektronikoa, argazkia eta sinadura holografoa).

      Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak (sexua, adina, jaiotza-data, nazionalitatea eta egoera zibila).

      Gizarte-segurantzarekin lotutako datuak (altak eta bajak, lizentziak, baimenak eta eskumenak).

      Datu akademikoak eta profesionalak (formazioa eta titulazioa, lan-esperientzia).

      Lanpostuaren zehaztasunak (lan harremana, kidegoa eta eskala, kategoria eta gradua, lanpostua, egoera-historia, nomina kalkulatzeko oinarrizko datuak).

      Aseguruetako datuak eta ekonomia- eta finantza-datuak (banketxeetako datuak; nominako datu ekonomikoak: diru-sartzeak, kenkariak, aurrerapenak, maileguak eta kredituak, sindikatuei egindako ekarpenak eta pentsio-planak).

    5. Aurreikusitako datu-emateak:

      Nominak kudeatzeaz arduratzen den kanpoko enpresari eta ondasunak transferitzeaz arduratzen diren finantza-entitateei helaraziko zaizkie datuak, tramitazio gestioak egin ditzaten soilik.

      Era berean, transferentzien jasotzaileak diren organismo eta erakundeei emango zaizkie datuak, hots, honako hauei: Foru Ogasunei eta, kasuan kasu, Zerga Administraziorako Agentzia Estatalari, zerga-araudian jasotako PFEZ atxikipena egiteko betebeharrei jarraiki; Gizarte Segurantzari, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorrean aurreikusitakoari men eginez; funtzionarioen eta mutualitateei kotizazio boluntariorako entitateei; eta fiskaltza arloan eskumenak dituzten Euskal Autonomia Erkidego administrazio-organoei.

      Etxepare Euskal Institutuko langileei dagozkien jatorrizko administrazio publikoen edo erakundeen giza baliabideen erregistroei.

    6. Fitxategiaren ardura duen erakundea: Etxepare Euskal Institutua.

    7. Sarbide-, aldaketa-, ezabatze- eta ezeztatze-eskubideak:

      Etxepare Euskal Institutuko idazkaritza

      Prim kalea, 7. zk., solairuart. ezk.; 20006 Donostia-San Sebastián

    8. Segurtasun maila galdagarria: fitxategiak erdi mailako segurtasun-neurriak behar ditu.

  2. Fitxategiaren izena: Ekonomia-, aurrekontu- eta kontabilitate-kudeaketa.

    1. Helburua eta aurreikusitako erabilerak:

      Etxepare Euskal Institutuaren ekonomiaren, aurrekontuen eta kontabilitatearen kudeaketa egokia da fitxategiaren helburua.

      Institutuaren aurrekontu eta finantza-aktiboak kudeatzeko erabiliko da, bai eta kontratazio-espedienteak, gastu-espedienteen kontabilitate-dokumentuen tramitaziorako eta Institutuko langileek egindako zerbitzuei dagozkien indemnizazioen kudeaketarako ere. Era berean, kudeaketarako estatistikak eta indikatzaileak lortzeko erabiliko dira datuok.

    2. Jasotako pertsonak edo erakundeak:

      Etxepare Euskal Institutuarekin harremana duten hornitzaileak, zordunak edo hartzaileak (pertsona fisikoak). Etxepare Euskal Institutuko langileak.

    3. Datuak biltzeko prozedura:

      Oinarrizko datuak interesdunarengandik jasoko dira, edo haren ordezkari legalarengandik, helarazitako dokumentuen eta betetako inprimakien bidez; kontratu-harremana dela-eta, derrigorrezko izaera dute.

    4. Egitura eta jasotako datu motak:

      Informatizatutako fitxategia kudeatzeko, ekonomia- eta kontabilitate-kudeaketarako aplikazio bat erabiliko da; esku-fitxategi bat ere izango da, paper euskarrian.

      Identifikazio-datuak (izena, arrazoi soziala, NAN, IFK, helbidea, telefonoa eta posta elektronikoa).

      Ekonomia- eta finantza-datuak eta aseguruetako datuak (banketxeetako datuak).

      Transakzio-datuak (jasotako ondasunak, emandako edo jasotako zerbitzuak, finantza-transakzioak, konpentsazioak eta indemnizazioak).

    5. Aurreikusitako datu-emateak:

      Fondoen transferentziak egingo dituzten finantza entitateei helaraziko zaizkie datuak, tramitazio gestioak egin ditzaten soilik.

