Euskadi.eus
  • 216/2011 EBAZPENA, apirilaren 4koa, Donostia Ospitaleko zuzendari gerentearena, Donostia Ospitaleko zuzendariorde mediko lanpostua betetzeko deialdi publikoa iragartzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

216/2011 EBAZPENA, apirilaren 4koa, Donostia Ospitaleko zuzendari gerentearena, Donostia Ospitaleko zuzendariorde mediko lanpostua betetzeko deialdi publikoa iragartzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 96
  • Hurrenkera-zk.: 2742
  • Xedapen-zk.: 216
  • Xedapen-data: 2011/04/04
  • Argitaratze-data: 2011/05/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Donostia Ospitaleko zuzendariorde mediko lanpostua hutsik dago. Hori dela eta, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arauan eta Osakidetzako lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan (irailaren 7ko EHAA, 170. zenbakia) ezarritakoaren arabera, lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki du zuzendaritza honek. Hona hemen

OINARRIAK

Lehenengoa. Donostia Ospitaleko zuzendariorde medikoaren lanpostua Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeei atxikitako langile finkoek (funtzionario, estatutupeko edo lan-kontratukoek) eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko nahiz bere Erakunde Autonomoetako funtzionarioek eska dezakete. Honako eskakizun hauek bete behar dituzte:

  1. Ikasketa-tituluak: A1 taldeko edozein unibertsitate-lizentziatura eduki beharko dute.

  2. Hizkuntza-eskakizuna: 2. hizkuntza-eskakizuna, derrigortasun-datarik gabe.

  3. Esperientzia: 5 urteko esperientzia izan beharko dute, A1 taldeko zereginetan.

    Bigarrena. Interesatuek Donostia Ospitaleko Pertsonaleko Zuzendaritzan aurkeztu beharko dituzte eskabideak, 10 egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako eran ere aurkez daitezke eskabideak (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoarena eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

    Hirugarrena. Deialdi honetan parte hartu nahi dutenek, eskabidearekin batera curriculum vitaea aurkeztu beharko dute, datu hauek zehaztuz:

    Titulu akademikoak.

    Orain arte betetako lanpostuak.

    Lanbide-esperientzia eta kudeaketa sanitarioan eskarmentua.

    Ikasketak, ikastaroak, ponentziak, argitalpenak, hizkuntzak eta egoki irizten duen beste edozein merezimendu.

    Hautagaiek eskatzen diren betekizunen eta aurkeztutako merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte eskabidearekin batera. Halaber, argitalpenak, txostenak edota egokitzat jotako beste edozein agiri aurkeztu ahal izango dute.

    Laugarrena. Deialdi hau Gerentzia honetako ebazpenez erabakiko da, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

    Bosgarrena. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea emango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

    Donostia-San Sebastián, 2011ko apirilaren 4a.

    Donostia Ospitaleko kudeaketa-zuzendaria,

    CARLOS ZULUETA GURIDI.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik