- EBAZPENA, 2011ko apirilaren 14koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, Garapen Lankidetza Sustatzeko 2011rako Fondoaren kontura ekintza humanitario bati diru-laguntza ematen diona. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko apirilaren 14koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, Garapen Lankidetza Sustatzeko 2011rako Fondoaren kontura ekintza humanitario bati diru-laguntza ematen diona.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 162
- Hurrenkera-zk.: 4083
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/04/14
- Argitaratze-data: 2011/08/26
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Instituzional
Testu legala
Otsailaren 19ko 31/2008 Dekretuak arautzen ditu Garapenerako Lankidetzaren kargurako ekintza humanitarioentzako laguntzak, eta bi jarduera-mota bereizten ditu. Alde batetik, larrialdietan laguntzeko proiektuak daude: haien bidez, oinarrizko ondasunak eta zerbitzuak eskuragarri jarri nahi dira, hondamendiek eragindako pertsonen biziraupena bermatzeko eta sufrimendua eramangarriago egiteko. Beste aldetik, ekintza humanitarioko proiektuak, zentzu zabalago batean; horri lotutako jarduerak larritasun-maila txikiagokoak dira eta garapena, giza eskubideak eta bakegintza sustatzeko oinarri batzuk bultzatzeko dira.
Aipatutako dekretuaren 4. artikuluak dioenez, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren agindu bidez egingo da urtero laguntza-deialdia. Hala ere, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu, arautu eta abiarazi ondoren, eta ikusirik Jaurlaritzaren Lehendakaritzari esleitu zaiola garapenerako lankidetzaren arloa, eta lehendakaritza horrixe atxiki zaiola Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia izeneko zuzenbide pribatuko erakunde publikoa, Lehendakaritzako idazkari nagusiak egin behar du diru-laguntzen deialdi hau. Aipatutako eskumena erabiliz, 2011ko martxoaren 9ko Ebazpena eman zuen, 2011rako garapena eta lankidetza sustatzeko funtsaren kargurako ekintza humanitarioetarako laguntzen deialdia egiten duena.
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariak erabakiko du nola kudeatu aipatutako laguntzak eta horretarako eman beharko diren ebazpenak.
Horren ondorioz, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu eta arautzen ekainaren 19ko 5/2008 Legearen 11.2 artikuluaren arabera; Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren antolaketa eta funtzionamenduko erregelamendua onartzen duen martxoaren 23ko 95/2010 Dekretuaren 11.1 artikuluaren arabera, eta 2011ko martxoaren 30ean elkartu zen Kontseilu Errektorearen proposamenez, honako hau
Lehenengoa. Larrialdi eta ekintza humanitarioa sustatzeko diru-laguntza ematea ACNUR Euskal Batzordea elkarteak finantzaketa-lerro iraunkorrean aurkeztutako proiektuari. Laguntza horren bidez, Libia eta Tunez arteko mugatik, Libiatik ateratzen diren herritar desplazatuen talde ahulei babesa eta laguntza emango zaie, eta oinarrizko higiene-gaien hornidura egingo da, Ras Adjir inguruan eta Ben Guardame komunitatean.
Bigarrena. Laguntza 125.000 euroko ordainketa bakar baten bidez emango da. Proiektua 2011ko martxoaren 31n hasiko da eta 2011ko ekainaren 31n bukatuko. Beraz, diru-laguntza zuritzeko epea 2011ko urriaren 31n bukatuko da.
Hirugarrena. Agindu hau erakunde eskatzaileari jakinaraztea eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, jende guztia jakinaren gainean egon dadin.
Laugarrena. Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen. Honen aurka, gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako lehendakariari, hilabeteko epean, jakinarazpena egiten den egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasita. Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu eta hiru hilabete igarota oraindik ez bada ezer ebatzi, errekurtsoa ezetsi dela ulertuko da, eta administrazioarekiko auzietako bidea irekiko da.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko apirilaren 14a.
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,
MARTA ARES GODOY.


