Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2011ko apirilaren 14koa, Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko zuzendariarena, Euskadiko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren osaera aldatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2011ko apirilaren 14koa, Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko zuzendariarena, Euskadiko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren osaera aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osasun eta Kontsumo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 89
  • Hurrenkera-zk.: 2604
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/04/14
  • Argitaratze-data: 2011/05/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Herri Administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Osasun Plangintza eta Antolamenduko zuzendariak, 2009ko urriaren 30eko ebazpenaren bidez (urtarrilaren 17ko EHAA, 242. zenbakia), berritu egin zuen Euskadiko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren egiaztapena.

Ospitaleak batzordearen osaera aldatzeko eskaera egin du; horrenbestez, kontuan harturik Osasuneko sailburuaren 1994ko irailaren 28ko Aginduaren, Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoak egiaztatzekoaren, 3. eta 7. artikuluak (1994ko urriaren 24ko EHAA, 202. zenbakia), eta 579/2009 Dekretua, azaroaren 3koa, Osasun eta Kontsumo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena, hau

Lehenengoa. Kargutik kentzea, berak hala eskatuta, Iñigo Aizpurua Imaz jauna, Euskadiko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoko kidea.

Bigarrena. Euskadiko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoko kide izendatzea María José López Varona andrea, Farmazia lizentziaduna.

Hirugarrena. Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina. Ebazpena, bestalde, Osasun eta Kontsumo Ministerioari jakinaraziko zaio.

Laugarrena. Ebazpen honen aurka ez du administrazio-bidea amaitzen interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaieke Kalitate, Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko Sailburuordetzari edota Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko Zuzendaritzari, hilabeteko epean, ebazpena ofizialki argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko apirilaren 14a.

Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko zuzendaria,

JOSÉ ASUA BATARRITA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik