- EBAZPENA, 2011ko apirilaren 7koa, Langileriaren Kudeaketako zuzendariarena, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko abenduaren 17ko Aginduan deitutako hautaketa-prozesuan kanpoan utzitako izangaien behin-behineko zerrenda onartzen duena programazio didaktikoa edota unitate didaktikoa ez aurkezteagatik. Agindua Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen eta Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleen kide - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko apirilaren 7koa, Langileriaren Kudeaketako zuzendariarena, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko abenduaren 17ko Aginduan deitutako hautaketa-prozesuan kanpoan utzitako izangaien behin-behineko zerrenda onartzen duena programazio didaktikoa edota unitate didaktikoa ez aurkezteagatik. Agindua Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen eta Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleen kide
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 69
- Hurrenkera-zk.: 2021
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/04/07
- Argitaratze-data: 2011/04/08
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Lehenengoa. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko abenduaren 17ko Aginduaren, 2011ko urtarrilaren 10ean Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutakoaren bidez, deialdia egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleen eta Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozedurarako.
Bigarrena. 2010eko abenduaren 17ko Agindu horretan, 7.1 oinarrian, adierazten da izangaiek 2011ko otsailaren 14a eta otsailaren 28a bitartean entregatu beharko zutela programazio didaktikoa. Data horretan bertan, B.2 ariketaren ordez txostena hautatu dutenek dagokien unitate didaktikoa entregatu beharko dute.
Halaber, programazio didaktikoak eta unitate didaktikoak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Interneten duen helbidean entregatu beharko direla adierazten da (http://irakasle.net edo http://hezkuntza.ejgv.euskadi.net), formatu elektroniko hauetako batean:
Microsoft Office 2007 edo aurrekoa.
Open Office 3.2 edo aurrekoa.
Fitxategiak Portable Document Formaten (PDFn).
Hirugarrena. Langileriaren Kudeaketako zuzendariak, 2011ko otsailaren 1eko ebazpenaren bidez, dokumentu horiek entregatzeko jarraibideak eman zituen, eta ebazpena Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzetako iragarki-tauletan eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Internet helbidean argitaratu zen (http://www.irakasle.net edo http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net).
Laugarrena. Deialdiaren 7.1 oinarrian xedatutakoari jarraiki, programazio didaktikoa epearen barruan, gorago aipatutako Interneteko helbidean eta formatu elektronikoren batean aurkezten ez bada, ezingo da prozesu horretan jarraitu, eta, ondorioz, izangaia berehala baztertuko da hautaketa-prozeduratik.
Era berean, hautaketa-prozeduratik kanpo geratuko dira unitate didaktikoa epearen barruan aurkezten ez dutenak, betebehar hori baldin badute, eta baita gorago aipatutako Interneteko helbidean eta formatu elektronikoren batean entregatzen ez dutenak ere.
Bosgarrena. Deialdiaren 6.2.1.2 oinarrian aurreikusitako programazio didaktikoa, edota deialdiaren 6.2.1.4 oinarrian aurreikusitako unitate didaktikoa, ezarritako epearen barruan eta aipatutako Interneteko helbidean, eta formatu elektronikoetan aurkeztu ez duten izangaiak (betebehar hori dutenak) badirela egiaztatu da.
Hori guztia dela eta, hau
Vitoria-Gasteiz, 2011ko apirilaren 7a.
Langileriaren Kudeaketako zuzendaria,
JUAN MANUEL ARAMENDI ARTEAGA.