      Era berean, datuok honako hauei helaraziko zaizkie: fiskaltza eta zerga arloetan eskumena duten administrazioei, adibidez, Foru Ogasunei, edo, kasuan kasu, Zerga Administraziorako Agentzia Estatalari, zerga-araudian jasotakoa betez; fiskalizazioan eskumena duten Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio-organoei.

    6. Fitxategiaren ardura duen erakundea: Etxepare Euskal Institutua.

    7. Sarbide-, aldaketa-, ezabatze- eta ezeztatze-eskubideak:

      Etxepare Euskal Institutuko idazkaritza

      Prim kalea, 7. zk., solairuartea. Ezk.; 20006 Donostia-San Sebastián

    8. Segurtasun maila galdagarria: fitxategiak erdi mailako segurtasun-neurriak behar ditu.

  3. Fitxategiaren izena: Sarreren eta irteeren erregistroa.

    1. Helburua eta aurreikusitako erabilerak:

      Fitxategiaren helburua Etxepare Euskal Institutuan aurkeztutako edo bertara bidalitako dokumentuak kudeatzea da, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, 38. artikuluan xedatutakoaren arabera.

      Fitxategia dokumentuak modu fisikoan aurkeztu eta bidali direla kontrolatzeko eta dokumentuak jaso direla bermatzeko erabiliko da, dokumentuak aurkezten edo bidaltzen diren unean. Halaber, kudeaketa-estatistikak eta kudeaketa-indikatzaileak lortzeko erabiliko da.

    2. Jasotako pertsonak edo erakundeak:

      Etxepare Euskal Institutuarekin lotura duen dokumentazioa edo posta jasotzen edo bidaltzen duten pertsona fisikoak.

    3. Datuak biltzeko prozedura:

      Aurkeztutako dokumentuetan jasotako datuak, interesdunak (zein haren ordezkari legalak) zein aurkezpenaren unean dokumentuak dakartzanak helarazitako datuak eta informazioa biltzen dira fitxategian.

    4. Egitura eta jasotako datu motak:

      Informatizatutako fitxategia kudeatzeko, Sarreren eta Irteeren Liburua kudeatzeko aplikazio bat erabiliko da; esku-fitxategi bat ere izango da, paper euskarrian.

      Identifikazio-datuak (izena, arrazoi soziala, NAN, IFK, helbidea, telefonoa eta posta elektronikoa).

      Bidalitako dokumentuaren helburuaren edo xedearen laburpena.

    5. Aurreikusitako datu-emateak: ez dira aurreikusi.

    6. Fitxategiaren ardura duen erakundea: Etxepare Euskal Institutua.

    7. Sarbide-, aldaketa-, ezabatze- eta ezeztatze-eskubideak:

      Etxepare Euskal Institutuko idazkaritza

      Prim kalea, 7. zk., solairuart. ezk.; 20006 Donostia-San Sebastián

    8. Segurtasun maila galdagarria: fitxategiak oinarrizko segurtasun-neurriak behar ditu.

  4. Fitxategiaren izena: Erakundearen komunikazio eta harremanetarako agenda.

    1. Helburua eta aurreikusitako erabilerak:

      Etxepare Euskal Institutuarekin, haren funtzioetarako, eskumenetarako eta jardueretarako, erakunde arteko harremana zein kontratu bidezkoa duten pertsonen, enpresen, elkarteen eta erakundeen agenda bat izatea da fitxategi honen helburua.

      Institutuarekin harremana duten komunikabideei, elkarteei, enpresei eta erakundeei Institutuak antolatutako jarduera, ospakizunei eta formazio-ekitaldiei buruzko komunikazioak, berriak, deialdiak, dokumentuak eta abar bidaltzeko baliatuko da fitxategiko edukia.

      Era berean, bertan jasotzen dira izaera komertzialdun harremanak, Institutuak kontratu bidez bestelako enpresekin dituenak.

    2. Jasotako pertsonak edo erakundeak:

      Etxepare Euskal Institutuarekin harremanetan diren ohiko solaskideak.

    3. Datuak biltzeko prozedura:

      Datuak interesdunaren bidez jasotzen dira, bai eta erakundearen edo haren ordezkariaren bidez ere; edo publikoari zabaldutako iturrien bidez (egunkariak, boletin ofizialak eta komunikabideak).

    4. Egitura eta jasotako datu motak.

      Informatizatutako fitxategiaren kudeaketarako kontaktuen gestiorako aplikazio bat erabiliko da.

