- EBAZPENA, 2011ko apirilaren 12koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, Bizkaiko Foru Aldundiari mahatsondoak ekoitzi, sortu eta hautatzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko apirilaren 12koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, Bizkaiko Foru Aldundiari mahatsondoak ekoitzi, sortu eta hautatzeko baimena emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 170
- Hurrenkera-zk.: 4324
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/04/12
- Argitaratze-data: 2011/09/07
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Nekazaritza eta arrantza
Testu legala
2011ko apirilaren 4an, Juan Ramón Muguruza Aguirre Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza eta Abeltzaintza Sailaren Nekazaritzako zerbitzuburuak memoria azaltzailea eta eskabidea aurkeztu zuen mahatsondoak ekoitzi, sortu eta hautatzeko baimena eskuratzeko.
Haztegiko hazien eta landareen ekoizleei baimena emateko eta eurak erregistratzeko eta Erregistro Nazionalean inskribatzeko Erregelamendua 1891/2008 azaroaren 14ko Errege Dekretuaren 2. artikuluan xedatu bezala, haztegiko hazien eta landareen ekoizle guztiak sozietatearen egoitza dagoen autonomi erkidegoak baimenduak izan behar dira.
Behin memoria eta eskaera aztertuta, Hazi eta Mindegi-Landare arloko Zerbitzuaren aburuz, indarreko legeria betetzen da.
Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren 10.9 artikuluan, hazien eta mintegiko landareen alorreko zerbitzuak Estatuko Administraziotik Euskal Autonomia Erkidegora eskualdatzeari buruzko maiatzaren 8ko 839/1985 Errege Dekretuan, Hazien eta Mintegiko Landareen uztailaren 26ko 30/2006 Legean eta lehen aipatutako 1891/2008 Errege Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriz,
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abenduaren 22ko 629/2009 Dekretuaren 15.k) artikuluan esleitutako eskumenak erabilita, ondokoa
Bizkaiko Foru Aldundiari baimena ematea mahatsondoak ekoitzi, sortu eta hautatzeko eta Haztegietako Hazien eta Landareen Ekoizleen Erregistroan inskribatzea, ES-16-48-3435 zenbakiarekin.
Ebazpen hau interesdunari eta Ingurumen, Landa Ingurune eta Itsas Ingurune Ministerioko Nekazaritza eta Abeltzaintza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari. Hilabeteko epea egongo da horretarako, jakinarazpen egin eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko apirilaren 12a.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,
MARÍA PILAR SANTAMARÍA MARTÍNEZ.