      Identifikazio-datuak (izena, erakundea edo arrazoi soziala, funtzioa edo kargua, helbidea, telefonoa eta posta elektronikoa).

    5. Aurreikusitako datu-emateak: ez dira aurreikusi.

    6. Fitxategiaren ardura duen erakundea: Etxepare Euskal Institutua.

    7. Sarbide-, aldaketa-, ezabatze- eta ezeztatze-eskubideak:

      Etxepare Euskal Institutuko idazkaritza

      Prim kalea, 7. zk., solairuart. ezk.; 20006 Donostia-San Sebastián

    8. Segurtasun maila galdagarria: fitxategiak oinarrizko segurtasun-neurriak behar ditu.

  5. Fitxategiaren izena: Harpidedunak.

    1. Helburua eta aurreikusitako erabilerak:

      Etxepare Euskal Institutuari buruzko informazio periodikoa (batez ere informazioa zabaltzeko zerbitzu elektronikoen bidez) jaso gura duten boluntarioen erlazioa izatea da fitxategiaren helburua.

      Institutuaren jarduerarekin zerikusia duten berriak, deialdiak, artikuluak eta bestelako informazioa harpidedunei bidaltzeko erabiliko da fitxategia. Era berean, kudeaketarako estatistikak eta indikatzaileak lortzeko erabiliko dira datuok.

    2. Jasotako pertsonak edo erakundeak:

      Etxepare Euskal Institutuari buruzko informazio periodikoa jaso gura duten boluntarioak (pertsona fisikoak).

    3. Datuak biltzeko prozedura:

      Interesdunek helarazten dituzte datuak, Interneten erabilgarri dauden inprimaki elektronikoen bidez.

    4. Egitura eta jasotako datu motak:

      Harpidedunak kudeatzeko aplikazio espezifiko bat baliatuko da informatizatutako fitxategia kudeatzeko.

      Identifikazio-datuak (izena, erakundea edo arrazoi soziala, funtzioa edo kargua, helbidea, telefonoa eta posta elektronikoa).

    5. Aurreikusitako datu-emateak: ez dira aurreikusi.

    6. Fitxategiaren ardura duen erakundea: Etxepare Euskal Institutua.

    7. Sarbide-, aldaketa-, ezabatze- eta ezeztatze-eskubideak:

      Etxepare Euskal Institutuko idazkaritza

      Prim kalea, 7. zk., solairuart. ezk. 20006 Donostia-San Sebastián

    8. Segurtasun maila galdagarria: fitxategiak oinarrizko segurtasun-neurriak behar ditu.

  6. Fitxategiaren izena: Ospakizunetara eta formazio-ekitaldietara gonbidatutakoak eta bertaratutakoak.

    1. Helburua eta aurreikusitako erabilerak.

      Etxepare Euskal Institutuak antolatutako ospakizunetara eta formazio-ekitaldietara gonbidatutakoak eta bertaratutakoak gestionatzea da fitxategiaren helburua.

      Honako hauetarako baliatuko da fitxategia: ospakizunak eta formazio-ekitaldiak gestionatzeko, horietarako materiala edo dokumentazioa bidaltzeko, berriak helarazteko eta deialdien, artikuluen eta Etxepare Euskal Institutuak antolatutako bestelako ospakizunekin eta formazio-ekitaldiekin lotutako informazioaren berri emateko. Era berean, kudeaketarako estatistikak eta indikatzaileak lortzeko erabiliko dira datuok.

    2. Jasotako pertsonak edo erakundeak: Etxepare Euskal Institutuak antolatutako ospakizun edo formazio-ekitaldietara bertaratzen diren edo bertaratu izan diren boluntarioak (pertsona fisikoak).

    3. Datuak biltzeko prozedura: interesdunak helaraziko ditu datuak, Interneten erabilgarri diren inprimaki elektronikoen bidez. Bestalde, Erakundearen komunikazio eta harremanetarako agendatik eta instituzioaren informazio zerbitzuen harpidedunen fitxategitik ere jasoko dira datuak.

    4. Egitura eta jasotako datu motak.

      Ospakizunak eta formazio-ekitaldiak kudeatzeko aplikazio espezifiko bat baliatuko da informatizatutako fitxategia kudeatzeko.

      Identifikazio-datuak (izena, erakundea edo arrazoi soziala, funtzioa edo kargua, helbidea, telefonoa eta posta elektronikoa).

      Ekonomia- eta finantza-datuak eta aseguruetakoak (banketxeetako datuak, ekitaldia ordaintzekoa denean).

      Beste batzuk: izen-ematearen eta asistentziaren kontrola.

    5. Aurreikusitako datu-emateak:

      Ekitaldien antolaketaz eta kudeaketaz arduratzen diren entitate laguntzaileei edo zerbitzu-emaileei helaraziko zaizkie datuok.

      Ospakizunean zein formazio-ekitaldian izen-eman dutenei, kasuan kasuko ospakizun edo ekitaldiko izen-emateen erlazioa helaraziko zaie.

    6. Fitxategiaren ardura duen erakundea: Etxepare Euskal Institutua.

    7. Sarbide-, aldaketa-, ezabatze- eta ezeztatze-eskubideak:

      Etxepare Euskal Institutuko idazkaritza

      Prim kalea, 7. zk., solairuart. ezk.; 20006 Donostia-San Sebastián

    8. Segurtasun maila galdagarria: fitxategiak oinarrizko segurtasun-neurriak behar ditu.

  7. Fitxategiaren izena: Laguntzak eta diru-laguntzak.

    1. Helburua eta aurreikusitako erabilerak.

      Etxepare Euskal Institutuak sustatutako diru-laguntzak eskatzen dituzten pertsona fisikoen edo juridikoen erlazio bat izatea da fitxategiaren helburua.

      Fitxategiaren erabilera Etxepare Euskal Institutuak sustatutako laguntzen gestioari lotzen zaio, batez ere tramitazioari, izapidetutako espedienteen kontrolari eta segimenduari, eta egindako ebazpenen notifikazioari, segimenduari eta publizitateari, bai eta estatistikak eta identifikatzaileak lortzeari ere.

    2. Jasotako pertsonak edo erakundeak: Etxepare Euskal Institutuaren laguntzak edo diru-laguntzak eskatzen dituzten pertsona fisikoak.

    3. Datuak biltzeko prozedura: datuak interesdunak berak helaraziko ditu, eskaria egiten denean aurkeztutako inprimakien eta dokumentazioaren bidez.

    4. Egitura eta jasotako datu motak: laguntzak eta diru-laguntzak kudeatzeko aplikazio espezifiko bat baliatuko da informatizatutako fitxategia kudeatzeko.

      Identifikazio-datuak (izena, erakundea edo arrazoi soziala, funtzioa edo kargua, helbidea, telefonoa eta posta elektronikoa).

      Datu profesionalak (esperientzia profesionala).

      Ekonomia- eta finantza-datuak (banketxeko datuak).

    5. Aurreikusitako datu-emateak: diru-laguntzak jasotzen dituztenen izen abizenak eta laguntzaren zenbatekoa argitaratu egingo dira EHAAn.

    6. Fitxategiaren ardura duen erakundea: Etxepare Euskal Institutua.

    7. Sarbide-, aldaketa-, ezabatze- eta ezeztatze-eskubideak:

      Etxepare Euskal Institutuko idazkaritza

      Prim kalea, 7 zk., solairuart. ezk.; 20006 Donostia-San Sebastián

    8. Segurtasun maila galdagarria: fitxategiak oinarrizko segurtasun-neurriak behar ditu.

  8. Fitxategiaren izena: Euskal hizkuntza eta kultura lektoreak.

    1. Helburua eta aurreikusitako erabilerak.

      Fitxategiaren helburua Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko unibertsitateetara bidalitako euskal hizkuntza eta kultura lektoreen erregistroa eta kudeaketa da.

      Fitxategia baliatuko da hautaketa-prozesuetarako, historia-akademikoa eta profesionala biltzeko, eta, kasuan kasu, estantzia ordaintzeko banku-transferentziak kudeatzeko.

    2. Jasotako pertsonak edo erakundeak.

      Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko unibertsitateetara bidalitako lektoreak.

      Etxepare Euskal Institutuaren lektoreak hautatzeko prozesuetan parte hartu dutenak.

    3. Datuak biltzeko prozedura:

      Datuak interesdunak berak helaraziko ditu, eskaria egiten denean aurkeztutako inprimakien eta dokumentazioaren bidez.

    4. Egitura eta jasotako datu motak:

      Fitxategia paperezko euskarrian, eskuz, kudeatuko da.

      Identifikazio-datuak (izena, NAN zk., helbidea, telefonoa eta posta elektronikoa).

      Datu akademikoak eta profesionalak (formazioa eta titulazioa, lan-esperientzia).

      Ekonomia- eta finantza-datuak (banketxeko datuak).

    5. Aurreikusitako datu-emateak: ez dira aurreikusi.

    6. Fitxategiaren ardura duen erakundea: Etxepare Euskal Institutua.

    7. Sarbide-, aldaketa-, ezabatze- eta ezeztatze-eskubideak:

      Etxepare Euskal Institutuko idazkaritza

      Prim kalea, 7. zk., solairuart. ezk.; 20006 Donostia-San Sebastián

    8. Segurtasun maila galdagarria: fitxategiak oinarrizko segurtasun-neurriak behar ditu.

  9. Fitxategiaren izena: Etxepare Euskal Institutuaren zuzendaritzaren kontaktu-agenda.

    1. Helburua eta aurreikusitako erabilerak:

      Fitxategiaren helburua Etxepare Euskal Institutuaren zuzendaritzaren kontaktuen informazioa jasotzea da.

      Honako hauetarako baliatuko da fitxategia: paper bidezko zein posta elektroniko bidezko korrespondentzia kudeatzeko; telefono deien fluxua kudeatzeko; Zuzendariaren agendari buruzko informazioa jasotzeko (bisitak, bidaiak, bilerak edo elkarrizketak), jardueren segimendua egiteko eta unean uneko informazioa sortzeko.

    2. Jasotako pertsonak edo erakundeak: Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarekin harreman zuzena duten eta hari zuzentzen zaizkion kontaktuak (pertsona fisikoak).

    3. Datuak biltzeko prozedura: interesdunek helaraziko dituzte datuak, telefono bidez, posta elektronikoz edo posta arruntez.

    4. Egitura eta jasotako datu motak.

      Kontaktuak kudeatzeko aplikazio espezifiko bat baliatuko da informatizatutako fitxategia kudeatzeko.

      Identifikazio-datuak (izena eta abizenak, helbidea, telefono finkoa eta mugikorra, faxa. Datu akademikoak eta profesionalak: Lan egiten duen enpresa edo erakundea, kargua, helbidea, telefonoa eta posta elektronikoa. Beste batzuk: Kontakturako arrazoia).

    5. Aurreikusitako datu-emateak: ez dira aurreikusi.

    6. Fitxategiaren ardura duen erakundea: Etxepare Euskal Institutua.

    7. Sarbide-, aldaketa-, ezabatze- eta ezeztatze-eskubideak:

      Etxepare Euskal Institutuko idazkaritza

      Prim kalea, 7. zk., solairuart. ezk.; 20006 Donostia-San Sebastián

    8. Segurtasun maila galdagarria: fitxategiak oinarrizko segurtasun-neurriak behar ditu.

  10. Fitxategiaren izena: Etxepare Euskal Institutuko Balorazio eta Hautespen Batzordeetako kanpoko kideak.

    1. Helburua eta aurreikusitako erabilerak.

      Etxepare Euskal Institutuaren diru-laguntzak zein doktoretzak ematean gardentasunez jokatu dela bermatzeko unean-unean sortutako Balorazio eta Hautespen Batzordeak kudeatzea da fitxategiaren helburua.

      Etxepare Euskal Institutuaren jardueretarako sortutako Balorazio eta Hautespen Batzordeetako adituak hautatzeko eta izendatzeko baliatuko da fitxategia.

    2. Jasotako pertsonak edo erakundeak: Etxepare Euskal Institutuaren Balorazio eta Hautespen Batzordeetako kide boluntario izatea onartzen duten pertsona fisikoak.

    3. Datuak biltzeko prozedura: interesdunak berak emango ditu datuak, inprimaki bat betez.

    4. Egitura eta jasotako datu motak:

      Fitxategia paperezko euskarrian, eskuz, kudeatuko da.

      Identifikazio-datuak (izena, erakundea edo arrazoi soziala, funtzioa edo kargua, helbidea, telefonoa eta posta elektronikoa).

      Datu akademikoak eta profesionalak (formazioa eta titulazioa, lan-esperientzia).

      Ekonomia- eta finantza-datuak (banketxeko datuak).

    5. Aurreikusitako datu-emateak: ez dira aurreikusi.

    6. Fitxategiaren ardura duen erakundea: Etxepare Euskal Institutua.

    7. Sarbide-, aldaketa-, ezabatze- eta ezeztatze-eskubideak:

      Etxepare Euskal Institutuko idazkaritza

      Prim kalea, 7. zk., solairuart. ezk.; 20006 Donostia-San Sebastián

    8. Segurtasun maila galdagarria: fitxategiak oinarrizko segurtasun-neurriak behar ditu.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik